-
Errekaleor bizirik!
Errekaleor okupatutako auzo bat da, ikasleak eta gazteak nagusi diren gunea. Gune aske bezala definitzen du google maps-ek berak.
Mehatxupean da une honetan, eta sekulako elkartasuna jasotzen ari da han hemenka.
Guk ere gurea adierazi gura diogu.
errekaleor gaiari buruzko Txioak
Argi adierazi dezagun: #errekaleor bizirik pic.twitter.com/lbhZns9StS
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko maiatzak 30
Errekaleorren aldeko manifestua sinatu dute 150 lagunek https://t.co/GQYEAwbjXh pic.twitter.com/6RZNlp3m5r
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) 2017(e)ko maiatzak 31
-
Kultur eremu berriak
berrikuntza soziala eta kultur eremuak
Luzuriaga fabrika garbitzen ari dira antxotarrak, Astrak urtebeteko ibilibidearen balantzea aurkeztu du gernikarren aurrean, Sestaon labe garaien sasoiko bulegoetan kultur eremu librea osatu zuen Txirbeleneak, Iruñean Katakrak liburu denda baino zerbait gehiago da kale nagusian, antzerki obrak ikusten ahal ditugu asteburuetan Deustuko Erriberakok Pabellon 6 arte eszenikoen aretoan, Bilboko alde zaharrean berriz Zirikak etengabeko dinamika sozio politikoa dauka, Donostiako Bidebietan eskola zahar batean zentru soziala egin gura dutela jakin berri dugu, Gasteizen Errekaleor auzoa berritzeari ekin zioten ikasleek, Iruñean Jaso ikastola zaharrean artistak batu dira, Baionan egurrezko etxeak okupatu dituzte, Donaixtin eskola kulturgune bilakatzeko lan izugarria egin zen aurretik….
Euskal Herrian mapa berria osatzen ari da kulturgintzaren eremuan. Asanblada irekiak, parte hartze kolektiboa, berrikuntza eta kulturgintza eskutik ari dira lanean. Kultura ofizialetik landa, eremu eta gune berriak ari dira sortzen, eraikitzen, apurka apurka. Beste dinamika bat, beste prozesu batzuk, beste adibide berri eta berritzaileak orain arte izan dugun kultur panoramara.
Merezi du gogoeta bat egiteak mugimendu berri guzti hauen inguruan.
- zergaitik sortzen ari dira gazte mugimendua baino esparru sozial zabalagoetatik?
- kulturari lotutako, sorkuntzarekin harremanetan diren espazioak dira… kulturgintza berrikuntza fase baten murgilduta?
- maiz okupazioarekin lotura dute, orain arteko EHko okupazio mugimenduaren eskaerekin zerikusi handirik ez badute ere
- Eremu lokaleko ekimenak dira, parte hartze irekia, ikuspegi alternatiboa eta antolatzeko modu berriak bere baitan ezaugarri moduan dituztenak: kooperatibak, asanbladak, bizitza, kultura, eraldaketa helburu
Donaixtiko adibidea Kanaldude telebistan
Erreka lehorra hondartza nahi dute Gasteizen
gogoetarako ekintzarako garbiketarako antolaketarako uneak bizi ditugu. sorkuntza ez da eten, espazio berriak berreskuratzen ari da, bizi gara! biziko gara!