gaztelumendi.eus

larrabetzu euskal herria | agit prop 2.0 | kultura | natura | Adierazpen askatasuna!

gaztelumendi.eus
Menu
  • agit/prop,  Euskal Herria,  euskara,  hurrengo geltokia,  Palestina,  Zinema

    No other land | euskarazko azpitituluekin

    No Other Land, Basel Adra, Rachel Szor, Yuval Abraham, Hamdan Ballal

    Palestina, 2024, 92’

    No Other Land dokumentalak Basel Adra palestinarra jarraitzen du, Masafer Yattako bere herria armadaren eraiste eta kanporaketen aurrean defenditzen saiatzen den bitartean. Istorioan, Yuval Abraham kazetari israeldarrarekin egiten duen lankidetzak bi munduren arteko alde handia erakusten du: Basel okupazioaren eta ziurgabetasunaren erdian bizi da, eta Yuvalek, berriz, askatasunez mugitzeko aukera du. Dokumentalak biek elkarrekin injustiziak salatzeko egiten duten ahalegina kontatzen du.

    Gernika Palestina Herri Ekimenak bultzatuta, eta PALESTINAREKIN KONPROMISO BAT ekimenaren baitan,  dokumentala lehen aldiz euskarazko azpidatziekin ikusteko aukera izango da. Azpitituluak aktibista talde batek sortu ditu auzolanean.

    No other land dokumentala FILMIN plataforma euskarazko azpitituluekin.

    Sarrerak Tabakaleran
    Azpitituluak.eus

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    #bidegorritik abiatu gara

    2015-09-17

    Horrelakoa da bizitza! #blacklivesmatter

    2020-06-11

    Afghanistan emakumeen eta zinemaren begiradatik

    2017-01-29
  • Bilbo,  euskaraz,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi,  kultura,  literatura,  musika

    Euskara sari

    Euskararen eguna.
    Bi sari eskaini dira Bilbon; Diputazioak eta Bilboko udalak.
    Urteak dira Bizkaiko Foru aldundiko Kultura sailak Lauaxeta saria eskaintzen duela. Poesiarekin hasi zen. Ez du ematen oso definitua sariak. Aurten ere bi poeta larriki saritu dituzte. Baina ez daude titularretan. Poetak dira. Emakumeak dira. . Garrantzitsuena argazkia da. Albistea. Saria ematen duena.
    Beste bat Bilboko udalarena. Aurten behintzat. Eta kriterioak ez dakizkigu.

    Euskara. Hizkuntza. Kultura. Sariak.

    Bizkaia maite saritzea, oso… kitz, edo jeltzalea geratzen da. Orain?
    Jose Angel Irigaray
    k duela 40 urte baino gehiago idatzitako poema. Ederra. Testuinguru batekin.
    Benito Lertxundik diskora eraman (Zuberoa, 1977) eta luzaroan kantatu duena. Bizkaia maite, bere zentsu guztian. Letra aztertu eta esaten duena ordezkatzen duenari jaramon eginez.
    Hamarkadaz hamarkada, hamaika kantaldi eta kontzertuetan entzundakoa. Irratiz. Diskoetan. Belaunaldiz belaunaldi.



    Bi sortzaile garrantzitsu. Ez dok amairu. Eta geroko guztia.

    Ez Jose Angel Irigaray eta ezta Benito Lertxundi ere, ez ziren agertu sari banaketara. Saria. Ziria. Egia. Hiria.

    Kukutza gogoratu dute Bilboko udaletxean

    Zea Mays taldeari eman diote beste sarietako bat. Euskararen egunaren karietara. Aburto alkateak eman die, eta Azkuna gogora ekarri dute. Eta Kukutza. Musika, euskara, kontzertuak… eta taupada abestia. Bilboko Errekalde auzoko Kukutza gaztetxeari egin gura izan zion gomuta Zea Mays taldeak: «Askotan faltan sumatzen dugun lekua da, guretzat oso garrantzitsua izan baitzen». Abeslariaren esanetan, euskara leku txiki bateko hizkuntza da, baina «erraldoia» aldi berean, mundu osoan kontzertuak eskaintzeko bideak ireki dizkielako.


    Zer pentsatua ematen du guzti honek.
    – Zer bilatzen dute instituzio publikoek artistak saritzean?
    – Zer espero dute, hizkuntzaren alde, gaztetxeen alde ez agertu edo testuingurari muzin egitea?
    – Saritua ala saria ematen duena proiekzioa jasotzen duena ez dakigu, zer bilatzen da sariekin?

    Euskarak sariak behar dituen ez dakit. Hiztunak behar ditu. Asko. Gehiago. Eta horretan jarri beharko da indarra eta ahalegina.
    Kantuek, sortzaileek, diskoek, kontzertuek… laguntzen dute horretan.


    Aste nagusikoa ez dugu ahazten, ezta?

    Baina oraindik ez zaizkigu Bilboko Aste Nagusiko txapuzak.
    Eta azalpenen bat beharko lukete, hiru neska musikariek, eta musikazaleok orohar.
    Kultur whasing gehiago ez, mesedez! #basquewashing

     

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi
  • Euskal Herria,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi,  letrak,  literatura,  musika

    Liburu azoka

    Jaialdi bat da. Martxa asko dago. Euskal kulturgintzak daukan astebururik dizdiratsuena. Durangoko taberna jatetxe pub eta garitoentzako, jaien osteko asteburu luze eta emankorrena ziurrenik. Euskaldunontzat arnasgunea. Arnasa, haizea, aire berriak inguruan. Kultur industria apal baten erakusleiho paregabea. Kontzertuak, hitzaldiak, aurkezpenak, manifestazioak… mundu bat da Durango.
    Baina niretzat, batez ere liburu azoka da.

    Liburua

    Durangon murgildu nintzen oso gazte nintzela liburuaren munduan. Durangon egin nituen lehen harremanak sektore honekin. Geroztik txandak, harremanak, salmentak, ezagutzak eta orduak egin ditut Durangon. Liburuaren mundua batzen da berton. Irakurleak -asko- eta idazleak -gero eta gehiago-. Editorialak. Banatzaileak. Ekoizleak. Ia kate osoa.
    Liburua desagertu behar zela zioten ez oso aspaldi. Baina gurean sendo dirau. Gero eta gehiago argitaratzen da. Eta batzuk, gero eta gehiago saltzen dute. Gehiago irakurtzen dela suposatu nahi dut.
    Liburuak erronka handiak ditu, ez dago dudarik; baina erronka guztietatik ateratzen ari da. Bere bidea aurkitzen du.
    Euskarazko liburugintzak ere izango ditu aje eta buruhausteak. Baina egunotan ikusiko dugunez, liburugintza, fikzioa, literatura… bizi bizi dago gurean. Idazleak, irakurleak, editoreak, argitaletxeak… berritzen ari dira, orain artekoek egin duten bidea ukatu barik. Bide bat. Eta aurrera doana gainera.

    Ez da desagertuko

    Gero eta argiago daukat. Aspaldi irakurri nuen -irakurtzeak horrelakoak dauzka- liburua, eskailerak bezalakoa dela. Igogailuak asmatu zituzten, eta azkarrago, gorago, eta nekatu barik igo eta jaitsi gaitezke batetik bestera. Goitik behera. Behetik gora. Baina eskailera ez da desagertu. Hor dirau. Badaude ederragoak, politagoak, traketsagoak, malda handia dute batzuk, egurrezkoak direnak zapaltzea atsegina da, eta gorputzari ondo egiten dio gora eta behera ibiltzeak.
    Liburua ere, ez bide da desagertuko. Pantailek, liburu elektronikoak, mugikor gama osoak, telebistak, kirolak, bizitza azeleratuak… ez dute albo batera utzi.
    Orriak, tintak, azalek, edukiek, mundu desiatuek, kontaketak… irauten du. Eta asmatzen ari da. Asmatzen ari gara. Bizirik dagoelako.

    Liburu azoka

    Horregatik, eta hiru hamarkada baino gehiago Durangora etortzen, liburuak ekartzen, liburuak saltzen, gauzak antolatzen, kontatzen… aritu izan naizelako, eta urteotan guztiotan bilakaera eta joerak aztertu izan ditudalako ere bai, da niretzat liburu azoka Durangokoa. Eta hori aldarrikatuko dut, ahal dudan moduan.
    Musikazalea naiz, zinema maite dut, eta dantza, eta hizkuntza, eta antzerkia edo arte eszenikoak. Eta parranda. Eta ekonomia lokala. Eta bertoko produktuak. Eta guzti hori ere bere baitan biltzen du liburua indartzeko duela 60 urte sortutako azokak. Liburua eta diskoa. Durangoko azoka. Kultura. Euskal Herria. Hizkuntza. Ekonomia. Bizitza.

    Leopoldo Zugaza

    Duela 60 urte atzera egitea ez da ariketa erraza. Gutxik kontatu dezakete bizipenetik. Baina duela gutxi hil zen Leopoldo Zugaza izan zen bisionario hoietako bat. Durangon, liburua bultzatzeko zerbait egin behar zela zeritzon. Eta ingurukoak batu eta antolatu zuten azoka. Eta elkartea. Eta dinamika soziokultural sano garrantzitsua Anboto azpiko inguru honetarako.
    Berak, Gerediaga elkarteak egindako bideo honetan, hemen azalduko dudana baino hobeto kontatzen du. Eta komeni da, lantzean behin atzera begiratu, eta lan eder hauek hartu zituztenei entzutea.

    Leopoldo Zugazari buruz Amaia Ereñaga kazetariak 7K astekarian idatzitako pieza ederra.

    Hitz liburudendan

    Sarritan joaten naiz Durangoko Artekalen -izen aproposagorik- sortu zen eta gaur egun irauten duen Hitz liburudendara. Liburuak erosten ditut. Asko. Eta diskoak erosteari ekin diot berriki. Biniloak liluratuta nauka -orain beste baterako utziko dugu-; eta berba egiten dut Gaizka eta Nekanerekin. Kulturaz ia beti, literatura eta ekitaldietaz sarri, bizitzaz azken baten. Eta denda zelan sortu zen jakin nuenean, zur eta lur geratu nintzen. Baldosak saltzen zituzten, obrak egiten zituzten, eta liburuentzako apalak montatzen hasi ziren. Nekanek orduan Leopoldorentzat egiten zuen lan. Kontuak eramaten zizkion. Eta baldosak ditu berak gogoan.

    Eta liburugintzan murgildu ziren, aspaldi. Eta hemen jarraitzen du, negozioa hartu zuen Gaizkari laguntzen. Euskal kulturaren gudari bat. Batailak dauzka ia egunero. Baina bizirik dirau. Eta pozik. Eta irakurle aparta da, eta soziologoa. Psikologoarena egitea ere tokatuko zaio. Bezeroak, irakurleak. Erosle hutsak. Lagunak. Kultura.
    Liburu azoka garrantzitsua da liburuaren sektore guztiarentzat. Idazle, argitaletxe, hedabide eta enparauntzat. Baina liburudenda barik ez dago literaturarik urte osoan.

    Liburu azoka aldarrikatzen eta babesten dudan bezala, liburudendak goretsi beharrean nago. Hitz. Eta beste guztiak. Gero eta gutxiago direnak bidenabar esanda. Baina eutsiko diogu. Irakurketari. Liburugintzari. Sorkuntzari. Diseinu eder eta kontakizun atseginez nahi dugulako gure ingurua. Gure herria. Gure sorkuntza.

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    No other land | euskarazko azpitituluekin

    2025-12-10
  • amaia ezpeldoi,  Baiona,  Etxepare,  euskararen eguna.,  gabriel aresti,  Hertzainak,  irratia,  Irratsaioak,  itxaro borda,  jalgi hadi,  literatura,  maiatz,  mugaldeko taberna,  poesia

    Mugaldeko taberna: Etxepare eta Itxaro Borda Baionatik, Euskararen egunean

    Mugaldeko taberna. Baiona. Tren geltokitik hurbil. Saint Espirit auzoa edo Baiona Ttipia. Bernard Etxepare eta Itxaro Borda literaturaz mintzo zaizkigu. Hizkuntza. Lehen liburu inprimatua Baionako museoan. Eta gu handik gertu. Itxaro Borda eta Maiatz aldizkaria. Literatura. Poesia. Nobelak. Amaia Ezpeldoi ikerlari proletario eta lesbiana. Literatura. Hitzak. Musika. Kultura. Bizibaldintzak. Kultura eta ezkultura. Lanarteak plazaratu dituen datuak:

    Bernardo Atxaga idazleari, jubilazio aktiboan egonda, 401 euroko pentsioa dagokio. Jubilazio osoan egonen balitz, 708 euro jasoko lituzke. Mikel Martinez aktoreak, inoiz bajan egon gabe eta langabeziarik kobratu gabe, 400 eurorekin egin behar du hilabetea, emanaldirik ez badauka. Duela hogei urte kobratzen zuen kopuru bera kobratzen du gaur egun Klara Badiola aktoreak, eta Dani Fano marrazkilariarentzat gastu bat da Durangoko Azoka.

    Euskararen eguna da gaur, eta euskaraz berba egiten dugu Mugaldeko taberna honetan. Gure irratsaioa. Gure podcast euskaldun eta alternatiboa. Irrati libre batetik. Euskal Herriko entzuleei. Hizkuntz eskubideen alde, beti.

    Hertzainak

    Letragilea ere izan da Itxaro Borda. Hertzainak taldearen hainbat abesti eder idatzi ditu berak. Eta bere nobelei abestien izenburuak jarri izan die, maiz. Hertzainak taldearen, eta euskal sortzaileen egoeraz, eskubideetaz ere mintzatu da. Busti da. Eta Durangon ikusiko garelakoan agurtu gara. Liburu, disko, zinema eta kultur ekitaldien azokan.
    Anarik Pakean utzi arte abestu zuen Bilboko Kafe Antzokian, eta guk Emazteen fabore aritu nahi genuen.

    https://ia903406.us.archive.org/16/items/2025-etxepare-itxaro-b-orda/2025EtxepareItxaroB_orda.mp3

    Download this podcast

    The post Mugaldeko taberna: Etxepare eta Itxaro Borda Baionatik, Euskararen egunean appeared first on 97.0 Irrati Librea.

    https://ia903406.us.archive.org/16/items/2025-etxepare-itxaro-b-orda/2025EtxepareItxaroB_orda.mp3

    Podcast: Play in new window | Download

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi
  • agit/prop,  gaztelumendi.eus,  hurrengo geltokia

    Berriz hemen

    Gaur ere, bai, gaur ere Euskararen eguna da. Atzo ere izango zen agian, bihar izan daiteke. Baina gaurkoa, aspaldi, Telesforo Monzon eta Manu de la Sotak nazioarteko euskararen egun izendatu zuten.
    Gaur bezalako egun batez, ez horren aspaldi, hasi nintzen blog honekin.

    Egunotan, hamaikatxo gai otu zaizkit idazteko. Eta egunero, zeozertxo idazten dugun arren, beti ez dugu argitaratzen. Eta ez eginaren amorruz geratu ohi gara sarri.


    Gaur idazteari ekin diot. Zirriborro gisa gorde, edo argitaratzea izaten da horrelakoetan kezka nagusia.

    Gaurtik aurrera, beste molde batez… idazteari ekin, eta argitaratzen jarraitzeko asmoa daukat.
    Jakin arren post hauek ez daudela bogan, joerak beste batzuk direla ezagututa, baina niri bost guzti horrek. Idaztearen plazera, eta irakurtzearena ez dia ahituko. Eta jarraituko dugu kezka sortzen, garatzen eta hedatzen.

    Gaur, berriz hemen gaude. Euskararen egunean. Euskararen biharamunarekin. Gaur. Hemen. Berriz.

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    13 urte blogean, ekinean, ahaleginean

    2017-12-03
    Euskal Herria 2.0

    Euskal Herria 2.0 topaketatik puntuEUS dominiora

    2013-06-20

    Gazte eguna nahaste gaua

    2014-07-31
  • ekultura,  Elkar disketxea,  epaiketa,  eskubideak,  Hertzainak,  Irratsaioak,  Josu Zabala,  kultura,  musika

    Mugaldeko taberna: Hertzainak Mugaldeko tabernan

    Hertzainak taldeak ELKAR disketxea epaiketara eraman du. Eta guk saio berezia egin dugu 80ko hamarkadan Gasteizen sortutako talde euskaldunari buruz. 1982an lehenengo diskoa kaleratu ostean, bere abestiak gazteen artean, gaztetxeetan, irrati libreetan, kontzertu eta jaietan etengabe entzun dira.
    Epaiketaren biharamunean, elkartasuna eta aldarrikapena egin ditugu irrati librean.

    https://ia904503.us.archive.org/9/items/hertzainakmugaldekotabernan/hertzainakmugaldekotabernan.mp3

    Download this podcast

    Hertzainak taldearen oharra

    Kaixo lagun guztiak
    gu gara Hertzainak

    Dakizuenez, 2025eko azaroaren 25ean, Donostiako Merkataritza Arloko
    Epaitegian, Josu Zabala, Kike Sz. de Villaverde eta Luis Javier Sainz (Txanpi)
    Hertzainak-eko kideek gure eskubideak urratzeagatik Elkar diskoetxearen
    aurka jarritako demandari dagokion judizioaren bista egin da.
    Gure demanda, diskoetxeak egindako gure katalogoaren ustiapenean
    oinarritzen da, ez bai dute lortutako irabaziak gurekin partekatu , baita
    ere kontraturik gabe eta baimenik gabe egindako ustiapen digitalean ere,
    aldez aurretik horren berri eman gabe, eta diru-sarrera horiek ere ez
    zaizkigula ordaindu.
    Zoritxarrez, bide judizialera jo behar izan dugu gure diskoen salmentei
    buruzko informazio apur bat lortzeko, 1992. urteaz geroztik ez baitugu
    inolako ordainketarik jaso royalty-engatik.
    Gaurko epaiketan Elkar diskoetxeak Hertzainak-i buruz izan duen etika
    falta aski egiaztatuta geratu dela uste dugu.
    Guk ahal izan duguna egin dugu gure eskubideak berreskuratzeko, eta
    orain epaiaren zain , konfiantza dugu justizian.

    The post Mugaldeko taberna: Hertzainak Mugaldeko tabernan appeared first on 97.0 Irrati Librea.

    https://ia904503.us.archive.org/9/items/hertzainakmugaldekotabernan/hertzainakmugaldekotabernan.mp3

    Podcast: Play in new window | Download

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi
  • 97 fm,  digitala,  Elkarrizketak,  euskara,  fm,  irratia,  kultura,  luistxo fernandez,  mugaldeko taberna,  musika,  snoid

    Mugaldeko taberna: irratia.com euskarazko irrati digitalak 25 urte

    Sarean euskaraz emititu zuen lehen irrati digitala izan zen irratia.com
    Duela 25 urte izan zen, Bilboko Tas Tas irrati libretik, FMko 97.0 dialetik eta sarean aldi berean.
    Hori gogoratu, eta urte guztiotan kultura digitalak Euskal Herrian izan duen oihartzunaz aritu gara.
    Luistxo Fernandez elkarrizketatu dugu.
    Mr Snoid (Urko Rodriguez) orduko gure entzulearen gogoetak ere entzun ditugu.
    Musika, teknologia berriak, kultura digitala, gertaerak, gogoetak eta memoria apur bat egin dugu.

    https://ia801700.us.archive.org/30/items/irratiacom25urte/irratiacom25urte.mp3

    Download this podcast

    The post Mugaldeko taberna: irratia.com euskarazko irrati digitalak 25 urte appeared first on 97.0 Irrati Librea.

    https://ia801700.us.archive.org/30/items/irratiacom25urte/irratiacom25urte.mp3

    Podcast: Play in new window | Download

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi
  • antzerkia,  Bereterretxeren kantoria,  euskara,  hizkuntza,  Irratsaioak,  irulegiko eskua,  musika,  playlist,  punk,  rock,  soinu banda,  xabi erkizia,  ximun fuchs

    Mugaldeko taberna: Irulegiko eskutik auto-tunera. Antzerkia eta musika. Ximun Fuchs eta Xabi Erkizia irratian

     

    Nor naizen baneki antzezlana egunotan Bilboko Arriaga antzokian, Axut eta Artedrama konpainien eskutik. . Kanthoriatik auto-tunera euskal musikari buruzko erakusketa gure hiriburuan.
    Ximun Fuchs antzezle, gidoilari eta zuzendaria eta Xabi Erkizia musikari eta ikerlaria izan dira 97 irrati libreko Mugaldeko taberna emankizunean.

    Euskal kultura, hizkuntzaren afera, musika eta antzerkia. Gure soinu banda. Dena izan dugu mintzagai gure bi gonbidatuekin.

    https://ia601206.us.archive.org/22/items/irulegikoeskutikautotunera/irulegikoeskutikautotunera.mp3

    Download this podcast

     

    The post Mugaldeko taberna: Irulegiko eskutik auto-tunera. Antzerkia eta musika. Ximun Fuchs eta Xabi Erkizia irratian appeared first on 97.0 Irrati Librea.

    https://ia601206.us.archive.org/22/items/irulegikoeskutikautotunera/irulegikoeskutikautotunera.mp3

    Podcast: Play in new window | Download

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi
  • Arrazakeria,  Elkarrizketak,  Giza Eskubideak,  itzulpèna,  katakrak,  musika,  musika beltza,  rosa parks

    Mugaldeko taberna: Rosa Parks giza eskubideen aldeko ekintzailearen biografia

    Rosa Parks ekintzailearen biografia argitaratu du aurten Katakrak argitaletxeak, eta Amaia Astobiza Uriarte itzultzaileak euskaratu du.

    Rosa Parks nor izan zen, bere biografia –Rosa Parks Nire istorioa liburua eta itzulpenari buruz berba egiteko huribldu da Amaia bera 97 irrati libreko estudioetara. Abestiak besapean, liburuaren itzulpena gogora ekarri eta giza eskubideen aldeko ekintzaileari buruz aritu gara hizketan.

    Rosa Parks | nire istorioa
    1955eko abenduaren 1ean, Montgomeryko (Alabama) autobus batean zihoala, Rosa Parksek uko egin zion bere aulkia gizon zuri bati uzteari. Autobus-gidariak poliziari deitu zion, eta Parks atxilotu, epaitu eta zigortu egin zuten. Montgomeryko beltzek boikota egin zioten autobus-zerbitzuari urtebetez, epaitegiek segregazioa legez kanpo utzi zuten arte.

    Musika beltza

    Aurkezpen musikatua prestatu du Amaia Astobizak, eta playlist horretako abesti batzuk jarri ditugu irratsaioan. Beste batzuk gehitu dizkiogu, gu ere beltzak gara / euskaldunak gara eta harro gaude. Maite dugu James Brown, Negu Gorriak, Public Enemy, Aretha Franklin, Nina Simone edota beste asko.

    https://ia601000.us.archive.org/20/items/rosaparksirratian/rosaparksirratian.mp3

    Download this podcast

    The post Mugaldeko taberna: Rosa Parks giza eskubideen aldeko ekintzailearen biografia appeared first on 97.0 Irrati Librea.

    https://ia601000.us.archive.org/20/items/rosaparksirratian/rosaparksirratian.mp3

    Podcast: Play in new window | Download

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi
  • Aste Nagusia,  Bilbo,  Elkarrizketak,  irratia,  Irratsaioak,  jone batzuetan,  kaskagorri,  sara fantova,  Zinema

    Mugaldeko taberna: Sara Fantova 97 irratian Jone, batzuetan filmari buruz

    Sara Fantova zinema zuzendari bilbotarra etorri da Mugaldeko tabernara. Bere lehen luzemetraiari buruz aritu gara, luze, sakon, interesgarri.
    Bilbotarra da, SanFranen bizi da. Eta iazko Aste Nagusian zinema errodatzen aritu zen bere ekipoarekin txupinazoan eta Bilboko txoznetan.
    Aurteno irailean pantaila handian eman dute filma. Eta sei aste iraun ditu Bilboko zinemetan. Sekulako arrakasta.

    https://ia601302.us.archive.org/22/items/sarafantova97irratian/sarafantova97irratian.mp3

    Download this podcast

    The post Mugaldeko taberna: Sara Fantova 97 irratian Jone, batzuetan filmari buruz appeared first on 97.0 Irrati Librea.

    https://ia601302.us.archive.org/22/items/sarafantova97irratian/sarafantova97irratian.mp3

    Podcast: Play in new window | Download

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi
 Bidalketa zaharragoak

gaztelumendi.eus

Mugaldeko taberna | 97 irratia

etiketa lainoa

bartzelona basque bertsoak bideoa bilbo bloga blogak egunkaria eh elkartasuna errefuxiatuak errepresioa etorkizuna eu euskal herria euskara euskaraz gara gaztelumendi gaztetxea gernika herria hizkuntza hori bai independentzia info7 Internet irratia irratiacom katalunia kultura larrabetzu libre literatura musika notimeforlove poesia politika sarea sare sozialak susa telebista twitter wordpress zinema
gaztelumendi.eus | copyleft | eduki libreak
Ashe itxura WP Royal -ren eskutik.