-
Euskarazko film laburrak, eta gurean?
Urtero bezala Topaguneak iragarri du Film laburren zirkuitua. Aurten Euskal Herrian ez ezik, Bartzelonan, Erroman, Londonen, Parisen eta Shangain ere ikusgai izango dira euskarazko laburmetraiak.
Seigarrenez emango dituzte pelikulok. Eta gurean, barriro be filmerik ikusi barik.
Euskara elkartea eta gu
Ez dakit, baina uste dut gurean euskara elkarteak edo ez duela jasotzen Topagunearen berri, edo euskara elkartea zeri begira dagoen… egia esan, elkarteari buruzko informaziorik be ez dogu jasotzen aspaldion bazkideok.
Ez dakit kuota kobratu be egiten ote doskuen. Baina tira… beste kontu batzuk dira horrek. Herri mailakoak, baina…Kontua da, aurten be oso filme interesgarriak egongo direla zirkuituan, eta gure herrian ez bada be, alboko herriren batera jo beharko dogu euskarazko eskaintza jasotzera.
Zorionak Topaguneari, jendeari horrelako eskaintza plazaratzeagatik. Filmeak, kalitatezko ekoizpenak, zirkuitu alternatibo euskalduna, kontzertu eta emanaldi apalak… horrek guztiorrek merezi du eta.
- Topaguneak plazaratutako esku programa hemen ikusteko moduan dago. Filmeak, zuzendariak eta herrietako programazioa.
Klik eginez ikusteko moduan.
- Topaguneak plazaratutako esku programa hemen ikusteko moduan dago. Filmeak, zuzendariak eta herrietako programazioa.
-
…danak ala inor ez!
Aurreko asteburu batean gertatu zen gurean. Udalak kartelak jarri zituen euskaraz eta gaztelaniaz ETBk ekoiztutako Go!azen filme musikala pantailaratzeko. Anguleri kultur etxean zuten zita, herriko gazteenek.
Telebistakoen gomendioz, 10 urtetik gorakoentzat aholkatu edo gomendatua. Gurean, gomendioa arau. Udalak 10 urtetik beherakoak ez sartzea erabaki zuen. Kontratatutako begiraleek, hori bete beharra zuten.Heldu zen eguna. Arrastian ume mordoa kultur etxeko atarian. Eta begiraleak zaindari. 10 urtetik beherako umerik ezin dala sartu. Ez zen espazio faltagatik. Alkatearen agindua omen. Eta bete beharra zutela. Eta gehiago ziren kalean 10 urtetik beherakoak ostantzekoak baino. Nagusiagoek baina, txikiak ere sartzea eskatu zuten. -Danak ala inor ez! esan omen zuten.
Eta kontratatutako begiraleak -herrikoak ziren?- dudamudatan. Aginduak betetzeko zeudela han. Eta duda mudatan ibili ostean, baietz, gazteagoak be sartuko zirela…. 9 urtekoak.
Orduan 10 urtetik gorakoak, hasarre… kanporako bidea hartu zuten. Edo herriko ume guztiak sartu edo badoazela funtziotik.
Eta danak sartu ziren. Larrabetzun txikitxuterik errebelde. A ze lezioa, kontratupeko kulturari, gomendio-aginduen kulturari, Tomasadei.
Danak ala inor ez, bada Mikel Laboaren kantu bat be. Bada Mak taldearen bideo honen titulua be, gure herriko gazteenei eskainia. Aire ahizpak eta MAK alkarregaz, musika, sua eta irudiak.