-
Txirrindularitza maite baduzu
Jesus Loroñok ezagun egin zuen gure herria hemendik kanpo. Eta herritarrak, eta euskaldun asko txirrindularitzaren jarraitzaile egin ziren. Benigno Aspururen esprintak eta balentriak be sarritan entzun ditugu gure herrian. Orduko vueltak, tourra… Parisera bizkletan joan zen gure herriko txirrindulariaren kontuak. Eta KAS txirrindulari taldea, Reynolds geroago, Marino Lejarreta eta Julian Gorosperen sasoiak. Euskaltel. Eta bertan aritu zen Mikel Artetxe larrabetzuarra.
Baina zaletasuna motelago zegoela zirudienean… 180 txirrindulariko tropela elkartu zen gurean, herriko plazatik atera eta hiru buelta eder emateko karrera antolatu genuenean. Arrakasta.Mikel Artetxe urban race lasterketa herrian
Pozik etxeko karreran eindako lanagaz, karrera gogorra baie animoak igerri dire!! Biher Gasteiz. pic.twitter.com/6xWKI0pW12
— Txomin Aiartza (@aiartza) 2017(e)ko ekainak 3
Eta gaur egun, karrera honetan aritu zen Txomin Aiartza txirrindulari gaztea animatzen dugu. Zorte on, eta txirrindularitza maitatzen jarraitu eta bide bazterretik animatzen jarraitzeko arrazoiak iraun dezatela, gure herrian, Euskal Herrian. -
Zenbait mezu labur
Astelehena da, eta zenbait gai izan ditut buruan. Zeini heldu asmatu ezinik ibili naiz, eta labur labur aipatu gura nituzke, ahal dela.
- no time for love Harrituta geratu naiz duela astebete abiatu genuen ekimenak, ze indar hartu duen. Munduari bira eman dio dagoeneko, han eta hemen irakurri ditugu mezuak. Ordezkari politikoek baliatu dituzte, egunkarietako portada izan da, eta irratietan entzungai jarri dute kantu bera. Zorionak blogari ekintzaile guztiei!
- greba eta jarraipena Pozik emaitzarekin. Larrabetzuko argazkiek dena adierazten dute.Herriz herri mugitutako jende kopurua ere ikaragarria izan da, aurreko urte batzuetan baino gehiago. Egin diren kritikak nahiko eskasak eta argudio gabeak izan dira. Greba eskubidea eskubide bat dela ere ahantzi dute politikari profesionalek.Horrez gain, komunikabide alternatiboek eta sarean gabiltzanok egindako lana goraipatu nahiko nuke. Sarea gero eta gehiago baliatzen dugun seinale, baita horrelako ekimenetarako ere. Bereziki aipatu gura nituzke Hala Bedi, Tas Tas eta Eguzki irrati libreak hiriburuetan, Euskalerria irratia eta Bilbo Hiria irrati euskaldunak, eta batez ere Info7 irratia. Euskal Herrian zehar 20-30 esatarirekin aritu zena, goizeko 8etatik iluntzeko 8etako albistegi luze eta nagusirarte. Itzela.
- mikel artetxeri omenaldia herrian. Domekan 19 urtez bizikleta gainean ibili ostean, gure herrikide Mikel Artetxek bizikleta profesionala itxi eta merezitako omenaldia jaso du. Azken 9 urteak profesionaletan egin ditu. Herrian, bizikletaz ibilibide bat egin genuen goizean, omenaldi txiki bat gero plazan, bazkari eder bat Ankapalu sagardotegian, omenaldi ezin hunkigarriagoa han, eta parranda ederra gauean. Ez ahazteko moduan.
- larrabetzuko blog politikoak. Gero eta blog gehiago dago herrian. Aipatzekoak dira, udalean ordezkaritza duten hiru alderdiek blog bana dutela dagoeneko. Auzoblogean ANVkoa, Danon artean -IU-Aralar izan zena- eta Larrabetzuko jeltzaleen proposamen berria. Pozik egoteko moduan. Informazio gehiago izango dugu horrela. Larrabetzu.org gunean denen jarraipena egiten da dagoeneko.
- Egunkaria libre! Eta otsailaren 20an 5 urte Egunkaria itxi zutela. Guardia Zibila, epaileen aginduz eguneroko euskarazko prentsa itxi eta zuzendaria eta arduradunak atxilotzen. 5 urte igaro diren arren, ondo gogoan daukagu. Guk be, Egunkaria libre! esango dogu.