-
ikasturte interesgarria abian
Maila askotan.
Iaz Altsasuko adierazpenak, gauzak bere bidean kokatzen hasteko abiapuntua jarri zuen. Ulertu zuenak, ulertu bide zuen. Eta gauzak aldatzen hasi ziren. Eztabaida pizten.
Gerora, adierazpen berriak. Altsasutik Bruselara.
Hegoafrikako mundialetik ere berri asko heldu zaizkigu aurten. Espainolen nagusitasunak, inperioaren mezua hedatu da. Eta nabaritu da gurean. Hegoafrikak gehiago ere eman digu, ordea.
Beste olatu bat da ordea, orain hasten dena. Hasi dena jadanik. Kontua ez da ETAk zer esan duen, baizik eta ETAk zergatik adierazi duen domekakoa.
Jakitera eman du, aspalditik martxan dena. Apurka apurka eman du ezagutzera egoera berri honi buruzko bere jarrera, baina oraindik, murgiltzenago beharko du ETAk ere egoera berriaren baitan.
Ikasturteak baina, agente gehiago behar ditu. Irakasleak ez ezik, ikasleak ere aktibatu beharko ditu. Eta sukaldariak. Eta ofizinistak. Txoferrak eta garbitzaileak. Eta horretan dugu, nik uste ikasgairik gogorrena.
Ikasturtea hasi da, eta ez luke opor osteko strees edo krisirik egon behar. Hori utzi dezagun politikari profesionalentzat, tokiz kanpo harrapatu dituelako egoerak.
Kurtsoan, zer ikasi ugari izango dugu. Baina orain arteko irakaspenek ere balioko digute, guztiek. Argel, Lizarra, Loiola, Oslo, Zurich, denak dira baliagarri. Karrantzatik, Otsagiraino… badugu geografia lekzio ederrik. Aturritik Ebroraino ere bai. Pirineoen esangura erakutsi behar diegu orain, errektoreei.- Eskolarako ere, testuliburu onak behar ditugu. Idatziak, koadernoak, kaierak, estiloa. Aditzak eta ekintzak.
- Ez zaigu faltako irakasle handi ustekorik –hizkuntza kontuetan adibidez– edo Etika leziorik -interesgarria BBC telebista kateak ETAren izendapenei buruz idatzitakoak .
- Gurean zein nazioartean garrantzitsua denak, zelan hartu dezake garrantzia gutxiago ondoko estatuetan? Ulergaitza erromatar hauen jarrera.
- Baina guztiak izango dira beharrezkoak.
Ikasturte hasieraren jarraipena egiten, lan bikaina Zuzeu agerkari digitaleko erredakzioa egiten ari dena, biba zuek!
-
Osteguna
Kosta egin zait ohetik altxatzea.
Gehiegi kostatzen zaigulako abuztuan oheratzea. Beti berandu, beti beste bat beste bat… espuela publica vasca maite dugulako.
Aurrera doan herria gara, eta egunsentiak maite ditugu. Jaiak eta elkarrizketak, txoznetako altabozak, oinetako bustiak, samatik eskegita daramagun zapia, ozen eta apal entzuten diren ahotsa, belarrira esandakoak…
Herriko jaien ostean, etorri dira kapitalekoak, itzelak, eta astelehena oste eguna.
Baina gaur hasten dira herrian Eleizaldekoak ere… eta, eta…. eutsi egin behar erronkari.
Aste Nagusia handia da gero! nagusiek, jauntxoek nahi baino gehiago gainera. Handi dira konpartsak ere, eta bikain demostratu dute.
Itzel pasatu dugu, egunez eta gauez, goiz eta arratsaldez, hemen eta han.
Biba zuek! Bilboko konpartsetako kideok. Gora Kaskagorri eta Txori Barrote, inoiz baino gehiago ikusi zaituztegulako jaietan.
Marijaia agurtu, eta Akermarirekin lokartuko gara gaur, eta bihar…. barriro osteguna. -
jaietan zer?
Abuztua, oporrak, errepidea, hondartzak, kalea, giroa…. eta herriko jaiak.
Abuztuaren erdialdean, ospatzen dira gurean jaiak. Hirulau egun, bete beteak.
Aurten be, atejoka dauz, gaur gaueko afariagaz sartuko garelako jai giroan, bihar txupinazoa eta odolostejana tabernetan, etzi Andramari eguna, eta umeena astelehena. Egunero 24 orduz kanpoan egoteko aitzakia mordoa.
Nork bere herriko jaiak izaten ditu kuttunen, baina… gurean badira herriko jaiekin be, amorratzen jartzen diren adin guztietako karka batzuk.
Pozik bizitzeko dira jaiak, urtekoak batzeko, ondo pasatzeko… aldarrikatzeko eta kantu egiteko, lagun artean jan edanak egin, eta dantza egiteko…
Larrabetzuko jaiek, bloga ere badute aurten. larrabetzu.org/jaiak -
Brian Currin
Argiako kazetari Lander Arbelaitz Hegoafrikan izan da, mundialaren kari.
Han, futbolaz landa badela gauza gehiago erakutsi digu. Eta ARGIA aldizkarian argitaratu ditu zenbait elkarrizketa interesgarri.Besteak beste, Brian Currinen bulegoan azaldu zen. Eta Hegoafrikari buruz bezala Euskal Herriari buruz berbetan jarri zen berarekin.
Eta irudiok jarri dizkigu orain aukeran.Arretaz jarraitu ditut orain arte Brian Currinek Euskal Herrian zein Madrilen eman dituen hitzaldiak. Internetetik eta bideo streamming bidez. Egin dizkioten elkarrizketak, prentsan agertutakoak eta ondo gogoan dut Iñaki Sotok GARA egunkarian egin zion elkarrizketa berezia.
Gero Bruselako adierazpena heldu zen, eta geroztik beste giro bat somatzen da gurean.
Arretaz ari naiz jarraitzen aspaldiko guztia. Sarritan ozen ez mintzatu arren, gauzak gertatzen jarraitzen dute. Gertaerak ez dira maiz albiste, eta albiste ezare atzean egon daiteke gertaerarik handiena. Eta hori guztia gauzatzen ari da da, apurka apurka.
Gauza berriak datoz, ekimen ezberdinak… Currinek badaki hori guztia, eta horregatik du horrenbesteko konfiantza hemen gertatzen ari denaz. Eta guk ere izan dezakegu berak esaten duenarengan.
Beraz, bere berbak adi eta patxadaz jarraitu beharrekoak dira, dudarik gabe. -
Zuk ere parte hartu dezakezu
Kanaldudek klip klap lehiaketa herritarra antolatu du.
kanaldude.org
Lehiaketa interesgarria. Euskarazko telebista zer den, euskarazko fikzioa, ikusentzunezkoak…
-
Zuretzako hitz ederrak
Batzuetan, hemen be, berba polit bat esatea da gauzarik zailena.
Zelan asmatu, zelan adierazi…
Eta orduan, pentsakor, ezer bururatu ez, eta burua asmoz beterik.
Orduan lagunen kantak hartu, eta kantuan hasten zara ia ia…. zer esango konturatu barik.
Berbarik politenak, kantu bilakatuta.
Kanta eder bat, Peiremans taldearena.
Irudiak Bonberenea gaztetxean grabatuak. Suffle oparian bilduak. -
itxuraldatzen
Sasoi berriak datoz. Koloretsuagoak. Kalera ateratzekoak.
Identitate digitala astintzeko unea heldu ote da?
Beti frogatzen, beti ikasten, beti aldatzen… aldaketa konstantea delako besteak beste sarearen logika ere.Horrelakoetan, norbera gogotsu egoten da, aldaketok gauzatzeko, eragiteko… baina lagunen iritzia be eskertzen da. Komunikazioa, eta Interneten areago, bat baino gehiagoaren kontua da eta. Blogak be, elkarrizketan oinarritzen direla uste duenetakoa naiz ni.
Eta kontua ez da soilik zer idatzi, zer esan… zelan egin be garrantzitsua da. Eta horretan diseinuak, irudiak, asko lagundu dezake. Esan nahi duzun horren lagun be badelako. Hori pentsatzen duenetakoa naiz ni behintzat.
- tipografiak
- koloreak
- diseinua
- ikusgarritasuna
- edukien arkitektura
- irakurterreztasuna
- itxura
- esangura….
-
gaur greba orokorra
-
Suizidio informatiboa
eitb puntu com-entatzearren
lortuarte cc
Domeka egurdia Euskaldunan. Astelehena Euskal Herrian. Aje kontuak izango dira agian.
Bateko eta besteko irakurtzeko aukera izan dut. Batzuen pozak, besteen etsipena. Tartean, informazioa. Des-informazioa, edo manipulazioa.Adibide txiki bat, baina errealitatea bere handitasunean jasotzen duena.
- twitter.com/ eitbcomNoticias Los partidos hablan de ‘suicidio polÃtico’ y ‘paranoia’ tras el acuerdo EA-Izquierda Abertzale http://bit.ly/ch41bL
- Twitter mezu horretako loturari klik egin eta…
PSE y PP califican el acuerdo de ‘suicidio polÃtico’ o ‘paranoia’
Beraz, partidos esan nahi duenean PSE eta PP dira eitb-rentzat. Alegia 140 karakterretara mugatu beharreko mezuetan, hain dira mugatuak… ba horixe. Ondorioak zuek atara. Paranoia kontua izango da, guzti hau eragin duena.
Labur idazteak ez luke suposatu behar, gainontzekoak laburrak direla pentsatzeak, baina tira.
-
11amaika ikusteko, 11 minutu eta 11 segundutan
11amaika telebistara joaten gara astero. Eta bertan webtv apal bat egiten saiatzen. Eta sarean eskaini. Eta elkarrizketa sortzen ahalegindu. Eta horrela aste bat eta beste bat, bat eta bat magazinean.
Gureak dira ideiak eta gidoiak, gure zuzendaritzapean egiten dugu. Errealizazioan jo ta su aritzen da Lander, Oskarrek aholkuak eman ohi dizkigu, eta Anek hasieratik lagundu digu saioa patxadaz egiten. Erredakzioko Anek, edo Ainarak, edo Ziharak edo Ikerrek asko lagundu digute, asko dugu beraiengandik ikasteko.
Albisteak 2.0.011 from Albisteak 2.0 on Vimeo.
Hamaika telebista ikusi ikusten da. Horretaz jabetu gara. Orain Internet bidez, 24 orduz ikusi daiteke, munduko edozein txokotatik. Euskal Herri osoan dago ikusgai, eta horrela ikusi daitekeen telebista bakarra da gainera.
Hamaika eta Internet lotuta daude, eta horretan bidelagun gaituzte.