Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

1461 egun twitter euskaraz erabiltzen

Twitter honek 5 urte bete berri ditu. Guk, 1460 egun euskaraz tuiteatzen. 140 karakterreko mezutxoak zabaltzen. Tartean txisteak, memeak, loturak, galderak, erantzunak, berbidalitako mezuak, aipamenak, salaketak, omenaldiak, agendak… imajina ezin genezakeen erabilpena eman diogu Twitter sareari, tarte honetan guztian. Lau bat urte izango dira, euskaldun batzuk hori frogatzeari ekin geniola. Orduan ere, Korrikaren atarian genbiltzan… […]

Kategoriak
agit/prop albisteak 2.0 hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

Al jazeera euskaraz nahi dugu

Al Jazeera telebistari begira gabiltza egunotan. Arrazoiak hamaika: direla Arabiar eremuetako matxinadak, Japoneko lurrikara edo arrisku nuklearra, nazioarteko egoera, kultura eta sorkuntza, twitter zelan baliatzen duten, edo iragarri diguten The Stream emankizun barria. Hara begira gabiltza hemen. Gure pantailetaraino heldu da Al jazeera. al bisteak 2.0 Hurrengo geltokia: Al Jazeera euskaraz Horrelako telebista bat interesgarri […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus su-etena | ceasefire | tregua teknologia berriak

Iritzi publikoa

#legalizazioa Ezker abertzaleak Euskalduna jauregian aurkeztu berri ditu bere asmoak. Politikoak eta juridikoak. Alderdi berria, bide berri honetarako. Bidailagun gehiagorekin, eta helburu argiarekin. Hedabideen eta jendearen arreta piztu du, hasieratik. Asko izan gara munduan eta Euskal Herrian ekitaldia zuzenean jarraitu dugunok. Lantokietan, hedabideetan, sarean… Eta Espainiako hedabideek, beraien inkestak abiatu dituzte web bidez. Pako Aristik […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi info 7 teknologia berriak

Editorialak idazten jarrita…

Gustatu zait Euskal Herriko 60 hedabide baino gehiago batu izana. Gustatu zait urratsa. Eta arrazoi dute, jauzietarako unea da. Euskaratik eta euskaraz aritzen diren medioek, gogoeta interesgarria egin dute. Eta AHTaren metro bat baino gutxiago garela jakiteak… irrifarrea sortu dit. Hori da gure neurria. Abiadura Handirako metro bat ere ez gara, mendiak eta segunduak gurutzatzen […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi teknologia berriak

#grebaorokorra egun honek zer pentsatua eman dit

Hiruzpalau ideia, azkar botata: Euskal Herrian neolibelarismoaren kontra, masa kritiko izugarria da. Antolatua zein antolatu barik. 15 hilabetetan hiru greba egin ditugu Hego Euskal Herrian, burruka luze bat Ipar Euskal Herrian Sarea, tresna izugarria bilakatu da, horrelako mugimendu soziopolitikoetarako Belaunaldi berrienek kontzientzia hartzeko modu berriak asmatu behar dira. Elkartasuna eta baloreak, gehiago landu behar ditugu. […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

html 5 zer den, irratiek erakutsiko digute

Gutxitan idazten du Hey_nekenek, baina egiten duenean, aportazio itzela daukan seinale. Programatzailea da, hacker etikaduna, Mundurat zerbitzariaren sortzailea, eta sarean aspaldiko laguna. Post oso interesgarria egin du, irratigintzan, Interneten eta holakoetan gabiltzanontzat. Baina teoriatik pratikarako jauzia da oraindik interesgarriagoa. html 5 badator, badago… estandarrak, etiketak, eta gaua interesgarri asko entzun ditugu horren inguruan. Software librearen […]

Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

Zutabe puntu kom

Aldaketa garaiak bizi dituzte hedabideek. Azkarrago batzuk, mantsoago besteek. Handiek zein txikiek. Lokalek, zein globalek. Ikusentzunezkoek eta paper hutsezkoek. Guztiek. Internet egoera berri honen paradigma da, baina baita irtenbidea ere. Interneten ondo moldatzea, klabea izango da paper, irrati, aldizkari, telebista eta gainontzekoentzat. Eta Goiena ur hoietan, ondo xamar dabilen hedabidea da. Papera, sarea, ikusentzunezkoak uztartzen […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia su-etena | ceasefire | tregua teknologia berriak

I support basque peace process, and you?

The aim of this website is to provide a reliable insight on the opinion and initiatives developed by Abertzale Left in order to overcome the ongoing political conflict. We will also pay special attention to different international initiatives promoted in relation to the peace process. The International Community has an important role to play on […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus su-etena | ceasefire | tregua

gora ETA

ETA erakundeak sueten iraunkor, orokor eta egiaztagarriaren berri eman dio Euskal Herriari zein nazioarteko komunitateari. Euskal Herrian egindako lanak, emaitzak ikusteko dauzkan arren, aspaldiko bideen urrats bat gehiago da hau. Beste bat. Helburua bera. Euskal Herriaren askatasuna.

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik maitatasunetik

zelan jan…

Autogestioa ez da soilik gaztetxeen lema bat. Ez horixe. Autogestioa, autokudeaketa, ekonomikoki antolatzeko modua ere izan daiteke. Eta bada. Herrian, esperientzia aparta ari gara bizitzen, Eskolako jantokiaren kudeaketarekin. Herriko dendetan (harategia, okindegia, denda, arraindegia…), herriko ekoizleekin (arraultzak, baserriko produktuak…) Gurasoek kudeatutako jantokia eta sukaldea daukagu. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak -EAko Tontxu Campos sailburu zela- sukaldariaren […]