-
Gora Euskal Herria
Historia egiten duten egunen lekukotasuna
2017ko apirilak 8. Historikoa.
Gauza asko esan daitezke iragan larunbatean Baionan bizitakoetatik. Adjetiborik gabe geratuko ginateke ziurrenik, bertan batutako milaka lagunek pentsatu sentitu eta egin zutenaren inguruan. Baina Euskal Herrian; herri mugimenduetan, elkarteetan, erakunde sozial eta politikoetan dagoen kapital publikoa azpimarratzea litzateke garrantzitsuena nire ustez. Urteetako esperientzia metatuak ekarri gaitu hona. Erakunde politikoekin, instituzioekin, nazioarteko eragileekin, elizarekin, dagokion guztiarekin eskuz esku lan egiteko gaitasuna, irmotasuna eta zentsua.
Unez une, gero eta interesgarriagoa jartzeko gai izan dira Bakearen artisauak. Konpromisoak hartuz, eta konpromiso hoiek partekatuz, olatu erraldoi bat bizi izan dugu abendutik apirilera, Luhusotik Baionara.
Bake prozesua bizitzeko aukera, lekuko izateko ardura, inplikatzeko motiboak, arduraz jokatzeko engaiamendua piztu du mugimendu berri honek. Eta biderkatu egin da. Sekulako oihartzuna ukan du. Hor dago Luhusoko ekintzaren ikusgarritasuna. Zentsua. Zentsu politiko guztia.🎥
Aprilaren 8ko egunaren bideoa – Video de la journée du 8 avril#Bakeruntz #PourLaPaix https://t.co/ncO20i8x5x— Artisans de la Paix (@Artisans_Paix) 2017(e)ko apirilak 9
Memoria ariketa bat
Memorian gordeko ditugun irudiak dira. Uneak. Sentimenduak. Eta gure errelatoan, han egon ginen bakoitzarenean, leku bat gordeko du 2017ko apirilaren 8koak. Bakoitzak bere modura biziko zuen. Bere gogoetekin. Bere kezkekin. Ardura eta konpromisoarekin. Baina dudarik gabe, zerbait handia izan behar zuenaren zantzoek eraman zuten Bakegileen plazara gutako bakoitza.
Herri honek, bere etorkizuna eraikitzeko urrats handia eman zuen, beste behin Baionan. Urratsez urrats ari da urte luzeetan, eta historia une ttiki hoiek ere egiten dutenez, herri honen etorkizuna eraikitzen du hauetako urrats bakoitzak. Pertsona bakoitzak. Gogoeta bakoitzak. Eta memoria ez ahaztea da. Gogoratzea. Kontatzea. Gordetzea. Erakustea. Munduari, eta guri guztioi azaltzea. Belaunaldiz belaunaldi gogora ekartzea.📢20.000 lagun elkartu dira #Baiona bakegileen hirian
20.000 personnes a Bayonne #pourlaPaix📷 #basquePeace https://t.co/AozdTGY5YL pic.twitter.com/u2HmRie4nk
— Artisans de la Paix (@Artisans_Paix) 2017(e)ko apirilak 8
Bakegileak, istorio eder bat
Bakearen artisauak izendatu zituzten, ETAren armak suntsitu nahi izan zituzten gau hartan berean, atxilotu eta jende oldea atera zen beraien alde. Alderdi eta pentsaera ezberdinetako milaka lagun Baionako karriketan. Euskal Herrian ez ezik, gure mugetatik kanpo ere ondorioak izan zituen ekintza ttipi eta handi hark. Eta lanean jarraitu zuten. 5 barik, ehundaka lagunekin batera, milaka mugitzeko. Eta emaitzak hor daude. Ondorioak. Ausardia eta erabakia. Gogoeta eta estrategia aparta. Irudimena eta garaipena. Gure balio erantsia. Biba zuek! Baionako karriketan, Euskal Herriko historian txalo zaparrada honek oihartzuna izango du, luzaroan.
#Baiona Bakegileen plaza#Bakeruntz #BasquePeace#HacialaPaz#PourlaPaix pic.twitter.com/jMbeaoi3El
— Artisans de la Paix (@Artisans_Paix) 2017(e)ko apirilak 8
Biharamunean
Aizkora eta arbola, Euskal Herria
Izugarri ederra Koldobika Jauregi artistak GARA egunkariarentzat egindako irudi eta lamina. Milaka etxetan ondo gordeta eta erakusgai dagoena. Historia eta etorkizuna bat eginda. Zuribeltzezkok irudi oso esanguratsu bat. Egunkari osoa grafikoki jantzi zuena. Landutako informazioari zentsu historikoago bat eman ziona, bidenabar. Ondo kontatutako istorio bat.Korrika
Etenik gabe, egunez egun Euskal Herri osotik aurrera egin zuen Korrika berak ere. Eta Iruñean, Euskal Herriko hiriburu historikoan ikusi zuen amaiera. Kantuak, musikariek eta herritarrek handiago egin zuten bere oihartzuna. Gozatu zuten. Milaka eta milaka euskaltzalek, Euskal Herri osotik, munduko bazter askotatik, gure hizkuntzaren, gure kulturaren, gure herriaren lekukoa hartu, jarraitu eta gure etorkizuna orain aldira ekarri zuen… une batez. Orain. Beste behin.Egunon!Gaur esnatzean ere ezti tanta gozo bat bezala bat somatu dut ezpainetan. Eskerrik asko #korrika20 eta @AEK_eus , eskerrik asko Sarri pic.twitter.com/IwjJuHdxSz
— Amaia Izko Aramendia (@AmaiaIzko) 2017(e)ko apirilak 10
-
Bakearen alde, xake mate!
Nazioartean historikoa bilakatuko da gure bidea.
Herritarren parte hartzea Euskal Herriko bake prozesuanBalizko bake prozesuan, irudimena berrikuntza eta gogoa beharrezko.
Ez dago dudarik, Bakearen artisauen ekimenak indarrak batu ditu. Indarra erakutsi du. Eta sendotu egin du bake prozesu zibilaren aldeko jarrera.Bakearen artisauak Apirilaren 8ko deialdia eta xehetasunak.
Bake bide berritzailea
Negoziaziorik gabeko bake prozesu honek, halabeharrez, gizarte zibila mugiaraztea ekarri du. Denboran higatuz doan prozesuak, nekea barik irudimena astintzea ekarri du. Eta emaitzak, espero baino hobeak izan daitezke. Errepresioa gainditu, eta indar polizial, militar eta errepresibo guztiak sahiestuz, intelegientzia zerbitzuak baino azkarrago jokatu dute bakegile artisauek. Eskuz esku. Orain apirilaren 8ko deialdia arrakastatsua izan eta bururaino eramatea izango da ezinbesteko baldintza.
Kristian Herbolzheimer bakearen aldeko aktibistaren Berria egunkariko elkarrizketa oso argigarria da zentsu horretan, eta bizitzen ari garen prozesuaren bilakaera azkar hau ulertzen joateko gakoak eskaintzen ditu.
Kristian Herbolzheimer BERRIA egunkarian (2017-III-29) Bake prozesua bera izaten ari da berezia, eta horrek behar ditu neurri bereziak. Oso berritzailea izaten ari da dena. Bakearen artisauek, beren helburuak betetzen badituzte, nazioartean eredu bat bihurtuko dute Euskal Herriko kasua.
Kristian Herbolzheimer
Herritarren parte hartzea bake prozesuetan
Kristian Herbolzheimer aditu eta arituaren ponentzia Iruñeko Bakearen aldeko Foro Sozialean. (Bideoa)Ahotsa.info-k ere elkarrizketa interesgarria egin zion aktibista honi. Eta orain elkarrizketa berriz ikusita, gaur egun gertatzen dena hobeto ulertzeko nazioarteko kode eta gako batzuk eskaintzen ditu. Badakigu jakin, Euskal Herriko prozesua bakarra eta berezia dela -horretan iaioak gara euskaldunak- baina, horrek ere aukera berriak zabaltzen ditu, dudarik gabe.
#BakeForoa Entrevistas con Kristian Herbolzheimer, el Defensor del Pueblo de Navarra, Currin y J.M. Olano http://t.co/oUfhFl9vLH
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) 2014(e)ko ekainak 23
Euskal Herriaz, Aljazeera katean
Nazioarteko adituen ekarpenak
Nazioartetik, esan dugunez adi adi jarraitzen dute Euskal Herriko bake prozesua. Bere zailtasunak irakaspen asko ematen dituelako besteak beste. Azterketa berrienetako hau da Conciliation Resources erakundearena.
Baionako giroaz
BAIONA prest eta ilusio handiarekin somatzen da #desarmea gauzatzeko, bake bidean Aitzina.
BiBa zuek! #Bakegileak
pic.twitter.com/YvQytXyP0r
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko apirilak 3Euskal alderdi eta sindikatuek irakurri duten adierazpena, osorik https://t.co/j2MuCZYyiE
— EiTB Albisteak (@eitbAlbisteak) 2017(e)ko apirilak 5