agit/prop
agitazioa eta propaganda
-
zelan zaindu maite dugun hau hori hura?
Durangon eman ditut lau egun eta hiru gau. Baina 4+3 ez dira beti zazpi. Ez gurean.
Musika entzun dugu, letrak irakurri, berba asko, irudiak, doinu eta ahotsak, papera eta pankartak….
Besarkadak eta agurrak, keinuak, ferekak… zer ez dagoen Durangon.
Ruper Ordorikaren bertsio ederra egin dute Arrasateko Anger taldekoek, oraindik hobea den Sute perfektua diskoan.
Eta Durango beharbada, hori da izan be: sute perfektu bat. Ez gehiago.
Ez dut kantu hau entzun, beste asko ere ez…. ez daudelako zerrenda ofizialetan, ez daude alternatiboen mainstream-ean ere ez… baina urtez urte, egunero… jendeak jarraitzen du bere letrak idazten, bere ametsak euskarri ezberdinetan marrazten, lantzen, bultzatzen.Angertarrak holangoak dira, militante eta langile porrokatuak. Musikari finak, eta pertsona hobeak.
Anger gaur metafora bat da. Ruper Ordorikaren kantua bezala. Himno apalagoen garaia bizi gura dugunontzat.

Egia esan, batzuen hautua ez da erraza, bestelako mundu batean bizi gura dugulako beharbada….
bitartean, zaindu dezagun hau hori hura! Izan be, hitzek beti garamatzate norbaitengana…
Eguneraketa
Durangoko azoka honetan Kanaldude herri telebistak lan bikaina egin du. Besteak beste bideo hau zabaldu dute sarean, bertan euskal musikariak azokari buruz mintzo dira.
-
Egunkaria
Egunkaria irakurtzen pic.twitter.com/9w35XYKsBW
— gaztelumendi.eus (@iPtx) December 6, 2014
Abenduaren 6an, euria ari du oraindik. -
Telebistan
Udazkenarekin telebistan parte hartzeko aukera eskeini zidaten Egunon Euskadi saioko lantaldeko arduradunek.
Eskoziako erreferendumaren bezperetan Miarritzetik erantzun nien saiatuko nintzela erantzuten. Eta ondo pentsatu ostean, erabakia.

Eta ausartu eta zenbait solasalditan parte hartzeko aukera izan dut. Kataluniako gaia, Podemosen hazkundea, PPren ustelkeria izan dira orain arte gai nagusi edo izarrak, eta gaiok kudeatzen moldatu naizelakoan nago.
Elkarrizketatu ditugu gainera Unai Urruzuno, Joseba Egibar, Itsaso Atutxa, Juan Karlos Izagirre, Salhaketako kide bat eta Gerediaga elkarteko Nerea Mujika.Aktualitatea berbagai
Eta astero gai berriak sortzen dira, aktualitatekoak. Nazioartean gertatzen dena zein gurean gertuagoko diren albisteak lantzen dira goizeko solasaldi honetan. Eta aktualitateko elkarrizketa bat egiten du gero saioaren gidari Estepan Aldamizek, eta gonbidatuok ere zenbait galdera eta gogoeta plazaratzen ditugu gero.
Orduterdiko zuzeneko jarduna izaten da gurea, eta ia konturatu barik joaten da.
Azken saioa, Garbiñe Biurrun eta Duñike Arrizabalagarekin -
gaztelumendi.eus
Eta nazioartean euskara eta euskal kultura hedatzeko ezinbesteko tresna izango da sarea. Eta hizkuntza, eta herria, eta kultura, eta ekonomia garatzeko .eus dominioarekin agertuko gara munduaren aurrean.
Blog honek ere, sortu eta hamargarren urteurrenean gaztelumendi.eus izaera berritua hartuko du.
Aspaldian nazioartean izan dugu errekonozimendurik handiean da puntuEUS dominioa. Euskal kulturaren komunitate osoa zabalduko duena mundu osoan. - agit/prop, Elikadura Burujabeta, Elikadura burujabetza, hurrengo geltokia, ikusi eta ikasi, teknologia berriak
Ondasun komunen tradizio berritzailea
Baserritar eta nekazari gazteen nazioarteko topaketa bat burutu da ez oso aspaldi Gernikako Astran.
Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduko kide eta partaide ugarik bertan ikasi eta eztabaidatzeko aukera eta parada polita izan du, horrelakoetan ia beti gertatu ohi den moduan.
Mugarik Gabe erakundea eta EHNE Bizkaiaren arten antolatutako egitarau aberatsaren laburpen bilduma polita egiten du iraupen ertaineko bideo honek.
Ondasun komunak
Lurra, ura, haziak, jakintza eta zaintza. Funtsezkoak eta berebiziko garrantzia dutena arlo ekonomikotik zein sozialetik begiratuta. Horren sakontzean dago etorkizuneko erronka. Jagon, zaindu, defendatu, liberatu, askatu, zabaldu, hedatu… Ingurugiroaren defentsan, iraunkortasuna bermatuz, jakintza librea bultzatuz eta eztabaida sustatuz.
Software librearen mugimenduarekin alderatu izan ditugu maiz beste gatazka hauek, eta elkarrekin zer ikasi -elkarikasi- asko dago. Partekatuz, hausnartuz eta eztabaidatuz.
Elikadura burujabetzaren bidean, baserritar berriek, arazo zahar ugari dituztelako.wikipedian:
Bien común
CommonsSoftware librea, berrikuntza, lurra eta haziak, baserria, kooperatibak eta Elikadura burujabetza uztartzen http://t.co/osPocDIfyn
— gaztelumendi |I*I| (@iPtx) November 20, 2014
-
gure esku dago #bidea
Apurka apurka Euskal Herrian ari gara gure bidea marrazten.
Aurreko baten, Gure esku dago ekimenak… berriz ere asmatu du, jakin du jendearen partehartze zuzen eta zabalarekin gogoa pizten.

Bidea marrazten ari garen honetan…. Eskozia zein Kataluniako adibideak oso egokiak dira.
-
Gazteak sarean territorio libre propioak sortzeko gai dira
#faceguk
Heldu da Prest! aldizkaria etxera. Hilero bezala. 150. zenbakia osatu dugu honetan.
Eta hasieratik komunikazio proiektu xume eta herritar honetan murgildurik gabiltzanontzat, guk eta gure lagunek borondate onenarekin idatzitakoa gure etxeetako buzoietara heldu eta jasotzea, pozgarria izaten da.

Azken ale honetarako Koldo D. Bizkarguenaga elkarrizketatu nuen, facebook bidezko elkarrizketa izan genuen.
Faceguk, sare sozialak eta euskal identitatea ikertu dituzu. Zerk eroan zaitu horretara?
Euskal gazteek eurek. 2009an gazte koadrilen inguruko ikerketa egin nuen eta eurek esan zidaten gaur egun Internetekin geratzeko beharrik ez zutela. Hari horretatik tiraka hasi nintzen.Tiraka hasi, eta ze ondorio nagusi atera duzu?
Euskal identitatea egun ez dela soilik lurralde geografiko batean eraikitzen. Nazio identitatea lur eremu bati atxikita egon da, baina Interneten egonkortzearekin beste territorio bat dugu.Internet diozu baina batez ere sare sozialak eta facebook aztertu dituzu, ezta? Zergaitik?
Euskal identitatearen eraikuntza aztertu nahi nuen, horretarako harreman sozialetan zentratu nintzen eta online sare sozialak dira hauek bultzatzen dituzten plataforma nagusia. Datuen arabera, Facebook da hauetan erabiliena eta hor murgiltzea erabaki nuen, gazteek zer egiten zuten eta euskal identitatea nola eraikitzen zuten aztertzeko.Zeozerk harritu zaitu? Zer deskubritu duzu ikerketarekin?
Bufa! Ikasketa prozesu polita izan da: unibertsitatea eta bere harremanak ezagutzeko, beste Herri batzuetan egindako ikerketa-egonaldietan beste errealitate eta egiteko moduak ikusteko.
Ikerketa zehatzari dagokionez, maiz gizarteari hitza eman behar zaiola esaten den arren, gizartea entzun behar dela. Ondorio asko, parte-hartzaileek eurek atera dituzte eta.Eta zure ustez, zein da sare sozialen eragina gaurko gazteen artean, euskal identitateari dagokionez? euskaldunago? espresiorako bakarrik…. zein da sareon erabilpena?
Batetik, kalean aurkitzen ez duten espazio bat dute gazteek onlñine sare sozialetan. Espaizo pribatu bat. Baina hau, kontrolpeko espazioa dela ez dute ahazten, horregatik, euskal identitatea eraikitzeko zenbait modu auto-ukatzen dituztela esan zidaten.
Kontrolpeko espazioetatik territorio propioak sortzeko aukera dagoela azaldu zigun sarrionandiak “euskara da gure territorio libre bakarrarekin”. Sarean ere antzeko zerbait gertatzen dela deritzot: gazteek kontrolpeko espazio batean territorio libre propioak sortzeko gai baitira.
Zuk ere, ikerketa hau gauzatzeko buru belarri aritu beharko zenuen sarean…
Asko ikasi duzu horretaz?
Guztia. Izan ere, ikerketa hasterakoan ez nuen Facebook konturik. Horregatik, kontua sortzean Euskal Herriko hainbat aditurekin bildu niintzen, ikerketaren nondiknorakoak finkatzeko asmoz. Facebookeko erabilera ikerketa parte hartu duten gazteen bidez ikasi dut. Eta ikasketa prozesu hau Tesian txertatzen saiatu naiz gazteen testigantzak zuzenean sartzen.
Eta orain, behin ikerketa bukatu eta aurkeztuta, ezberdina al da zure jarrera eta zeregina sare sozialetan? Zelan bizi dituzu egun?Ikerketan parte hartu zuen gazte batek Facebook lagunentzako eta Twitter lan kontuetarako erabiltzen zuela esan zidan. Bere bidea jarraituz, horrela erabiltzen saiatzen naiz. Are gehiago, uda osoa ia Facebooken sartu gabe egon naiz. Beraz, hauetatik apur bat aldentzen ari naiz, distantzia hartzen edo.
Eta gazte mundutik haratago, uste duzu sare sozialek badutela eraginik nazio identitatean, naziogintzan?
Erabat. Bai dimentsio sozial zein politikoan. Euskal identitatea eraikitzeko beste tresna batzuk eskaintzen ditu Internetek (argazkiak, bideoak) eta batez ere beste espazio bat (lehen aipatutako muga geografiko gabeko territorioa).
Eta aurrerantzean, zure ikerketa eta irakakuntza esparru izango da sarea? Ala beste zeregin edo eginkizunetan zabiltza egun?
Sarea eta euskal identitatea. Bietan jarraitu nahiko nuke. Sarea gure artean gutxi ikertu den espazioa izanik oso interesgarria iruditzen zait. Baina nire motibazioa euskal identitatea eta honen eraikuntza izanik, honekin jarraitu nahiko nuke. Aurtengo kurtsoa Tesitik ondorioztatutakoak dibulgatzeko eta eztabaidatzeko hartuko dut: bai artikulu zientifikoak idazten eta bai blogari lanetan. Oso kurtso polita izan daiteke.
Eta etorkizuna zelan ikusten duzu, bi esparruotan?
Ekonomistek esaten ohi dute aurreikuspenak oso zailak direla eta are gehiago etorikzunari buruzkoak badira
Azken hamarkadatan euskal identitatea Haiek batzuei begira (bereziki estatu espainol eta frantsesari begira) politikoki eraiki dela uste dut. Gaur egun, talde barneko harremanak eta sinboloak indartzea garrantzi berezia dutela ikusi dugu Tesian. Gainera, euskal identitateari kutsu politikoaz gain (batez ere kanpotik egindako irakurketa da hau: identitate espainola eta frantsesa “normala” den neurrian, euskalduna politikoa besterik ez da eurentzat), kutsu sozial eta kulturala aitortzen ari zaio. Etorkizunean euskal identitatearen eta gizartearen etorikzuna dimentsio sozial eta barneko erreferenteak indartzean datza
Interneti dagokionez, ordea, honen inguruan asko ikertzeko dago gure Herrian. Izan ere, beste leku batzuetan (Bartzelonan, Oxforden edo Buenos Airesen kasu) gai hauek aztertzeko laborategiak eta behategia dauden arren, Euskal Herrian ikerketa espazio ia ezagutu gabea da. Etorkizuna beraz, honen inguruko ikerketak bultzatzean egon daitekeElkarrizketaren bertsio digitala URIOLA.info atarian.
-
Gazte eguna nahaste gaua
Barriro be, gure artean Gazte eguna.
Larrabetzun hasi gara garria mugitzen, herria eraldatzen…Dantzan hasi be… Larrabetzuko hondartzan.

Makala jazz funk band Larrabetzuko hondartzan pic.twitter.com/2CIrNYEcoY argazkia: @GoiuBA hor #dantzan!
— barkatu ama (@barkatu_ama) July 31, 2014
Eta herrian Aste nagusia deitu diote hasi dugun asteburu luze honi: kontzertuak piszinan, san inazio eguna, kantaldi txiki bat Sirocco tabernan eta gero zapatuan….
Gazte eguna….
#GazteEgune14 nahaste gaua! @horibai23 sound system prestatzen. @Revolut10narys + @kingkonsul + #djKaiku pic.twitter.com/QiNj61PvsV
— gaztelumendi djKaiku (@iPtx) July 31, 2014
Zea Mays KOP eta Skakeitan>/h3>
Revolutionary brothers eta King konsul
Hori Bai sound system playlist
-
Udan ez dago etenik
- Ideiak sortzeak eta ideien garapenak udan ez du etenik. (i+g)
- Komunikazioaren gerrilla freskotu egiten da hondartzan, pankarten brilloa nabarmentzen da eguzkitan… grafitiek kolore biziagoak behar dituzte egun eguzkitsu zein lainotuetan.
Lekeition ere #libre #28akereLibre!!! pic.twitter.com/PrEmfR8F4c
— Alain Urizar (@alainurizar) July 19, 2014
- Harean margotzen dute gorputz biluziek, txoznetan pankartek estaltzen dituzte zuloak, irratietan saio freskoagoak egin nahi dituzten arren, berunezko gaiekin ari gara oraindik…
- Ideia zoragarriak sortzen dira, gurean bezala munduko beste leku batzuetan: #yeswecanvies
#YesWeCanVies #AraOMaiCanVies http://t.co/2jjEd5lx9a
— Sants*TV (@SantsTV) July 21, 2014

[BIDEOA] Arrantzale bizardunak Elizondon izan ziren atzo eta bandera espainola kendu zuten https://t.co/3UFEoGfnTB @AhotsaInfo
— naiz: (@naiz_info) July 21, 2014
Oporretan, lan barik, letra eta kantu artean jarraitzen dugu oraindik: bietan jarrai. Bitartean, Gazako gorputzen gainean suak darrai, lurra txikitu eta jendea erruz hiltzen ari dira. Eta munduaren beste erdiak erasoa gelditu ezinik, elkartasuna erakusten dio Palestinari, herriari, herri izan nahi eta uzten ez dioten horri. Hemen Urkullu bezalakoek txorradak esaten jarraitzen dute, txistua jotzen dute ekitaldi ofizialetan eta nazioarteko bakegileak atenditzeko astirik ez dute izaten.
“Ikusi Mendizaleak” jotzen Gaztemundu programan parte hartzen duten gazteentzako antolatutako harrera ekitaldian pic.twitter.com/zCwoqMSkI4
— Iñigo Urkullu (@iurkullu) July 9, 2014
Está bien que @iurkullu reciba a estudiantes de Derecho y toque txistu a la diáspora. Lo que no entiendo es su postura con Powell&McGuinness
— GARA Iñaki Soto (@gara_isoto) July 16, 2014
Eta guk irratian, horretaz guztiaz berba egiterik besterik ez daukagu, udako saio fresko izan nahi duen horretan. Karelean, info7 irratian.
#Tertulia #Karelean saioan: Patxi Gaztelumendik @iptx eta Izar Mendigurenek @itzulipurdika: #ETA + #azpiegiturak http://t.co/vgBypdzWFb …
— Info7 Irratia (@info7irratia) July 21, 2014
Hau guztia eta gehiago da uda, ez dago etenik. Ez ur etenik, ez su etenik. Atxiloketak hemen, bonbardaketak han.
Christophe Deprez @LDH_Fr eta Anaiz Funosas @BakeBidea: Aranalderen atxiloketa lotsagarria da! @nierebanoa pic.twitter.com/8YivJo6uSo
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) July 21, 2014
In the Basque Country tonight after a long day of intensive talks with key stakeholders in the Basque Peace Process.
— Martin McGuinness (@M_McGuinness_SF) July 16, 2014
Bakegileak nazio artean bidaiatzen. Gu hondartzan etzanda. Tertulianoak oro jakile. Kazetariak galduta. Iparrorratzen garaia behar luke honek.

Uda gerra da, beste modu batera, beste eguraldi batekin. Guztiontzat.
-
#sfk14 Txupinazotik zuzenean
Aurten… gogotsu nago, parrandarako, mendirako, edozertarako.
Eta Iruñeako Sanferminak zuzenean bizitzeko deliberoa hartu dut.
Eta bezperaren bezperan idazten ditut berba hauek, Behe Nafarroatik. Gauez muga igaro eta Iruñean lo egin, eta biharamunean txupinazoaren berri emateko irratian eta sarean.jarraipena zuzenean
Naiz.eus + info 7 irratia + ahotsa. info
#SFk14 Tweets
Goizean goiz hasita, fm uhinetatik, bideoz sarean eta sare sozialetatik arituko gara lantalde zabal bat. Uste dut Euskal Herrian eta munduan zabaltzea merezi duten jaien hasiera dela uztailaren 6koa.

#SFK14 Atzera kontaketa Iruñean sanferminetarako… Zuzenean kontatuko dizuegu! http://t.co/QEGWBsPUzc pic.twitter.com/jEvpmyWpx9
— Info7 Irratia (@info7irratia) July 6, 2014

























