• teknologia berriak

    software librea nahi duzu?

    Gero eta gehiago gara, egunerokoan software librea darabilgunak. Hasieran maila gutxieneko bat esijitzen zuen software libreak. Baina denborarekin, eta jende askoren lanarekin, erraztu egin da erabilpena ere.

    GNU/Linux mundua erakargarriagoa egitea izan da kontua. Gero eta programa gehiago, gero eta erabilterrezagoak, gero eta hobeak, bisualagoak… eta orduan eta erabiltzaile gehiago, onespen zabalagoa, pozago jendea.

    Hala ere, jendartean ohiko bilakatzen ari denari, kasu gitxi, gitxiegi egiten diote administraziotik -erran nahi baita, euskal administraziotik-, udal, foru eta komunitate mailako administrazioetatik.

    Thinkgaur irakurri eta ikusiko duzu zelan ospatzen duten jeltzaleek Microsoft hona ekarriko dutelako. Ondo ordainduko dugu hori euskaldunok.

    • zenbat diru xahutzen dugu soilik lizentzietan?
    • zenbat proiektu innobadore egin zitekeen diru horregaz?
    • euskarazko softwarea garatzeko zer egin da administraziotik?
    • zergatik dute gustuko Bill Gates parefernalia hori?
    • beneta badakite zertan ari diren?
    • zer egin dezakegu guk, erabiltzaile garenok?

    softwarelibreanahidugu.org ikusi baduzue, bistan da, badela jende multzo bat hori aldatzeko prest dagoena. Administrazioari bestelako tresnak erabiltzea eta bultzatzea eskatzen diona hain zuzen.