Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi

Maiatzaren lehena eta biharamuna

atzo maiatzaren lehena. gaur zubia batzuentzat, lan eguna besteentzat, eta lanik gabeko eguna gehiegirentzat. Eta agian, gogoeta eguna ere bai. Atzoko manifestazio, adierazpen, oihu, pankarta, pegatina eta aldarri guztiak gogoan izanda ere, gaur, bihar, etzi.. etorkizunaz aritu beharra dago, ekin, jarraitu, landu eta ahal dela hoberako eraldatu. Nik bizpahiru gogoeta eta proposamen. Gazte kezka. Etorkizuna […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia teknologia berriak

Euskaraz bizi nahi dugunon eremua da sarea

Kanpoan nengoela, ezagutzen ez dudan kazetari batek elkarrizketa bat egiteko galdetu zidan. HABEko ikasleentzako zela gogoratzen dut. Badakit zenbat kostatzen den, eta ez diot inoiz inori elkarrizketa egiterik ukatu; eta egin ditut batzuk, gai batekin ez bada bestearekin. Ziurrenik, elkarrizketatu baino elkarrizketatzaile izango nintzen gehiagotan. Kontua da, gerora ez dudala jakin elkarrizketa hori argitaratu izan […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Giza Eskubideak BAKEA eta konponBIDEA

2014ko urtarrilaren 11 hau historikoa izateko bidean dago. Bidea. Gorde berba hori, gogoratu hiri hau. Etorkizuna marrazten ari gara, bidea eginez. Gelditu barik bidean. Ezin nekatu bidean. Bidea da burruka. Gure BIDEA, hemen eta orain.

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia

9 urtez hemen, idazten

Urteak eta egunak badoaz, bata bestearen atzetik. Eta urteak 9 dagoeneko blogari ekin nionetik. 2004ko abenduan abiatu nuen komunikazio proiektu xume hau, eta nahiko gerra emateko aukera izan dut geroztik. Nik eta beste askok. Eta hemen jarraitzen dugu, hasierako ilusioarekin ez dakit, baina zer edo zer esan adierazi idatzi kontatu edo aditzera emateko gogoarekin. 2004ko […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

kazetari independentista

Kazetaritza, informazioa eta komunikazioari lotuta bizi naiz, bizi dut. Irratian, telebistan, prentsan eta Interneten aritu naiz luzez. Ari naiz. Independentista naizela esango nuke, txiki txikitatik. Banaiz oraindik. Nazioarteko berriak jarritzen ditut, munduari so nago, leihoak irekita. Eta Internetek aukera ederra ematen digu, kazetari izan, informatzeko, independentista jarraitu eta munduari begirik ez kentzeko. Ametsok bizi naute, […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi

Hurrengo geltokia

Eta halako batean fisioterapeutak bizkarreko minaren zergaitiaz jakiteko, galderak egiten dizkizu. Bizitzaz. Lanaz. Erritmoaz… eta mina arindu beharrean kezka eragiten dizu. Bizkarretik burura. Gero hazurrak, eta bestelakoak bideratzen saiatzen da. Minak ekarriko du atsegina. Ekaitzak barea. Eta galderak zeure buruari. Kezkak irakuten du. Minak ere bai. Ezer ez da kasualitatea. Jezartzen zaren aulkiak, bileren edo […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi info 7

#askegunea Aspaldian ezagutu dugun desobedientzia zibil ekintza handiena

Herri Harresi kolpeka hautsi dute, ondo kostata. Egunak eman ditu Askegunea eremuak erresistentzia lantzen, elkartasuna hizki handiz idazten, komunikazio eremu librea sortzen… Donostiako bulebarrean. Gau eta egunez, gazte mugimendua eta herritarrak elkarrekin. Urkulluren ertzainek, Iñigo Cabacas hil zuten gorputz polizialeko kideek, bi ordu eta erdi luzez… banan banan atxilotu eta kanporatu dituzte bertan batutako milatik […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi literatura

Nazioarteko antzerki eguna – World Theatre day

Martxoaren 27an, urtero ospatzen da nazioarteko antzerki eguna. Gurean ere bai. Eta urtero antzerkigile ezagun batek manifestua idatzi ohi du. Aurtengoan Dario Fo egileari suertatu zaio langintza hori. Eta mundu osoan zabaldu da bere mezua, eta hainbat hizkuntzatara egokitu dira bere adierazpenak. Euskaraz ere badago nazioarteko antzerki eguneko manifestua, eta zenbait antzerkilarik manifestua bera bideoan […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus larrabetzutik

korrika Euskal Herri osoan

Andoainen hasi zen, duela hamar urteko Egunkariaren itxiera gogoratuz, atzo gurean, gaur beste nonbaiten, bihar han… eta domekan azkenik Baionan bukatzeko. Gaur denok horretaz mintzatu gara, pozik, alai. gogoan ditugu herriko uneak, irudiak, koloreak, giroa, gogoa eta ilusioa. Korrika hori dana delako. Eta gehiago. Korrika zazpi Euskal Herriak dira, hamaika herri, amets ugari…. emozioa. Txikienek, […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus i+g ikusi eta ikasi larrabetzutik

Sare sozialak berbagai gaztetxean

Sare sozialak izan ditugu mintzagai Larrabetzuko gaztetxean. Dozena bat lagun batu eta dinamika parte hartzaileak egin ditugu. watxap Gaztetxean gehienek erabiltzen dute telefono bidezko mezularitza azkar sistema modazkoa. Gaztetxeko taldea daukate antolatuta, eta mezu azkarren bidez kordinatzen dituzte gauza asko. Erabakiak hartzeko ez dutela erabiliko adostu dute, batzar batean. Erabilgarritasuna ikusten diote. Gehienek egun osoan […]