agit/prop
agitazioa eta propaganda
-
Egunkarialibre.info telebista / irratia / mezuak Bilbotik mundura
Egunkarialibre.info ekimen hacktibista bat da.
Komunikazio #libre baten aldeko euskaldunak ari gara sarean lanean, auzolanean.Telebista
Watch live streaming video from grebaorokorra at livestream.comIrratia

irratia.com saio berezia Bilbo Hiria irratiko estudioetatik, Bilboko kaleetatik. Zuzenean mundura. Bidelagun ditugu beste hainbat irrati libre euskaldun ere.
Twitter mezuak
Egunkaria libre! #egunkaria #libre
-
Egunkarialibre.info
#egunkaria + #libre egunkarialibre.info
Informazioa. Egunkaria hitza, elkartasunaren berba bilakatu dugu sarean, kalean, jendartean, hemen, lanean, hor, han, Madrilen.
Euskaldunon Egunkaria bertatik ezagutzeko parada izan zuen honek, Iñaki Uria eta Martxelo Otamendi lankide izan zituen honek… ozen esan nahi du sentitzen duen hori. Lehen artikulutik azken testu argitaratuetara. Iritzi artikuluak eta kronikak. Guztiak datozkit burura…Egunkaria libre!

Eta horretan ari gara sarean, lanean. Auzolanean. Egunkarialibre.info guztion artean ari gara egiten, sortzen, zabaltzen… eta zuk ere baduzu hori egiteko eta esateko aukera. Ez galdu aukera hau.
Software librea, irudimena, gogoa, irudi batzuk, argazkiak, telefono mugikorretatik grabatutako irudiak… eta irrati emankizun baterako gidoia, kanta batzuk, hitzak, korteak… eta zu!

Bilbon elkartuko gara! -
140 karakterreko elkartasun mezu libreak
twitter eta sare sozialetan idatzi dugu Interneteko erabiltzaileok. twitter, identi.ca, tuenti edo facebook bezalako sareetan gure iritziak, mezuak trukatu ditugu.
Elkartasuna, salaketa, berotasuna.
Loturak, albisteak. Kontakizunak.berria edo eitb.com bezalako medioek zuzenean eta labur kontatu dute Audientzia Nazionaleko gertaera, galdera eta erantzun bakoitza.
Eta zabaldu, hedatu egin dira sarean.sare sozialak dira gaur egun Interneteko gune aktiboenak, eta gaur aktibititatea Egunkariaren aldeko jarduna izan da.
Egunkaria eta libre hitzak lau haizetara hedatu ditugu. Sarean eta munduan.
euskaraz, gaztelaniaz, katalanez, frantsesez, ingelesez, alemanez aditu ditugu berbok.
Aski da # aurretik jarri, sare sozialetako tresnek ulertu dezaten. Eta hori idatzi dugu #egunkaria eta #libre.
Eta sarean jarri dugu emaitza ere, esaldi eta mezu guzti hoien bilduma, horretarako beren beregi prestatutako widget batean.
Blogetan, webgunetan… gure eguneroko tresnetan.
Egunkaria libre! #egunkaria #libre
Egunkaria libre esaten jarraituko dugu, mezu laburretan. Bit arteko oihu eta oharretan. Egunkaria libre, injustizia hau guztiau salatzeko.
Ulertzen da, berriz esateko prest gaude eta.

Argazkiak.org | Egunkaria libre! © cc-by-sa: gaztelumendiIrakurritako batzuk
- Solidaritat amb els companys d’Egunkaria. La llibertat d’expressió és un dret fonamental, diuen, però per alguns val i per d’altres no tant
- Martxelo Otamendiren txanda #egunkaria #libre
- Martxelo Otamendiren torturari buruzko hitz bakoitzak, min ematen dit, beldurra eragiten. #Egunkaria #libre STOP tortura!
- eitb.com #Â Goizeko saioaren laburpena #egunkaria http://tinyurl.com/ya4o3qe
- ‘Egunkaria’n nola sartu zen azaltzen Xabier Oleaga #egunkaria
- RT @teketen: ¿Quieres saber más sobre Egunkaria? Video: http://www.youtube.com/watch?v=kPxyKfJNvTU #egunkaria #libre
- Norbaitek meneamera bidali du bideoa, bozka dezagun!! http://meneame.net/story/egunkaria-libre #egunkaria #libre
- Animo auzipetuei eta besarkada bat danei!!! #Egunkaria #libre
- Vidéo: Egunkaria Libre! (français). Aujourd’hui début du procès Egunkaria. http://www.youtube.com/watch?v=uC6VXDV7ZjU #egunkaria #libre
- Want to know more about Egunkaria http://www.youtube.com/watch?v=ISXil1X9Kws #egunkaria #libre
- Hasier Etxeberriak conozco demasiado a Martxelo Otamendi, y si dice que lo torturaron, es que lo torturaron #egunkaria #libre
- dónde estáis los periodistas e intelectuales españoles de postÃn? Dónde los almodovares y sabrinas garantes del progreso? #egunkaria#libre
- Horixe bera pentsatu dut Teleberri hasi denean: Zer albiste da abenduan hotza egitea? Eguraldia estalki moduan #egunkaria
-
nEgukaria
Gaur be, bi hitz, bi berba, ezin gehiago: Egunkaria libre.
Berba bakarrean, adiera gehiagorekin, Antton Olariagak egin du. Egiten dakien moduan. Egunkarian egiten zigun moduan… euskal prentsaren irudia, irudimena, gogoa eta ilusioa jartzen digu goizero Zakilixutek. Eta zelan eskertzen diogun. Zelan eragiten digun matematika apur bat goizero…. kafearen orduan, edo otorduan edo gauean agian… lotarako.

Ondo adierazi du, aroa. Bizi dugun hau berau.Egunkaria libre! #egunkaria #libre
-
Giza eskubideak eta duintasunaren aurpegia
Lotsa ematen dit esateak, gaurkoa giza eskubideen nazioarteko eguna dela.
Gaur, giza eskubideek eta duintasunak aurpegi bat dute: Aminatou Haidar.
Gose greban, bere eskubidekin, bere herrira joatea galdegiten.
Zapaldutako herri bateko borrokalari sutsua da Haidar.
Preso egondako emakumea, pasaportea bortxaz kendu diotena.
Ez dela inongoa esango dute, baina berak bezala, guk ere badakigu nongoa den. Saharar herria, herritarrak, herbesteratuak ezagutu ditugulako dakigu nongoak garen gu geu ere.

Argazkiak.org | Aminatu Haidar Saharan libre! © cc-by-sa: gaztelumendi
Gaur, atzo bezala…. bihar ez dakigu ordea…. giza duintasunak zuribeltzezko argazki hau dauka. -
gora euskal piratak!
Eztabaida dabil egunotan, sarean eta politikan. ZPren gobernuak, presidenteak eta gobernukideek jakin barik… ekonomiaren aldeko lege berri batean, Interneteko webguneak ixteko proposamen bat zekarren. Hautsak harrotu dira, han eta hemen.
Euskaldunok badakigu zer den webgune bat porelmorro ixtea, baina musika deskargak direla kausa… ba ez dago hori onartzeko bat baino gehiago.
Hemendik bi gogoeta, gora euskal piratak! gora kultura librea eta adierazpen askatasuna.
Bi hitzetan: gora piratak! eta euskaldunak badira… ba zer egingo diogu! -
Ez dute uzten maitatzen gauean #notimeforlove
Albisteek esnatzen zaituztenean, edo areago… atean kolpe hotsak itzartzea…. zer eta diren kolore guztietako polizia guztiak… etxez etxe ari direnean.
100 etxetara joan dira. Gazteen lokalak, elkarteak, tabernak, txokoak…. dena da zilegi, independentziaren kontra bada.Eta bertsio ofizialak…. horretarako daude, lau haizetara zabaltzeko txakurren zaunkadak. Lumadun txakurrak esaten badiezu, haserretu egiten zaizkizu gainera. Zer dira ba?
Bart, El Correok eta Vocento taldeko egunkariek argitaratu dute albistea, ohetik jaiki eta ziento erdi atxilotzen saiatu dira.Gauez, egunsentian beldurra eta amorrua zen nagusi gazteen artean ere. Razzia egin dute, Hego Euskal Herri osoan.. zu bai, zu ere bai, zu agian bai…
Asteon, herriko gazte bati abisua eman diote guardia zibilek, Lezaman izandako kontrol polizial batean.Eta larunbatean gurekin dantzan zegoen tabernaria, atxilotu dute orain. Haritz eroan dute, gauez, beldurra eraginez…
#no time for love esaten dugu, ozen… kantatzen dugu, eta zer ez den gertatzen ariko orduotan guztietan…
GARA.net
Gaztesarea.Info
Ezkerabertzalea.info
Berria.info
sustatu.com -
Pediatra eta kazetaria
Urteak joan dira, baina memoriak oraindik ez digu hutsik egiten. Ez da gitxi.
Duela 25 urte, pianoaren aurrean zegoen Teresa irakaslea gogoratzen dut. Solfeoko 4. maila egiten nengoen, Galdakaon. Berak eman zigun albistea. Eta pianoaren hotsak gogoan ditut, ez ziren ordurartekoak. Beste musika bat zen. Pianoaren teklak zelan dardar egiten zuten, gogoan dut. Ez daukat ahazteko.Egia esan, gaztetxoa nintzen arren, Santi nor zen banekien. Ezagutzen nuelako zeozelan. Herrian egona zen, amak berba egin izan zidan berataz. Sukaldaria ama, eta herri bazkari ugari egindakoa. Berak be gogoratzen du zelan behin, mahaitik altxatu eta sukaldera hurbildu zela politikarien liderra zena. Zoriondu egin zuen bazkari hura prestatu zuen andrea. Eta gogoan dut, zelan kontatzen zuen hori amak Santiri buruz. Detaile txikia da, baina oso iraultzailea, bere apalean. Herriko politikariek bazkaltzen jarraitu zuten. Eta piano haren notak datoz berriro ere. Dardara. Eta geroko guztia.
5 urte beranduago, beste ikastetxe batean nengoen. Beste maila baten. Ordurako militantzia politikoan, ikastolatik pasata eta bestelako ikasketetan. Helduago zelanbait.
Klasera joateko, aitak esnatu ninduen. Goizero bezala. Eta, “Muguruza hil jeurek” bota zuen argia izetuagaz bat. Eta Muguruza? Egia esan, kantaria etorri zitzaidan lehenengo eta bat burura. Eta gero egin erosiko nuen herriko estankoan, eta hurrengo astean Punto y Hora eta… oraindik bere biografia osoa gogoan dut. Ezagutuko banu bezala mintza naiteke Errekalden jaio, sortu eta hazitako euskaltzaleaz. Ez da posible, ezin liteke kantatuko nukeen agian, Ruperren doinuak baino, gurago nituen arren rockaren garrasiak. Eta ordurarte maiz irakurritako J. Iratzar eta Zohardiari irudia jarri nien gero. Eta mahai nazionala, eta Alcala hotela, eta hau eta beste guratzatzen zaizkit memorian. 20 urte joan diren arren. Punto y Hora hoiek ditut orain eskuartean. Zita bat dira guretzat. Lekua eta ordua. Oroimena.Pediatra bat, eta Euskal Herria osagai. Kazetari bat, eta askatasuna idazteko dago. Beste aldean aldiz boterea, gobernua, PSOE, Gonzalez, Rubalcaba, Amedo, Ynestrillas…. memoria, ez da galdu behar.
Errekalde eta Lekeitio, Bilbo eta Larrabetzu. Hara hona ibili gara urte hauetan guztietan. Euren asmoak gauzatzeko eskatuz, bideratzeko lan eginez. Eta badirudi, badatorrela asmo berri bat, gogo bat gauzak aldatzeko, lortzeko… osatzeko, sortzeko.
Gaur Bilbon eta domekan Lekeition. Bidenabar, Edurnek aitatutako taberna hori ezagutu beharko dut. Santi Brouard, Mikel Laboa eta Che Gebara ageri diren taberna hori. Zerk batzen ditu bat hirurak?
-
Itsasoaren alaba dokumentala gurean
Josu Martinez, Txaber Larreategik eta Ibai Castrok grabatu, idatzi eta ekoiztutako Txapela eta bere alabari buruzko Itsasoaren alaba dokumentala gurean be ikusi ahal izango dugu.
Zinemaldian ere sekulako arrakasta izan zuen filmeak, areto txiki, gaztetxe eta kultur etxe ezberdinetatik ere egin du bidea. Larrabetzun, eguazten honetan iluntzeko 8etan izango da Anguleri kultur etxean.

Mikel Goikoetxea Txapela ingurukoa izanez, herriko askok eta askok beragaz ikasi, eta harremana be izan zuten. Gazterik alde egin zuen Ipar Euskal Herrira, baina askoren gogoan dago oraindik be.
Josu Martinezen lana interesantea da gainera, Txapelaren alaba Haizeren begitik, dago grabatua. Alabari haren lagunek kontatzen diote zelakoa zen bere aita. Amak, burkideek, ezagunek… eta alabak ezagutu ez zuen aitaren memoria berreskuratu du dokumentalarekin batera. Txapela GALek hil zuen Donibane Lohitzunen, duela 25 urte.
Itsasoaren alaba filmearen emanaldia Aretxabala elkarteak 20 urteurrenaren karietara antolatu du. -
Euskal arrantzaleen biziaren alde, negoziazioa #alakrana
Euskal arrantzaleen alde, bizkor mugitzen hasi da gure sarea.
Hackin badakigu taldeko lagunek sustatuta, hainbat ekimen ari gara jartzen abian, sarean bertan.
Bermeotarrak, euskal kostaldeko bizilagunak… kezkatuta agertu dira, azken orduetan gertakariek hartu duten dimentsioarekin.

Argazkiak.org | Alakrana askatu! ceibe! libre! © cc-by-sa: gaztelumendiSomaliako egoerak Madrilen izan duen kudeaketa eskasak, negoziaziorako erakutsitako maila txarrak, eta itsasoan atxilotutakoei emandako tratu eta zigorrak…. dena azaltzen du.
Somaliarrek bere piezak mugitu dituzte, eta orain eskuak burura bota ditugu guztiok.
gurearrantzaleakaskatu.org ekimena sortu da batetik, egoeraren berri une oro eskaini, eta ekintzak antolatu eta kordinatzeko.
Twitter sarean #alakrana etiketa mugitzen hasi da.
alakrana etiketaren jarraipen gunea ere badago.
Facebooken taldea eta mobilizazio birtualak, kaleko ekintzei emango die aukera.























