• Home
gaztelumendi.eus

larrabetzu euskal herria | agit prop 2.0 | kultura | natura | Adierazpen askatasuna!

gaztelumendi.eus
Menu
  • agit/prop,  hurrengo geltokia,  larrabetzutik

    Oskar Alegria eta biok

    Udan ezagutu nuen Oskar Alegria. Eako poesia egunetan.
    Ia urtero joaten naiz Eara. Lehenengoz zegoen bertan bera.
    Eta lagun talde itzela batu ginen. Mitxel Sarasketarekin joan nintzen ni. Mitxel ere lehenengoz.
    Oso oroitzapen ona utzi dit Eako asteburuko egonaldiak.
    Kuadrilla handia osatu genuen, eta oso giro onean pasatu genituen barikutik domekara artekoak. Banan-banan agurtu -udalekuetako agurren antzera- eta sarean ikusten dugu elkar lantzean behin, batzuk bederen. Eta atsegin dut.

    lagun kuadrila ederra egin genun gainera. musu bana guztioi. hurrengo afaria nire kontu. #elurre #gorka #oskar #sagutxinho #mariluz #nerea #mitxel #ismael #arantxa #alberto … eta beste asko! #ea #poesiaegunak #poetry #basquecountry #art #literature #lagunak

    A post shared by Patxi Gaztelumendi (@gaztelumendi) on Jul 17, 2017 at 8:17am PDT

    Emak Bakia film ederra

    Oskar Emak Bakia filma egiteagatik egin da ezagun gurean, eta hemendik kanpo ere bai. Man Rayren Emak Bakia filma ikusi eta ezagutu ostean, Emak Bakia izeneko etxearen xerka arituko da Oskar. Bidaia hori, bilaketa hori erakutsiko dizu bere filmean. Man Rayren espiritua, artea eta surrealismoa film berezi eta hunkigarri batean aurkituko dugu Lapurdiko etxe horretan. Eta herri hau.

    Ideia eta asmo berriak

    Oskar Alegriak, baina, film bakarra egin du. Hala ere, bere kamerak oraindik irudi asko filmatzen ditu. Argazkiak aterako ditu kamera edo mugikorrarekin, soinuak grabatu. Jendea ezagutu. Herriak. Etxeak. Hemen eta han ibilia duzu. Eta jakituria izugarri bat bildu du bidaia interesgarri honetan bezala, besteetan ere. Gaztea da eta sormen ikaragarria du. Eta erne dago. Adi-adi. Artista bat da. Eta inteligentzia daragoio. Ezagun du hori beragaz berba edo solas egitean. Eta traturako atsegina delako lortuko ditu helburu handi eta xumeak.

    Asmo eta proiektu berri bat erakutsi zidan Iruñean egin genuen hitzorduan. Koadernoa agertu zidan. Eta hori betetzen joateko laguntza eskatu. Bigarren hitzordu bat izan dugu asteon herrian. Eta landa lana egiten aritu gara. Larrabetzu eta inguruetan. Eta ikasketa prozesu izugarria izan da niretzat. Bi gau, kafe batzuk eta solasaldi asko. Oinez ere ibili gara. Eta etxeak, bizimoduak, historia, ingurua eta gure pasarteetako batzuk erakusten saiatu naiz ni, nire apalean. Larrabetzutik ze irudi eroan duen jakin nahi nuke. Eta horregatik idazten ditut berbok. Esan eta gordetzeko. Gogoan hartzeko.

    Bizipoza zer dan!
    Libe Asua (100 urte) eta Oskar Alegria aurrez aurre berbetan.#larrabetzu pic.twitter.com/4BYcd9ZmAR

    — gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko irailak 5

    Oskar Alegria Larrabetzun bere ikerketa lan berriarekin. 100 urteko Libe Asua elkarrizketatu eta zer ez dugun ikasi gaur. #tximeleta #txilipitaña #jakintza #transmisioa #hizkuntza #natura #larrabetzu #mirasol #aldatz-txiki

    A post shared by Patxi Gaztelumendi (@gaztelumendi) on Sep 5, 2017 at 3:41am PDT

    Landa lanean eta bertoko gauzak lekuak eta jendea erakusten Oskar Alegriari. Itzel pasatu dugu egunotan.
    Sorgin bitxi kontuetan pic.twitter.com/MGJqKR1kvb

    — gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko irailak 6

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Korrika badator

    2015-02-23

    Publizitate sexista

    2015-05-07

    Adierazpen askatasuna ere arriskuan dago

    2018-01-23

twitter @iPatxi

adierazpen askatasuna

Kataluniak Independentzia

LLIBERTAT PRESOS POLITICS!
Kataluniako prozesuarekin elkartasuna
adi egon seinaleari lili

#bidegorritik 97 irratian

Kategoriak

  • #bidegorritik
  • #Patakon
  • 18/98+
  • agit/prop
  • albisteak 2.0
  • bakegileak
  • baserritik mundua
  • bide gorritik | Bilbo Hiria irratia
  • covid19 | koronabirusa
  • e-hizketan
  • Elikadura Burujabeta
  • Elikadura burujabetza
  • ETA
  • EUS
  • gaztelumendi.eus
  • gogoeta.org
  • Gu ere bai!
  • hamaiK -hamaika kontu-
  • hurrengo geltokia
  • i+g
  • ikusi eta ikasi
  • info 7
  • larrabetzutik
  • literatura
  • maitatasunetik
  • musika
  • ongi etorri errefuxiatuak
  • pasahitza
  • software librea
  • su-etena | ceasefire | tregua
  • teknologia berriak
  • telebista
  • transmedia

etiketa lainoa

arrasate bartzelona basque bertsoak bideoa bilbo bloga blogak egunkaria eh elkartasuna errefuxiatuak errepresioa eu euskal herria euskara euskaraz EZtaBAIda gara gaztelumendi gaztetxea herria hizkuntza hori bai independentzia info7 Internet irratia irratiacom katalunia kultura larrabetzu libre literatura musika notimeforlove poesia politika sarea sare sozialak susa telebista twitter wordpress zinema

gaztelumendi.eus

gaztelumendi.eus | copyleft | eduki libreak
Ashe itxura WP Royal -ren eskutik.