-
Herriko eskola eta Hori Bai auzolanean
herrigintza oinez ikasten da
Herri giroaz berba asko egiten da. Giroa eta herrigintza zerutik eroriko balira lez. Giroa sortu egin behar da, saiatu, baldintzak bilatu, eragin, proposatu, egin, lagundu.
Gurean aspaldion, giro itzela dabil. Ekimen ugari eta ezberdinak ari dira sortzen, eta sarritan ekimenok alboko indarrak ere baliatzen dituzte, aurrera egiteko.
Herri bizia da gurea, bizirik egoteko arnasa ondo hartu behar da, ez da geldirik egon behar, eta lozorroan geratzeak be, ez dakar bizitasunik. Bizitza gimnasia ere bada, herrigintzan ari garela, eta aspalditxo honetan oso adibide onak eta joriak ditugu.

Asteburukoa izan da horretarako aproposa.
Ikusi dugu zelan herri baten, gurea bezalako herri txiki baten, belaunaldi ezberdinen arteko lana, auzolana posible den. Eskolako ikasle eta gurasoak, gaztetxeko kideak, belaunaldi ezberdinetakoak auzolanean. Zer eta herria ezagutzen, basoan kantari Olentzeroren bila, auzoz auzo berbetan edo Hori Bai gaztetxean Olentzeroren kartelak margotzen.

Larrabetzuko eskola eta Hori Bai. Eredugarri.
Baina auzolanaren logika horretan, herrian badaude adibide gehiago be, eskola eta herriaren arteko harremanaren eredu.- Eskolako jantokia eta Gurpide elkartea be batera ari dira baserriko produktuak bultzatu eta kalitateko menuak prestatzen.
- Literatura Eskola eta guraso elkarteak, Literaturia egunetarako Literaturiatxue prestatzen dute elkarrekin, eta bi urtetan oso emaitza politak eman ditu.
- Txorierriko AEK (txepetxa euskaltegia) eta gurasoak be, egin beharrekoak eta bi ari dira egiten, guraso guztiak euskalduntzeko lanean.
- Kukubiltxo antzerki taldeagaz, hartuemona dago, eta antzerki tailerra martxan jarri da ikasturte honetan, eta astelehenero, bi talde Josu Kamara lagun eta maisu dutela ari dira antzerkigintzan murgiltzen, lau bost sei urteko neska mutikoak denak, bihar etziko antzerkizale edo antzerkilariak izan daitezkenak.
- Bertso eskola eta ikasleen arteko harremana be, aspaldikoa 20 urte baino gehiagokoa jadanik, eta gaur egun Etxahun Lekue aritzen da eskolan, bertsolaritza eta ahozkotasuna lantzen. Duela 20 urte, ni neu Etxahun eta beste ume batzuekin aritu nintzen bezala.
-
Arnaldo Otegi aske. 8719600510 free!
Ederra Bad Sound System eta Fermin Muguruzak osatu duten kantua, reggae basea, hizkuntza ezberdinak, mezu bakarra. Bi bide…. zein da aterabidea?
Arnaldo Otegiren alde, gero eta ozenago entzuten den eskaera. Euskal Herriaren aldeko eskaera azken baten.
Youtubeko orrialdean, one week ago… esaten du, eta aste bakarrean ia 15.000 ikustaldi izan ditu kantu bideo honek.
Presoen aldeko doinuan ari gara aspaldi honetan, gero eta ozenago, gero eta argiago, gero eta ulergarriago… aske!
Free Mandela free! entzuten dut kantu honetan. Mundu guztiko Mandela guztiak askatzea duelako helburu dinamika honek. Free Otegi free! eta preso politiko guztiak etxean ikusi gura ditugulako.…bitartean, Arnaldo Otegik berak, gutunez erantzun die Logroñoko espetxera joandako herritar, lagun eta solidario guztiei. Biba zuek! batekin bukatu du eskutitza elgoibartar preso politikoak. Biba zuek! Arnaldo eta preso guzti guztiak. Maite zaituztegu!
-
wwww
wikileaks world wide war
Gerra hasi da, eta asko ez da ohartu oraindik. Munduko nagusiak baina, hasi dira erasoan. Informazioa, askatasuna, sarea dago jokoan. Eta duintasunez hasi da gizarte zibil Internauta, eta munduaren jabe direnen (Estatuak, banketxeak, botere erraldoiak…) arteko lehia.

Gerra bizi izan gabeko belaunaldia gara. Gerra beti albistegietan, nobeletan eta gure arbasoen kontakizunetan entzun eta ikusi izan dugu. Honetan ez dago ejerzitorik, ez dago izkutuko edo ageriko armarik. Kodea eta sormena dira tresna. Debekua eta zigorra erantzuna.wikileaks EH infogunean, informazio ugari ari da batzen, eta harrigarria bada ere aski da bildu.net agregatzailean #wikileaks etiketarekin zerbait gordetzea, automatikoki argitaratua izan dadin. Infogerra garaiko aurrerakuntzak, besteak beste. Software eta garapen libreen aukerak.
Eta artikuluetako bat, Manuel Castells pentsalariarena da. La Vanguardia egunkariko zutabe batean, zibergerra zelan hasi den kontatzen eta azaltzen digu Berkleyko irakasleak. Eta zer pentsatua ematen du artikuluak. Non gauden kokatzen gaitu, argi eta garbi.
Euskal Herrian, zer?
Harrigarria egiten zait, gerra berri honen aurrean, gure inguruko hedabideen kezka bakarra, ETA zein Euskal Herriari buruzko kableak aurkitzea izatea, mundua gerra berri batean murgiltzen, VISA.com edo mastercard internauta eta hackerrek botata, eta guk EAJkoek Zapaterori zer eskaini dioten azpimarratzen. Egia esan, agenda osatzeko modu hau ez dut ulertzen.
Albisteak 2.0 saioan, emankizun berezia egin dugu guzti hau ulertu eta interpretatzeko asmoarekin. Balio beza, abiapuntu gisa.
Anonymus taldearen mezu berria sarean> hitz egin! adierazpen askatasunaren alde
-
Txinaurri lana
euskal kultura gaur, eta bihar

Argazkiak.org | Liburu eta diskoak, euskarazko edukiak © cc-by-sa: gaztelumendiDurangoko azoka hasten da gaur. Urteroko zita, aspalditik. Euskal kulturgintzan, sorkuntza diharduenarentzat garrantzitsua. Sosak batetik, eta topagunea bestetik. Urteko balantzea, eta urteko uzta. Merkatua da Durango. Eta merkatua ere elkarrizketak dira… ezta?
Euskarazko kultura, sorkuntza maite ditugunok badakigu ze garrantzia duten horrelako uneek, guneek. Eta gurean, sorkuntzaren adierazpenari dagokionez, garrantzitsua da, urte osoko, eta batez ere udazkeneko guztia ikustarazten baita bertan. Euskarazkoa eta bestelakoa ere.euskal kultura eta sarea
txinaurri lana
Iñaki Perurena eta
Zuzeu Komunitatea

Argazkiak.org | Iñaki Perurena eta ZuZeu komunitatea, biba zuek! © cc-by-sa: gaztelumendi
Abenduak 6, arratsaldeko 18:00etan, Durangoko Plateruenan, zita bat daukagu Iñaki Perurenarekin. Zuzeu komunitate osoa dago gonbidatua bertara: sortzaile, erredaktore, kolaboratzaile, partehartzaile, irakurle… eta zu zeu!lip dub Euskal Herrian
beste zita bat
Azkenik, abenduaren 6a, egun berdetzat deitu du Independentistak sareak. Eta besteak beste, egun horretan Independentziaren aldeko lip dub koloretsua ere grabatuko da Durangon.

-
ya nos vale!
No tiene otra intencion este post, mas que denunciar la hipocresia nuestra. A la que estamos acudiendo un dia si otro tambien. Paso de hablar, pero tampoco quiero estar callado. Es un guiño, una manera de llamar un poco la atencion…..
Con esto de los dias internacionales… que cada dia es diferente, y al final solo sirve para ir de guai… solo conseguimos hacer pantomimas, y regozarnos en nuestra actitud diaria. Que no es otra, mas que darle alimento al egoismo….
Se da la circunstancia, que con motivo de la celebracion de dicho dia…-el del euskera creo recordar- se han anunciado infinidad de actos publicos en muchas localidades, repartos de premios promocionales, notas de prensa institucionales, hipocresia general.
El sabado pasado acudi a un par de citas de estas, a un pueblo cercano. Un pueblo que le cuesta expresarse en su idioma, aun el conocimiento es muy superior al de la media de la Comunidad Autonoma Vasca. Todos los niños y niñas de esa edad estan capacitados para usarlo, de hecho en la enseñanza lo hacen. TenÃan una obra de teatro en el fronton, y juegos folcloricos infantiles. El frontón dispone de servicio hostelero, y muy cerca hay un bar, al que tambien denominan Herriko taberna.
Acudi a tomar algo. Solo escuchaba castellano a mi alrededor. Padres y madres que habian acudido con sus niños y niñas al acto festivo, disponian a tomar un aperitivo… todo ello en erdara batua. La camarera procedio a pedirme que queria tomar, y lo hice en castellano. Dos mostos y un zurito. Alguno de alrededor miro de lado, al escuchar en castellano a un vascoparlante del pueblo de al lado. Otros en cambio pedian la consumicion en vascuence, para acto seguido entablar la conversacion en castellano. Muy comun entre muchos padres y madres de estos pueblos -incluido el mio-. Se da la circunstancia de que se habla en vascuence a los menores, a los perros o animales de compañia y a los profesionales de la hosteleria… Tomamos el aperitivo y seguiamos pensando sobre el sentido de este tipo de actos, no reivindicativos, con un gran costo economico… y poca chicha.
…eta ez da erraza, norberarena utzi eta arrotzean aritzea. Baina heltzen da momentu bat, norberarena bilakatzen dela arrotz. Ezgauza. Eta egoera horretan gaude oraindik. Ez dugu gure egiten, ez bada txakurrekin, umeekin edo zerbitzariekin. Are gehiago, zerbitzaria etorri berria bada (demagun Letoniatik, Errumaniatik, Perutik edo beste nonbaitetik) orduan gure euskaltzaletasuna agertu beharra bikoiztu egiten da. Orduan, erakutsi gura izaten dugun zeinen euskaldunak garen.
Eta horrela gabiltza, egunero pozoia botaz gurean, gure inguruan, gure giroan. Apurka apurka, gurea den hizkuntza hau hilobira, museora, albisteetara eroanez. Astiro, baina.. badoa zoritxarrez.Gogoeta izan nahi luke post ezohiko honek. Azken finean metafora bat baino ez da, ez du moralinazkoa izan gura, baina bloga sortu zenetik horrenbeste urte pasa ostean… behin halako inuxentada eginda ere, ez pentsa.. betiko inuxentetuta geratuko dela.
- Gaur abenduaren 28a da, ezta?
- Non bizi gara?
- Zer duzue esateko?
-
#Azkuefacts
Waka waka! ari gara aste honetan sarean. Ezin errazago jarri digute Azkue fundaziokoek. Egia esan, ez dakigu zertan ari diren… baina barregura ematen digu batzutan, pena bestetan, amorrua be bai, lantzean behin. Milioiak eta milioiak ari dira eskuratzen instituzio publikoetatik euskara sarea josteko, eta azkenean besteok ari gara euren kontura, sarea euskara, umorez eta alegrantziaz betetzen.
Aurreko baten, gauerdian facebooken argazki hau ikusi ostean, hau idaztea otu zitzaidan. Eta jendeak umorez ere, hartu duenez…
- … #azkuefacts ezberdinak idazteari ekin zion. Aurretik Patxi Lopezen aipamen leloekin egin izan den moduan, umoretsu, alai… eta kritika kutsuarekin. Sareko logikan eta hizkuntza. Eta labur.
- Eta horrez gain, jendeak, modu espontaneoan gauza gehiago idatzi ditu, bai Zuzeun, bai Facebook eta twitter sare sozialetan… ikusgai daude sarean.
- Baten batek gainera, joko bat ere ekarri du pantaila aurrera. Waka waka doinuarekin, makinetara jolasteko moduan. Libre, doan, alai eta… gustagarri. Frogatu dozu? ba wakatu enter!
-
Kode etikoa
Oiartzungo udalak, ezker abertzalea eta EAren sustenguarekin adostu berri duena.
Larrabetzun be, eta zoritxarrez, beste leku askotan horrelakoak planteatu beharko genituzke.Larrabetzun, gaur pleno berezi bat dago, Alkatearen dimisioa azken puntu moduan jorratuko duena. Kontuan izan, egungo alkatea Tomas Ordeñana (PNV) minorian ari dela gobernatzen 4 zinegotzigaz. Ezker abertzaleak beste 4 zinegotzi ditu eta bakarra Ezker Batuak eta Aralarrek aurkeztutako denon artean hautagaitzak.
Kode Etikoa, 10 puntuko dekalogoa
Kode Etikoa dekalogo gisa planteatuta dago. Hona hemen ideia nagusiak:
- Kontratazio administratiboaren legea zorrotz betetzea.
- Organo ezberdinen eskumenak errespetatzea eta legez aurreikusitako prozedurei arreta jartzea.
- Idazkaritzan egindako kontrataziorako protokoloa betetzea.
- Ezin izango dira Udaleko espediente originalak hartu eta eraman (Udaletik atera). Espediente guztiak eskuragarri izango dituzte hautetsiek. Nahi adina kopia atera ahalko dira, baina originalak Udal gordailuan egongo dira.
- Alkateak ordezkaritzarako eta protokolorako gastu partida propioa izango du. Gastuak soilik Udalarekin zerikusi zuzena dutenak izango dira. Partida arduraz eta proportzionaltasunez kudeatuko du alkateak. Onartezinak dira luxuzkoak kontsidera daitezkeen gastu guztiak.
- Alkateak hilero ordezkaritza eta protokolo gastuen berri emango du Ogasun Batzordean. Beharrezko frogagiriak eta bestelakoak aurkeztuko ditu.
- Zinegotziek karguaren egikaritzan izandako gastuak kobratu ahal izango dituzte. Horretarako beharrezkoa izango da kontu-hartzailearen aurrean frogagiriak eta bestelakoak aurkeztea. Gastu horiek Ogasun Batzordetik hilean behin pasatuko dira.
- Hilabeteko ohiko udalbatzarrean hilabetean zehar alkateak eta zinegotziek izandako gastuen berri emango dute.
- Alkateak ordezkaritza eta protokolo gastuetarako Visa txartel bat edukiko du. Txartel hori kasu jakin batzuetara bideratuta egongo da (udalerritik kanpoko bidaiak, autoritateekin bilerak edo ekitaldiak daudenean…). Txartelaren kontrola kontu-hartzaileak egingo du. Alkateak berari eskatu beharko dio, behar duenean.
- Ondoren adierazten den filosofiaren arabera jardungo dute alkateak eta zinegotziek: agindutako funtzioak eskumenen arabera betetzea; autoritatearen erabilera desegokia saihestea; ardurak bere gain hartzea; lanaren plangintza eta antolamendua eraginkortasuna bilatuz burutzea; ardura gardentasun handienarekin betetzea; pribilegiozko informazioa erabiliz eragiketarik ez burutzea; konfidentzialtasun printzipioa errespetatzea…
Oiartzungo Hitzan argitaratu, eta gaztelumendi.org honetan publikatutako kodea da hau.Â
-
gure hizkuntza berean

SPLIT77 taldearen diskoaren aurkezpenera joan naiz gaur. Herritar musikazale moduan. Eneukan pentsatuta ezer idazterik. Handik argazki bat bota dut, facebook_era 3G konexioarekin, wifia ez zebilelako. Gero facebooken galderaren bat, eta atsegin ikur batzuk ikusi ditut, bueltan.6 urte isilik
2004an atera zuten Mentura lana, izugarri gustatu zitzaidan. Eta eman zituzten kontzertuak. Antenna ere ona zen niretzat, ni ere gazteagoa izango nintzen… eta taldeak erakartzen ninduen. Zuzenean, diskoan, jendaurrean… eta traturako beti atsegina, jatorrak. Elkarrizketa batzuk egiteko aukera izan nuen, entsegu lokala ezagutzeko, kantuak…
Ekaitz gero, teknikari eta lagun izan nuen irratia.com saioetan. Beti prest, beti sortzen, beti ganba sartzeko prest… frogatzeko, gauza berriak egiteko. Eta barre batzuk egin izan ditugu.
Eta lokalean jarraitu dute bide honetan guztian, isilik. Isil isilik. Baina ez geldirik, bistan denez. Diskoa plazaratu dute orain. Gaur.
Diseinuak nabarmentzen du zer dagoen barruan: split77. Ez besterik.
Eta entzuten ari naiz… eta gauza berri asko ikusten ditut. Gauza atsegin mordoa. Detaile asko, eta zainduak daude ekoizpen honetan. Erritmoak, loop ezberdinak, kitarrak, ahotsak, hizkuntzak… eta denak egiten zaizkit gertuko, denak erakargarri.
Pozik itzuli naiz etxera Bilboko kafe antzokitik. Musikak batzen gaitu han batu garen askori. Sintonia antzekoetan ari gara kulturalki. Hizkuntza berean mintzo garelako jarraitzen dugu berbetan, gai hauei buruz, beste gai askori buruz. Eta besteoi zer esan, zita bat daukagula bariku gauean euskal hirian, gaueko soinuei erreparatzeko.
Herritik ere joango gara batzuk, eta herrian ere maite dugu horrelako musika doinutegia. Eta etorriko dira eurak ere gurera.- hurrengo kontzertuak
- urtarrilaren 14an Larrabetzun + Zea Mays
- split77 webgune interesgarria (kantak, letrak, bideoak…)

-
Anari gaztetxean
Azaroa ekitaldiz gainezka gurean. Antzerkia, hitzaldiak, musika, irteerak.. denetarik dago egunotan herrian. Poztekoa da gainera, maila handiko gauzak ditugula, oso modu apalean. Eta gauez, Anari izango da Hori Bai gaztetxean. Etorri izan da gehiagotan be, eta gustuko dugu gure hormetako soinuari erreparatu, eta ahots hori entzutea.
Mikel Laboari ikasitako kantuak entzuteko gogoz, ea gurean horren aurrerapena ere jotzen duen. Diskoa bere osotasunean, binilozko bertsioan, eskuetan izateko gogoarekin… kantu hauekin gozatuko dugulakoan.
- BideHuts Txinaurriak
- Anari Irla izan
- Hori Bai gaztetxea /
-
Normalite!
Badut lagun bat, nire izen berekoa. Gero eta gehiago maite dudana.
Berak ere, badu pertsonaia bat, gure izen berekoa, nahiz eta Napoleon deitzen dion.Ze eragin izango du gure giroak, kulturgintzaren trasmisioak, euskal….. aurrizkia duen jario osoak, Napoleon bera ere bertsotan jarri duela gure lagun honek. Eta gu, zelan ez, bibaka eta txaloka.
[audio:http://zaldieroa.com/BLOGA/normalitatea.mp3]
Napoleoni? Agian hori ere bai… gu barrezka jartzeko gauza bada, gora napoleon!Podcast: Play in new window | Download































