-
Uritarra futbol taldea herrigintzan
euskaraz eta koloretan aluzinatzen
2013 / 2014 denboraldiko kromo albuma atara barri du Uritarra futbol taldeak gurean. Herriko neska mutiko, gaztetxo eta futbolari nagusien talde guztiak… ehunetik gora jokalari kromoetan. Euskaraz eta koloretan.
Argazkiak.org | Uritarra futbol albuma © cc-by-sa: gaztelumendiEta orain, herriko gazteenek Mitxilota dendan, Gazteleku -Uritarraren taberna eta egoitza soziala- edota herriko estankoan bere lagun, auzokide eta ezagunen kromoak erosiko dituzte. Kolekzioa egin, izen abizenak ikasi, aurrelari atzelari atezain edo erdilari diren ezagutu, kromoak aldatu, etxekoei erakutsi, gogoratu eta gorde ahal izango dituzte
Etxean aitite amomak non noren semea den, beste haren alaba edo suinaren neskatoa, haregaz dabilen horren lagune ete dan asmatu ahal izango dute. Eta gure herriko kontaketa egiteko tresna bat gehiago, album bat gehiago… herrian sortu eta garatutakoa. Herrigintzan. Euskaraz eta koloretan. Behar duen bezala.
Zorionak Uritarra! Zorionak Udala, Xaker kirola, Hegoalde enbalajeak eta Petralanda eraikuntzak laguntzaileei ere.
- larrabetzutik.org Uritarraren kromoak
Argazkiak.org | Uritarra San Mamesen © cc-by-sa: gaztelumendi