• agit/prop,  bakegileak,  su-etena | ceasefire | tregua

    Bakearen alde, xake mate!

    Nazioartean historikoa bilakatuko da gure bidea.
    Herritarren parte hartzea Euskal Herriko bake prozesuan

    Balizko bake prozesuan, irudimena berrikuntza eta gogoa beharrezko.
    Ez dago dudarik, Bakearen artisauen ekimenak indarrak batu ditu. Indarra erakutsi du. Eta sendotu egin du bake prozesu zibilaren aldeko jarrera.

    Bakearen artisauak Apirilaren 8ko deialdia eta xehetasunak.

    Bake bide berritzailea

    Negoziaziorik gabeko bake prozesu honek, halabeharrez, gizarte zibila mugiaraztea ekarri du. Denboran higatuz doan prozesuak, nekea barik irudimena astintzea ekarri du. Eta emaitzak, espero baino hobeak izan daitezke. Errepresioa gainditu, eta indar polizial, militar eta errepresibo guztiak sahiestuz, intelegientzia zerbitzuak baino azkarrago jokatu dute bakegile artisauek. Eskuz esku. Orain apirilaren 8ko deialdia arrakastatsua izan eta bururaino eramatea izango da ezinbesteko baldintza.

    Kristian Herbolzheimer bakearen aldeko aktibistaren Berria egunkariko elkarrizketa oso argigarria da zentsu horretan, eta bizitzen ari garen prozesuaren bilakaera azkar hau ulertzen joateko gakoak eskaintzen ditu.

    Kristian Herbolzheimer BERRIA egunkarian (2017-III-29)
    Kristian Herbolzheimer BERRIA egunkarian (2017-III-29)

    Bake prozesua bera izaten ari da berezia, eta horrek behar ditu neurri bereziak. Oso berritzailea izaten ari da dena. Bakearen artisauek, beren helburuak betetzen badituzte, nazioartean eredu bat bihurtuko dute Euskal Herriko kasua.

    Kristian Herbolzheimer

    Herritarren parte hartzea bake prozesuetan
    Kristian Herbolzheimer aditu eta arituaren ponentzia Iruñeko Bakearen aldeko Foro Sozialean. (Bideoa)

    Ahotsa.info-k ere elkarrizketa interesgarria egin zion aktibista honi. Eta orain elkarrizketa berriz ikusita, gaur egun gertatzen dena hobeto ulertzeko nazioarteko kode eta gako batzuk eskaintzen ditu. Badakigu jakin, Euskal Herriko prozesua bakarra eta berezia dela -horretan iaioak gara euskaldunak- baina, horrek ere aukera berriak zabaltzen ditu, dudarik gabe.

    Euskal Herriaz, Aljazeera katean

    Nazioarteko adituen ekarpenak

    inside
    Nazioartetik, esan dugunez adi adi jarraitzen dute Euskal Herriko bake prozesua. Bere zailtasunak irakaspen asko ematen dituelako besteak beste. Azterketa berrienetako hau da Conciliation Resources erakundearena.
    conci

    Baionako giroaz

  • agit/prop,  bakegileak,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi,  su-etena | ceasefire | tregua,  telebista

    BAKEA baldintza behar beharrezkoa

    Bake bideak puri purian dabiltza aspaldion.

    • ETA ez da erakunde armatua izango apirilaren 8tik aurrera.
    • Desarmea gauzatuko dute Bakearen artisauek, ehundaka lagunen laguntzarekin.
    • Baldintzak. Egoera. Politika. Herrigintza. Bakea.
      aiete

    La Paix Maintenant, une exigence populaire


    LA PAIX MAINTENANT, une exigence populaire por lautrecampagne

    Thomas Lacoste errealizadore, kazetari eta editorea ezagutu berri dut. Lanean ari da. Elkarrizketa ugari egiten ari da Euskal Herrian bakegintzari buruz, bake prozesua bultzatzeko asmoarekin, Bakearen artisauen aferari lotutako hainbat lan burutzen ari da.
    artisauak
    Aste erabakiorrak dira hauek, behar beharrezkoak. Bakea eta askatasuna elkarrekin doazela uste dugunok, gatazka amaitu eta eskubide guztiak onartuko diren egunarekin amesten dugunok, arretaz eta arduraz jarraitzen ditugu egunez egun gertatzen ari diren, bultzatzen ari garen egoera berri honetarako gertaerak oro.

    Thomas Lacoste bere lantaldeko kideekin, filmatzen.
    Thomas Lacoste bere lantaldeko kideekin, filmatzen.

    Guzti hori filmatzen ari da Thomas Lacoste une honetan. Eta goiko bideo hori baino oraindik esanguratsuago bat egiten dihardu egunotan Euskal Herrian. Apirilean argia ikusiko duena. Bakea, ezinbesteko baldintza delako. Behar beharrezkoa. Eskaera lejitimo bat.

    informazio gehiago: la paix maintenant