Lauaxeta
Lauaxeta
Kantu berri bat entzunez hasi dut eguna -besteak beste- disko denden karietara Berri Txarrak taldeak plazaratutako singlea. Eta Frantziako hauteskundeei buruz, eta Melenchon fenomenoari buruz jarraitzeari ekin diot, bart irakurri nituen PP eta Marhuendarenak… ia gogaitu arte espainolen ustelkeri, trama eta drama guztietaz. Eta gaur liburuaren eguna da. Eta orduan, bideoak ikusi eta sarean idazteari […]
Lagun bat joan zaigu. Idazlea, kazetaria, sortzailea. Hasier Etxeberria. Euskal kultura, hizkuntza, nazioa, gastronomia, telebista, sarea… zer ez duen astindu urte hauetan guztietan. Asko maite genuen. Eta gaur sarea bor borka dabil. Bihotzez. Maitasunez. Gogoratzen. Hasier gogoan hasier gaiari buruzko Txioak Hasier Etxeberriaidazle eta lagun handia https://t.co/9er2SLeg36 pic.twitter.com/pNRQO5ZLaO — Susa literatura (@armiarma) 2017(e)ko martxoak 29
GARA egunkarirako elkarrizketatu nuen aurrekoan Josi Basterretxea unibertsitateko irakaslea eta idazlea. Bere hirugarren nobela plazaratu berri, gerrosteko giroaz berba egiteko aukera ona izan nuen beragaz. Argazkiak Gaztelumendin egiteko proposatu eta Jaltzo argazkilariarekin txango polita egin genuen. Herriko hainbat leku eta kontu gogoratzeko baliatu genuen. Ordukoak dira argazkiok eta GARAn argitaratutako elkarrizketa hau. Jose Inazio Basterretxea: […]
Liburuak, diskoak, opariak, bildumak, bitxikeriak, kontzertuak, aretoak, emanaldiak, erosketak…. udagoienarekin hasi dira negu aurreko lanak plazaratzen. Pozik nago. Kulturaren inguruan aritzen garenontzako sasoi emankorra delako hau. Hasi gara saltzen, eskaintzen, aurkezten, prestatzen, erakusten…. eta batez ere gehiago irakurtzen, entzuten, gozatzen. Susa Franco sasoian Susa literatura argitaletxearen udazkeneko liburu ekoizpenak gerra osteko sasoia eta Franco hil […]
Lorea Gernika aurkeztu berritan, Lapikoa izeneko narrazioa irakurri eta deustuarri kontatu beharra izan nuen. Hauteskundeetako pasartea Bilboko Uriola atarian argitaratu genuen, kanpainako azken astean. Uriola.eus 'Lorea Gernika, andrazko bat' liburua aurkeztuko du Koldo Izagirrek. Liburuko pasarte bat Deustun jasotzen da @iPatxi http://t.co/oyR2maYtfo — Bilboko Uriola (@uriolaeus) May 20, 2015 Prest aldizkarian Gero Prest! aldizkarirako […]
Mikel Antza idazle presoaren lehen poesia liburua aurkeztu eta plazaratu berritan, zenbait berba eta ohar egunotan bizitakoari buruz. Mikel Antzaren #ametsak ere zain poesia liburua http://t.co/I0hJCkJ0yi Argazkia: @nomadagaldua pic.twitter.com/Aj5VccDtBQ — Susa literatura (@armiarma) April 30, 2015 Ametsak ere zain liburua postontzitik jaso eta irakurtzeari ekin nionean, lehenengo orrietan topatu nuen Joseba Sarrionandia idazle iheslariaren aipu […]
Maiz joaten naiz Zarauzko Garoa liburudendara. Sarriago joango nintzatekela aitortu dezaket. Liburuak erostera, solasaldietara, bertan dagoen lagun giroan hitz egitera… edo aspaldian antolatzen ari diren emanaldi bereziren batera, aukeran. Paperezko kontzertuak kasu. Liburu bat aitzaki, hilero emanaldi berezi bat antolatzen ari dira liburudendan bertan, liburu artean, irakurle artean, kultura biziki maite duen jendearen artean. Audience, […]
Elkarrizketa Hedoi Etxarte liburu saltzaile, idazle eta adiskideari Elkarrizketa prestatzen ari gara @hedoi_etxarte eta biok #subjetibitateIraultzailea literatura eta sorkuntzaz — gaztelumendi ||*|| (@iPtx) November 19, 2013 Michael Hardt elkarrizketatu berri duzu ARGIA aldizkarirako, zelan joan zen La Hormiga Atomica liburudendak antolatutako solasaldia eta osteko elkarrizketa? Eguerditik egon ginen Michael Hardt-ekin. Berandu iritsi ginen batzuk […]
Beñat Sarasolaren poema bat. Gure belaunaldiak ez du deus balio, gure belaunaldia Aginako zero bat da. Ezin izan ditugu gurasoak akabatu; etxetik alde egin, komuna hippie batera joan. Gure gurasoek ulertu egin nahi izan gaituzte, eurek lotutako txirriak erre ditugu, gure alde jarri, gure bandora pasa dira. Irakasleek ikastoletan heziketa teknika modernoenak erabili dituzte gurekin; […]