Kategoriak
literatura musika

bide ertzean bazterretik egindako kronika

Bazterretik idazten ari natzaizue. Bide Ertzean taldearen kontzertu bat ezohiko egun eta orduetan entzutearen ondorioz. Aretoko bazter batetik entzundako kantu elektrikoen gainean zeozer esateko gogoz. Bazterreko musika egiten dutenen alde, erdiguneak erakartzen ez gaituelako. Izarrak, top zerrendak, esemese bidez deskartatu daitezkeen kantuak eta aparra maite ez dutenen bazter horretatik. Kantuen berbei harreta jarri eta ezkerreko […]

Kategoriak
agit/prop literatura

Zergatik den beltza Obama

Koldo Izagirre Ez da beltza, denok dakigu Obama ez dela beltza. Ameriketan, eta zer esanik ez Estatu Batuetan, aiton-amonak esklabu zituena da beltza. Mississippi ibaiko legea langile beltzen airea bizkarra makur, beti nekea Mississippiko zurien legea. Lehengusu zuriak bortxatu duen jabearen alabaren gorria zuritzeko Mississippi ibaiaren ertzean urkatu duten beltza da beltza. Beltza izatea mozorrotzat […]

Kategoriak
hurrengo geltokia literatura

Literatura eta futbola

Gaur sentsazio arraroa daukat. Literaturzalea naiz, baina jabetzen ari naiz sariketen arabera gorabehera gehiegi dituela fikzioan oinarritzen den kultura, edo arteak. Literatura, euskarazkoa bereziki, apala da, intimoa, norberak bere bakardadean bultzatzeko modukoa. Ez da masa akontezimendua, ez du izan beharrik gainera… baina hara non, zozketaren bonbotik zenbaki bat, titulu bat ateratzen dute, loteria nazionala bailitzan, […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus literatura musika teknologia berriak

Palestinan Checkpoint Rock aurkezten izan da Fermin Muguruza

EHZ jaialdian ikusi genuen dokumentala, euskarazko azpitituludun estrenaldian. Heletara hurbilduak ziren zenbait musikari ere. Lehenago Donostian izan ginen, diskoa aurkeztu zutenean. Filme dokumentalaren aurkezpenerako hainbat musikari hurbildu ziren orduan ere Gipuzkoako hiriburura. Baina hunkigarria da askoz ere, Palestinako aurkezpenaren irudiok ikustea. ETB3k beste erreportaia interesgarri bat damaigu oraingo honetan, sareratu eta guztion eskura jarri du. […]

Kategoriak
agit/prop literatura musika

Zapi gorriak zerua du estaltzen!

1985eko uztailaren 7a gogoan Ez dakit zer pasatzen den azken aldi hontan jendea hasi dela dantzatzen sarritan … … eta dantzan jarraitzen dugu oraindik, ia 25 urte beranduago. Azkena iragan ostiral gauean, Manu Chao, Radio Bemba eta Fermin Muguruzak behinola Josu Landak idatzitako koplak kantatzeari ekin ziotenean. …zerbait ikustekoa du bi falta direlakoz «Recuento generalean». […]

Kategoriak
literatura musika

Literaturia | hasi gara pilak kargatzen

Asteburu honetan da Literaturia. Euskarazko literatura; idazleak, argitaletxeak, irakurleak, blogariak, editoreak, antzerkia, musika, twitter… Azoka bat, merkatua, jatekoak, hitzaldiak, antzerki saioak… kontzertuak gaztetxean. Herritarren artean, laguntza askorekin antolatu den ekimena. Literatura Eskola sortu genuen herrian duela 5 urte, eta orain urrats barri bat, ausartagoa agian, baina iraunkorra hau be. Euskarazko liburuen inguruko azoka eta asteburua. […]

Kategoriak
literatura teknologia berriak

USB sarrerarik ez duten ordenadoreen arriskua

Kartzelatik landa artikulu hunkigarria idatzi digu Iñigo Aranbarri idazleak, Karmelo Landa kartzelan bisitatu ostean. Ezagutuko duzue Karmelo. EHUko literatura irakaslea, Gabriel Arestiren lan eta obra askoren biltzaile, Eako kultur sustatzaile, negoziazio prozesuetan aditu, aritu eta epaitua. Epaitu gabe kartzelan duten mahai nazionaleko kidea. Prentsan aritua, artikulugile fina, eta Kazetaritza eta literaturaren arteko harremanean ikerle. Artikuluak […]

Kategoriak
larrabetzutik literatura

Literaturia aurkeztu ostean

Bilbo. Kafe antzokia. Eguerdiko 12etan hitzordua lagun, kulturgile eta prentsaekin. 11.30etan bi, gero hamabi. Hainbat ezagun, herrikide eta kazea prentsaurrekoa hasi, hiru hizlari. Literatura Eskolako Gotzon, antolatzaile moduan. Guraso Elkarteko Ines, ume eta gazteentzat egindako lana. larrabetzu.org saretik ni neu, blogak/letrak aurkeztu eta sareari buruz apur bat ekiteko. Gugaz batera herriko liburuzaina, beste guraso bat […]

Kategoriak
larrabetzutik literatura teknologia berriak

blogak eta letrak Literaturian

Ekaineko lehen asteburuan Larrabetzu literaturia bilakatuko da. Literatura, liburuak, letren inguruko uria izango da gurea. Interneten inguruko kontuak be egongo dira, baina hoiek Internet bidez antolatzea pentsatu dugu: blogak & letrak Argazkiak.org | blogak & letrak © cc-by-sa: gaztelumendi Horregatik, egitaraua, hizlariak, mahainguruak, musika proposamen asko egiteke dago oraindik. Guztion artean egin asmo ditugulako. Idazle […]

Kategoriak
hurrengo geltokia literatura

Planning

Urte hasiera planak egiteko astelehena da. Asteburuaren ostean, ajerik ez, gorputzaldi ona, gogotsu ekiten diogu amesten. Egingo dut, joango naiz, banu, balego, banintz…  nuke. Tira, zilegi da pentsatzea. Amestea libre. Eskatzea garesti. Egitea gure esku batik bat. Eta saretik bertatik heltzen zaizkigu proposamenak, deialdiak. Facebook bitartez dena da cause, dena da gertakari, dena da lagun […]