Kategoriak
ikusi eta ikasi literatura

Askotariko zapalkuntzak

Bisita bat. Joan etorriko bidai bat. Paris. Aspaldiko lagun bat. Eskutitzetatik aurrez aurreko bisitara. Laguna. Lagunak. Harremanak. Egoerak. Turista klasea kronika bat da. Talegora joan etorria ez da aitzakia bat, leit motiv nagusia da. Baina ez da dena. Han, han asko dago. Paris. Txiletar lagunak. Eta zapalkuntza asko. Ezberdinak. Askotarikoak. Izan daiteke trenean, edo Pariseko […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi transmedia

zor10.000nak GARA!

10.000 laguneko komunitatea osatzea lortu du GARA eta naiz: komunitateak. GARAren kontrako expolioa jakitera eman zenetik, herriz herri asko izan dira mugitu diren lagunak. Egin diren harpidetzak. Eta gaur arratsaldean 10.000 harpidedunen marka gainditu du komunitate horrek. Zoriontzekoa dena. Ikertzekoa. Ikastekoa. Gogoratzeko. ⚡️ “10.000 GARA/naiz: komunitatea” 🗞️ Sarean agertzen ari diren mezu, irudi, iritzi eta […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Plateruena, XXI. mendeko kulturgintza berri baterako oinarri

Kooperatibaren amaiera Orain arte ezagutu dugun Plateruena kudeatzeko ereduaren amaiera ekarri du bart ezagutu genuen albisteak. Plateruena desagertzea. Egoera ekonomiko larriak, ekarri du kooperatiba desagertzera eramateak. Langile eta bazkideen batzarrak erabaki du. Eta langile/bazkide/kulturgile/ekintzaile kooperatiba horretan eredu izan da. Sortu zen momentutik bertatik. Eta gardena izan da azken unean ere. Anboto Durangoaldeko agerkarian informazioa zabaldu […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Horrelakoa da bizitza! #blacklivesmatter

Errealitatea berria, nazioarteko mobilizazioak arrazakeriaren kontra, beltzen aldarrikapenak, Spike Lee zuzendariaren lanak, Negu Gorriak taldea sortu zela 30 urte. Koktel kultural izugarria da. Egunotako pentsamenduak, kantuak, mobilizazioak eta irudiak sailkatu eta gogoeta txiki bat egiten saiatuko naiz. Bart DO THE RIGHT THING pelikula ikusi dut, @SpikeLeeJoint zuzendari eta ekoizlearena. Ederra. Gauza asko testuinguruan jarri eta […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi musika

Fermin Muguruza musikariaren playlist eta artikulu ederra osatu du Roberto Herreros aktibistak

Roberto Herreros ezagutuko duzue beharbada. Musikaria, aktibista, idazlea ere bai. Oso tipo fina. Ez dut pertsonalki ezagutzen, baina aspaldi idazten diogu elkarri, eztabaidaren bat ere izan genuen berak eta Isidro Lopezek plazaratu zuten liburuaren pasarte batzuei buruz. Noizbait egingo dugu El estado de las cosas Kortaturen diskoaren inguruko solasaldi eta entzunaldi bat. Liburua irakurtzeko ederra […]

Kategoriak
covid19 | koronabirusa gaztelumendi.eus larrabetzutik maitatasunetik

Neska mutikoekin oinez egiteko ibilbide laburrak

Domekarekin, gure neska mutikoak kalera irtengo dira. Ordubete, asko jota kilometro baterainoko distantzian. Neurri berria da, beharrezkoa, eta kalera irten eta oinez ibiltzea be aukera bat izan daiteke. Horregatik, Larrabetzun errez egiteko zazpi ibilbidetxo prestatu ditugu eta sarean zabaldu. Egunero ibilbide ezberdin bat egiteko aukera eskainiz. Larrabetzuko zazpi ibilbide, egunero bat PDF moduan deskargatzeko aukera.

Kategoriak
covid19 | koronabirusa Elikadura burujabetza ikusi eta ikasi

Zapatisten mezua munduari

[ EZLN-k munduari ] Egoera hau zelan bizitzen ari garen: Lasaitasunez, asalduraz eta zuhurtziaz. Komunitatean, hau da, hiritik kanpo, egoera oso bestelakoa da; elikagaiak baratzean daude, arto-erreserbak eta indabak daude, egunero hartzen ditugu ur bero sendagarriak, gorputza lantzen dugu nekazaritzan eta abeltzaintza txikian. Izua ez da hain handia, ez baitago eguna galtzeko adina denborarik Fake […]

Kategoriak
agit/prop covid19 | koronabirusa gaztelumendi.eus hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

[ leihotik mundura ] 20:20

Komunikazioa. Komunitatea. Gure leihoek hori erakutsi digute. Krisi sakon honetan, leihoak eta balkoiak bilakatu dira komunikazioa eta harremanen ordezko. Nola gauden ikusteko, arnasa hartzeko, lagun eta auzokideekin hitz egiteko, eta munduari gure berri emateko. Leiho teknologiko bat ireki dugu, sarean. Komunikazioa lantzeko, teknologia berriak (bideoak, streaming-a, txatak, sare sozialak) baliatuko ditugu. Gorka Julio Teketen eta […]

Kategoriak
covid19 | koronabirusa gaztelumendi.eus

Umeak | Francesco Tonucci

Umeak, ikasleak, etxeetako gazteenak… ze handiak! Egunotan osasuna eta ekonomia, lana eta pandemia, enpresak edo testak… baina inor gutxi ikusten dut arduratzen gizarte honetako txikienekin. Ez da neurri bakarra proposatu beraiengan pentsatuz. Lehenengoak izan ziren eskolak itxi eta etxeetan sartzen. Eta hor jarraitzen dute, tinko! Esan zaien guztia egin dute, baina ez zaie deus ere […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Txaloak, leiho eta balkoietako elkartasuna

Italian leihora atera zen emakume argentinarra. Ez zuen inor somatzen inguruan. Eta pentsatu zuen txaloka hasi beharko liratekela, eta osasun arloan lanean, dena emanez ari ziren haiek omendu beharra zegoela. Eta bideoz grabatu eta lagunei bidali zien. Eta mezua hedatu eta txalo zaparradak egiten hasi ziren. Han. Italian. Handi gutxira geratu ginen gu ere itxialdian. […]