agit/prop,  gaztelumendi.eus,  hurrengo geltokia,  i+g

Ziztadak edo euskalgintzaren pintxazoa?

Eredu ekonomiko berri bat euskalgintzarako
EZtaBAIdarako apunteak

Ziztada eske ari zaizkigu hemendik eta handik.
Hiru egoeraren berri izan dugu oso denbora gutxian.

  • Berria taldearena
  • Nabarra aldizkaria
  • UEU

…eta honek guztiak, gogoeta egitera narama. Hala beharrez. Eta uste dut, egoeraren azterketa egiteko puntu asko jarri behar direla. Eta asko apropos ezkutatzen direla, beste asko gainditutzat ematen ziren, eta gehiago etorriko dira eztabaidaren ondorioz. Ea jendeak, guk guztiok gogoeta egin, ondorioak atera, eta aterabide orokorrago bat planteatu beharko genuke, alternatiba integrala. Gurpil berria agian, pintxazoari partxea jarri aurretik.

Aurrekariak

Garai emankor batzuetatik gatoz, sozialean. Euskalgintzak dena zuen egiteko, eta frente horretan gauzak sortu eta eraikitzeari ekin zion duela hamarkada batzuk. Gau eskolak, ikastolak, euskararen aldeko dinamika herritarra, euskal prentsa, elkartegintza, herri hedabideak, kulturgintza, diskogintza, hiztegigintza, liburugintza…. zer ez dugun jaso gure aurreko belaunalditik?
Nolabaiteko instituzionalizazio bat gauzatu da kulturgintzaren eremuan ere, profesionalizatu egin zaigu herrigintza zena. Lanpostuak sortu, profesionalak, adituak, lantalde teknikoak han eta hemen, Euskal Herri osoan.

Normaltasun itxura bat hartu izan du guztiak, eta batez ere Arregi-Garmendia jaurlaritzetan, akordioen bidea urratu zenetik; ordukoak dira irudirik gogoratuenak, Iñaki Uria Joseba Arregirekin Euskaldunon EGUNKARIAko azalean, Erramun Osa eta Mari Karmen Garmendia akordioa sinatzen (AEK HABE), -nik gogoan ditudan erretratuak, izango dira beste batzuk- eta nolabaiteko normalizazio instituzionala ere eskuratu zuen euskalgintzak. Adostasun osorik ez, baina bide berri batzuk.
Eta euskalgintzan horrek bere ajeak utzi ditu. Ez dira beti plazaratu, ez dira azaldu. Baina hor egon dira. Menpekotasunak, mugak, egin nahi eta ezinak, faboritismoak… denetarik.


Egungo politika

Jaurlaritza aldaketa posibleak beldurra eragin zuen, otsoa ba omen zetorren, eta Ibarretxek inoiz lehendakari batek inoiz eskuratu duen boto zaparrada handiena jaso zuen. Euskalgintzako sektore asko ere, lerrokatu ziren horretara. Nik neuk, oso gertutik bizi izan nuen. AEK-ko irakasle zirenak, Ibarretxeri botoa ematen, ETBko LABeko sindikalistak ezagutu nituen horretan. Eta otsoarenak funtzionatu zion alderdi jeltzaleari. Eta beldurra nagusitu zen gure etxeetan. Eta normala izan zitekeen agian. Eta ezker abertzaleak ere, Mayor Orejaren aukerari, ez zion alternatiba sinesgarririk erakutsi. Eta Ibarretxerekin lasaitasuna. Eta ezker abertzaleak Gasteiztik kanpo jarraitu zuen, erdizka, eta udaletatik kanpo gero, ia osorik… eta urteak aurrera.
Mayor Orejaren ordez, Lopez Basagoitik eskuratu zutenean Gasteizko gobernua, ez zen beste munduko dardararik suertatu. Eta Lopezek euskaldun zenbait jarri zituen gobernatzen, eta tartean Lurdes Auzmendi, Ramon Etxezarreta…. euskaltzaleak, ezagunak, askoren lagunak.
Eta horregatik, besteak beste ez zen euskalgintzaren oldarraldirik egon. Eta subentzioek iraun zuten, eta bermatu, eta Iparraldeko ikastolak, zein Nafarroakoak, eta euskaltegiek, eta prentsak… eta suak irauten zuen piztuta, baina kandelarena, ez barrikadarenak. Lasaitasun demokratikoa deitzen ahal diogu. No pasa nada. Denak bere horretan jarraitzen du.
Baina krisiarenak amigo, dena justifikatzen ahal du. Eta garai aproposa da artaziak martxan jartzeko. Eta nahi dugun lekuetatik prakak mozteko. Eta hasi da errekortea. Hasi dira beheraldiak. Eta gora begira harrapatu gaitu, tupustean, ezustean edo.

Hemendik eta handik mozten hasi direnean, gure negarrak, gure malko lehorrak. Horrenbeste niri, horrek beste guri, hau eta zera…. ez daukagula, beharko genukela, ez dagoela, itxaron beharko dela. Eta ziztadak zeinek lehenengo eskatu, azkarrago bermatu. Baina ez dut uste, orain kontu guztiak ziztatzen jarrita konponduko dugunik txolopote hau. Estrukturala baita arazoa, gurea bezala haiena.

Euskalgintzak eredu berri bat behar du.
etorkizunek euskal herrirantz

Erronkak eta etorkizuneko kulturgintza

Euskalgintzak eredu berri bat behar du. Hemen eta orain. XXI. mendeko euskalgintzak ezin du inoren morroi izan behar. Ezingo du subordinatua izan. Ez jeltzale, ez sozialista ez abertzale, ez deus. Euskalgintzak bere bidea bilatu behar du.
Eta autogestioa da oinarri oinarrian bilatu behar duena.
Kudeaketa eredu berri bat, irekia, parte hartzailea, zabala, anitza eta batez ere emankorra.

Gure zerbitzuak oro ezin ditugu kapitalaren menpe jarri, argi dago hori. Baina subentzioen politikak hona ekarri gaitu. Eta aurrera egiteko gaitasunik gabe ez ote garen geratuko, hori dugu orain guztiok zalantza. Kiosko eta buzoitik erori da aldizkari bat. Ez da deus gertatzen. UEUri bere jardunaren %25 suposatzen duen dirulaguntza kendu diote egun batetik bestera, ez da grebarik izango euskal unibertsitateetan, irakasleek berdin berdin jarraituko dute nominak jasotzen, ikasleek ez zeukaten horren berririk, agian horren beharrik ere ez. Ondorioa da guzti hau. Berriak, bere plantila ezin dezake mantendu. Ez da erreala. Ez da Erreala. Badakigu.

Gestio mota berriak bilatu behar dira, hala beharrez. Lan eredu irekia, alternatiboa martxan jarri behar da. Pentsatu dugu, genituen ereduetara gure jarduna egokituta, aski zela. Eta orain ondorioak. Militantzia edo profesionala, dikotomia horretara mugatu dugu gure operatibitate guztia.
Eta munduan, milaka proiektu daude, euskalgintza bezain garrantzitsuak direnak, eredu ekonomiko berriekin funtzionatzen dutenak: eta jasotzen dituzte laguntzak; mikrolaguntzak, kudeaketa irekia dute; sponsorizazioak, parte hartze irekia, erabaki ahalmen handiagoarekin, kudeaketa ireki eta garden batekin. Eredu dira, eredu zaizkigu.

Euskal Herriak, bidegurutzean den honetan, bideari heldu eta gurutzeak gainetik kendu beharko ditu.
Erronka berriei ausardiaz eta ilusioarekin heldu. Ez dago egun handirik. Egunerokoa da gure jarduna, gure egitekoa, gure lorpena eta gure emaitza. Gutako bakoitzak behar du ziztada bat, aurrera egin dezagun.
eredu ekonomiko berri bat euskalgintzarako

Ikasgai eta lotura zenbait:

Ekonomia ireki eta parte hartzaile bat euskalgintza eta kulturgintzan. Non euskaltzaleok, ez garen kontsumitzaile soil. Non badugun boza, badugun poltsikoa, badugu ere bihotza eta eskuak, batez ere. Ez gugana eskatzen soilik etorri. Guk, egin nahi dugu. Eta egiten ari gara, bidenabar.

299 Iruzkin

  • Josu Bergara

    Epa Patxi!
    Orokorrean ados bota dituzunekin. Eztakit asko ekonomia partehartzaileari buruz, eta enaz hasiko horren inguruan lar EZtaBAIdatzen. Hala ere, (ondiño txikiak izan arren) uste dut egon badaudela kultura sustapen eta kudeaketa ireki eta partehartzailea dituzten euskal kurlturgintzaren ereduak: Ahotsenea, bonberenea, bidehuts, etab. Hobetu al direla? Hori seguru! Bidean ari dira, ari gara.

    Apurka-apurka. Agian nomina, erakundearen dirulaguntza eta politikarien “eskuzabaltasuna” alde batera utziz euskal herrian kulturgintza mugimendu sendoagoa ereiten. Behintzat sinesgarriagoa.

    Musikaren alorrean (nik ezagutzen dudan alorrean), badakigu nortzuk ibili diren sosak irabazten besteon konture. Gazteak, umilak eta txiki garenok, gure bidea eginez hasi gara: copyleft, musikherria, gaztetxeak, sare sozialak…ikusi eta ikasi. Do it yourself. Horixe bera. Do it OURserf. Gure modura eginez.

  • iPtx

    Mila esker Josu. Badago zer ikasi autogestioaren eremutik. Musika sorleku da. Kultura orohar. Denok daukagu zer ikasi. Zer entzun. Zer jarraitu.

    Nire ustez, Internet eta software librearen komunitateak, ekonomia -ere- ikusteko eta jorratzeko modu ezberdina planteatzen ari da. Ikasgai ederrak dira.

    Euskalgintza eta kulturgintzara aplikatu ezkero, ondorio onak izango lituzkenak, dudarik gabe. Apurka apurka. Baina modelo aldaketa beharrezkoa da. Parte hartu behar dugu, aldaketa horretan.

  • txerra

    Bufa, gauza asko esan dituzu, Patxi. Eta gehienekin ados nago. Hala ere, pare bat kontu bai gustatuko litzaidake aipatzea: autogestiorako bidea egin behar da, horretan ados nago. Baina euskalgintzak nahi eta behar dituen azpiegitura, langile kopuru eta abarretarako, guztirako ez du balio autogestioaren bideak. Urratu beharreko bidea da, jakina, eta zenbait kasutan (kulturgintzan adibidez) biderik logiko, samur eta koherenteena da. Baina beste zenbait kasutarako ez dakit nik ba.

  • iPtx

    @Txerra Autogestioa, kudeaketa eredu bat besterik ez da. Autogestio diogunean, menpekotasunik gabeko kudeaketa esan nahi dugu.
    Ametsa? Utopia?
    Autogestioak ez du esan nahi guztiari uko egiteak. Ez horixe. Eredu autoantolatua baizik. Kudeaketa eredu berria, irekia, parte hartzailea, subordinatutakoa ez dena… eta maila batean egiteko dago.
    Ezin gara egon ez merkatuaren menpe, ez instituzioen menpe, ez erosleen menpe, ezta bazkideen menpe ere…
    Baina gai izan beharko dugu, egoera guzti hoiek kudeatzeko.
    Eta egiturak, zein azpiegiturak, errealitatera egokitu beharko ditugu.
    Zertarako balio du taberna handi handi batek, jenderik sartzen ez bada? Lau kamarero, bi sukaldari… eta pintxoak sobera gauero?
    Guzti hori aztertzea eta jokatzea da kontua.
    Bilboko Kafe Antzokiaren ereduari zer deritzozu, adibidez?

  • txerra

    Oso argi dut aurrera begirako eredua autozentratua izango dela edo ez dela izango. Baita ekonomikoki ere. Instituzioen menpe ezin gara egon, baina hein batean merkatuaren menpe egon beharko dugu (gauera pintxoak botatzen dituen taberna merkatuaren menpe dago, ezta?).

    Bilboko Kafe Antzokiaren eredua egokia iruditzen zait, oso egokia, baina ematen duena ematen du. Esan gura dut: kulturgintzan inbertitzeko balio du, irratia egiteko balio du, sinergiak eta indarrak sortzeko balio du, baina Gabriel Aresti euskaltegia finantzatzeko ez du ematen. Eredua egokia da, baina mugak ditu. Hori aipatu gura nuen aurreko erantzunean, baina ematen du ez naizela ondo esplikatu.

    Desazkundera joan beharko dugu? Gauza txikiagoak egitera? Dugun tamaina onartu eta txikira jo beharko ditugu ordagoak? Izan daiteke. Baina nire ustez eraginkorrago izan behar dugu, eraginkorrago ditugun baliabideekin.

  • Eneko

    Euskalgintza mundu zabala da, eta erantzunak ere zabalak dira. Kudeaketa ekonomikoen inguruan ez dut ezagutza handirik, beraz ez naiz horretaz ariko.

    Diru laguntzei dagokienez, argi da ezin dela diru laguntzei begira eta haien menpe bizi. Baina aste honetan Espainiako Gobernutik “ez dizuegu ezer zor” eta holakoak entzutean, nik erantzunen nuke, bai Espainiak eta are gehiago Frantziak zor handi bat (gutxienez) daukala Euskal Herriarekin, hala nola euskara utzi duten egoeran uzteagatik. Euskaldunek berek ere badute erantzukizun handia, baina mende bat edo bi hauetan estatuek euskararekiko izan duten politikak eragindako kaltea ukaezina da. Erreparazioa eskatzen ari dira, beste arlo batzuetan, ETAren biktimiak direla-eta. Euskarari ere erreparazioa eman behar diote. Egunkaria ixteak eragin duen kalte ekonomikoak ere erreparazioa behar du, adibidez.

    Gainerakoan gai anitz aipatu duzu, eta uste dut gogoeta sakon, zabal eta estrategiko baten beharra dugula, euskalgintzaren etorkizunari buruz: orokorki, eta arloz arlo. Ez dut uste nahikoa den instituzioei edo jendeari dirua eskatzea. Ekimen handi bat antolatu behar litzateke: jardunaldi handi batzuk, eta hauei begirako gogoeta prozesu antolatu eta deszentralizatu bat, jardunaldi horietatik ondorio batzuk ateratzeko eta ildo estrategiko berriak martxan jartzeko.

  • iPtx

    @Eneko
    Mila esker Eneko.
    Huhezin, EKT postgradua egin dudan tarte guztian, besteak beste horretaz jabetu naiz.
    Urte hauetan guztietan sortu eta batu dugun indar guzti hori, jakintzaren meta hori sozializatzen asmatu behar dugula. Baina gogoetaren aroa ere heldu dela, Kulturgintzak -euskalgintzak- behar duela Arantzazu berri bat, 68ko eztabaiden ondorio eta eguneratze bat.
    Euskara batuarekin kokatzen dugu eztabaida luze eta emankor guzti hura.
    Nik uste, estrategia kultural orokorra antolatzeko ordua heldu dela. Eta eredu ekonomikoa, zutabe bat besterik ez dela bide horretan.
    Euskara eta kulturak, bizi dugun informazioa eta jakintzaren aro emankor honetan, zutabe garrantzitsu anitz ditu. Eta hor, prentsak, arte eszenikoek, sorkuntza editorialak, ikusentzunezkoek, jakintza entziklopedikoak, hizkuntzalaritzak, hizkuntzaren soziolinguistikak… guzti hoiek lekuko eta partaide izan behar dute.
    Euskara, kultura eta Euskal Herria. Jendea, ideiak eta parte hartzea.
    Bide onetik goazela iruditzen zait. Etorriko da hori ere.
    Mila esker, metatzen doa guzti hori.

  • Lurdes Auzmendi

    Gogoeta sakon eta interesgarriak dira zureak, Patxi, eta baita zurearen ondoren etorri direnak ere. Administrazioei geurea tokatzen zaigu, noski, baina gizarte eragileok esaten duzuen eta erabaki dezakezuenari adi egongo gara beti.

  • Fermin

    Ba gogoetak gogoeta, idatzi denean ezer praktikorik ez dela proposatzen deritzot. Eta nekea erakusten duela gehiago beste ezer baino.
    Euskalgintza deritzogun jarduera gizartean euskaraz bizi ahal izateko behar direnak lortzeko helburuz egiten dena da. Datuek erakusten dute urruti garela horretatik. Bide hori jorratzeko berriz, arlo oso ezberdinak landu eta oztopo oso ezberdinak gainditu behar dira.
    Asko laburtuta, bi zeregin garrantzitsu daude:
    a) Jendea euskaraz bizitzera erakarri: horretarako komentzimendu lana egin behar da, marketina, dinamika soziala eta soziolinguistikaren tresnak erabilita. Gogo bat sustatu behar da norbanakoengan.
    b) Euskaraz bizitzea nahi edo erabaki dutenentzako “behar direnak” egon daitezen lan egin. Ez daudenean, sortu edota ekoitzi.
    Garbi dago a) puntuan milioitik gora pertsona direla zeregin horren helburu eta garbi dago b) puntuan milioi erditik gora pertsona direla duten gogo hori beteta ikusi nahi dutenak.
    Era berean badago aldagai erabakikor bat guzti honetan: denbora. Euskalgintzan ez dugu lan egiten XXIII mendera begira, gizartean egun daraman bilakaera-tasa sozialari begira baizik. Tasa hau baino bizkorrago lortu behar ditugu “behar direnak”, eta tasa horren abiadan, gutxienez, bilakatu behar dira “ditugunak”.
    Beraz, eta izugarri laburtuta, behar ditugunak hauexek dira, besteak beste: jarduera horietara emandako orduak adierazkorrak izatea (asko, beraz), jende askoren partaidetza eta horrek dituen koordinazioa beharrak konponduta egotea, “behar direnen” zerrenda bat (lege egokiak, software egokiak, hezkuntza sistema egokiak, hizkuntza-tresna egokiak, komunikabide egokiak, aztertzaile egokiak -soziologoak, psikologoak, “teknologoak”, ekonomilariak, pedagogoak, filosofoak..-, “kultura” jarduera egokiak, euskaraz aritzeko -edozein maila eta gaitan- gai diren instituzioak eta abar).
    Esate baterako euskaltegiak behar ditugu, esate baterako komunikabideak ditugu, esate baterako ikastolak behar ditugu, esate baterako UEU behar dugu, eta abar luze bat.
    Eredu irekietara igarotzea eskatzen da, oraingoa egokia ez delakoan.Bada eredu ireki bat euskaltegietan, AEKn erabili zena: guztiak gara irakasle. Urtetan erabili zen emaitza onekin. Ni, esate baterako, nire ikasketen ondoren, euskara irakastera joaten nintzen, doan. Eta hola ehundaka lagun batzuk. Metodologiak behar zirela? “profesional” batzuen koordinazioarekin musutruk lan egiten zuten hamarnaka lagun aritzen ziren metodoak sortu eta hobetzen.
    Bada eredu ireki bat komunikabideetan, interneten erabiltzen dena. Blog hau adibide, Sustatu adibide, eta holako asko. Berriaren “Berriketan” sare soziala adibide, Hitzak hein batean eta herri aldizkariak beren neurrian ere bai. Euskadi Irratia ere bere neurrian. Baita hein txikiagoan Euskal Telebista ere bai. Edozein izan gaitezke kazetari.
    Bada eredu bat software askean. Neronek Open Office erabiltzen dut eta baita Firefox ere bai. Euskarazko wikipedia ere eredu da.
    Jaurlaritzak diru publikoa euskalgintzan erabili nahi ez duela (UEU), edo orain arte erabilitakoa baino gutxiago erabili nahi duela (komunikabideak eta abar) eta egungo eredua aldatu behar dugula? Egungo eredua egokia ez dela? eredu “irekiak” alternatiba direla?
    Euskalgintzaren kudeaketan ari(tu) garenok hamarnaka urte daramagu eredua fintzen.
    Eta goiko hiru adibideekin jarraituz, has gaitezen euskategietatik. Zein da euskalduntze-tasa orain 25 urte eta orain? Ez ditut datu eguneratuak, baina orain arrakasta-tasa ziur bost aldiz hobea dena. Batetik metodoak hobetu egin dira eta horretarako pedagogo, psikologo eta profesional andana ipini dira, bestetik ezagutza (ikasketa bidez lortutakoak eta aztura bidez lortutakoak) gehiago ipini da arazoari aterabidea emateko, gainera “produktibitate” azterketak ugaritu egin dira datu zehatzagoak lortzeko eta azkenik, metodoak aplikatu dituzten irakasleak hobeak dira (ikasketaz hobeak eta azturaz hobeak, egun osoa lan berari eman diotelako). Eta ez ahaztu jarduera egiteko erabiltzen diren azpiegiturak (egoitzak, altzariak, ordenagailuak…) orduan baino hobeak direla.
    Zer esan bigarren adibideaz? alderatu edozein blog Berriarekin. Alderatu edozein ekimen ireki Goienkariarekin. Alderatu edozein telebista “ireki” Hamaika telebistarekin, alderatu edozein irrati “ireki” Euskadi Irratiarekin (ez naiz ari horrenbeste edukiak baloratzen -hein batean bai-, edozein eduki sortu, aurkitu, landu, egokitu, transmititu eta jasoa izateko ahalmena baloratzen baino). Eta “indar” hori azpiegitura profesionalagoei, langile hobeei eta hauek dituzten ezagutza zabalago eta sakonagoei esker da. Eraginkortasun hori lortzeko egun osoko lan kontzentratua.
    Hirugarren adibideaz antzeko gauzak esan daitezke. Eta batzuk gehiago ere bai. Berriz ere asko laburtuta, Euskalgintzak bere helburuak lortzeko denbora tarte eraginkorrean, azpiegitura aurreratuak, ezagutza aurreratuak eta beren lana profesionalki jarduera horri emango dioten milaka lagun batzuen ekarpena behar du. Eta horiek, maileguak, ikasteko orduak eta lan-ordainak ekartzen dituzte. Hau da, inbertsio ahalmena eta nominak, altxortegi ahalmena alegia. Euskal Herria 50 urtetan euskaldun ikusi nahi badugu,euskaraz bizi nahi dugunok eskubide hori ez bihar, 10 urte barru bideratuta eduki nahi badugu, Eusko Jaurlaritzak, Diputazioek, Udalek, enpresek eta militanteok egun egiten duguna baino gehiago egin behar dugu. Eta hori eraginkortasun handiagoz jardunez (lanordu gehiagoz, profesional hobez, azpiegitura aurreratuagoz eta ezagutza handiagoz) eta jende gehiagoren partaidetza lortuz egingo dugu.
    Beraz eredu egokian ari da euskalgintza. Jarduera honen muinak holakoa behar du izan. Eta Jaurlaritzaren murrizketek muin hori kaltetzen dute. Euskalgintza ere eredu irekia da aspalditik. Erabili dudan adibidea (AEKrena) bat besterik ez da. Aspaldi ireki ditugu ate eta leihoak arlo guztietan eta egungo ereduari jarraiki, muina handitzeko, eraginkortasuna handitzeko, azpiegiturak konpartitzeko, kapitalak erakartzeko eta lankideak ugaritzeko helburuz egin da. Muinari eutsi eta indartzeko.
    Beste sektore batzuetan diru gehiago irabaziz jardun beharrean, euskalgintzan aritzeko hautua egin duten profesional oso onez osatutako muina ziurtatzeko. Eskertzeko. Etekin hobeak lortu beharrean, beren aurrezkiak euskalgintzan ipintzeko hautua egin duten eta egingo duten abertzaleak erakartzeko. Azpiegitura batzuen jabe diren eta amortizazioen beldurrik gabe, libre izan dituztenean euskalgintzaren helburuetara ipini dituztenak euskararen sarera erakartzeko. Azter dadila Berriaren akziodunen zerrenda, esate baterako. Ikastolen laguntzaileen zerrenda beste esate baterako. Eta abar luze bat.
    Hobetu beharra dago? Jakina. Baina eredu egokia da egungo euskalgintzarena. Euskarak Abiadura Handiko Tren bat behar du, bere azpiegitura, profesionalak eta finantzaketarekin. Eusko Jaurlaritzak eta edozein euskal instituziok lagundu eta finantzatu egin behar du. Nahikotasunez. Borondate politikoz. Baina noski, azken hau ez dagoenean, euskalgintzakoak ereduaz eztabaidatzen jartzen bagaituzte helburuaren erdia lortu dute. Beste erdia laguntzak murriztuz lortuko dutelakoan.

  • 0mniartist

    Link exchange is nothing else however it is just placing
    the other person’s blog link on your page at proper place
    and other person will also do same in support of you.

    0mniartist asmr

  • http://bitly.com/3g5JltH

    A person necessarily help to make seriously articles I would state.
    That is the first time I frequented your web page and so far?
    I surprised with the research you made to make this
    particular publish amazing. Wonderful task!
    asmr 0mniartist

  • Clement

    hey there and thank you for your information – I’ve definitely picked up anything new from right here.
    I did however expertise some technical issues using this web site, since I experienced
    to reload the site lots of times previous to I could get
    it to load correctly. I had been wondering if your web host is OK?

    Not that I am complaining, but sluggish loading instances times will sometimes affect your
    placement in google and could damage your quality score if advertising and marketing with Adwords.
    Well I’m adding this RSS to my e-mail and can look out for much more of your respective exciting content.
    Make sure you update this again soon.

  • amhley.org

    Right here is the perfect web site for everyone who wishes to
    understand this topic. You realize so much its almost
    tough to argue with you (not that I actually would want to?HaHa).
    You certainly put a new spin on a subject that’s been discussed for ages.
    Wonderful stuff, just wonderful!

    Check out my website; amhley.org

  • http://www.healthcare-industry.sblinks.net/out/public-profile-bennettcoun-classifiedadsubmissionservice-com-free-classifieds-ads/

    When I initially left a comment I seem to
    have clicked on the -Notify me when new comments are added- checkbox
    and now each time a comment is added I receive four emails with the exact same comment.
    Perhaps there is a means you can remove me from that service?
    Thanks a lot!

    Check out my blog post :: http://www.healthcare-industry.sblinks.net/out/public-profile-bennettcoun-classifiedadsubmissionservice-com-free-classifieds-ads/

  • Daniela

    I have been browsing online more than three hours lately,
    yet I never discovered any attention-grabbing article like yours.
    It is pretty value sufficient for me. Personally, if all site owners and
    bloggers made excellent content as you did, the internet can be a lot more helpful than ever before.

    Here is my webpage: Daniela

  • www.cowerdesign.com

    Fantastic beat ! I would like to apprentice while you amend your site,
    how could i subscribe for a blog site? The account
    helped me a acceptable deal. I had been a little bit acquainted of
    this your broadcast offered bright clear idea

    Feel free to surf to my homepage … http://www.cowerdesign.com

  • http://bgmobile.eu

    Hi there! I know this is somewhat off topic but I was wondering if you knew
    where I could get a captcha plugin for my comment form? I’m using the
    same blog platform as yours and I’m having problems
    finding one? Thanks a lot!

    Also visit my web page – http://bgmobile.eu

  • Mable

    I was curious if you ever considered changing the page layout of your website?
    Its very well written; I love what youve got to say. But maybe you could a little more in the way of content so
    people could connect with it better. Youve got an awful lot of text
    for only having 1 or 2 images. Maybe you could space it out
    better?

    Look at my blog post: Mable

  • quickregisterhosting.com

    I would like to thank you for the efforts you’ve put in writing this website.

    I am hoping the same high-grade site post from
    you in the upcoming as well. In fact your creative writing skills
    has encouraged me to get my own site now. Actually the blogging is spreading its wings rapidly.

    Your write up is a great example of it.

    Here is my blog quickregisterhosting.com

  • mys33.s33.xrea.com

    Hey this is kind of of off topic but I was wondering
    if blogs use WYSIWYG editors or if you have to manually code with HTML.
    I’m starting a blog soon but have no coding
    know-how so I wanted to get advice from someone with experience.
    Any help would be greatly appreciated!

    Review my web site :: mys33.s33.xrea.com

  • guaji333.com

    Heya i am for the primary time here. I came across this board and I find It truly helpful & it helped me out much.

    I am hoping to present something again and
    help others such as you aided me.

    Also visit my website … guaji333.com

  • troop1054.us

    I’ve been absent for a while, but now I remember why I used to love this site.
    Thank you, I’ll try and check back more often. How frequently you update your web site?

    Here is my webpage troop1054.us

  • rantsforchange.ca

    I’m not positive where you’re getting your info, but good topic.
    I needs to spend some time learning much more or figuring out more.

    Thanks for wonderful information I was searching for
    this info for my mission.

    My page rantsforchange.ca

  • http://okeepo.co.uk/

    I would like to use the ability of thanking you for that professional assistance
    I have always enjoyed visiting your site. I am looking forward to the actual commencement of my university research and the
    overall preparing would never have been complete without surfing your website.

    If I may be of any help to others, I would be thankful to help
    as a result of what I have discovered from here.

    My web blog – http://okeepo.co.uk/