Kategoriak
albisteak 2.0 hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

Albisteak 2.0 Zeinu hizkuntzan

Asteroko albistegia egiten dugu telebistan. Astero ideia berri batekin hurbiltzen gara Deustuko estudioetara. Azken asteotan, gorrekin zerbait egitekoa piztu zitzaigunetik, zelan egin pentsatzen aritu gara. Eta uste baino hobeto atera zaigu. Zeinu hizkuntzan aurkeztu dugu albistegia. Guk ez, beraiek. Alvaro Euskal Gorrak federazioko lehendakaria da. Maitanek interprete bezala egiten du lan, eta euskalduna da gainera. […]

Kategoriak
agit/prop albisteak 2.0 gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi

Txinaurri lana

euskal kultura gaur, eta bihar Argazkiak.org | Liburu eta diskoak, euskarazko edukiak © cc-by-sa: gaztelumendi Durangoko azoka hasten da gaur. Urteroko zita, aspalditik. Euskal kulturgintzan, sorkuntza diharduenarentzat garrantzitsua. Sosak batetik, eta topagunea bestetik. Urteko balantzea, eta urteko uzta. Merkatua da Durango. Eta merkatua ere elkarrizketak dira… ezta? Euskarazko kultura, sorkuntza maite ditugunok badakigu ze garrantzia […]

Kategoriak
larrabetzutik musika

gure hizkuntza berean

SPLIT77 taldearen diskoaren aurkezpenera joan naiz gaur. Herritar musikazale moduan. Eneukan pentsatuta ezer idazterik. Handik argazki bat bota dut, facebook_era 3G konexioarekin, wifia ez zebilelako. Gero facebooken galderaren bat, eta atsegin ikur batzuk ikusi ditut, bueltan. 6 urte isilik 2004an atera zuten Mentura lana, izugarri gustatu zitzaidan. Eta eman zituzten kontzertuak. Antenna ere ona zen […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

“Gurea bezalako hizkuntza minorizatu batentzat beste garrantzi bat hartzen du euskarazko irratiak”

  Jakoba Errekondoren berbak dira. Euskadi Irratian 25 urte eman ditu landarei, loreei, inusketei eta solo, jardin eta arbola kontuen ganean berbetan. Astero. Gogoeta ordea ez da bere jardunaren gainekoa, hizkuntzaren eta irratigintzaren inguruan aspaldion entzun dudan gauzarik zentsuzkoena dela iruditzen baitzait. Hego Euskal Herrian, nago garrantzia gitxiegi ematen ote zaien oraindik irratiei. Telebistaren ondoan […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Korrika badator

Zer falta da ba? Tuteran hasi eta pausoz pauso dator, bihar hasi eta gaur da hemen, gero hor, atzokoa etorkizun dugu. Tuteran hasi eta Nafarroa zeharkatuko du, behin eta berriz, herriz herri herrialdeak josiko ditu, eta mugak eta errekak gainditu, zubiak eta tunelak igaro, gauak eta egunak eman, eta ez da nekatzen, ez da gelditzen. […]

Kategoriak
hurrengo geltokia teknologia berriak

Euskara sarean, mugak eta kezkak

Oso artikulu interesgarria idatzi berri du Mikel Iturbek bere blogean. Zirriborroan zeukan uda aurretik, baina udazkena etortzearekin argitaratu du. Eta eztabaidarako ohiko galderetatik haratago doala iruditzen zait. Interneten euskararen kezka dugunok, kalean euskaltzale garenok, euskaldun moduan munduan agertu gura dugunok; Mikelek idatzitakotik haratago jo beharko genuke. Irakurri, minutu pare batez pentsatu, berriro irakurri eta ostean […]