musika

entzun!

  • musika,  pasahitza

    Bermeoko portuan, kittanuak kantari

    Lagun batek mezua bidali, klik egin eta ezin sinestu. Ona! Kitarra lehenengo, mutikoa gero. Kantua. Artea. Ze handiak, gure txikiak.

    Eskerrik asko juanjo. Etxahunen ikasleak etorri zaizkit niri gogora. Bertsotan erakutsi gura, eta kantuan hasten zaizkionean. Arterik onena erakusten, gure euskaldun gatzbakoak baino zatie hobeto.

  • ikusi eta ikasi,  musika

    we are standard – on the floor

    Aspaldian asko entzuten eta jarraitzen dudan taldea da WAS. Erakargarriak egin zaizkit hasieratik, eta zuzenean ikusteko aukera izan dudanean, ikusi eta damurik ez.
    Geroztik gehiago jarraitzen ditut, facebook bidez dakit beraien berri. Beraien kontzertuak, jendearen iritzia, hurrengo boloak… nondik nora dabiltzan. Egia esan, egun ezenan dagoen talde interesgarrienetakoa da gurean.
    Getxokoak dira, Deu Txakartegi baxujole eta abeslariak nortasun handia erakusten du taula gainean, eta tipo oso atsegina ematen du. Holako egunen batean elkarrizketa bat egingo diot, blog honetarako.

    Parquedeatraccionesen grabatutako bideo hauxe horren lekuko. Lekua ezagutu duzuenok, izango duzue punttu nostalgiko bat agian. Ze ondo pasatzen genuen txikitan, bertara egun osorako joaten ginenean. Orain San Mames, Gugemheim, Euskalduna eta holangoak dira prioritatea.. baina lehen adin guztietakoak erakartzeko leku eder hori zegoen SantaMarinan. Bilbotik, Galdakaotik eta edonondik gertu.

    We are Standard talde oso interesgarria. Azken diskoak gomendagarriak. Erremixekin kaleratu dutena gainera, oso oso dantzagarria. Autoan jartzeak bildurra eta guzti ematen dit, jakin dezazuen.
    Laister Tolosan izango dira, Bonberenean. Etzazuela aukera galdu.

  • ikusi eta ikasi,  musika

    Gu gira! nola aldatzen diren gauzak

    gu gira! radi0 euskadi
    Sekulako txapa ematen ari zaizkigu Radio Euskadin (eitb osoa) Gu gira diskoa dela eta ez dela.
    Zelan diren gauzak, hemendik 25 urtera agian, gaur jartzen ez dituzten diskoei omenaldia egiten dietenean AHT gelditu pegata jarriko diote iPod zahar bati.
    Botereak, radio euskadi botere administratiboaren irratia da egun, Ibarretxerena oraindik, Nuklearraren kontrako pegata batekin, a ze muturra! ez dute gogoratzen zer zioten jeltzaleek orduan? Nuklearra egin ezean, kandelekin egongo ginateke gaur egun euskaldunak. Baina orain, mundu guztia Frankismoko batailitak kontatzen, klandestinitatea, Iparraldean erositako diskoak, zentsura… mundu guztia mobilizatzen zen orduan… mundu guztia kalean, musika eta aldarrikapenaren inguruan.
    Batailitak kontatzea gustatzen zaigu bai, lehen pertsonan kontatu, hirugarren pertsonan bizi genuena. Eta orduan botereak txarto ikusitako aldarrikapenak geure egin…
    Amarru komertziala? Gu gira…. Iparraldeak lekurik ez duen direccion Franciako irrati horretan. Euskarazko disko bat, eta egunean zenbat kantu jartzen dira irrati horretan euskaraz? Zenbat berba? Gu gira… onenak, noski.

  • agit/prop,  musika

    Irish rebel day

    Gaur egun irlandarra daukagu. Stiff Little Fingers Bilboko Kafe Antzokian, eta Irlandako gaiak hizpide hemengo prentsan, hango azken gertakariak kari.

    stiff little fingers

    Belfasten 1977an sortutako punk taldea da SLF. Sortu eta gutxira utzi zuten taldea, baina gero berriro ekin zioten. Orain sortu zeneko 30 urteurrena dela eta, Europan barna biran ari dira irlandarrak. Irlandakoak sortzez, baina gehienak Estatu Batuetan bizi dira egun.

    Azken astea beraien kantuak entzuten eman dut. blip.fm zerbitzuan asko dira, eta beraien slf.com gunean eta wikipedian sarri samar sartu izan naiz, gauzak irakutzeko asmoagaz.

    Jake Burns abeslariak, adierazpen interesgarriak egin ditu gaurko GARA egunkarian. «Ez dut uste Irlandan bortizkeria aro berri baten aurrean gaudenik». Bertan musikaz ez ezik, egunotako gertakariak hartu ditu hizpide. Bera ere, bake prozesuan murgiltzearen aldekoa dela ematen du.

    Egungo disidentzia irlandarra

    Irlandara begira jarri gaitu Iñaki Sotok ere. Analisi zorrotza egin du: La disidencia irlandesa, entre Platón y Patton.

    Interesgarri egin zait gogoeta, baina hala ere badirudi batzuei ez zaiela horrenbeste gustatu. Paul Rios Lokarriko kordinatzaileak Lo que es bueno para Irlanda no lo es para Euskal Herria.

    Beraz artikulu bat eta bestea irakurtzen, aurretik atzera, tximur tximur eginda geratu zait egunkari gaurko egunkari hau.

    Tira, gaueko garagardoekin dana berdinduta. Irish egun bat beraz, ahalik eta errebeldeena izan dadila.

    Egunak irakurtzeko eta pentsatzeko balio badu, balio beza gauak edateko eta musika aditzeko. Biharamunekoan pentsatzen ibili barik. Gau(r) irish.

  • ikusi eta ikasi,  musika

    Musika sormena da batez ere

    Negozioa, jarrera, itxura… denetarik pentsatzen dugu musikaz ari garenean. Harrokeria, apaltasuna. Ireki edo itxia. Fama eta aparra. Dirua eta jukutria.

    Baina niretzat, musika sormena da batez ere. Eta horregatik dakit jakin, musika onak, musikak zeozer esan gura duenean, aurrera egingo dela. Negozioaren, jarreraren, itxuraren, harrokeriaren, apaltasunaren, famaren, aparraren, diruaren eta jukutriaren gainetik.

    Sormena da behar dena. Sortu eta zabaldu. Ikasi eta hedatu. Kantatu eta gozatu.


    Kantu hau sortzaile talde batek asmatutako zerbait da. Ez da kantua soilik atsegin egiten duena. Bideoklipen garairik onena gainditzen duen zerbait da. Binilo diskoen portadei egin diezaiokegun omenaldirik onena. Ikusentzunezko ekoizpen honek, zer pentsatua eman dit.

  • musika

    Astero kontzertu bat

    musika eta biok

    Gogotsu nabil aspaldion. Urtea hasteagaz, kontzertuetako giroa somatu dot barruan. Eta banabil mugitzen.Banabil hona eta hara joateko ahaleginak egiten. Bakarrik batzutan, lagunduta bestetan. Ahal dan moduan.

    Bilboko kafe antzokia itxita egon dan sasoian barau egin arren, Bilbokoa dalako bazterrotan dekogun aretorik txukunena. Bertokoa zein nazioartekoaren eredu. Eta ia egunero dago zeozer interesgarria, beitu asteon zenbat gauza egon diren dagoeneko, zer dagoen programatuta aurrera begira be.

    Ingurukoetara be joateko aukera izan dot. Eta badago non ibili bai.

    We are Standard ikustera joan nintzen Bermeora. Aspaldiko kontzerturik onena, duda barik. All Jazz era izan ziren aurretik, ondo eurak be. Aretoa be, kafe antzoki barria, oso txukuna.

    Gose ikusi genuen hurrengo astean Gernikako Trinketen. Elkarte batek kudeatutako pabiloi industrial batean dago aretoa, txoko oso txukuna. Gosek ohiko kontzertua egin zuen, programatua. Gustuko badituzu ondo. Ni erakurtzen naute.

    DLRN ikustera barriz aurreko astean. Berandu heldu nintzen arren, oso giro polita Bilboko Kafe Antzokian. Zuzenekoan, zenbat eta gertuago hobeak dira zarauztarrak. Euskal Herrian dugun talde onenetakoa da Bartzelonatik mugitzen den Delorean. Bakarrik joan nintzen Bilbora, baina han zeuden larrabetzuar gazteago batzuk be, eurak be oso pozik.

    Asteon Zea Mays dago Bilbon. El deseo del Doctor izango dituzte laguntzaile. Aspaldian Zea Mays ikusi barik, eta oso talde gustukua dut. Aspaldidanik. Aioraren ahotsa eta taldearen jarrera elektrikoak erakartzen naute. Gogotsu nago ikusteko. Gero buelta barriro be etxera. Di da. Joan eta etorri.

    Argazkiak.org | blip.fm © cc-by-sa: gaztelumendi

    blip.fm akuilu
    Pantaila aurreko orduetan berriz, what are you listening to? erantzuten diot sarri blip.fm bidez. Kantu bat bilatu, mezua idatzi eta igorri. Entzun eta twitter bidez lagunei banatu. Batzuk agian entzungo dituzte gure gumendioak, gurekin batera. Nik neuk entzuten ditut beste lagun batzuenak.
    Komentarioak ere izaten dira.
    Musikazalearentzat tresna txukuna da blip.fm eta musika entzuteko aukera polita. Kantuak bilatu, idatzi, komentatu eta zabaltzeko. Nik astean zehar batzuk jartzen ditut, eguraldiaren arabera, gogoaren arabera, ikusitako edo bizitakoari lotuta, egingo dugunari begira… auskalo. dj Kaiku bezala topatuko nauzue blip.fm horretan.

    Zuzeneko emanaldia, pantaila aurreko entzunaldiak, autoko irrati entzuketak eta ostantzekoek osatzen baitute gure bizitza musikala.

  • musika

    Musika gida atsegina

    musikagida

    Gaur aurkeztuko da Arrasateko Kultur Aten. Musika Gida. Hainbat musikari -klik egin eta irakurriko dituzu- bere gomendioak, bere garai bateko gustukoenak aipatzen.

    Arrasateko liburutegiak maiz plazaratzen ditu gidak. Poesiari buruz, liburuak, diskoak, filmeak. Hau monografikoa da musikaren gainean. Edizio zaindua, aholku estimatzekoak. Diseinu erakargarrian. Koloretsu musikalki.

    Aurkezpenean gainera, Anarik saio txiki bat eskainiko du. Deluxe.

    Ulertuko duzue, batzutan pozik joatea lanera.

  • musika

    Fermin Muguruzaren kantu biluziak entzuten

    Radio 3 irratian sekulako musika saioak egiten dituzte. Euskaldunak ere, begirunez hartzen dituzte han. Sarritan, hemengo irratiek baino begirune handiagoagaz gainera…
    Fermin Muguruzak ere, azken diskoarekin 100 elkarrizketa emango zituen orain arte, horrela da Fermin?
    Tira, sarean hoietako batzuk daude… eta hau, benetan interesgarria. Elkarrizketa+zuzeneko musika kontzertua.
    fermin muguruza
    [audio:http://www.rtve.es/resources/mp3/0/3/1228995502530.mp3]

    Diego Manrique kazetariak elkarrizketa sakona egin dio, entzuleen gozamenerako. Orotariko gaiak. Sakonekoak eta azalekoak.

    Eguneraketa

    Iturrik ohartarazita jakin dugu sarean dagoela elkarrizketaren bigarren zaita ere.
    [audio:http://www.rtve.es/resources/mp3/6/7/1229087928576.mp3]

  • musika

    izarrenahotsa.com

    Mikel Laboaren kantuen oihartzuna oraindik gainean dugu. Bere ahotsa entzuten dugu, izarren artetik. Oroitzapena, oroimen kolektiboa. Herri baten kanta bildu du bere baitan abeslariak. Maite dugu maite, zelan gure bazterretan entzuten den oraindik….
    oroitzen zaitugunean, Mikel

    Mendez mende gurean kantutako abestiak batu eta erakutsi zizkigunak, kolektiboan sortu duen zirrarak behar du izan beste arrabots bat, sarean, Interneteko planetan.

    Horregatik izarrenahotsa.com bultzatzea otu zaigu, kantuzaleoi, Laboarekin kantatu dantzatu amestu eta gozatu dugunoi.

    Izarren hautsa ahots bilakatu zaigu, etxez etxe kantuak batuko ditugu guke ere, dominio publikoan jartzeko, banatzeko, gogoratzeko, ezagutarazteko… Euskal Herriko belaunaldi berriei, Mikel Laboa kantuan baino gogoratuko ez dutenei, atzerriko zaleei, munduko euskaltzaleei.

    Mikel Laboaren ahotsa lau haizetara hedatuko dugu, plazaz plaza, gunez gune…. izarren ahotsa zabalduz, entzun dadin, ezagutu dezaten, gogoratu dezagun, ikasiko badute, kantuan arituko badira.

    Parte hartu gura duzu?

    Animatzen zara?

    Kantuak, bertsioak, norberak grabatutako bideoak, irudimenean ditugun irudiak…. denak dauka lekua sarean, guztiak oroituko du Mikel, gure Mikel, Mikel Laboa.

  • literatura,  musika

    Mikel Laboa oroitu dugu irratian

    irratia.com disko eta liburu artean
    Mikel Laboa modu berezian oroitu dugu irratia.com emankizunean. Mikel Laboa, baina gure erara. Rock jarrera bategaz, berak ere bazuena. Txerokee diskoa plazaratu zuten musikari gazteek 1990an. Binilozko diskoaren gainean orratza jarri… eta gustura entzun ditugu bertako kantak.
    Mikel Laboaren ahotsa ere entzun dugu, Joseba Sarrionandiaren testuetan. Eta azken honen ipuin liburua esku artean, eta beste liburu batzuk, eta beste lagun batzuk… musika eta literatura. Azokaren bezperetan, saioa atsegin handiz burutu dugu, buruz buru. Ibon, Jabi eta hirurok.

    Entzun gura baduzue… honatx gure proposamena.

    MixwitMixwit make a mixtapeMixwit mixtapes

    Euskal Herrian ekimen politak eta irudimentsuak egin dira musikari handi hau gogoratzeko. Sarean ere oso politak egin dira. Itzelak.