• Home
gaztelumendi.eus

larrabetzu euskal herria | agit prop 2.0 | kultura | natura | Adierazpen askatasuna!

gaztelumendi.eus
Menu
  • gaztelumendi.eus,  ikusi eta ikasi,  literatura,  teknologia berriak,  transmedia

    Itsasoaren isiltasuna

    Etxean aspertuta nengoen. Mutikoak mugikorretik youtubeko gauzak pantailan ikusten erakutsi berritan, pantaila txikikoa egongelan ikusteko froga egin nahi nuen. Youtuben bilaketa egin eta pelikula lasai ikusteko. Ondo jezarrita edo etzanda, aukeran. Eta eskuak libre.

    Le silence de la mer hautatu nuen, ezer ere jakin barik. Ez norena zen, ez nongoa, ez noizkoa. Frantsesez gainera, eta gaztelaniazko azpitituluak eskaintzen zizkidan tresnak berak. Ederto. Ikusten hasi, eta aproposa izan zitekela pentsatu. Aurrera. Pause asko sakatu barik.

    Bitartean, pelikularen atsegina ikusiaz, sareari galdetu nion ea zer ikusten ari nintzen. Egilea, bertsioa, liburua, idazlea. Dena interesgarri. Dena zoragarri. Jean Bruller idazlearen liburu batean oinarritua. 1942an argitaratutako nobela labur bat, ipuina. Filmarekin jarraitu nuen, arras interesatua. Garaia, okupazio nazia, erresistentzia. Eta batez ere pelikularen planteamendua. Desobedientzia ekintza bat da isiltasuna bera. Gogorra. Etengabea. Itzela. Pelikularen ardatza. Protagonistetako baten bakarrizketak. Jarrera. Ikuspegia.

    Filmak erabat harrapatuta,euskarari ekarriak atarian bilatu nuen J e a n Bru ll er idatzi, eta deus ez. –Zelan ez daukagu halako gauza eder bat euskaraz? pentsatu nuen. Eta pelikularekin gozatzen jarraitu. Amaierararte. Ederra. Ezin ederragoa. Gomendagarria.


    Wikipediak pista gehiago irekitzen ditu. Bilaketaren xarma. Jean Bruller idazleak, Vercors ezizenarekin sinatu zituen lanak. Le silence de la mer ere bai. Eta bilaketa berriak egiten hasi nintzen. Eta hura ezustekoa, euskaraz badugu Itsasoaren isiltasuna. Birritan gainera. Ibon Sarasolaren itzulpena eman genuen armiarma.eus sarean, eta Booktegik, Josu Zabaletak euskaratutakoa pantailaratu zuen, Iban Zalduaren hitzaurrearekin.
    Filma bukatu eta irakurtzeari ekin nion. Pantaila txikian. Eskuan, mugikorrean. Gozatuz.

    FR: Vercors (alias Jean Bruller) lors de la remise du prix liiteraire de laResistance

    Gaur, Varcors idazlearen efemeridea da. Eta kontatzeko gogoa piztu zait. Gogoratzeko. Erresistentziako idazleari omenaldi txiki bat eta zuei proposamena. Irakurri eta ikusteko. Gozatzeko sikiera. Itsasoaren isiltasuna ederra delako. Orduan bezala orain. Erresistentzia ederra da. Desobedientzia ere bai. Eta kultura, zelan ez.

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    gaztelumendi.eus

    2014-12-03

    Sare sozialak berbagai gaztetxean

    2013-03-14

    Doctor Deseo Radio 3 irratiaren kontzertuetan, GARA egunkarian edo sarean | narratiba berriak

    2016-05-31
  • gaztelumendi.eus,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi,  literatura,  transmedia

    Oskar Alegria zine zuzendariarekin berbetan

    Handia da Oskar Alegria. Baina apala da oskar alegria. Zinema zuzendaria, poeta bisuala. Antropologoa, enmatologoa edota etnografoa izan zitekeen. Artista. Edo beste gauza asko. Hizkuntzalaria, albaitaria, geografoa edo astronauta. Zinemaren bidea hartu du berak. Ikusentzunezkoak. Eta oso film esanguratsuak egin ditu gure zinema petralaren historiarako:

    Emak bakia baita

    (2012)

    Emak Bakia baita, oskar alegriaren film bat. from oskar alegria on Vimeo.

    Zumiriki

    ZUMIRIKI_Trailer from Luis Jambrina on Vimeo.

    H-a galdu zuen errian

    Aurreko asteburuan Ean elkartu ginen. h-a galdu zuen … errian. Bera eta beste asko. Eta Eako udako egonaldi baten hartutako irudi eta ideiekin Aritzakoa film laburra (27 min) aurkeztu zuen. Eari buruz, itsasoa eta lurra, iragana eta oraina, eguna eta gaua. Argia eta denbora. Gauza asko batzen dira. Mundu bat. Ikuskera batzuk. Sentipenak. Historia. Hizkuntza.

    Bazkaritik irratira, mahaitik mahaira

    Eta bazkalorduko solasaldi alai, umoretsu, sakon eta arinak, platerretik platerrera arratsaldean ikusiko genuenaren aperitifa osatu zuen. Ean ezagutu genuen elkar, duela urte batzuk. Eta gero izan dugu elkartzeko betarik. Ez da beti gertatzen. Grabaketa batzuetan ondoan izan naiz, eta bere lan egiteko moduaren mireslea naiz. Aitortu dezaket hori. Aurrera begira, lan berriak eta proposamen kultural berriak egiten jarraituko duenaren esperantzan, Bilboko 97 irrati librean egindako elkarrizketa dakart hona. Ikusiko duzue zeinen apala eta atsegina den. Zeinen argia eta adibide esanguratsuen sortzaile.

    Oskar Alegria zinema zuzendariarekin berbetan #bidegorritik saioan. @97irratia | @arrosasarea https://t.co/simywZO89j

    — gaztelumendi 📢 (@iPatxi) December 29, 2020


    Film bat amestu egin behar da

    Esaldi hori idatzi nuen koadernoan Oskarren filmaren aurkezpenaren ostean. 
    Irratiko elkarrizketan berriz gogoratu, eta gehiago sakondu zuen horretan. 
    Amets bat da film bat, beraz. Amets bat da kontatu nahi dugun hori. 
    Ametsak errealitatera ekarri, sinesgarri egitea da beraz, zinema.

    Eguneroko ekintza poetikoa

    Beste ideia potente bat, Zumirikitik, edo Emak Bakiatik, edota Aritzakoatik ere eratorri daitekena. 
    Egunero ekintza poetiko bat egiten saiatzen da Alegria. 
    Horrek ematen dio poztasuna, bizipoza. Ez da hautu eskasa. Hautu poetikoa. Ederra. 
    Pentsatzeko bezala, egiteko ere. Beste ikasgai bat.

    Goiko argazkia: Libe Asua eta Oskar Alegria Larrabetzun berbetan. (Libek 100 urte zituen, eta Tximeletei buruzko lan baterako elkarrizketatu zuen Oskar Alegriak) Wikidata.

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Elkartasuna eta konpromisoa | Komunitatea ere baGARA

    2019-06-11

    irakurtzeko gogoa

    2013-02-20

    Noam Chomsky: Krisi hau merkatuaren porrotaren enegarren adibidea da, baita ingurumen-hondamendi baten mehatxua ere

    2020-03-21
  • gaztelumendi.eus,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi,  transmedia

    zor10.000nak GARA!

    10.000 laguneko komunitatea osatzea lortu du GARA eta naiz: komunitateak.
    GARAren kontrako expolioa jakitera eman zenetik, herriz herri asko izan dira mugitu diren lagunak. Egin diren harpidetzak. Eta gaur arratsaldean 10.000 harpidedunen marka gainditu du komunitate horrek. Zoriontzekoa dena. Ikertzekoa. Ikastekoa. Gogoratzeko.

    ⚡️ “10.000 GARA/naiz: komunitatea” 🗞️

    Sarean agertzen ari diren mezu, irudi, iritzi eta abarren bilduma.

    Zor10.000nak! …@garanet | @naiz_info #komunitatea 🖥️📲🎙️https://t.co/XIgYGuxQND

    — gaztelumendi 📢 (@iPatxi) October 21, 2020

    Iñaki Soto GARA egunkariko zuzendariak albistea idatzi du.

    Mila esker, lagunak! Prentsa askatasuna nahi duen komunitate zabal bat dago Euskal Herrian.
    La semana que viene pagaremos otro medio millón de euros por un expolio injusto. Nuestra comunidad le está haciendo frente y no paramos de crecer y mejorar. Gracias.#PrensaLibre https://t.co/2D7GwZQJWs

    — GARA Iñaki Soto (@gara_isoto) October 21, 2020

    #komunitatea eta hedabideak.

    Etorkizuneko erronka, gaurdanik.

    Lorpenak, inbertsioak, iraupena eta garapena (i+g)

    ⏯️ https://t.co/ZrbpFhh4RO #zor10000nak! pic.twitter.com/e4WlNVJBjf

    — gaztelumendi 📢 (@iPatxi) October 21, 2020

    Elkartasun kanpaina

    herriz herri

    #GARA eta @naiz_info harpidetzen aldeko kanpaina martxan Larrabetzun.#expolioGARA #GureBALIABIDEAK pic.twitter.com/jDNBq9EF0y

    — Gora Larrabetzu! (@larrabetzu) April 13, 2019

    10.000 harpidedun lortu arte!

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Fermin Muguruza larriki saritua

    2017-06-22

    Idazten, frogatzen, saiatzen….. bat ez da nekatzen

    2022-10-10

    Nazioarteko antzerki eguna – World Theatre day

    2013-03-27

twitter @iPatxi

adierazpen askatasuna

Kataluniak Independentzia

LLIBERTAT PRESOS POLITICS!
Kataluniako prozesuarekin elkartasuna
adi egon seinaleari lili

#bidegorritik 97 irratian

Kategoriak

  • #bidegorritik
  • #Patakon
  • 18/98+
  • agit/prop
  • albisteak 2.0
  • bakegileak
  • baserritik mundua
  • bide gorritik | Bilbo Hiria irratia
  • covid19 | koronabirusa
  • e-hizketan
  • Elikadura Burujabeta
  • Elikadura burujabetza
  • ETA
  • EUS
  • gaztelumendi.eus
  • gogoeta.org
  • Gu ere bai!
  • hamaiK -hamaika kontu-
  • hurrengo geltokia
  • i+g
  • ikusi eta ikasi
  • info 7
  • larrabetzutik
  • literatura
  • maitatasunetik
  • musika
  • ongi etorri errefuxiatuak
  • pasahitza
  • software librea
  • su-etena | ceasefire | tregua
  • teknologia berriak
  • telebista
  • transmedia

etiketa lainoa

arrasate bartzelona basque bertsoak bideoa bilbo bloga blogak egunkaria eh elkartasuna errefuxiatuak errepresioa eu euskal herria euskara euskaraz EZtaBAIda gara gaztelumendi gaztetxea herria hizkuntza hori bai independentzia info7 Internet irratia irratiacom katalunia kultura larrabetzu libre literatura musika notimeforlove poesia politika sarea sare sozialak susa telebista twitter wordpress zinema

gaztelumendi.eus

gaztelumendi.eus | copyleft | eduki libreak
Ashe itxura WP Royal -ren eskutik.