• agit/prop,  hurrengo geltokia,  i+g,  ikusi eta ikasi,  teknologia berriak

    euskal blogen aldeko manifestua – blogosfera.eus –

    Euskal blogak bultzatu eta hedatzeko helburua du manifestu txiki honek.
    Urteak dira blogak abiatu , eta bertan edukiak sortzen ditugula.
    Idatzi dugu hontaz eta hartaz. Eztabaidatu dugu. Ezagutu dugu. Ikasten saiatu gara.
    Garatu dugu eta sortu dugu. Berritu dugu eta ikertu dugu.
    Ondo pasatu dugu. Ez gara haserretu.

    Bloga bloga mariñela! euskal blogak bogan…
    barearen ostean dator ekaitza
    baina ez dira betiko garai onenak


    horregatik zurekin dantzatu nahi nuke….

    Eta astero blogak irakurri, iruzkindu eta bultzatzeko xedearekin konpromisio hauek hartuko ditugu:

    • Astero blog bat aipatu.
    • Sare sozialetan norberaren zein gustuko ditugun blogak aipatu edo komentatu.
    • Besteen blogean komentarioak egin.
    • Eztabaidak bultzatu, kanpainak animatu, edukiak sortu eta jende berria erakarri.

     

    atsegin ditut

    Nik atsegin ditut blog hauek, eta jarraitu ohi ditut. Ezagutzen ditudan hauetatik abiatuko naiz blogak hedatu eta ezagutzera emateko zereginean. Apurka apurka.
    01sarean

    sarean.com Jabi Zabalaren blog aitzindaria. Euskaldunon EGUNKARIA itxi zutenan sortu zuen, ordurarte Interneti buruz idatzitako artikuluekin.
    Lehen blog pertsonala izan zen euskaraz, eta urteotan gauza interesgarri asko eta asko idatzi ditu. Gaur egun Jabik Bilboko Kafe Antzokia eta Zenbat Gara elkartearen inguruko Internet estrategia guztia kudeatzen du (sareak, sare sozialak, mezua, irudia…). 2000. urtean irratia.com sortu genuen elkarrrekin.

    03maitego

    maitego.com Maite Goñi blogari eta irakaslearen gune pertsonala. Aurretik euskaljakintza.com sortu zuen ikasle ezberdinekin, eta sekulako arrakasta izan zuen ikastetxean bezela handik kanpo ere. Gaur egun hezkuntza eta teknologia berrien artean daukagun aditurik onena da. Langilea, nekaezina, komunikatzaile ona eta irribarrea galtzen ez duen laguna da Maite.

    02iturri
    iturri.eus   
    Mikel Iturria irundar eibarnauta donostiartuaren bloga da. Badu es bertsioa ere bai. Eta gure edukiak gaztelaniara pasatzen sekulako lana egiten du. Kultur munduan ari da Mikel donostiakulturan eta gauza askori buruz pasioz idazten duen laguna da. Blogarekin temati eta gogotsu jarraitzen duen horietakoa Iturria, eta horregatik arretaz jarraitzen ditugu bere pausuak, bere iritziak, bere planteamenduak. Bloga bloga mariñela! aldarri oihuaren sortzaile, bere oihartzuna urrutira heldu daiteke.

    08teknopataTeknopataren txokoa da teknopata.eus eta Joxe Rojas bere frikiak bizi du. Eta tankera honetako bloga sortu eta egiten aitzindaria da Etxebarriko euskaltzale hau. Topagunean eta Tokikom-en buru belarri, ikerketa eta garapena da bere fuertea, komunikaziotik eta euskaraz. Gailuak, joerak, rollo frikia, euskalgintza eta aurrerapenak, bideoak, umorea… denetarik eta ona aurkituko duzu aspalditik hobetzen eta garatzen ari den blog honetan.

     

     

    04boligorriaBoligrafo gorria Batez ere kultura. Noizean behin iritzi sendoak botatzen dituen ARGIA aldizkariko kazetaria da Gorka Bereziartua. Eremulauak hartan ezagutu genuen, eta gero kulturan esanguratsua izan de proiektu literarioeren batean ere parte hartu izan du. Zirikatzaileagoa ezagutu dugu, baina bere artikuluek oraindik gauza asko iradokitzen dizkigute. Aldizkariko edo ARGIAko guneko artikuluak eta blogerako beren beregi idatzitakoak uztartzen ditu, maisuki. Kultura interesatzen bazaizu, pentsamendua eta gogoeta sakonak gura badituzu, boli gorriarekin azpimarratuta datoz bere artikuluak.

     

    05hanetahmenhan eta hemen. Bea Salaberri idazle eta AEKko irakasle beteranoaren bloga. Baionak ez daki liburua ezagutzen duzu? Ba idazle gisa ezagutu aurretik blogean idazten zuen. Bere ikuspegia berezia da, ezberdina, femeninoa agian… baina zorrotza. Umoretsua. Eta oso interesgarria.
    Uste dut gure artean dagoen blogari onena dela. Iparraldeko neska euskalduna. Ezin beltzago.

     

    12laborategialaborategia.eus David Martinez bermeotar hackerraren azken bloga. Informatikaria da eta dibulgazioan lan asko egindakoa. Gogoetak gurekin partekatzen ditu, eta copyleft eta software librearen aldeko mezua hedatzen buru belarri ari denetakoa.
    Euskal blogosfera tresna bere ekarpenetako bat izan zen, eta orain, horren bakarrik gaudenean faltan botatzen dugu. Ea bata bestea aipatzen hasi garen honetan, berak zer dioen, bere iritziak fundamentalak iruditzen zaizkit eta. Euskal blogosferaren aldeko manifestu kolektibo batean, asko aportatuko lukela uste dut.

     

     

    blog kolektiboak | albisteak | bestelakoak

    11sustatusustatu aspaldiko erreferentzia da. Aitzindaria. Teknofiloen albistegia. Moderatua. Goienak sortu zuen eta Codesyntaxek kudeatzen du gaur egun.

     

     

     

    10zuzeuzuzeu berriagoa da, profesionala. Irekia firma askorentzat. Zarata asko somatzen da iruzkingileen artean, baina garai batzuetan oso jarraitua izan da. Ekipo sendoa dauka atzetik, teknologikoki, kazetaritza ikuspegitik eta enpresa egituratik.

     

    06etzipmetzi.pm Talaios kooperatibaren komunikazio tresna bat da. Artikulugile ezberdinen partehartzearekin, etorkizunera begiratzen duten piezeak biltzen ditu bere baitan.

     

     

     

    07berriolaberriola naiz plus ataleko informazio biltzailea da. Bateko eta besteko albiste, bideo, bitxikeri eta informazio ezberdina ekartzen du naiz atarira. Euskaldunon artean gauza biralik badago, berriolak bere berri eman duelako ere izango da, besteak beste. Batean eta bestean zer egosten den jakiteko funtsezkoa.

     

     

     

    09emailuakLiteratur Emailuak Susa argitaletxearen blog itxurako albistegia da. armiarma.eus proiektuaren baitan, asteroko Emailuan liburu berriak, efemerideak, sarean eskura dauden liburu eta idazleak, ekitaldien agenda eta beste gauza gehiago ere badaude.

     

    ______________________

    Iritziak, komentarioak, proposamen gehiago onartzen ditut. Azken finean feed back apur bat sortzea da helburua. Eta apurka apurka blogosfera euskalduna ezagutzera ematea.

  • agit/prop,  bakegileak,  su-etena | ceasefire | tregua

    Bakearen alde, xake mate!

    Nazioartean historikoa bilakatuko da gure bidea.
    Herritarren parte hartzea Euskal Herriko bake prozesuan

    Balizko bake prozesuan, irudimena berrikuntza eta gogoa beharrezko.
    Ez dago dudarik, Bakearen artisauen ekimenak indarrak batu ditu. Indarra erakutsi du. Eta sendotu egin du bake prozesu zibilaren aldeko jarrera.

    Bakearen artisauak Apirilaren 8ko deialdia eta xehetasunak.

    Bake bide berritzailea

    Negoziaziorik gabeko bake prozesu honek, halabeharrez, gizarte zibila mugiaraztea ekarri du. Denboran higatuz doan prozesuak, nekea barik irudimena astintzea ekarri du. Eta emaitzak, espero baino hobeak izan daitezke. Errepresioa gainditu, eta indar polizial, militar eta errepresibo guztiak sahiestuz, intelegientzia zerbitzuak baino azkarrago jokatu dute bakegile artisauek. Eskuz esku. Orain apirilaren 8ko deialdia arrakastatsua izan eta bururaino eramatea izango da ezinbesteko baldintza.

    Kristian Herbolzheimer bakearen aldeko aktibistaren Berria egunkariko elkarrizketa oso argigarria da zentsu horretan, eta bizitzen ari garen prozesuaren bilakaera azkar hau ulertzen joateko gakoak eskaintzen ditu.

    Kristian Herbolzheimer BERRIA egunkarian (2017-III-29)
    Kristian Herbolzheimer BERRIA egunkarian (2017-III-29)

    Bake prozesua bera izaten ari da berezia, eta horrek behar ditu neurri bereziak. Oso berritzailea izaten ari da dena. Bakearen artisauek, beren helburuak betetzen badituzte, nazioartean eredu bat bihurtuko dute Euskal Herriko kasua.

    Kristian Herbolzheimer

    Herritarren parte hartzea bake prozesuetan
    Kristian Herbolzheimer aditu eta arituaren ponentzia Iruñeko Bakearen aldeko Foro Sozialean. (Bideoa)

    Ahotsa.info-k ere elkarrizketa interesgarria egin zion aktibista honi. Eta orain elkarrizketa berriz ikusita, gaur egun gertatzen dena hobeto ulertzeko nazioarteko kode eta gako batzuk eskaintzen ditu. Badakigu jakin, Euskal Herriko prozesua bakarra eta berezia dela -horretan iaioak gara euskaldunak- baina, horrek ere aukera berriak zabaltzen ditu, dudarik gabe.

    Euskal Herriaz, Aljazeera katean

    Nazioarteko adituen ekarpenak

    inside
    Nazioartetik, esan dugunez adi adi jarraitzen dute Euskal Herriko bake prozesua. Bere zailtasunak irakaspen asko ematen dituelako besteak beste. Azterketa berrienetako hau da Conciliation Resources erakundearena.
    conci

    Baionako giroaz

  • agit/prop

    Agur Hasier

    Lagun bat joan zaigu.
    Idazlea, kazetaria, sortzailea.
    Hasier Etxeberria.
    Euskal kultura, hizkuntza, nazioa, gastronomia, telebista, sarea… zer ez duen astindu urte hauetan guztietan.
    Asko maite genuen.

    Eta gaur sarea bor borka dabil. Bihotzez. Maitasunez. Gogoratzen.

    Hasier gogoan


  • agit/prop,  musika

    Pete Seeger Euskal Herrian

    Atsegin ditut kantautoreak. Are gehiago beraien letrekin mundua aldatzeko indarra erakusten dutenean.
    Pete Seeger abeslariaren berri Benito Lertxundiren bitartez izan nuen. Maiz aipatzen zuen. Zelan bera Euskal Herrira ekarri zuten Ez dok amairukoek, eta gerora bere bertsioa.
    Bart Pete Seeger omendu dute Arriaga antzokian. Lou Topet taldeak zuzeneko emanaldia egin du bere kantuekin. Eta hainbat euskal artista ezagun gonbidatu dituzte eskenatokira. Jende asko batu da antzokian. Eta pozik atera dira gehienak.

    Ez dok amairu

    1971. urtean ekarri zuten Victoria Eugeniara. Eta orduko argazki bakarra dago sarean, Josemari Velez de Mendizabalek jarria.

    Pete Seeger Donostian Lete eta Artze begira dituela.  Argazkia: JM Velez de Mendizabal
    Pete Seeger Donostian Lete eta Artze begira dituela.
    Argazkia: JM Velez de Mendizabal
    Diario Vascon.
    Diario Vascon.
    seegerED13
    ARGIA aldizkarian

    Herri irratian orduan, Euskadi irratian orain


    2014an Pete Seeger hil zenean berreskuratu genuen gure memoria. Artxiboetan audioak bilatu eta Ez dok amairukoen kontzertuaren berri eta Herri Irratian Joxe Mari Iriondorekin 1971an egindako elkarrizketa entzungai dago zorionez.

    Loraldia jaialdian

    euskal bertsioak, ugari

    Benito Lertxundiri Larrabetzuko frontoian antolatu genuen kontzertuan entzun nion lehen aldiz Pete Seegerren bertsioa. Gerora asko entzun da, artean argitaratu barik zeukan, eta atsegin izan nuen. Gari abeslariak ere egin zuen Eutsiko diogu kantuarena, eta orain Lou Topet taldeak 5 kantu argitaratu ditu, oso edizio berezian. Harkaitz Canok orain eta hil zenean Josu Landak hainbat kantu ekarri zituzten euskarara. Hori ere badugu.


  • agit/prop,  bakegileak,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi,  su-etena | ceasefire | tregua,  telebista

    BAKEA baldintza behar beharrezkoa

    Bake bideak puri purian dabiltza aspaldion.

    • ETA ez da erakunde armatua izango apirilaren 8tik aurrera.
    • Desarmea gauzatuko dute Bakearen artisauek, ehundaka lagunen laguntzarekin.
    • Baldintzak. Egoera. Politika. Herrigintza. Bakea.
      aiete

    La Paix Maintenant, une exigence populaire


    LA PAIX MAINTENANT, une exigence populaire por lautrecampagne

    Thomas Lacoste errealizadore, kazetari eta editorea ezagutu berri dut. Lanean ari da. Elkarrizketa ugari egiten ari da Euskal Herrian bakegintzari buruz, bake prozesua bultzatzeko asmoarekin, Bakearen artisauen aferari lotutako hainbat lan burutzen ari da.
    artisauak
    Aste erabakiorrak dira hauek, behar beharrezkoak. Bakea eta askatasuna elkarrekin doazela uste dugunok, gatazka amaitu eta eskubide guztiak onartuko diren egunarekin amesten dugunok, arretaz eta arduraz jarraitzen ditugu egunez egun gertatzen ari diren, bultzatzen ari garen egoera berri honetarako gertaerak oro.

    Thomas Lacoste bere lantaldeko kideekin, filmatzen.
    Thomas Lacoste bere lantaldeko kideekin, filmatzen.

    Guzti hori filmatzen ari da Thomas Lacoste une honetan. Eta goiko bideo hori baino oraindik esanguratsuago bat egiten dihardu egunotan Euskal Herrian. Apirilean argia ikusiko duena. Bakea, ezinbesteko baldintza delako. Behar beharrezkoa. Eskaera lejitimo bat.

    informazio gehiago: la paix maintenant

  • agit/prop,  hurrengo geltokia,  ongi etorri errefuxiatuak

    Errefuxiatuen alde hemen eta han #18M

    18mcallactiondayMartxoaren 18an mobilizaziorako deialdi orokorra dago Europa mailan, Greziako Cityplaza hoteleko kideek deitua. Azkar hedatu da hemen eta han.
    Euskal Herrian ere bat egin dugu deialdiarekin, eta Gernikako Astran salatuko dugu Europako egoera, errefuxiatuen afera eta datorren apirilean Gernikan bertan egingo dugun nazioarteko topaketaren berri emango dugu, besteak beste.

    Greziatik, City plaza hoteleko kideek egin duten nazioarteko deialdia.

    Mobilizazioen mapa

  • agit/prop,  gaztelumendi.eus,  ikusi eta ikasi,  larrabetzutik

    Larrabetzu euskal herria

    Martxoan bada giro. Udaberriaren atarian hasi da loretzen herri mugimendua. Aste bizi bizia izan dugu herrian. Eta kalera atera gara behin eta berriro herritarrak. Astegunez, zein asteburuan… egon da zer garen eta zer gura dugu agertzeko aukerarik. Kolore, adin, auzo, pentsaera ezberdinetako herritarrak batu gara, plazan, kalean, auzoetan…

    martxoak 8

    Azken urteotan hauspoaldi feminista ernetzen ari da herrian. Udal berdintasun batzordea batetik, eta Zutunik! emakume taldea sortu dela bestetik, apurka apurka kontzientzia sortzeko ekimenak ugaritzen ari dira Larrabetzun. Aste honetan hainbat ekitaldi izan dira, eta frontoiko dantza eta pilota jokaldien ostean, plazako elkarretaratzea ere jendetsua izan zen. Jendetsua eta koloretsua. martxoak8

    Erretako sorginen alabak, dantzan

    BAI esateko aldarria

    Bariku iluntzean BAI esateko aldarria nagusitu zen Anguleri jauregiaren aurrean. Musika eta bertso jarriak lagunduta, herritarren argudio eta arrazoiak taularatu ziren bertan. Kantuan askatasun gosearekin aldarri egin, eta ozen entzun zen larrabetzuar askoren nahia. Datorren martxoaren 19an egin beharreko galdeketarako giroa gero eta hobea da urian.
    Jendetsua eta koloretsua izan zen ekitaldia. Herritar asko bariku iluntzean.
    bai

    Harria plazara

    Eta domeka eguerdi euritsua izan arren, Eleizaldetik urira bitarteko bidea egin zuen harriak, herritarren indarrez garraiatua. Herri froga honetan, adin ezberdinetako lagunek parte hartu dute. Eta aste osoko mobilizazio giroa nabarmendu da. Ekitaldi guztietan jende asko, giro ona, koloretsua eta irudime eta alaitasunez betetako egitaraua.

    Herri bizia da Larrabetzu, Euskal Herri hobe baten alde dauden herritarrekin. Harro egoteko moduko herria. Euskal herri bat. Hori gara gu, 1937an faxistek erre ezin izan zuten herri honetakoak. Herri zoriontsu bat.

  • agit/prop,  gaztelumendi.eus,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi,  teknologia berriak

    zertarako nahi ditugu blog euskaldunak?

    Aingeru Epaltzaren gogoeta entzun berri dugu euskalerria irratian, podcast bidez, twitter sarean bere mezu bat ikusi ostean, amaierako esaldiak egin digu klisk!

    [audio:http://euskalerriairratia.tok-md.com/Epaltza%20mar8.mp3]

    Eta atoan galdera etorri zait burura?

    Blog euskaldunak

    Euskarak behar ditu. Herriak behar ditu. Tresnak behar ditugu. Edukiak behar dira. Gure kezkak azaldu behar dira…. baina jendeak ez baditu behar? Nork irakurtzen ditu halakoak? Zenbatek irakurriko du hau? Twitter behera doa, facebook edo instagram gora. Ordaindutako publizitatearekin ez bada, ezinezkoa da sare hoietan ezer agertaraztea… orduan, edukioi nork erreparatuko die? Zenbat ikustaldi ditu Azkue fundazioaren bideo horrek? Ondo landutako bideoa da, kamarak, gidoilariak, ahotsa, jendea gonbidatu… prestatu. Eta? Noiz ikusiko dute 200 lagunek? Kezkak dira. Egin beharreko itaunak, galderak. Erantzunik ez datorrela jakin arren. Itsasora jaurtitako harri bat. Uhinak ikusi arren, bere soinua ez dela entzungo dakizunean. Harririk ez da etorriko bueltan. Olatuak joan etorrian dabiltzan arren. Ondarretan geratuko naiz, zeruari begira. Hala ere, EZtaBAIda hedatu behar delakoan nago, edukiek duten garrantziari erreparatuta.

    ::::::::: ::::::::::: ::::::::::::::  ::::::::: ::::::::::: ::::::::::::::

    post hau argitaratu ostekoak

    Eta ez dira oso poztekoak.

    • badakigu zer nahi dugun?
    • ba ote dakigu zer behar dugun?
    • Sintomak dira, nola gabiltzan erakusten dutenak….

    berrikusten. eguneratzen

    blogen sarea pizteko ahaleginak, irauntzaileak

    Badira blogetan irauten duten beteranoak. Idazteari bere denbora eskaintzen dioten lagunak. Blogen garrantzia moden gainetik dakusagunak. Irauntza da gurea. Irauteko jaioak. Irauntzaileak.
    Eta azken egunotan sare sozialetan honi buruz dihardugu. Ez da nostalgia. Ikuspegia da. Informazioa, parte hartzea eta mundu digitalak ematen dituen aukerak baliatzeko ahalmena.
    Horretan darraigu. Ez dakigu inor badatorren gure guda kantuaren atzetik…

  • agit/prop

    Bidea beti Kataluniarekin

    Kursaal aretoan Ibarretxe eta Mas entzun osteko gogoeta batzu.

    Asteazkenean zita garrantzitsu bat bilakatu zen Donostiakoa. Hasieran hitzaldi xume bat izan behar zuena, ekitaldi erraldoia bilakatu zen. Ia 2000 lagun zuzenean bertan, eta beste asko eta asko streaming bidez etxetik jarraitzen. Hamaika telebista, info7 irratia, eitb.eus, naiz, berria… euskal hedabide askok eman zuten seinalea. Seinale ona da.

    Ibarretxe irakaslea

    Ibarretxe izan zen hitza hartzen lehenengoa. Mendi espedizioaren metaforarekin, hasierako kanpamenduetarako bidea ireki zuena. Saio akademikoa egin asmo zuen, baina txoko gastronomiko bateko afari baten traza hartu zuen azkenerako. Argi hitz egin zuen. Ondo azaldu zen. Euskara eta batez ere gaztelaniaz diskurtso ordenatu argia eta koherentea eman zuen. Edozein abertzalek bat egiteko modukoa. Agirre lehendakariaren “siempre con Cataluña” ideia hori errepikatu zuen behin eta berriz. Eta publikoarekin bat egin zuen.

    Mas maisua

    Pantailako aurkezpenik gabe, askoz hitzaldi jantziagoa eskaini zuen Generalitateko president izandakoak. Prozesua azaldu zuen. Gakoak. Oraingo klabeak. Eta etorkizuneko erronka. Diskurtso argia. Datu argigarriak. Umorea baliatu zuen, batez ere euskaldunoi zuzentzerako orduan. Eta datozen hilabeteetako panoramaren berri eman zigun.

    Euskal hedabideetako portadak

    berria

    deia

    garaIbarretxemas

  • agit/prop,  ongi etorri errefuxiatuak

    Mobilizazio aroa | Ahora toca moverse | It´s time for movilization

    • ليس هناك من هو غير الشرعية، والحدود المفتوحة
    • Errefuxiatuek, munduko pertsona guztiek, izan behar dute munduan ibiltzeko #eskubidea
    • Todas las personas tenemos el derecho de movernos por el mundo
    • #OpenBORDERS no one is illegal!

    Tarajal gogoan

    Duela hiru urte itsasoan lur hartzeko zorian zeuden 15 lagun hil zituzten indar errepresiboek Tarajaleko hondartza aurrean. Ceuta parean.
    Asteburu honetan mobilizazio ugari Euskal Herrian, eta baita Ceutan bertan ere.

    Tarajal – Desmuntant la impunitat de la frontera sud