Korrika
Euskal Herria ezagutu, maitatu eta gozatzeko aukera
Julen Kaltzada euskaltzaleak sekulako memoria dauka. 1980an Korrika zelan asmatu eta abian jarri zuten kontatu zuen aurrekoan Hamaika telebistan. Nik bota nion gonbidapena, eta esperientzia itzela izan zen berarekin emandako ordu bakoitza.
Gaur gauean Julen Kaltzada eta biok @HamaikaTb​n egongo gara #Korrika berbagai hartuta. Julenek esateko asko dituhttps://t.co/GKfLom4Kdz
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko apirilak 4
#Korrika20 Gaur 21:00etan ZUZENEKO saio berezia, konexioak, erreportaiak eta @iPatxi eta Julen Kaltzada zoro zoragarriari horietako bat! pic.twitter.com/2AiUtHvjLt
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) 2017(e)ko apirilak 4
Zehaztasun handiarekin, orduko pasarteak, zailtasunak, pozak eta bestelakoak jendaurrean jarri zituen, telebista bitarteko zela. Korrikari buruz berba egitera joan ginen biok. Hasieratik ezagutzen du berak, eta nik edizio batzuetako bitxikeriak, oroitutako kontuak eta gogoeta batzuk partekatu nituen berarekin.
Eta saioaren bukaeran esan nuen bezala Korrika bizizea Euskal Herria ezagutu, maitatu eta gozatzeko aukera paregabea da. Eta edozein unetan, edozein lekutan, guztion eskura dagoen gauza zoragarri bat. Baliatu dezagun.
Korriki be #Marabilli dalako!
BiBA ZUEK! pic.twitter.com/uqgw2RAN4V— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko apirilak 5