-
irratia.com berriz martxan
2000. urtean asmatu genuen euskarazko irrati digitala. Aitzindaria izan zen. Eta Internet bidez euskarazko irratigintzara jauzia eman genuen, Bilboko irrati libre batetik, modem batetik, eta ordenadore bat faxaren lineara konektatuta.
Bertsio, izaera eta modu ugari hartu ditu gure irratigintzak gerora.
Eta 2018ko udazkenean, asteroko podcast saioa egiten dihardugu oraindik, jo ta ke!Laister #bidegorritik saioa @97irratia-n zuzeneanhttps://t.co/eKd1RHOb2B pic.twitter.com/ZDqfQHoA9I
— patxi gaztelumendi (@iPatxi) 2018(e)ko urriaren 2(a)
#bidegorritik: Ane Guria, GetxoPhoto eta bi zinema zuzendari irratian https://t.co/v6CWL97tzL pic.twitter.com/Gh7ZhKUHuN
— 97 Irratia (@97irratia) 2018(e)ko urriaren 2(a)
Eta #bidegorritik podcast moduan sareanhttps://t.co/XThfeKXyb0 pic.twitter.com/i8aIS6osVm
— patxi gaztelumendi (@iPatxi) 2015(e)ko abenduaren 10(a)
Azken saioa entzun gura baduzue:
- #bidegorritik, #Patakon, 18/98+, agit/prop, albisteak 2.0, bakegileak, gaztelumendi.eus, hurrengo geltokia, ikusi eta ikasi, larrabetzutik, literatura, musika, pasahitza, software librea, su-etena | ceasefire | tregua, teknologia berriak, telebista
13 urte blogean, ekinean, ahaleginean
sare sozialak, blogak, internet, sarea, lagunak eta norbera pantaila aurrean. 13 urtez ekinean. ezinean. ahaleginean.
gaur ere abenduaren 3a da.
ea zer diozuen, irakurtzen zaituztedalako. aspalditik. hemen nago eta asko pozten naiz. oraindik.13 urte, besterik ez
2004ko euskararen egunean jarri zen martxan gaztelumendi bloga.
orduz geroztik ahal izan dudan guztia idatzi eta kontatu dut berton -eta beste leku askotan-. irratigintza, komunikazioa, literatura, telebista, bidaiak, aldizkariak, erreportajeak, mobilizazioak, informazioaren kudeaketa, auzolana, gutunak, erreportajeak, batailak, kezkak, kanpainak, lana, iritziak, salaketak, hedabideak, teknologia berriak, musika, herrigintza, harremanak, auzoko kontuak, kultura…. izan dira nire bizitzako ardatz; eta libre konpartitzeko aukera eman didate teknologiak, software libreak, hizkuntzak eta sorkuntzak.ezin eskertuago nago.
KRONIKA DIGITALA
ARTXIBOAK, artxibologia
sarean.com sortu zuen Jabi Zabalak 2003an. Ondoan izan dudan erreferentzia, duda barik.
Egunerokotasuna hautsi gurean, bitakora 2004ko euskararen egunaren biharamunean.
Joxe Arantzabalek bloga sortu eta egun berean eman zuen gaztelumendiren berri bere orduko Faroan.
Blogei buruzko ikastaroa antolatu genuen 2005eko udan UEUn
2006. urtean Euskal Herria 2.0 inflexio puntua Interneteko euskal panoraman, iparra eta helburuak markatu genituen. EUS dominioa lortzen hasteko abiapuntua.
Blogariak, software garatzaileak, hedabideetako arduradunak, kulturgileak, irakasleak… batu ginen Donostiako Artelekun. Ez daukagu ahazteko 2006ko iraila hura. Gauzak egiteko gogoa somatzen zen Euskal Herriaren alde digitalean. Auzolanean, 2.0 logika guztiz barneraturik.
EH 2.0 > puntuEUS
Zazpi urtez idazten, gogoratzen hasten zarenean…. amaituko denaren beldur zarelako.
10 urte bloga sortzen hasi nintzenetik, lekutan dago 2004ko abendua! http://t.co/78lJEaVveH pic.twitter.com/0S8khluE7b
— patxi gaztelumendi (@iPatxi) 2014(e)ko abenduak 3
#ga1d3rantzunak
galdera asko ditut egiteko. erantzunak etorri egiten dira. sortu.
kezkak idatzi, bizitza bete, amets ugari, letra asko, irudi batzuk eta zenbait ondorio.
#ga1d3rantzunak hitza eta ekintza dira, baldintza eta ondorio, objetibo beste subjetibo, sujeto eta adjetibo. teoria eta praxia. -
Ashraf Fayadh
Poeta palestinarra preso daukate, heriotzera kondenatua idatzi dituen poemengatik.
Eta nazioartean haren testuak irakurtzeko deialdia dago gaurko, 2016ko urtarrilaren 14a den honetan.
#bidegorritik irrati emankizuna berari eta Palestinari eskainia izan da horregatik.
Bereziki hunkigarria egin zait Ignazio Aiestaran elkarrizketatzean, berak goizaldean beste erbesteratu palestinar batek berari igorritako gutuna irakurtzea, irratian bertan.
Izan ere, Aiestaranek euskarara itzuliak dira gaur Iruñean eta Donostian irakurri beharreko Ashraf Fayadh poeta palestinarraren olerkiak.
-
#bidegorritik abiatu gara
2000. urtean sortu genuen Jabi Zabalak eta biok irratia.com
Euri apur bat egin du geroztik. Bidea emankorra izan da. Zentsu askotan.
Komunikazioan, hedabideetan, herrigintzan, ekonomian, kulturan…
Ez dugu etsi hala ere. Hemen jarraitzen dugu.
#bidegorritik
Eta orain ekin diogu berriro be irrati emankizun bat baino gehiago izango den bide berri bati. Irratitik abiatu gara, ikusentzunezkoak lantzen, sare sozialekin uztartzen… ikuspegi transmedia batean, eduki interesgarri eta atseginak sortuz.
Bide horretan, astero Bilboko estudio txikitik, herriz herri gertatzen direnak aztertzen eta kaletik bertatik, gailu mugikorretarako edukiak sortu eta hedatuz… ilusioarekin eta ausardiarekin ekin diogu.
Entzungai dago, eta sarean zabaltzea da orain hurrengo erronka. Irrati libre ezberdinetan entzun dadin eta jendearen artean sustatu.