-
balu | euskal artista mundiala
Balu artista elkarrizketatu nuen GAUR8 astekarirako
[ERREPORTAJEA/ Patxi Gaztelumendi] Balu, euskal artista mundiala https://t.co/F87aZq5REs pic.twitter.com/WhXdKdARAn
— Gaur8 (@Gaur_8) September 7, 2019
-
Ardoari buruz hizketan Ludger Mees historia irakaslearekin Errioxan, Lantziegon
Ardo ona gaur egun ardo txikia da, paisaiari eta inguruari lotutakoa
[ELKARRIZKETA @iPatxi ] Ludger Mees, historialaria: «Ardo ona gaur egun ardo txikia da, paisaiari eta inguruari lotutakoa» https://t.co/voCJZCPBX1 pic.twitter.com/P0Irj304I1
— Gaur8 (@Gaur_8) July 13, 2019
Arratsaldea eman genuen elkarrekin Lantziegoko bodega berri baten. Berria eta berritzailea. Ludger Mees irakasleak “El Medoc Alaves” liburua plazaratu eta elkarrizketa egitea otu zitzaidan. XIX. mendean Arabar Errioxan izan zen ardoaren inguruko iraultza aztertzen du historiaren ikuspegitik. Eta elkarrizketan, orduko iraultza eta egungo ardogintzaz aritu ginen.
txioka, topa!
Unibertsitatean historia irakasle izan genuen Ludger Mees.
Gerora telebistan maiz aritu gara aktualitateari buruz solasean, Eta Kataluniako prozesuari buruzko eztabaidak izan ditugu.
Ardoak elkartu gaitu elkarrizketa batean. @Gaur_8 @naiz_info https://t.co/cagzqb524F— gaztelumendi (@iPatxi) July 13, 2019
Elkarrizketa argitaratu ostean, afari atsegina izan genuen Ludgerrek eta biok Zarauzko elkarte batean. Ardogintzaz eta bizitzaz hizketan jarraitu genuen. Ederto baten.
GAUR 8 euskarazko astekarian argitaratutakoa hemen daukazue irakurgai:
-
Elkartasuna eta konpromisoa | Komunitatea ere baGARA
10.000 lagun sarrerarekin. 800 boluntario txandak egiten. 30 musika talde solidario. Eta komunikazio proiektu sendo bat arriskuan.
Elkartasunaren soinu banda deitu diote. Eta ez da gutxiagorako.
Soinua, martxa, notak, jendea, publikoa, papera, sarea, argazkiak… mundu bat bildu zen Donostiako Elkartasun jaialdian, eta ez dugu erraz ahaztuko.📢 https://t.co/kBRbJcCIkO
🎧 Elkartasunaren soinu banda💻 Prentsa eta adierazpen askatasunaren alde!
📷 @gaizkapenafiel https://t.co/NiGQRhizMw pic.twitter.com/6tUChSHaqj
— gaztelumendi (@iPatxi) 2019(e)ko ekainaren 11(a)
Trending Topic bilakatu da egunotan #expolioGARA etiketa madarikatua. Salaketa mezuak, elkartasunezkoak, egoeraren berri ematen dutenak, poza adierazten dutenak… guztiak uztartzen dira tag horren baitan; denak dira beharrezkoak.
Prentsa eta adierazpen askatasunaren alde! JAIALDIA komunitatea #GARA
-
Euskarazko Wikipediak hazkunde eta eraldaketa bizi du [Erreportajea GARA egunkarian]
Uda honetan gustura idatzi dudan erreportajea. Hemen bertsio luzeago eta osatuago bat. Paperean argitaratu denaz gain, wikilariek eman zituzten erantzun guztiekin, sare sozialetako oihartzuna eta GARA egunkariko orrialdeak batuta.
Erreportaje luzea prestatzen ari gara @euwikipedia eta emakumeen biografiei buruzkoa @GARAnet egunkarian
Biba zuek! wikilariok pic.twitter.com/d7iZ8WiTu8— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko abuztuak 8
Gaur #GARA egunkariko portadan editoriala eta Kultura saileko gai nagusia: @euwikipedia #eraldaketa eta #hazkundeahttps://t.co/ZrbpFhh4RO pic.twitter.com/KQd8ThBvhJ
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko abuztuak 16
GARA egunkarian azala, editoriala eta bi orrialde koloretan
Euskarazko Wikipedia: auzolanean herria egin – https://t.co/diTpq23Ngm @naiz_info
— Eguzki-lore (@plazaandu) 2017(e)ko abuztuak 16
5 wikilari berbetan
Aitzol Astigarraga, Leire Cano, Galder Gonzalez, Xabier Cañas eta Amaia Astobiza elkarrizketatu ditut erreportaje honetarako. Hona hemen beraien adierazpen guzti guztiak bilduta.
Galder Gonzalez
atzerrian ere ibili zara wiki kontuetan… euskaldunak nola hartzen gaituzte?
Bai, Wikimedia Fundazioarekin zein beste wikimedia batzuen gonbitea jarraituz kanpoan ibiltzeko aukera izan dut. Aurten Berlin, Edinburgo eta Asturiasen egon naiz, eta bihar bertan Montrealera noa, Wikimanian parte-hartzera. Orokorrean erantzun bat ematea zaila da: wikilari askorentzat hizkuntza txikiak ez dira existitzen, euren lan esparrua beste bat da. Beste batzuentzat jende bitxia gara, nolabait komunitate oso aktiboa duen hizkuntza gutxitu erromantiko hori. Hala ere, eta gure esparrutik gertuago dauden hizkuntzentzat erreferente bat gara. Ez katalanen neurrira, eurek Champions Leaguea jokatzen duen talde txikia dira… gu bigarren mailako erreferente bat gara, interesgarria hizkuntza txikientzat. Celtic Knoten izan ginen gonbidatu, hizkuntza zeltikoen bilera bat, Europako hizkuntza txikietako gonbidatuekin: bertan Galesko gobernuak ere zitatu zuen euskaraz egiten den lan eskerga eta erreferente gisa hartu gintuen. Eskoziarrei lagundu diegu gauza teknikoak egiten, baita asturiarrei ere. Euskaldunok gure miseriak ditugu, baina kanpotik distira gehiago ematen dugu uste duguna baino.beste hizkuntza txiki batzuekin elkarlanean ari zarete, ezta?
Bai, azken aldian bide hori ireki dugu. Katalanekin elkarlan handia dugu, bai etorkizuneko proiektuak lantzen zein orain arteko esperientziak trukatzen. Eurek esperientzia zabala dute Wikimedia proiektuen hedapenean, eta ikasi behar da. Bestetik lan tekniko batzuetan (Wikidatan, adibidez) oso aurreratuak gaude euskarazko Wikipedian. Hau ez genuke lortuko katalanezko Wikipedian dabiltzan hainbat lankideren laguntzarik gabe, baina, aldi berean, guk ere jakintza hori eskaintzen dizkiegu hizkuntza txiki batzuei. Lehen esan bezala, eskoziako gaelikoa, galesera zein asturiera lagundu ditugu jada Wikidatako datuak ustiatzen. Laster hizkuntza gehiago gehituko dira, eta saiakera egiten ari gara Ameriketako jatorrizko hizkuntza batzuekin ere lankidetak egiteko.
emakumeen biografiei garrantzia handia eman zaie, daturik ematerik bai?
Emakumeak munduko biztanleen %50 dira, baina artikuluen %15a baino ez dute suposatzen, maila orokorrean. Egia da eskolako testu liburuetan egoera okerragoa dela: errege eta gizonen historia ikasten dugu, emakume zehatzak zein emakumeen historia albo batera utzita. Wikipedia ezberdinetan gai hau lantzen ari da, baita euskaraz ere. WikiEmakumeak lantaldea sortu da, baina beste lankideok ere sortzen ditugu geroz eta emakumeen biografia gehiago. Azken hilabetoetan ia astero izan gara emakumeen biografia sorrera portzentaian TOP10ean. Gure txikitasunean ehunekoa igotzen ari gara. 2017ko otsailan euskarazko Wikipedian genituen biografien %13,63 ziren emakumeenak. Abuztu hasieran %15,26. Ez da asko, baina aldaketa bat somatzen da hor. Datu interesgarri gehiago daude: https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Genero_oreka lanean.
Lehen esan bezala historian zehar gizon eta emakumeen arteko papera ezberdina izan da. Entziklopedia eta liburuetan gizonen lanei arreta handiagoa eman zaie.Lan handia dugu, bestalde, editoreen aldetik. Orokorrean, mundu mailan egin zen inkesta batean, Wikipediako irakurleen %68,99 gizonezkoak zirela adierazi zuten, eta %30,52 emakumezkoak. Wikipediako editoreen artean, ordea, %86,73 gizonezkoak ziren eta %12.64 emakumeak. WikiEmakumeak proiektuak egoerari buelta ematen lagunduko dio, euskaraz behintzat.
Euskarazko Wikipediak eraldaketa eta hazkunde garaia bizi du – [Patxi Gaztelumendiren erreportajea] https://t.co/hV9YYaTlfI pic.twitter.com/mf5VGw1xYy
— naiz: (@naiz_info) 2017(e)ko abuztuak 16
Xabier Cañas
bi hitzetan Donostiako Tabakalerako ikastaroan azaldutako botatzerik bai?
Tabakalerako ikastaroan bi mundu elkartu nahi izan ditugu, batetik, kulturaren eta letren mundua, eta bestetik, informatika eta datuen kudeaketaren mundua. Izatez, bereizketa hori analitikoa da, biak elkarrekin baitoaz Wikimedia proiektuetan, Wikipedian, Commonsen eta Wikidatan bereziki. Badago ezagutza handi bat kultura erakundeetan eta badago ere geroz eta gehiago datuen inguruko ezagutza tekniko bat; ikastaroan bien arteko uztarketa nola egin daitekeen erakutsi da, modu teorikoan baina batez ere modu praktikoan. Horretarako, ardatza Wikidata proiektua izan da, datuen inguruan ezagutza askearen eremuan iraultza ekartzen ari dena. Wikidatan datuak sortzea, beste proiektuetarako erabilgarri jartzea eta datuen ustiapena egitea izan da ikastaroaren gakoa.
nola bizi duzu une honetan euskarazko wikipedia? ze giro dago?
Momentu honetan euskarazko Wikipedia eraldaketa garai batean dago. Badirudi hasierako eferbeszentzia momentua batetik eta ondoren egon ohi den barealdiaren ondotik, orain salto kualitatibo bat egiteko momentua iritsi zaiola, beste Wikipedia handiagoetan gertatu bezala. Euskal Wikilarien Kultura Elkartea (EWKE) sortu da, hain zuzen ere, euskarazko Wikipedia sustatzeko, handitzeko eta hobetzeko asmoz. Bilerak egin dira, erakundeekin harremanak sortu dira, hitzarmenak egin dira, kultura erakundeetan wikilari egoiliarrak sartu dira eta unibertsitatearekin lanean hasi gara… Eta hori guztia ia urtebeteko epean! Nolabait esateko, wikilariak wikipediaz kanpo antolatu dira ere eta Wikipedia gizarteratzea dute helburu.
Nahiz eta maila erlatiboan munduko komunitate aktiboenetakoa izan (praktikan, hizkuntza bizien artean aktiboena, joan den maiatzean 189 editore milioi hiztuneko; ikus, https://stats.wikimedia.org/EN/Sitemap.htm)
euskarazko wikilarien komunitatea termino absolutuetan txikia izaten jarraitzen du. Horregatik, eta batez ere gure azken helburua ezagutza unibertsal guztia euskaraz jartzea delako, Wikipedian ekarpenak egin ditzaketen euskaldun guztien ekarpenak behar ditu. Uste dugu gainera lan hori funtsezkoa dela geure hizkuntzaren biziraupenerako. Beno, ba euskarazko wikipedian horren kontzientzia hartu da eta EWKEren bitartez lankide berri horien bila joatea da asmoa, sinergia berriak sortzeko eta batez ere gure lanean eta esfortzuetan ahalik eta eraginkorrenak izateko. Ezingo dugu agian euskaldun kopurua bikoiztu, baina bai agian euskaldunek egiten duten lanari ahalik eta etekin handiena atera, eta honetan, erakunde eta lankideen arteko elkarlana da gakoa.
Horrek, bistan da, erronka berriak sortzen ditu, izan ere, Wikipediaren esentzia eta zentzua mantendu beharra dago. Egun, artikulu kopuruari dagokionez behintzat, Euskarazko Wikipedia 31. postuan dago mundu mailan, eta hori egiterik izan bada, ehundaka lankide bolondres eta anonimoen lanari esker izan da. Wikilari izateko hamaika modu daude eta denek izan behar dute tokia Wikipedian, baina funtsezko ideiak mantenduta: doakoa eta askea izatea.Wikimedia commons zergaitik da garrantzitsua guretzat?
Argi eta garbi, munduko multimedia biltoki aske handiena delako. 40 milioitik gora elementu ditu (irudiak, bideoak, audioak, dokumentuak…). Fitxategi guzti horiek askeak dira, edonork erabili ditzake CC-By-Sa lizentziapean, baina batez ere Wikipedia eta beste proiektu senideak (Wikiztegia, Wikiliburuak, Wikiturriak…) hornitzeko balio du. Hemen funtsezkoa da kultur erakundeen ekarpena. Euskal Herriko kultur erakundeek benetako altxorrak gordetzen dituzte, izan objektuak, irudiak, edo dokumentuak. Guzti horiek isla izan dezakete Wikipedian (artikulu entziklopedikoak) eta Wikidatan (datu egituratu eta semantikoak), baina Commons da batez ere haientzako proiektu nagusia. Eta ez bakarrik euskal ondare historiko biltzeko, baita ere gure ondare bizia jasotzeko, Donostiako Liburutegi sareak Idazlezainak proiektuan egiten ari den bezala. Hor Leire Cano jo ta fuego dabil idazleen ahotsak biltzen eta liburuen pasarteak grabatzen.
Geure ondarea geuk ez badugu balioan jartzen eta ikustarazten, ez du inork egingo; edo are okerrago, egingo du baina bertakoentzat arrotza den ikuspuntu batetik.Basque newspaper @garanet gives @wikipedia front page, editorial and two pages on our work, including gender gap , #GLAM, education pic.twitter.com/vRDcymoDzz
— Euskarazko Wikipedia (@euwikipedia) 2017(e)ko abuztuak 16
Aitzol Astigarraga
wikilari egoiliarra zara, ezta? zer da hori?
Wikipediako editore arrunta da, erakunde batean egonaldi bat burutzen duena. Egoiliarraren lana izaten da Wikipedia eta erakundearen arteko arteko harremanak garatzea, edukiak Wikipedian jarri ahal izateko laguntza eskaintzea (materiala digitalizatuz, oinarrizko edizio ikastaroak eskainiz, materiala lizentzia egokien pean askatuz…) eta baita erakundeari buruzko artikuluen garapena sustatzea ere.Wikilari egoiliarrak lanaren truke lansaria jasoten du eta badirudi horrek Wikipediako filosofiarekin talka egiten duela. Hau da, norbaitek uler dezake ordainpean erakunde jakin batentzat artikuluak idazten dituena dela egoiliarra. Inolaz ere ez! Bere lana bitartekaritza da, erakunde horretako edukiak Wikipedian jartzeko lana erraztea. Normalean, GLAM (galeriak, liburutegiak artxibategiak eta museoak) erakundeak izan ohi dira egoiliarrak hartzen dituztenak eta bertako ondarea askatu eta entziklopedia unibertsalarekin kontaktuan jartzea izaten da egoiliarraren zeregina. 6 hilabete inguruko egonaldiak izan ohi dira gehienetan.
Nere kasuan, Donostiako liburutegi zerbitzuan ari naiz burutzen egonaldia, 2017ko uztaila-abendua artean. Nere egitekoa da, dagoeneko martxan den WikiLiburutegiak (https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Liburutegiak) egitasmoa sustatzea eta, batez ere, hurrengo urteetarako liburutegien eta Wikipediaren arteko lankidetza proiektu bat definitzea.
zein izan da orain arteko zure lana wikipedian? eta aurrerantzean?
Editore hasiberria naiz eta nere ekarpen apurrak azken bi urteotan burutu ditut. Bertsolaritzari buruzkoak izango dira seguru asko gehientsuenak. Aurrera begira ba, Wikipedia eta kaleko ekimenak lotzen dituzten egitasmoak asko interesatzen zaizkit, Amarapedia (https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Amarapedia) bezalakoak. Lan polita egin daiteke hor.Duela gutxi tesia aurkeztu duzula jakin dugu, errobot bertsolaria ageri da wikipedian? horren gainean zeozer kontatzerik bai?
Bai, uztailak 19an defendatu nuen tesia eta pisu ederra kendu ere bai gainetik!Brometan esango zenuen baina BertsoBotaren aipamenik bada Wikipedian. Hementxe:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Elena_LazkanoArtikulu beregainik ez dauka baina aurrerago, nahikoa pisu baldin badauka, norbaitek idatziko du seguru!
Nere aldetik, BertsoBotak ikerketa-lana gustoko ditudan bi eremu uztartuz burutzeko aukera eman dit: bertsolaritza eta robotika. Helburua, bat-batean bertsoak sortu eta kantatzeko gai den robota garatzea, bertsolarien oholtza gaineko mugimenduak jarraituz.
Badirudi aparteko bi mundu direla robotika eta bertsolaritzarena. Robotak ataza edo zeregin errepikakorrekin lotzen ditugu batik bat, lan bera behin eta berriz mekanikoki burutzen dituzten gailuekin. Bertsolariak berriz, justu kontrakoa, jolasarekin, hizkuntzarekin eta inprobisazioarekin lotuko genituzke. Robot-bertsolaria, beraz, oximorona litzateke!
Baina ez. Azken urteotan gero eta gehiago dira gizakiekin elkarreragiteko garatu diren robotak. Robot horiek, hizkuntza naturalaren bidez komunikatzeko gaitasuna erakutsi behar dute eta baita unean unean gizakion keinu eta adierazpenak jaso, interpretatu eta horien arabera portaera moldatu ere. Bertsolaritzak gizaki eta roboten arteko elkarrekintza lantzeko eredu egokia eman digu eta hura baliatu dugu BertsoBot-ean. Bertsoak eredu edo aitzakia-gisa hartuta, hizketa-bidez komunikatuko den robota garatu dugu, momentuan mezu berriak sortu eta jendearen erreakzioak (neurri batean behintzat) jasotzeko gai dena.
Leire Cano
Euskal haur eta gazte literaturaz jarduten zara… kontatu zertan diren zure egitekoak.
Sarrera gisa:
‘WikiLiburutegiak’ 2015eko udazkenean sortu zen, eta Donostiako Udal Liburutegiko Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen, Donostia Kulturaren, Euskal Idazleen Elkartearen, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen eskutik abiarazitako egitasmoa da. Proiektuaren helburuen artean daude euskal idazleen artikuluak sortu, osatu eta eguneratzea; Haur eta Gazte Literaturaren edukiak zabaltzea; Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen bilduma ezagutzera ematea eta alfabetizazio digitala sustatzea; eta Wikipedia ikasleen* artean zabaltzea eta ikasle horiek edukien sortzaile bihurtzea.
*Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Eskolako ikasleek ere proiektuan parte hartzen dute.
Iaz, 2016an, Donostia Kulturaren eta Euskal Idazleen Elkartearen arteko hitzarmen bati esker, Haur eta Gazte Literaturaren inguruko proiektu bat jarri zen abian. Eta Donostiako Haur Liburutegia izan zen proiektu horretan aitzindaritza hartu zuena.
Iazkoa mugarri bat izan zen. 2016an, lehen euskal wikilari egoiliarra egon zen hemen, Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunean; Lore Agirrezabal izan zen, eta aurten nik hartu diot lekukoa. Gure egitekoa, bi hitzetan esanda, Haur Liburuaren Dokumentazioguneko erreferentziak erabilita -bai aldizkari espezializatuak, bai DVDak eta baita liburua bera ere, azken batean, hemen topatzen baitugu gure lan-tresna nagusia-, euskarazko Wikipedian Haur eta Gazte Literaturarekin lotutako artikuluak sortzea, editatzea, osatzea eta eguneratzea izango litzateke.
Zer egiten du wikilari egoiliar batek?
Wikilaria jakin-mina duen pertsona bat da; ikerlari edo kazetari moduko bat, informazioa bilatzen duena, iturri ezberdinak erabiliz, artikuluak idatzi edo osatuko dituena -irakurle edo erabiltzaile izatetik testuen edo edukien sortzaile izatera pasatzen dena-, eta ondoren, ezagutza hori partekatzeko helburua duena. Nire kasuan, adibidez, nik kontaktuak egiten ditut: Euskal Idazleen Elkartearekin, Galtzagorri Elkartearekin, argitaletxeekin… jartzen naiz harremanetan, edo egileekin zuzenean. Zertarako? liburuen azalak, argazkiak eta ilustrazioak lizentzia askean utz ditzaten. Argitaletxe, idazle eta ilustratzaileengana jotzen dut; eta gero eta gehiago dira alderantzizko bidea egiten dutenak ere. Esan nahi dut, idazle batek, adibidez, bere Wikipediako artikulua irakurri eta zuzena ez den zerbait topatzen badu, adierazi egiten digula. Hartara, artikuluak osatzeko eta eguneratzeko lanean dihardugu. Nolanahi ere, Wikipedia zer den eta nola funtzionatzen duen azaltzea garrantzitsua da. Wikipedia komunitatean eraikitzen den entziklopedia bat da (bizirik dago, etengabe aldatzen da…), eta ez biltegi digital bat edo norbere curriculuma zintzilikatzeko erakusleiho bat. Artikuluek erreferentziak behar dituzte eta irudien baimenak ere arretaz kudeatu behar dira.
Nobedade gisa, aurten, idazleen ahotsen bildumatxo bat egiten ari gara. Hainbat euskal idazlerekin jarri gara harremanetan, eta hona, Liburutegira, etortzeko eskatzen zaie; haien liburu baten pasartetxo bat aukeratzen da, pasartea irakurtzen dute eta, ondoren, grabaketa hori editatu eta Wikipediara igotzen da.
Hori guztia azaltzen duen bideoa ere prestatu dugu:
Bertsio laburra: https://youtu.be/GR5sxIlD3T8
Bertsio luzea: https://youtu.be/TiuEVmHw5ng-Euskal idazleen ahotsak eta irudiak ere gehitu dituzu entziklopediara… zelango esperientzia?
Oso esperientzia polita ari da izaten. Apirilean hasi ginen grabaketekin, eta 14 euskal idazleren ahotsak jaso ditugu dagoeneko (https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Haur_eta_Gazte_Literatura/Ekimenak). Hasieran, ez genekien zer-nolako harrera izango zuen ekimenak, baina nik uste dut idazleak, oro har, gustura daudela emaitzarekin. Gero eta multimediagoak garen honetan, euskal idazleen lanak ezagutzera emateko beste aukera bat eskaintzen dugu honela, eta ‘pilula’ moduan zintzilikatzen ditugun audio labur horiek erakargarriak direla iruditzen zait. Wikipedia entziklopedia askea eta zabala izanik, etengabe hura osatzeko aukerak eskaintzen ditu, eta gisa honetako bideak urratzen jarraitu behar dugula uste dut.
Batzuetan, nire ekarpena nahiko xumea dela iruditzen zait, baina ondo pentsatuz gero, Wikipediako edukiak osatzeaz gain, wikilari egoiliarrak Liburutegiko baliabideak hedatzen laguntzen du, Liburutegia bera ezagutzera emanez. Egileen eta erakundearen arteko harremanak sendotzen ditu, eta gauza bera gertatzen da argitaletxeekin ere. Honek guztiak, azken finean, euskal Haur eta Gazte Literaturari beste proiekzio bat ematen dio; euskaraz argitaratutako liburuak eta euskal kultura, oro har, munduko plazan jartzen laguntzen du Wikipediak. Eta are gehiago, kontuan izanik, mundu mailan bisita gehien jasotzen dituzten atarien artean dagoela Wikipedia. Oker ez banago, munduko seigarren webgune bisitatuena da.
Horregatik, interesgarria izango litzateke beste GLAM erakunde batzuk ere -hau da, beste Galeria, Liburutegi, Artxibo edo Museo batzuk ere- horrelako egitasmoetan parte hartzea, eta euren azpiegituretan edo egoitzetan wikilari egoiliarrak hartzea.-Donostiako liburutegiek oso serio hartu dute gai hau…. gehiago zehazterik bai?
Ni ez naiz Donostia Kulturako langilea, ezta liburuzaina ere, baina baietz esango nuke. Liburuzainen lana ‘inurri-lana’ da; beste hamaika gauza dituzte egiteko, baina ohartu dira euren zereginen artean Wikipedia ere badagoela. Formakuntza jaso dute (Wikipedia, Commons, Wikidata…), eta, bistan da, liburuzainak oso pertsona egokiak izan daitezkeela euskal literaturarekin zerikusia duten artikuluak -kalitatezko artikuluak- sortu edo osatzeko, adibidez. 2016az haratago doan apustua dela nabarmenduko nuke, gainera, hau da, ‘WikiLiburutegiak’ egitasmoa ez dela Kultura Hiriburutzari lotutako burutazio edo produktua soilik. Ez dakigu nora eramango gaituen, baina bidea egiten ari gara eta hainbat elkarlan sortzen ari dira.
Batetik, hurrengo ikasturtean (2016an eta 2017an bezala), EHUko Irakasle Eskolako ikasleei proiektuan parte hartzeko gonbidapena luzatuko zaie. 2017an, esaterako, haur eta gazteei zuzendutako Literatura Unibertsaleko hainbat klasikori buruzko artikuluak sortu dituzte ikasleek: Txanogorritxo, Edurnezuri, Loti Ederra, Robin Hood… 17 artikulu landu dituzte guztira (https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Haur_eta_Gazte_Literatura/Artikuluak/Essentials). Ikasle horiek, Wikipedian editatzen ikasteko formakuntza jasotzeaz gain, Haur Liburuaren Dokumentaziogunera etorri ziren, eta euren artikuluetan erreferentziak txertatzeko funtsak bildu zituzten. Azken finean, esan genezake, eskolako lan horri, akademikoki izan dezakeen balioaz gain, erabilera eta hedapen soziala aurkitu zaiola Wikipedian, eta hori guztia Liburutegian dauden baliabideak erabilita egin dela.
Bestetik, ‘Idazlezainak’ izeneko ekimenari ere jarraipena emango zaio irailetik aurrera. Zer egiten dugu? Euskal idazleen eta ilustratzaileen artikuluak sortu, edo sortuta baldin badaude, gaurkotu. Honela, Donostiako liburuzainek (erakunde ezberdinetako 15 lagun dira guztira) Wikipediaren inguruko lantalde bat osatu dute. Taldean biltzen gara* ostiralero (liburuzaina izan ez arren, haiekin elkartzen naiz ni ere); bakoitzak bere lana egiten du -bakarkako lana baita-, baina taldean aritzeak zenbait zalantza argitzen laguntzen digu, elkarrengandik ikasten dugu… eta besteak egiten ari direna ezagutzeko aukera ere ematen digu.
Lan-ildo berriak ere aurreikusi dira. Ez naiz gehiago luzatuko, baina Kataluniako eta Iparraldeko liburuzainekin ere jarri gara harremanetan; aipatutako liburuzain-sarea zabaltzea eta euskal idazle eta ilustratzaileen artikuluak hizkuntza gehiagotan irakurtzeko aukera eskaintzea ahalbidetuko du horrek.Azalaren eta mamiaren artean ondo bilduta, #wikiemakumeak , emakumeen biografiak. Bagara, bagaude. @Ikusgaitasuna @KalakaEus @Eskafandra_ https://t.co/uZTEghVvhZ
— AmaiaAstobizaUriarte (@AmaiAsto) 2017(e)ko abuztuak 16
Amaia Astobiza Uriarte
Noiztik ari zara wikipedian?Orain dela gutxi hasi naiz. Aurten Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko masterra egin dut, eta ikasturtean zehar Wikiemakumeak proiektua atera da. Sonia ikaskideari atentzioa eman zion, eta, han eta hemen atea jota, ekainean Wikimujeres proiektuko Patricia Horrillo eta Wikiemakumeak-eko Mentxu Ramilo Araujo gurera etortzea lortu zuen. Emakumeok Wikipedian daukagun toki txikiari eta edizio-lanari buruzko informazio asko eman ziguten, baina ez genuen izan sarrerak sortzen eta osatzen ikasteko astirik. Garai berean, Virginie Despentes-en “King Kong teoria†liburua irakurtzen hasi nintzen, eta nire gorputza eta nire usteak hain bortizki astintzen ari zen idazlea nor zen jakin nahi izan nuen. Euskarazko Wikipedian bilatu nuen, baina ez zegoen. Ez zegoen! Orduan, feminismoan erreferentzia diren beste emakume batzuen izenak sartu nituen, eta horiek ere ez zeudela konturatu nintzen; eta emakume idazle batzuenak, eta berdin. Emakume horiek guztiek eta gehiagok Wikipedian egon behar dutela uste nuenez, argi ikusi nuen: sarrerak sortzen ikasi behar nuen. Hori baitu ona Wikipediak, erabiltzaile guztiok daukagula sarrerak sortu eta osatzeko aukera. Kasualitatez, UEUk Wikidata tailerra antolatu zuen uztailaren hasieran, eta Soniak eta biok izena eman genuen, nahiz eta aurretik jakin tailerraren edukia ez zetorrela bat guk behar genuenarekin. Berdin zion; Wikipedia zen, eta horrekin nahikoa genuen. Euskal Wikilarien Lankide Taldeko Kepa Sarasolak berehala ulertu zuen zer nahi genuen, eta ohartu ginenerako lehenengo sarrera sortuta itzuli ginen etxera: Virginie Despentes. Itzela izan zen, proiektu honekin aurrera egiteko indar handia eman zidan. Geroztik hainbat biografia egin ditut, hasieran zalantza askorekin eta ingurukoen laguntza ezinbestekoarekin, eta orain, tira, hanka sartzen dut batzuetan, baina hobeto nabil. Hor daude Mentxu eta Euskal Wikilarien taldekoak, beti nire galdera etsiak erantzuteko prest. Horrela ikasten da Wikipedian editatzen, egunero korapiloren bat edo beste askatuta.
Zer da wiki_emakumeak?
Wikiemakumeak bi helburu nagusi dituen Wikiproiektu bat da: batetik, Euskal Herriko emakume esanguratsuen biografiak sortzea euskaraz, emakumeak eta haiek egindako lana ikusarazteko; bestetik, euskaraz ez baina beste hizkuntza batzuetan badauden emakumeen biografiak euskarara ekartzea. Horrekin batera, euskarazko Wikipedian genero-ikuspegia txertatzea bultzatu nahi da eta feminismoaren ikuspegi ezberdinak jaso nahi dira. Madrileko Wikimujeres-ek antolatutako topaketa batzuetatik abiatuta sortu zen, eta orain Wikiemakumeak topaketak antolatzen dira Euskal Herrian; Gasteizen, Leioan eta Etxebarrin egin dira, eta irailean Donostian egingo da. Topaketa horietan, Wikipedian sarrerak sortzeko behar diren oinarrizko baliabideak ikasten dira eta, normalean, alor edo toki jakin bateko emakumeen biografiak sortzen edo euskarara ekartzen dira; taldean egiten denez, egun horretan emakumeen hainbat biografia osatzea lortzen da. Gainera, topaketa horien bidez gero eta wikilari gehiago batzen dira proiektura, beren kabuz emakumeen biografiak sartzen jarraituko dutenak.Emakumeei buruzko biografiek izugarri egin dute gora euskarazko Wikipedian.
Bai, hori diote datuek, ikusita biografia guztien ehuneko zenbat diren emakumeenak; izan ere, azkenaldian emakumeen biografia asko sortu ditugu edo ekarri ditugu euskarara bai Wikiemakumeak proiektuan gabiltzanok bai beren burua zehazki proiektu horretan kokatzen ez duten beste wikilari batzuek. Dena den, nire ustez, zenbakietan gora egitea baino garrantzitsuagoa da biografia horiek zabaltzea sare sozialetan, hezkuntzan, komunikabideetan eta ahal den toki guztietan, hori baita emakumeak benetan ikusarazteko modu bakarra.Lehengo batean, adibidez, Nazik al-Malaika poeta arabiarraren biografia ekarri nuen euskarara; nik ez nuen ezagutzen, baina proiektu bat jarri dute martxan arabieraz idazten duten emakumeen biografiak albait hizkuntza gehienetara itzultzeko, eta bere izena zerrenda horretan zegoen. Ikasi nuenez, al-Malaika gure garaian poesia arabiarrean eragin handiena izan duten poetetako bat da, eta, besteak beste, lerro askea erabili zuen lehen poeta arabiarra izan zen; bada zerbait. Baina pertsona bat existitzen denik ere ez badakizu, nola joko duzu haren bila Wikipediara? Biografiak sortu eta erakutsi egin behar ditugu, ez gure lana ezagutarazteko, jakina, ezpada emakumeak eta haien lanak jendarteratzeko.
Emakume idazleenak osatu dituzu bereziki, zelako esperientzia izan da?
Ederra. Zeregin honekin, hainbat kezka eta zaletasun uztartzea lortu dut, besteak beste, feminismoa, literatura, filosofia eta sormen-lana, azken hori neurri txiki batean bada ere. Idazleei dagokienez, nonbaitetik hasi behar-eta, Susaren Munduko Poesia Kaierak bilduma hartu nuen, eta Wikipedian falta ziren edo informazio gutxi zeukaten emakume idazleen sarrerak osatu edo euskarara ekarri nituen; bilduma hori osorik sarean dagoenez, Beñat Sarasolaren hitzaurreak biografiak osatzeko erabili nituen, eta kanpoko loturetan testu itzulietarako estekak sartu nituen. Bide batez, bilduma horretako gizonezko idazleekin ere gauza bera egin nuen. Itzela da; informazio guztia hor dago, sarean, eta, esteken bidez, idazle baten obra jakin baten ibilbidea osa dezakezu: egilea, jatorrizko lana, itzultzailea, euskarara ekarritako lana, argitaletxea, kritika, bilduma bereko gainerako autoreak, haien lanak… Mundu oso bat. Eta, biografiak idazten ari zarela, idazleen lanak ere irakurtzen dituzu, jatorrizkoak eta itzulpenak, batzuetan osorik eta beste batzuetan zatika. Oso esker oneko lana da, benetan, oso aberasgarria. Sakelak ere asko igartzen du, baina… pozik!Wikilaria zarenetik, asko ikasi ala erakutsi egin duzu gehiago?
Ikasi, duda barik, eta ikasitakoa transmititzen saiatu. Eta gozatu ere bai, testua osatzeko informazioa bilatu behar duzulako. Gehienetan, zatirik handiena beste hizkuntza batzuetan argitaratutakotik hartzen dut, baina beti saiatzen naiz hizkuntza bakarraren kopia bat ez egiten, hizkuntza batean dioena beste hizkuntza batzuetako informazioarekin kontrastatzen eta, batez ere, idazlea gurera ekartzen: euskarara egin diren itzulpenak aipatu, euskaraz sortutako informazio-iturriak erabili, euskal telebistetan emandako erreportajeak bilatu eta erreferentzietan erabili edo kanpo-loturetan aipatu… Esate batera, Silvia Federici feministaren artikulua idazteko lan handia egin nuen, bai informazioa biltzen bai jasotako guztia antolatzen, lotzen eta erraz irakurtzeko moduan idazten, eta oso pozik geratu nintzen emaitzarekin. Usoa Zumeta serigrafia-egilearen biografia egin nuenean ere oso arratsalde polita pasatu nuen. Eta Takiji Kobayashi idazle japoniarrarena ere bitxia izan zen, hainbat egunetan luzatu baitzen: lehenengo, beste hizkuntza batzuetakoak ekarri nituen euskarara; gero, euskarazko itzulpenari buruzko erreferentziekin osatu nuen; ondoren, itzultzailea entzun nuen Info7 irratian; eta, azkenik, Katakrak argitaletxearen eta Iñigo Aranbarriren hitzaurreak irakurri nituen. Hasieran izen bat besterik ez zena, egunak joan egunak etorri lagun egin nuen, eta, horrela, liburua bera ere beste modu batean irakurtzen duzu, beste ezagutza eta beste kontzientzia batekin. -
New Orleanseko doinuak Nafarroan
Nafarroa berezia da. Ez dago esan beharrik.
Punk mugimendua sortu zenean, Tijuana in Blue beste banda guztietatik ezberdina zen.
Heavy banda kañeroena izan zen Txantrean sortutako Barricada, eta barrikadaren alde berean jarri ziren heavyak eta punkiak.
Urte batzuk beranduagoa Mexikoko doinuak kantatzeari ekin zioten Huajaloteek, euskaraz Napartheid eta Intsumisioaren doinuak egin zituzten.
Bizardunak taldearekin irish kutsua hartu zuen hiriburu zaharrak.
Eta orain brass band baten atzetik kalean doaz guztiak, aldarrika. Sanferminetan txarangekin bezala, umeak kiliki eta buruhandien atzetik doazen gisara.BAJAS O QUE?@Iruneanola 2017 badator!https://t.co/u5vjoQz3BL
— Broken Brothers B.B. (@BrokenBrothers) 2017(e)ko maiatzak 22
Sigue adelante
Antropologo amerikar batek idatzitako liburua argitaratu dute Katakrak-eko lagunek. Musika, soziologia, hango borrokak, bigarren lerroa eta beste zenbait kontu interesgarri orri artean. Fermin Muguruzak hitzaurre ederra eskaini dio. Gaztelaniara ekarri dute Matt Sakakeenyren lana. Arraza, boterea eta musika barra barra.
SIGUE ADELANTE
Un pepino sobre música, comunidad y gentrificación en Nueva Orleans.
de Sakakeeny &Birch
prefacio @muguruzafm
en @katakrak54 pic.twitter.com/HvtyXvABip— Iruñea NOLA (@Iruneanola) 2017(e)ko maiatzak 8
Elkarrizketa-erreportajea idatzi nuen GARA egunkarian, bi itzultzaile -Xabi Maeztu eta Luis Soldevila- eta Katakrakeko sukaldariei egindakoa.
New Orleans – Iruñea playlist bat
-
Edizioa etzi
Topaketa interesgarriak Katakrak liburudendan narratiba eta saiakera eta edizioari buruz
Hamabost egunen buruan bi aldiz joan naiz Iruñeko Katakrak liburudendara. Solasaldi interegarriak suertatu dira narratiba eta saiakerari buruzkoak. Katakrak argitaletxe ere baden ezkero, arretaz ari dira so egiten literatura eta pentsamenduaren inguruan gurean egosten dena.
GARA egunkarirako kronika pare bat egin ditut ia zuzenean liburudendatik bertatik. Hitzaldiak entzun, apunteak hartu eta bukatu bezain fite idazten hasi, handik ordu erdira erredakziora bidali eta biharamuneko egunkarian argitaratzeko.
Eta ohartu naiz, bai narratiban eta baita saiakeran ere esperientzia aberatsa dagoela Euskal Herrian, argitaletxeak bizi bizi daudela, eta zailtasunak zailtasun, gure liburuek zer esana ematen dutela.Sare sozialetan oihartzun handia
Katakrak liburudenda eta etzi.pm egon dira antolaketa eta logistikan. Mahainguruak sarean daude entzungai, eta horrez gain sare sozialetan ere oihartzun dexentekoa lortu dutelakoan nago. Egia esan, gurean literaturak, idazleek eta pentsamenduaren inguruko gaiek badute sona bat. Eta feminismoa adibidez, egun bizitzen ari dena oso esanguratsua da. Horrek, zelan ez, bere islada dauka sareetan ere. Erabiltzaile oso aktiboek gainera, oihartzun hori biderkatu egin dute.
Liburugintza, ofizioa, erronkak eta etorkizuna Katakraken Elkar, Susa, Txalaparta eta Igelako editoreen eskutik. https://t.co/kJTOJsRlYG
— Gernika Liburutegia (@gernikalibu) 2017(e)ko maiatzak 12
@Idazkola @plarrion @XOlarra @AmaluFm @katakrak54 @hedoi_etxarte "Gorka Arrese on fire"
— Alberto Barandiaran (@abarandi) 2017(e)ko maiatzak 10
"Edizioa etzi: saiakera" mahai-inguruan izango gara GAUR 19:00etan @katakrak54 en. @LISIPEsusa @JuleGoi pic.twitter.com/i8iRF6VmLG
— Jakin (@jakin_eus) 2017(e)ko maiatzak 15
Euskaraz pentsamendua nehoiz baino biziago: @jakin_eus, @Eskafandra_, @LISIPEsusa, @katakrak54. @iPatxi|ren kronika https://t.co/zPE1lVaXI0 pic.twitter.com/6SjFC3XZLd
— i.aiestaran (@iaiestaran) 2017(e)ko maiatzak 16
#edizioaEtzi @katuajea @Eskafandra_ @Xabiereiza @jakin_eus @etzipm @katakrak54 pic.twitter.com/utuPylUz6B
— xare (@xare) 2017(e)ko maiatzak 15
Editoreen ustez, saiatuz argitaratuko da pentsamendua eta saiakera https://t.co/2ImVfFy5HZ Kronika, @iPatxi-ren eskutik pic.twitter.com/vsIRPIJvmE
— naiz: (@naiz_info) 2017(e)ko maiatzak 16
Bi kronika GARA egunkarian
audioak etzi.pm
informazio gehiago: etzi.pm
-
Bidea beti Kataluniarekin
Kursaal aretoan Ibarretxe eta Mas entzun osteko gogoeta batzu.
Asteazkenean zita garrantzitsu bat bilakatu zen Donostiakoa. Hasieran hitzaldi xume bat izan behar zuena, ekitaldi erraldoia bilakatu zen. Ia 2000 lagun zuzenean bertan, eta beste asko eta asko streaming bidez etxetik jarraitzen. Hamaika telebista, info7 irratia, eitb.eus, naiz, berria… euskal hedabide askok eman zuten seinalea. Seinale ona da.
Ibarretxe irakaslea
Ibarretxe izan zen hitza hartzen lehenengoa. Mendi espedizioaren metaforarekin, hasierako kanpamenduetarako bidea ireki zuena. Saio akademikoa egin asmo zuen, baina txoko gastronomiko bateko afari baten traza hartu zuen azkenerako. Argi hitz egin zuen. Ondo azaldu zen. Euskara eta batez ere gaztelaniaz diskurtso ordenatu argia eta koherentea eman zuen. Edozein abertzalek bat egiteko modukoa. Agirre lehendakariaren “siempre con Cataluña” ideia hori errepikatu zuen behin eta berriz. Eta publikoarekin bat egin zuen.
Mas maisua
Pantailako aurkezpenik gabe, askoz hitzaldi jantziagoa eskaini zuen Generalitateko president izandakoak. Prozesua azaldu zuen. Gakoak. Oraingo klabeak. Eta etorkizuneko erronka. Diskurtso argia. Datu argigarriak. Umorea baliatu zuen, batez ere euskaldunoi zuzentzerako orduan. Eta datozen hilabeteetako panoramaren berri eman zigun.
Artur Mas oso argi mintzatu zaigu Kataluniaren #Bidea eta urrats bakoitza azalduz#IbarretxeMas pic.twitter.com/2uaboTtDjt
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko otsailak 22
Arrakastarako gakoak Katalunian: Claves de exito en Cataluña
1-) Bozkatuz, erabakitzeko eskubidea Ejerciendo el derecho a decidir VOTANDO
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko otsailak 22
2) Batasun politikoa eta mobilizazioa. Unidad politica y movilización
Cada año un millòn y medio de personas se movilizan— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko otsailak 22
4) Nazioarteko onarpena. Reconocimiento internacional
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko otsailak 22
Euskal hedabideetako portadak
-
Literatura eta memoria historikoaz
GARA egunkarirako elkarrizketatu nuen aurrekoan Josi Basterretxea unibertsitateko irakaslea eta idazlea. Bere hirugarren nobela plazaratu berri, gerrosteko giroaz berba egiteko aukera ona izan nuen beragaz.
Argazkiak Gaztelumendin egiteko proposatu eta Jaltzo argazkilariarekin txango polita egin genuen. Herriko hainbat leku eta kontu gogoratzeko baliatu genuen. Ordukoak dira argazkiok eta GARAn argitaratutako elkarrizketa hau.Jose Inazio Basterretxea: «Literaturatik memoria historikoa askoz modu libreagoan landu daiteke» https://t.co/aS4QdcamOZ pic.twitter.com/Y6jYdqtjdq
— naiz: (@naiz_info) 2016(e)ko abenduak 24
Duela 80 urte Indalecio Ojanguren argazkilariak egindakoak gogoratu eta omendu gura izan ditugu elkarrizketan.
Pikene baserria /Gaztelumendi pic.twitter.com/gKraaI6Z9m— gaztelumendi (@iPatxi) 2016(e)ko abenduak 24
-
Kazetaritza berria, kazetaritza ona da @gara_isoto
Iñaki Soto entzuteko parada izan dut, saretik.
Ordu laurden inguruko elkarrizketatxoa da, xumea, baina eduki interesgarriz hornitua. Ezagutzen duenak, badaki mutil argia dela Soto. Azalpenetan bezala, lantzean behin botatzen dituen txinparta hoietan. Azkue fundazioak antolatutako mahaingurua jarraitzeko modurik ez dut izan. Lan ordutegia izateaz gain, ez dute zuzenean eskaini, edonondik entzuteko moduan. @filmatu egiten duen Alvarok behintzat, dagoneko bere iPhone mugikorrarekin egindako zenbait lan plazaratu ditu.
Iñaki Sotok, kazetaritzaren inguruan bota dituen batzuk, interesa piztu didate. Entzun ostean, jarraitu dezakegu berbetan.
naiz: kazetaritza berria eskura
Barikutik aurrera naiz: ezagutuko dugu, teoria guzti hauek praktikan jartzeko gunea. Informazioa eta gauza gehiago (iritzia, agenda, informazioa eta komunitatea).
Eta esan bakarrik ez, hedabideek eredu berriak bilatu beharko dituzte aurrerantzean. Interakziorako, ekonomikoki sustengarriak izateko, kioskoaren ordezkoak bilatzeko, belaunaldi berrietan informazioa hedatzeko, komunitatearen partehartzea ziztada ekonomikoetatik haratago eramateko, eztabaida politiko kulturalean parte aktibo izateko, bestelako eredu informatiboa eta ekonomikoak bultzatzeko. Gauza guzti hoiengatik ere, itxaropentsua naiz. Egiteko asko dagoelako.
Bilbon da aurkezpena, ni ere han izango naiz: -
Arnaldo Otegi jendaurrean elkarrizketatzen
GARA egunkarikoek, sortu zeneko 10. urteurrena ospatzeko, ekitaldi sortari hasiera eman diote. Lehenengo hau, bere berri eman zutenetik ona begitandu zitzaidan. Eta baita joateko gogoa piztu be.
Arnaldo Otegi hiru kazetariren aurrean, milaka begiren lekukotasunarekin. Nazioarteko bi kazetari eta GARA egunkariako politika berriemailea. Data jakitearekin, adostu nuen nire buruarekin Donostiarakoa.
A8 autopistak zelango sustuak ematen dizkigun Euskal Erdiko biztanleoi;Â ez dago kontatu beharrik be. Pesa autobusa hartu arren, ordebete beranduago Gipuzkoako hiriburura. Tira, harira.
Kursaalera heldu, eta eskilaretan jendea, hall handi batean jendea zain, eta pantailetatik ekitaldi hasiera zuzenean. Atarratz eta biok baina barrura sartu gara, gaurko esperimentorako (net) aulkiak gordeta geneuzkan eta.
Gaurko ekitaldia sare sozialen bitartez zabaltzeko saiakera egin asmo genuen. Han zegoen bere Mac handiarekin Iñaki Olano kazetaria. Telebista pantailatik aspaldi ezagutzen genuen, sare sozialetan duela aste batzuk egin dugu topo, eta gaur elkarren ondoan kokatu gara Kursaaleko lehen lerroan.
Berak egin du zuzeneko kronikarik aipagarriena. Hiru hizkuntzatan bapo moldatzen den kazetari multimedia da Olano. Azkar idatzi, 140 karakterreko neurrian kontatu eta gainera hizkuntza ezberdinetan. #basque etiketarekin hasi ditu Otegiren aipamen guztiak.
Twitter eta facebook baliatuta, hona hemen gaurkoan zuzenean, minutuz minutu Iñaki Olanok egin duen jarraipen eredugarria.
Arnaldo Otegi GARAk antolatuta 600 lagunen aurrean, eta kalean kriston kola, jendea sartu ezinik. LA JORNADAko zuzendaria, Julietta Sgrena kazetari italiarra eta GARAko Iñaki Iriondo solaskide. Ekitaldia zuzenean eskeini dugu FACEBOOK eta TWITTER bidez. Jarraian esaldiak hiru hizkuntzatan:
Aitormen interesgarria egin du azken bake negoziaketen inguruan:
“Nazioarteko bitartekariek sintesi proposamena jarri zuten mahai gainean eta guk onartu, baina espainiar gobernuak ez.”
“los mediadores internacionales hicieron propuesta de mediador de sintesis, España no lo aceptó, nosotros sà con alguna pequeña variación.”
“mediators made a synthesis proposal, we accepted with some corrections, spanish government didn’t”
————————–———————–“Es nuestra responsabilidad el no haber sostenido durante el proceso una fuerte movilización popular, un fallo importante”
“Ezker abertzalearen erantzunkizuna da prozesuan zehar herri-mobilizazio sendo bati eutsi ez izana, akats garrantzitsua”
“It was our fault not to maintain a strong popular mobilization during the process”
————————–———————-
“En el proceso hubo prensa beligerante y en el futuro habrá que hacer un pacto de responsabilidad en ese terreno”Komunikabide batzuk beligeranteak izan dira prozesuarekin eta aurrez arduraz jokatzako hitzarmena behar da esparru horretan.
Some media were beligerant during the process and for the next time we must come to an agreement of responsability in that area”
————————–—————–
“Nazioarteko begiraleak oraindik ere laguntzeko prest daude negoziaketa bidez euskal gatazka konpontzeko”“Los observadores internacionales aún están interesados en ayudar a una solución negociada del conflicto vasco”
“International observers still interested in helping solve the basque conflict via negotiation”.
————————–————–“Aurreneko lana Estatu espainolaren blokeoa hausteko konfrontazioari eustea da, estatua ahulen eta gu indartsuen garen esparruan: Argudio politikoetan”.
“la primera tarea para superar el bloqueo de España es mantener la confrontacion donde es mas debil, en los argumentos politicos”.
” Our task for overcoming the spanish blocade is keep on confronting where there weakness is: Political arguments”.
————————–———-
“non gaude blokeatuta? Ezin marko berria eraiki, eta Estatua erresistentzian dago statu quoari eusteko”
“Dónde estamos bloqueados? En la imposibilidad de construir un nuevo marco, y el Estado está en actitud de resistencia para conservar el statu quo”
“Where are we stuck now? We cannot build a new frame and the State is holding a resistance to keep the statu quo”
————————–————————––
“Independentismo aro bat amaitu da. Eskaintza politikoa egin ezean belaunaldi berriak erakarriz, arazo larriak izango ditugu”.“Se ha completado una etapa para el independentismo. Si no somos capaces de hacer una oferta polÃtica implicando a las nuevas generaciones, vamos a tener serios problemas”
“The independentist movement has completed an era. If we are not able to make a political offer involving the new generations, then we`ll be in serious trouble”
————————–———————-
” ez dut uste independentismoa behera doanik gure herrian”.
“no creo que el independentismo esté en declive en nuestro pueblo”
“I don’t think independentism lives a decline in our country”
————————–—————
“Hauteskundeotan ezker abertzalearen mezua present egongo da. Egunen batean irabazi egingo ditugu hauteskundeak”.
“El mensaje de la izquierda abertzale va a estar presente en las próximas elecciones. Algún dÃa ganaremos las elecciones”
“The abertzale left’s message is going to be there during next elections, in fact someday we shall win the elections”
————————–———-
“EAJrentzat arazotsua da akordioa hegoaldeko 4 lurraldeen parlamentuaz, hegemonia galtzen duelako. Loiolan PSOEren alde jokatu zuten”
“Para el PNV es problemático un acuerdo para un parlamento de los 4 territorios, porque perderÃan la hegemonÃa. En Loiola se inclinaron hacia el lado del PSOE”
“A 4 territories’ parliament agreement troubles the PNV because they would lose their hegemony”
————————–—————
“Zapatero oso ausart hasi zen baina orain atzerantza goaz, men egin die alderdiko aparatuaren presioei, bere apusturik sekula egin ez duen PRISAri.”
“Zapatero empezó muy atrevido pero ahora estamos en retroceso, ha sucumbido a las presiones de su partido y PRISA, grupo que nunca ha apostado por él”.
“Zapatero was brave in the beginnings but now we are going backwards, we couldn’t stand the party’s presure, neither PRISA media group’s pressure”
————————–———————–
“Nazioarteko testuinguruan gaur helburuak lortu ditzakegu gehiengo demokratiko bat eratu ezkero. Nola irabazi dugu koxka”.“En el contexto internacional podemos lograr los objetivos si articulamos una mayorÃa democrática. La cuestión es cómo ganar.”
“In this international context we can achieve our goals if we create a democratic majority. The point is how to win.”
————————–———————-
“ETAk akordio politiko demokratikoa hainbatetan eskatu du, ta azken prozesuan armak desegiteko prest egon da. Tresnak egoerara moldatu behar dira”.“ETA ha propuesto un acuerdo polÃtico democrático en varias ocasiones, y en el último proceso ha estado dispuesta a desmantelar armas. Los instrumentos deden adaptarse a las circunstancias”
ETA proposed a political democratic deal several times, and during last process it was even ready to dismantle weapons. The tools must be adapted to the circumstances”
Zer pentsatzen du Arnaldo Otegik Zapaterori buruz?
etiketa: #basque