agit/prop
agitazioa eta propaganda
-
gaztesarea.net aurrera
Astearteroko mikrosaiora gaztesarea.net ekarri dut asteon, Madrileko Audientzia Nazionalera joan diren une berean gainera.
Teknologia berriak, Internet hartzen ditugu hizpide. Eta hara non, Madrilerako bidea egin behar izan dute gazteen atari honetako arduradunek, zer eta Kaskagorri konpartsaren webgunea zerbitzarian ostatu hartuta izateagatik.
Eta argazki hauek, delitu dira nonbait. Bilboko gazteak dira denak, kartzelan daudenak, Kaskagorri konpartsako kide izandakoak Bilboko aste nagusietan.Eta webgunea euskaltelen izango balute? Ardanza deklaratzera?
Irrati kolaborazioa entzuteko:
[audio:http://www.info7.com/mp3/kolaborazioak/talaiatik/20071023_eus_1901.mp3]Gaztesarearen afera Interneten.

Zabaldu.com
sustatu.com
Berria.info
Gara.net
Gaztesarea.net
Ukberri.netEta sarean nenbilela, argazki muntaia hau topatu. Muntaia salatzeko balio beza. Irudimena galdu ez dugun seinale.
Podcast: Play in new window | Download
-
Egun on bat pasa dezazuela
Bideoa ikustean konbentzitu behar ninduela pentsatzen nuen. Hori tonoa, hori jarrera, hoiek argudioak. Iruneara joan, ondo bazkaldu eta espainiarren eguna ahalik eta ondoen igarotzen ahaleginduko naizela hitz ematen diot Marianori.
-
free batasuna
Euskal Herrian eskubide zibil eta politikoak egunero zapaltzen dira.
Independentista izateagatik 22 lagun atxilotu berri dituzte.
Hitzak soberan daude…
postdata: Egunotan blogari asko ikusi ditugu Birmania askatuaren alde. Euskal Herrian ere, badago zeren alde jardun, zeren kontra ekin. Gure aukera da. Blogetan free Batasuna jartzeko deialdia ari da zabaltzen sarean.
Hala Bedi irrati libreak ere Free Batasuna esaten du.
Eitb24.com gunean freebatasuna e-kimenaren berri.
Nazioarteko oihartzuna:
Technoratin sekulako arrakasta: freebatasuna
Hitz bilatuena suertatu da dagoeneko, hemen argazkia.BBC: Spain police seize Basque leaders
Digg.com: Spain police seize Basque leaders
Galiziarren artean oihartzun polita. Chuza: Por umha solucçom democrática, as palavras sombram-se: freebatasuna.
-
Le Vert epaileak ez du Al Jazeera maite
Euskaldun bat, Xabier Susperregi, pantailatu du Al Jazeera nazioarteko telebistak berriki. Interneten ikusi dugu bideoa, YouTubetik be zabaldu da. Gutxi iraun du Xabierrek Baionako karriketan. Goizetan atxilo hartu dute, eta Le Vert anderea bera etxera jin zaio. Atxilotzera.
Bideoa bide berri bat bezala ikusten nuen, Euskal Herriko gatazkak, bere konponbideak bidea hartu zezakela nazioarteko sareetan, komunikabideetan. Irtenbidea laburra izan du baina. Mezularia preso sartu nahi dute.
Euskal errefuxiatua da Xabier. Bere sorterrian bizi barik, Baionan bizi dena, Euskal Herrian, baina eskubide barik.
-
Bat egin eguna
Gu ere joatekoak gara. Iaz egon ginen, ondo pasa genuen, eta aurten be Altsasuko hariztietan ikusiko garelakoan.
Egitaraua konpletoa. Deialdia jarri zuten egunkarietan, eta parte hartzera joan gura izan duena egongo da. Pentsatzen dut, doazenak musutruk edo joango direla, elkartasun keinua eginez, astero astero Madrilera musutruk epaiketara joan diren gomutaz. Epaia ataratzear dago, eta musu hoiek elkartasun bero bilakatuz.
Beraz domekan, Altsasun ikusiko garelakoan. Zu, ni, gu, guek eta gehiago. 18/98+
-
Josu Jon Imaz
Atzo, gaur eta bihar.
Atzo.
EGIko buruzagi bezala ezagutu zuten lagunak ditut. Urkullu etta bera antzeko garaikoak dira. Eta Asier Atutxa. Alegia, jubeniletan batera lehiatu zirela. Primeran ere aurrez aurre egotea tokatuko zitzaien. Eta partida amaitu barik dago oraindik.
Gaur
Gaur arte EBBko buru izan da. Lau urte eman ditu EAJ PNVko zuzendaritzako buru. PNVren azken bide honen gidaria izan da. Atzetik izan ditu sektore espainolistenak. Marioneta gisa ikusten nuen, eta badirudi sektore horren esanetara ez dela hain gustura egon. Lehia handia izan zen duela lau urte, eta Egibarri ozta ozta kendu zion lidergoa. Lehiak jarraitu du, ezpatak zorrotz egon dira. Internet da lekuko. Eta uztea erabaki du, utzi egingo du. Gaztelaniaz idatzitako agurra lekuko. Guztiok irakurri dugu.
Bihar
EAJ PNVk ponentzia berria du eztabaidagai. Ponentzia horrek ere zerikusia izango du. Egibarrek hor irabazi egin dio. Ibarretxek ere. Eta agurraren gidoia izan zitekeen. Baina hala ere, Imazen sektoreak agintzen jarraituko duela pentsatzen duenetakoa naiz. Nire ustez, Egibar ere ez da aurkeztuko. Urkullu ikusten dut -Imaztarra nolabait esatearren- EBBko buru. Ponentzia Egibarren eskutik, eta agintea Urkulluk. Eta bakea.
Egibar zuhurtziaz jokatzen ari da. Ez dauka presa handirik. Etapa bat egin du. Etapa gogorra izan da, baina irabazi egin duela dirudi. EBBko buruzagitza eskuratu barik ere, EBBn jarraituko du Gipuzkoako Buru Batzarraren ordezkari. Eta politika egiten jarraituko du, asteleheneroko Sabin Etxeako bileratik. Eta Gipuzkoatik.
Baina EAJ PNV-k aurrerantzean zer egingo duen jakiteke dago?
- 80 orrialdeko ponentzia horrek, ekarriko al du jarrera soberanistarik?
- Independentziaren aldeko hauturik izango du EBB berriak?
- Espainarekiko jarrera aldatuko al da?
- Imazek ordezkatzen duen sektoreak ze jokaldi dauka prestatuta?
- PSOErekiko harremana zertan da aurrerantzean?
- Ezker abertzalearekiko jarrera zertan da?
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaz haratagoko Euskal Herriaz zer dio EAJ PNV-k?
Aitor dizuet, gutxi ezagutzen dut PNV. Bere zuzendaritza aldaketak ez du gauza berririk ekarriko nire ustez. Eta liderra galtzeak ez nau gehiegi kezkatu. Ez du taila eman, ez besterik.
Bitartean, Euskal Herriaren aldeko gainontzeko militanteek bere bidean jarraitu beharko dute, normalizazio politikoaren alde, prozesu demokratiko baten alde, autodeterminazioaren alde, bakearen alde… eta hor jende askorentzako lekua dago. Zain gaude.
Etorkizunaren aldeko erronkak. Izenburua asko gustatu zait.
-
Arnaldo Otegi
Elkartasuna klik batetara dago.
Sinatu, eskatu, aldarrikatu….. Arnaldo Otegi askatu!
Bake prozesuan burubelarri egon den Ezker abertzaleko bozeramalea giltzapean daukate.
Internetetik zer egin dezakegu, ideiarik, aholkurik, ekimenik?
-
Tailerrak 2.0
Uda heldu da.
Ikastaroak, udako kurtsoak, unibertsitate eta campusak. Master, kreditu eta enparauak.
Ikasteko gogoa bai, adituak entzuteko apetarik ez ordea.
Tailerrak 2.0 eskaintza interesgarria.
Gure komunitatea, gure Interneteko presentzia, gure jakintzan aurrera egiteko urratsak. Beharrezkoak. Bide baten hasiera baino ez, abiapuntua alegia.
- Wikipedian eduki gehiago sartzeko.
- Blogak egiten ikasi baino, blogekin beste gauza batzuk egiten hasteko. web 2.0 kontzeptua gurera egoki ekartzeko.
- Podcasting-a zer den baino, zelan egin asmatzeko.
- Ubuntu bidez, software librean barneratzeko. Jarduteko.
- Eta uda ostean, irailerako asignatura: bideogintza. Eguzki bideoak kolektiboarekin batera egin beharreko ikastaroa. Interesgarria, oso azken hau.
Izena emateko, parte hartzeko, proposamenak luzatzeko, zabaltzeko, hedatzeko, kezkatzeko… edozertarako sartu hadi wikian.
-
Venezuelan ofizialtasuna eskatzen duzunean
Hamaika ikusteko jaioak gara! Ez gara baina Jamaikara joan, Venezuelara baizik, Madrileko egunkariek horrela itzuli gaitezen.
Hizkuntzaren ofizialtasuna? Zertarako?
Horrela hobe da. A esan, eta B itzuli. D ulertu, eta G barrezka igarotzeko goiza. Ez da txantxa.
OFIZIALTASUNA NAHI DUGU:
Zer eskatzen dugun, eta zelan itzultzen duten.
Un grupo de jugadores de la Segunda División Española portando una pancarta en Caracas en honor de Chávez y De Juana Chaos. Lo que dice, sinceramente, no lo hemos comprendido porque hay muchas faltas de ortografÃa. -
inoiz baino ozenago: milaka bilaka
Gaurkoari buruz zer idatzi, zer irakurri, zer egin?
Gaurko albistea, ez da goizean gosaltzeko nahi genukeen atseginena. Gaurko albistea berriz, ez da berria. Gaurkoa da, baina izan zitekeen atzo, izango da bihar.
Espero zen albistea diote kazetari profesionalek, politiko bekarioek, espero zela diote Etologo eta politologo guztiek… espero zen.
Euskadi Irratian, arratsaldero bezala Mezularia saioa entzuten aritu naiz. Proposamenak entzun ditut. Joseba Zulaika eta Anjel Lertxundi, Petxo Idoiaga… ohikotik at. Proposamenak, azterketak. Gustura jarraitu ditut.
Baina benetan txunditu nauena Hasier Etxeberria izan da. Milakabilakaren izenean berba egin behar izan du. Hiztun ona da, etorria badu. Eta mahai gainean egoeraren zaila jarri du, egoeraren ankerra. Baina elkarrizketa posible dela, ez dela beste biderik argi utzi du. Argi utzi digu.
Entzuten ari nintzela idatzi diot telebistako aurkezle eta kazetari, idazle eta lagunari. Txunditu egin nau. Oso ondo aritu dela deritzot. Bera ez da politikaria, bera ez da gizarte eragile bat.. baina arduraz heldu dio uneari. Tenplearekin aritu da Maite Artolaren galderen aurrean, erantzun neurtu baina eraikitzaileetan.
Gustatu egin zait bere mezua, bere tonoa. Eta poztu egin naiz. Poztu, maila ematen duen jendea badugulako inguruan. Babestu, lagundu eta aurrera egiteko gai dena.Zorionak mon ami! Eta eskerrik asko.


































