
#aztnugal
Tortura salatzea delitu bilakatu nahi duten honetan, idaztea pentsatzea eta adieraztea eskubidea dela aldarrikatu behar dugu, beste behin.
Borreroak baditu milaka aurpegi
1993-2016#tortura salatzen hamaika ahots eta begi#aztnugal1000kaurpegi #aztungal pic.twitter.com/hvpDrF5nYG— gaztelumendi (@iPatxi) 2016(e)ko apirilak 20
Burlatatik (Nafarroa) Euskal Herri osora, nazioartera hedatu da askatasun garrasia, eskubideen aldarria.
Herriko plazan, kalean, etxez etxe#tortura salatzen.
Guztiok ozen esan dezagun!#aztnugal #larrabetzu pic.twitter.com/nJGRwewU6d— gaztelumendi (@iPatxi) 2016(e)ko apirilak 19
AUDIOA | Iker Moreno: “Ematen du ezin dugula egin zigutena kontatuâ€https://t.co/28b62DWpuQ pic.twitter.com/GjlloYF3JN
— Euskalerria Irratia (@fm914) 2016(e)ko apirilak 19
aspaldiko aldarrikapena, mundu osoan
Nazioartean, burrukak egon diren leku guztietan; botereak, sistematikoki bere baliabideak -funtzionarioak, poliziak, epaileak- erabili ditu insurjentziaren kontra. Oso antzerkilan polita idatzia du Mario Benedettik horretaz, eta aspaldi da Susa literatura argitaletxeak Pedro eta Kapitaina argitaratu zuela Intxixu antzerki taldearen itzulpena.
Pedro eta kapitainahttps://t.co/soyL1ivbme
Torturari buruzko antzezlana
Mario Benedetti / Intxixu#aztnugal pic.twitter.com/HrNMalbNQn— Susa literatura (@armiarma) 2016(e)ko apirilak 20
Pako Etxebarriaren lekukotasunak
Info7 irratiak elkarrizketa berezia prestatu du Pako Etxebarria forensea eta Aranzadi elkarteko kidearekin. Eta tortura zelan ez, aipagai nagusietako bat da. Adi beraz elkarrizketari.
¿Se puede confirmar que la tortura ha sido una practica habitual? #aztungal mañana a las 12:00 #ezpalak pic.twitter.com/nC8Zd6RAnK
— Info7 Irratia (@info7irratia) 2016(e)ko apirilak 19
Borreroak baditu milaka aurpegi
Bitartean, duela zenbait urte (1993ko apirilaren 20an) Negu Gorriak taldeak plazaratutako diskoa eta kantuak entzuten geratuko gara. Izan be, denborak erakutsi duenez, borreroak baditu bai, milaka aurpegi.

