-
Horrelakoa da bizitza! #blacklivesmatter
Errealitatea berria, nazioarteko mobilizazioak arrazakeriaren kontra, beltzen aldarrikapenak, Spike Lee zuzendariaren lanak, Negu Gorriak taldea sortu zela 30 urte. Koktel kultural izugarria da. Egunotako pentsamenduak, kantuak, mobilizazioak eta irudiak sailkatu eta gogoeta txiki bat egiten saiatuko naiz.
Bart DO THE RIGHT THING pelikula ikusi dut, @SpikeLeeJoint zuzendari eta ekoizlearena.
Ederra.
Gauza asko testuinguruan jarri eta hobeto ulertzeko. Han zein hemen.Eskerrik asko @negugorriak #radioRahim Horrelakoa da #bizitza! pic.twitter.com/fGy1azqFpZ
— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) June 11, 2020
Do the right thing!
Spike Lee zuzendariaren filma ikusi eta biharamunean guztia berrosatzeko beharra ikusi dut. Filmea ikusi aurretik, azken egunotan Spike Lee beraren mezuak, iragarpenak, bideoak ikusten aritu naiz. Eta gogoa piztu zait filmografia osoari ekiteko. Duela bi urteko Zinemaldian, bere azken lana ikusi nuen, Harkaitz Canok gomendatuta. Kasualitatea edo ez, Black is Beltza Fermin Muguruzaren lana jaialdi berean estreinatu zuten.
Do the right thing pelikula berezia da. Beltzen auzoko errealitatea irudikatzen du. Eguneroko bizitza. Italiar-amerikar (zuri) batzuen pizzeria. Familiak. Harremanak. Polizia. Musika. Irratia. Liskarrak. Eta Radio Rahim maitagarri bat tartean, bigarren plano baten hasieran, baina zurrunbiloaren eta gatazkaren erdigunean gero.
Negu Gorriak 30 urte
Aste honetan bertan Fermin Muguruzak gogoratu du efemeridea. 1990an beraien orduko proiektu musikal berriari eman zioten hasiera. Rap musika euskaraz. Public Enemy Parisen zuzenean ikusi ostean suspertutako sukarraldia. Kortatu itxi eta hurrengo proiektuari ekin zioten Muguruza anaiek, besteak beste. 90ko hamarkadako hasierako kantu hoiek narratiba eta estetika berri bat eskaini zioten gure kultur panoramari. Hiru harmakada beranduagoa nabarmena da guzti hori.
30 urte
30 años
30 ans
30 years
Negu Gorriak gara, betirako gogoan.#iñigoadiorikez pic.twitter.com/Sr3Tq67qCx— Fermin Muguruza (@muguruzafm) June 5, 2020
Urtebete lehenagokoa da Spike Lee zuzendariaren Do the right thing filma. Estetika hori, sanpleak, dantzariak, maitasuna eta gorrotoa… isladatzen ditu Irungoen proposamenak, Euskal Herrian berritzailea izango dena.Eta beste irudi hauek testuinguruan kokatu ditut, 30 urte beranduago.
Agian, orduko zurrunbilo hura orain beste patxada batekin aztertuz. Begirada mantsoagoarekin, ia antropilogikoki. Begirunearekin. https://t.co/4BN9TiEBUj— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) June 11, 2020
George Floyd gogoan
Blacklivesmatter mugimendua nazioartean
Poliziaren eskuetan hil zen George Floyd. Irudiak mundu osoan ikusi ditugu. Bere lekukotasuna mugikorrek grabatu zuten. Ikusgarritasun globala izan zuen bere heriotza ankerrak. Poliziaren kontrako oldarrialdia abiatu zen, bere hiritik mundu osora. Beltzen eskubideen alde ez ezik, faxismoaren kontrako mugimendua antolatu zen nazioartean. Trump bera izutzeraino. Blacklivesmatter mezuak, ozenki adierazi du beltzen bizitzak duen garrantzia.
Euskal Herrian ere mobilizazio potenteak egitea lortu da. Iruñean Gora Herria! mezuarekin eta hiriburuetan beltz eta afroeuskaldunek deitutako mobilizazioak jendetsuak eta ikusgarriak izan ziren.✊ðŸ¿Justiziarik ez badago, ez da bakerik izango.
If there is no justice there will be no peace.
Orain Bilbon#BlackLivesMatter pic.twitter.com/QViGRc79dx
— Komite Internazionalistak (@Komiteak) June 7, 2020
✊ðŸ¿George Floyd oroimenean, bizitza beltzak garrantzitsuak dirá esta arrazakeriaren aurka.
✊ðŸ¿En memoria de #GeorgeFloyd, las vidas negras y contra el racismo.
Justiziarik gabe bakerik ez.
No hay paz sin justicia.@CnaaeB @sosracismobiz #BlackLivesMatters#AllAfricanLivesMatters pic.twitter.com/qf5PFwqzWJ— Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia (@oeebizkaia) June 7, 2020
3 brothers
Hiru anaia ekarri gura izan ditu gogora Spike Lee zuzendari eta aktibistak ere. Film labur bat osatu du atoan. George Floyd hil berriaren heriotzak, Radio Rahim nola hil zuten gogorarazi digu bapatean, baina filmea egiteko, antzeko beste egoeraren bat ere ezagutzen zuen zinema zuzendari konprometituak. Lan honetan, Radio Raheem. Eric Garner eta George Floyd gogoratu eta omendu gura izan ditu, fikziozko irudiak eta errealak parekatu eta partekatuz.
3 Brothers-Radio Raheem, Eric Garner And George Floyd. pic.twitter.com/EB0cXQELzE
— Spike Lee (@SpikeLeeJoint) June 1, 2020
(oharra: txio hau eta Spike Leeren irudiak ondo ikusteko, twitter bidez zabaldu)
Zinema, musika, kalea, artea, sarea, mezuak…
Musika eta zinema, aldarrikapenak eta kaleko kartoizko mezuak, beltzen eskubideak eta arrazakeria. Atzo eta gaur. Gogoeta, kontakizun eta narratiba koloretsu bat faxismoa eta arrazakeriaren kontra. Guztien eskubideen alde.
-
Fermin Muguruza musikariaren playlist eta artikulu ederra osatu du Roberto Herreros aktibistak
Roberto Herreros ezagutuko duzue beharbada. Musikaria, aktibista, idazlea ere bai. Oso tipo fina. Ez dut pertsonalki ezagutzen, baina aspaldi idazten diogu elkarri, eztabaidaren bat ere izan genuen berak eta Isidro Lopezek plazaratu zuten liburuaren pasarte batzuei buruz. Noizbait egingo dugu El estado de las cosas Kortaturen diskoaren inguruko solasaldi eta entzunaldi bat. Liburua irakurtzeko ederra izan zen, duda barik. Eztabaidagarriak ere bertako edukiak.
Baina oraingoan, eta konfinamendu garaia dela baliatuz, Fermin Muguruzaren bakarkako proiektuetako abestiekin osatutako playlist bat sortu du Robertok. Eta testu eder bat jarri sare sozialetan. Irakurtzeko eta musikaz gogoeta egiteko.
Berari eskatuta, testua hona euskaraz ekarri dut. Mila esker Roberto.
¿Está la carrera en solitario de @muguruzafm a la altura de sus dos grandes grupos? Como experimento, he elaborado una playlist con temas propios de Fermin Muguruza, tres versiones y diversas colaboraciones.
Asà lo veo yo 👉 https://t.co/HJx57dYTPq https://t.co/zBCJGysFnG
— Roberto Herreros #PlanDeChoqueSocial (@robertoherreros) May 3, 2020
El estado de las cosas de Kortatu: lucha, fiesta y guerra sucia (Lengua de Trapo, 2013) liburuan, non Isidro Lópezek eta biok euskal rock erradikala garatu zen testuinguru historikoaren azterketa proposatzen genuen, azaltzen genuen zaila dela ez pentsatzea azken hogeita hamar urteetako gure testuinguru kulturalean Kortatu etengabe agertzea ez dagoela lotuta Fermin Muguruzaren adar politiko eta musikal ezberdinekin.Ferminek, Kortatutik haratago, ikuspena irabazten jarraitu badu, Kortaturen historiako beste protagonista batzuekin batera (Iñigo anaia hil berria kasurako), une egokian urratsak egiten jakin duelako da. Beharbada, Negu Gorriak-en aldaketa izan zen bide horretan egin beharreko urrats erabakigarria, Kortaturen ospearen gailurrean, hain zuzen. Gero, Negu Gorriak taldetik bere bakarkako ibilbidera igaro ondoren, Dut taldearekin ‘Ireki ateak’ diskoa egin ostean.
Bi talde handien parean dago bakarlari bezalako egindako bide hau? Hori zalantzan jarri da. Behin Isidroren lagun belgikar batek, Fermin Muguruzaren irudiarekin interes handia duenak, galdera mamitsua egin zion: “Uste duzu egunen batean Muguruzak maisulan bat sinatuko duela, ‘Clandestino’ bezala?“. Nire ikuspuntutik, agian ez, baina baita –agian oker egongo naiz– Manu Chaok, bakarka, ‘Clandestino’-n eta, neurri txikiagoan, ‘Siberie m’etait contéee’-n dauden kantak baino askoz gehiago emango ditu.
Esperimentu gisa, playlist bat egin dut Fermin Muguruzaren kantuekin; hiru bertsiorekin eta hainbat lankidetzarekin. Azken horien gainean, a priori deigarriagoak diren batzuk utzi ditut kanpoan, hala nola Mala RodrÃguezekin Esne Beltzaren Gora! diskorako egin zuena, ahaltsuagoa iruditzen zaidalako Ari rap abeslariarekin egindako Armagideon tenoreko aztarnak, Muguruzak bere hirugarren albumean bakarka egindakoa. Irizpide berari jarraitu diot beste lankidetza batzuekin, hala nola Zebdak Ferminen bi kantutan egin dituenekin, ez baitira zerrendan sartu.
Era berean, kasu batzuetan, estudioan grabatutako grabazioen ordez, Rob Smith (Smith & Mighty), Peter D. Rose (More Rockers), Toy Selectah edo Zion Trainen kantuak jarri ditut, jatorrizkoak gainditzen zituztenak —eta batzuetan hobetzen ere bai—. Urrun-ekin, aldiz, biak sartu ditut, jatorrizkoa eta Mad Professorek egindako erremixa.
Harritu egin nau, neurri batean, 40 korte batzeak. Hain zorrotza ez zen irizpide batekin, agian, 50ra iritsiko litzateke nire zerrenda.Hain zorrotza ez den irizpide batekin, agian, 50era iritsiko litzateke.
Fermin Muguruzak Negu Gorriak-en ostean egin duen
ibilbidea desberdina da, eta ez dago hanka sartzetik salbuetsita (Zuloak proiektua buruan), baina ez dago horrelako bilduma batez harro egoteko moduko artista askorik. Kontuan hartzen badugu, gainera, Muguruzak The Suicide of Western Culture lanarekin duela hiru urte baino gutxiago argitaratu zuela B-Map 1917 + 100 ahaltsua, ziurrenik bere albumik onena ‘Borreroak milaka aurpegi hartatik, agian zentzuzkoena ez gutxiestea izango da.
MUGURUZA Fermin Muguruza: Kortatu eta Negu Gorriak baino haratago
-
Neska mutikoekin oinez egiteko ibilbide laburrak
Domekarekin, gure neska mutikoak kalera irtengo dira. Ordubete, asko jota kilometro baterainoko distantzian.
Neurri berria da, beharrezkoa, eta kalera irten eta oinez ibiltzea be aukera bat izan daiteke.
Horregatik, Larrabetzun errez egiteko zazpi ibilbidetxo prestatu ditugu eta sarean zabaldu. Egunero ibilbide ezberdin bat egiteko aukera eskainiz.
Larrabetzuko zazpi ibilbide, egunero bat
PDF moduan deskargatzeko aukera.
-
Zapatisten mezua munduari
[ EZLN-k munduari ]
Egoera hau zelan bizitzen ari garen:
Lasaitasunez, asalduraz eta zuhurtziaz. Komunitatean, hau da, hiritik kanpo, egoera oso bestelakoa da; elikagaiak baratzean daude, arto-erreserbak eta indabak daude, egunero hartzen ditugu ur bero sendagarriak, gorputza lantzen dugu nekazaritzan eta abeltzaintza txikian.
Izua ez da hain handia, ez baitago eguna galtzeko adina denborarik Fake News hoiek irakurtzen, konspirazio-teoriak eta gobernu txarraren kateak ikusten. Harreman sozialak zuzenak eta beharrezkoak dira, elkartasuna erabatekoa da ezaguna denarekin eta arrotzarekin.
Bizitza ez da gelditzen, ez da etxean geratu behar, animaliak gosez hilko lirateke eta makrak galdu egingo lirateke.
Ez dago Estatuaren laguntzen gaineko itxaropenik; estatuak, historikoki, lur horiek ustiatzen utzi eta baimendu duelako. Eskolan eskolarik ez duten haurrek beren kultura eta hizkuntza baino gehiago ikasten dute beren familiekin, batez ere aitona-amonekin.
Bizi ditudan pentsamendu politikoei buruz: modernitate kapitalistaren alabak krisi bakoitzean eliteak aberasteko, zaurgarrienak desagertzeko eta etxean, geldirik, klase ertain izutsu eta eroso bat uzteko diseinatuta daude, izu-informazioa kontsumitu eta diru gutxi gordeta munduaren amaiera balitz bezala xahututa.Munduaren amaiera kapitalismoaren garaipenarekin eta bizia suntsitzeko sistema konplexuarekin eta planetari eusten dioten elementu naturalekin hasi zen.
Osasun-larrialdia ez ezik, beste hauek ere baditugu: larrialdi klimatikoa, ur-eskasia, gerraren biktimak diren errefuxiatuena ekialde inguruan, narkotrafikoarena Latinoamerikan eta ingurumen-errefuxiatuena beren bizi-ekosistemak suntsitzeagatik, emakumeen kontrako biolentziaren hazkunde esponentziala kontinente guztietan, eta ustelkeria gero eta gogorragoa gobernu-maila guztietan; krisia sistemikoa da, eta irtenbideak berdin-berdina izan behar du. Ez da nahikoa eskuak garbitzea eta maskara jartzea, beste mundu posible batzuk eraiki eta amets berriak behar ditugu. .
Gure elikagaiak ereitea, antolatzea, medikuntza naturala berreskuratzea, zientzia autonomoan laguntzea, eskola, ikastetxe eta pluribertsitate libre gehiago sortzea, krisietan arrakalak aurkitzea eta bizimodu kolektiboa birplanteatzea dira matxinatuen zereginak, batzarretako akordioetatik sortzen diren beste askorekin batera.
Animo kolapso globalaren sintometako bat bizitzen ari garen garai honetan, birus hau gizateria eta mundua kutsatuta dituen ugarietako bat da.
Ez naiz etxean gelditzen, gure lana da behekoekin antolatzea, basoan eta oihanean bizi direnekin, kapitalismo patriarkalaren birusak eta haren gaitz guztiek (pandemiak, erausketa, matxismoa, kolonialismoa, diskriminazioa, indarkeria, ekozidioa, etnozidioa, inperialismoa eta alderdi politikoen sistema) beste mundu batzuk eraikitzeko.
Carta de zapatistas ï¸
Del ejército zapatista para el mundo:
Del EZLN
Sobre cómo lo estoy viviendo:
Con tranquilidad, rebeldÃa y prudencia. En la comunidad, es decir fuera de la ciudad, la situación es muy otra; los alimentos están en la huerta, hay reservas de maÃz y frijol, todos los dÃas tomamos aguas calientes medicinales, ejercitamos el cuerpo con en el trabajo agrÃcola y de pequeña ganaderÃa.
El pánico no es tan grande porque no hay suficiente tiempo como para perder el dÃa viendo Fake News, teorÃas de conspiración y las cadenas del mal gobierno. Las relaciones sociales son las justas y necesarias, la solidaridad es absoluta con el conocido y el extraño.
La vida no para, no hay como quedarse en casa, los animales morirÃan de hambre y las chakras podrÃan perderse.
No hay expectativas sobre ayudas del estado, el estado históricamente ha abandonado y permitido la explotación de estas tierras.Los niños sin clases en la escuela aprenden más de su cultura y lengua en casa con sus familias, en especial con sus abuelas y abuelos.
Sobre los pensamientos polÃticos que me atraviesan: Las ciudades hijas de la modernidad capitalista están diseñadas para enriquecer a las élites en cada crisis, para desaparecer a los más vulnerables y dejar en casa, inmóvil, a una clase media asustadiza y cómoda, que no hace otra cosa que consumir información de pánico y gastar su poco dinero guardado como si fuera el fin del mundo.
El fin del mundo comenzó con el triunfo del capitalismo y su complejo sistema de destrucción de la vida y los elementos naturales que sostienen el planeta.
No sólo tenemos una emergencia sanitaria, tenemos una emergencia climática, de escasez de agua, de refugiados vÃctimas de la guerra en medio oriente, del narcotráfico en Latinoamérica y refugiados ambientales por la destrucción de sus ecosistemas de vida, tenemos un incremento exponencial de femicidios en todos los continentes y una corrupción cada vez más descarada en todos los niveles de gobierno; la crisis es sistémica y la solución lo debe ser igual. No basta con lavarnos las manos y ponernos una mascarilla, tenemos que construir otros mundos posibles y tejer nuevas arcas.
Sembrar nuestros alimentos, organizarnos, recuperar la medicina natural, apoyarnos en la ciencia autónoma, crear más escuelas, colegios y pluriversidades libres, encontrar grietas en las crisis y re-plantearnos el modo de vida colectiva, es la tarea de las y los rebeldes, junto a muchas a otras que surjan de los acuerdos asamblearios.
Ãnimo en este tiempo en el que estamos viviendo uno de los sÃntomas del colapso global, este virus es uno de los muchos que tiene infectada a la humanidad y al mundo.
No me quedo en casa, nuestra tarea como insurgentes es organizarnos con los de abajo, con los del páramo y la selva, para construir mundos muy otros donde el virus del capitalismo-patriarcal y todos sus males: pandemias, extractivismo, machismo, colonialismo, discriminación, violencia, ecocidios, etnocidios, imperialismo y sistema de partidos polÃticos, no puedan entrar.
Att. #SombreroRojo - agit/prop, covid19 | koronabirusa, gaztelumendi.eus, hurrengo geltokia, i+g, ikusi eta ikasi, teknologia berriak
[ leihotik mundura ] 20:20
Komunikazioa.
Komunitatea.
Gure leihoek hori erakutsi digute. Krisi sakon honetan, leihoak eta balkoiak bilakatu dira komunikazioa eta harremanen ordezko. Nola gauden ikusteko, arnasa hartzeko, lagun eta auzokideekin hitz egiteko, eta munduari gure berri emateko.Leiho teknologiko bat ireki dugu, sarean. Komunikazioa lantzeko, teknologia berriak (bideoak, streaming-a, txatak, sare sozialak) baliatuko ditugu.
Gorka Julio Teketen eta biok hizketan hasiko gara, baina elkarrizketak ireki eta gonbidatuak izango ditugu gure kanal honetan.
Ekonomia, kultura, krisi honi buruzko kontuak, kezkatzen gaituzten gauzak hartuko ditugu hizpide.
Osteguna, apirilak 16
arratsaldeko 20:20ean
[Â txaloen ostean ]leihotik mundura 20:20
Zu ere gonbidatuta zaude.
Komunitatea.
Komunikazioa.Albisteak 2020 – Gaur ere leihora aterako gara, hitz egitera: https://t.co/jVnP0iZSEv #etzi
— Etzi Portu Maritimoa (@etzipm) April 16, 2020
-
Umeak | Francesco Tonucci
Umeak, ikasleak, etxeetako gazteenak… ze handiak!
Egunotan osasuna eta ekonomia, lana eta pandemia, enpresak edo testak… baina inor gutxi ikusten dut arduratzen gizarte honetako txikienekin. Ez da neurri bakarra proposatu beraiengan pentsatuz. Lehenengoak izan ziren eskolak itxi eta etxeetan sartzen. Eta hor jarraitzen dute, tinko! Esan zaien guztia egin dute, baina ez zaie deus ere galdetu, zer egin, edo zelan egin. Zer antolatu, edo zelan antolatu. Kirola egin ezinik, etxeko lau hormetan zarratuta, eta gainera gehienak eredugarri…Francesco Tonucci Haurren hiria idatzi eta sustatu zuen idazle eta pentsalaria da. Mundu mailan, haurren eta umeen neurrira sustatzen ari da hirigintza, eta nazioarteko herrien sare bat sortu da.
Aurreko egun baten El Pais egunkarian elkarrizketatu zuten eta gaur, patxada apur batekin aritu naiz irakurtzen. Azpimarratzen. Ikasten, azken baten.
Francesco Tonucci: Aitona-amonei jokoak gomendatzeko deitzea onena, haiek haurrak izan ziren jokoak asmatu behar zirenean
Zer da itxialdi honetako txarrena umeentzat?
Ezin ateratzeak izan beharko luke, baina gezurra da, zoritxarrez ez baitziren lehenago ere ateratzen. Haurrek irten egin nahi dute, eta heldu baten eskutik bakarrik atera daitezke. Beraz, garrantzitsua da haurrak berriz ateratzea, koronabirusaren barruan eta kanpoan. Etxean geratzea baldintza berria da, autonomoa ez izatea ez da hala. Espero dut haurrek entzierro honen indarrarekin erakutsiko digutela zenbat eta autonomia eta askatasun handiagoa behar duten.Oso interesgarria da haiek nola erreakzionatzen duten. Konfinamenduaren lehen egunetan, bideo bat bidali nuen haurren hiriko nazioarteko sareko gure hirietara, beren iritzia eskatzeko eta alkateei aholkuak emateko aholkuetarako dei egitera animatuz; paradoxikoa iruditzen zitzaidan mundu guztiak psikologoei gurasoentzako aholkuak eta irakasleentzako pedagogoak eskatzen zizkiela, eta inork ez zuela haiengan pentsatzen.
Haurrek eskola faltan botatzen dute, hau da, ez irakasle eta idazmahaiak, baizik eta ikaskideen falta. Eskolan, haurrek beste haur batzuekin topo egin zezaketen. Ospitalean daudenean bakarrik sentitu dezakete haurrek beste lagunen falta hori.Francesco Tonucci | argazkia: cc lizentzia | wikipedia Uste duzu politikari eta agintariek umeak ez dituztela kontutan hartzen bere erabakietan?
Beti bezala. Haurrak ia ez dira existitzen, ez dira beren kezketan agertzen. Kezka bakarra izan da eskolak modu birtualean jarraitu ahal izatea. Italian, adibidez, kezkarik handiena da lehen bezala jarrai dezaketela frogatzea, nahiz eta baldintza berriak izan, hau da, ia konturatu gabe egiten dugu, eskolan zeuden bezala eserita, pantaila baten aurrean, eskolak eta eginbeharrak egiten.
Asko ez dira konturatu eskolak ez zuela lehenago ere funtzionatzen, eta egoera horretan nabaritzen da gutxi funtzionatzen zuela. Haurrak nazkatuta daude etxerako lanekin, eta familientzat laguntza bat da, hori baita haurrei dagokiena. Etxeko lanak beti dira gehiegizkoak, ez kantitateagatik, baizik eta kalitateagatik. Alferrikakoak dira, irakasleek berez, dituzten helburuengatik.Dena txarto egiten bada, zer proposatzen duzu?
Bideo txiki bat egin nuen zentzuzko aholkuak emanez. Aukera bat dugu. Haurrak aspertu egiten dira eskolan, eta horrela nekez ikas dezakete. Gainera, eskolaren eta familiaren artean gatazka bat dago, gatazka modernoa da, familia beti dago prest eskola salatzeko. Orain egoera berria da: eskola familian egiten da, etxean. Etxea gauzak aurkitzeko eta gurasoak irakasleen laguntzaile izateko laborategitzat hartzea proposatzen dut. Adibidez, garbigailu batek nola funtzionatzen duen, arropa nola eseki, lisatu, josten ikasi…Eta laborategi horretan, gurasoak ondo ari ote dira?
Etxean egin beharreko gauzak eskatzen ditut. Sukaldea, adibidez, zientzia-tailerra da. Haurrek janaria prestatzen ikasi behar dute. Irakasleak proposa dezake ikasleek plater bat egitea saltsarekin eta errezeta idaztea. Hala, fisika, kimika eta literatura egiten ari gara, eta errezeten liburu birtual bat egin dezaket. Garrantzitsua iruditzen zaidan beste esperientzia bat da haurrek etxean duten esperientziaren bideoak egitea. Beste esperientzia, jakina, irakurketa da.
Eskolak ez duenez lortzen haurrek irakurketa maitatzea pisu handia da. Eskolak gehiago kezkatu beharko luke, ikasleei irakurzaletasuna eman.
Horrek pantailei, bideojokoei aurre egitea suposatuko du, beharbada.
Etxean dauden haurrei proposamenak egin behar dizkien eskola batean pentsatzen ari gara. Haurrei liburu bat irakurtzeko proposatzea oparia izan behar da, ez betebeharra. Bada beste modu bat: irakurketa kolektiboa, familiarena. Etxean ordutegia eta tokia duen antzokia sortzea, eta familiako kide batek liburu bat irakurtzea, telenobela balitz bezala. Ordu erdia egunero. Eskola-umeak diruditen proposamenak dira, baina guztiek dute zerikusia eskola-diziplinekin. Etxeetako landareak aztertuz, geometria-esperientzia bat egin daiteke. Hori guztia esaten dut uler dadin orain dugun aberastasuna, etxea eta gurasoen eskuragarritasuna aprobetxa daitezkeela. Esan duzu gurasoek ez dutela astirik: ez da egia.
Denbora guztian egon arren, ez dakite zer egin aisialdian. Normalean, haiekin egoten dira jardueretan, eta ez haiekin bizitzeko. Beste proposamen bat jolastea da, hori da garrantzitsuena. Jokoak asmatzea. Aitona-amonei jokoak gomendatzeko deitzea onena, haiek haurrak izan ziren jokoak asmatu behar zirenean.Inoiz ez dugu beraiekin orain adina denbora eman
Horrexegatik. Ez dezagun denbora eder hori galdu etxeko lanak eginez. Pentsa dezagun beste eskola bat posible den.Zer egin behar du haur batek konfinamendu horretatik irteten den lehen egunean?
Oihu egin, harriak bota, korrika egin eta norbait besarkatu; baina azken hori zaila izango da. -
Txaloak, leiho eta balkoietako elkartasuna
Italian leihora atera zen emakume argentinarra. Ez zuen inor somatzen inguruan. Eta pentsatu zuen txaloka hasi beharko liratekela, eta osasun arloan lanean, dena emanez ari ziren haiek omendu beharra zegoela. Eta bideoz grabatu eta lagunei bidali zien. Eta mezua hedatu eta txalo zaparradak egiten hasi ziren. Han. Italian.
Handi gutxira geratu ginen gu ere itxialdian. Eta leihora atera ginen berehala. Musika, kantuak… txaloak. Txoriak txori kantatzen ekin genion lehen iluntzean Euskal Herrian.Zubitalde auzoa, gurea
Txoria txori kantatu genuen. Eta biharamunean edo, Espainiako erregeak telebistan agerraldia egin behar zuen une berean kazerolada egin genuen. Eta arratsaldero, 20:00etan, leihoetara eta balkoira ateratzen hasi ginen. Egunero. Oharkabean. Poliki poliki. Ezker eskuin, goian eta behean auzokideak. Musika. Egunean zehar egin gabeko komentario eta solasaldiak. Elkartasun keinu bat baino gehiago. Zerbait berezia. Auzokideak ginen. Orain auzokideagoak izango garela uste dut.
Elkartasuna gauza handia da. Elkartasunak batzutan kontzientzia hartzera eraman izan gaitu. Oraingo honetan ere bai. Osasungintzan egindako murrizketen ondorioak ezagutu ditugu. Kanpora joateko gogoa, errotik moztu zaigu erizain edo medikuek ospitaletako egoera azalten digutenean. Eta denok daukagu baten bat familian. Erizainak. Ospitaletako langileak. Medikuak. Osasungintzan lanean ari diren lagunak. Bihotza hunkitzeraino beraien berbak entzutean. Guk auzokide bat daukagu 12 orduko txandak egiten Usansoloko ospitalean. Etxean dagoenean leihora ateratzen da. Ez dagoenean ere beragaz akordatzen gara. Medikua da. Eta birusaren frogak ere egin behar izan dizkiote.
Mundu berri bat daramagu bihotzean
Italia, Euskal Herria… mundu osoan hedatzen ari da elkartasuna. Baina nire gogoa eta bihotza une batez Kubara joan dira. Han zelan bizi duten jakinmina neukan. Eta horretan ere eredugarri. Che Gebara medikua gogoan mundu osoan elkartasuna eta osasunaren aldeko iraultzaileak izan dira kubatarrak hamarkada luzeetan. Orain ere horretan dihardute Italian adibidez.
Eta han, La Habanan, han, Kuban gauero 21:00etan ateratzen dira txalo solidarioak egitera. Zoragarri!
Aplausos juventud rebelde, Cuba
-
Sortu eta sortuz, gure aukera â¸â–¶
21 egun, erraz esaten da. â¸â–¶ (pause eta play)
Bitartean asko ari gara ikusi eta ikasten. Zer ez den sortu egun guzti hauetan Euskal Herrian.
Sukaldaritza, esku lanak, musika… herri ekintzailea gara duda barik.
Espaloian
Igor Telletxea Berako musikariak, berak bakarrik Itoiz taldearen Espaloian grabatu du.
Eta zenbat horrelako, herriz herri, Euskal Herri osoan.
Baduzu gomendatzeko modukoa den bideoren bat?
-
⸠Pause eman eta baliatu berregiteko
Pausa garaia da
â¸
#etxeangeratu eta gogoeta egin.- konpromisoa * erantzukizuna * zorroztasuna
- zer iruditu zaizu spot hau?
- nola bizi dugu egoera?
-
FIFA20 Euskal Liga bideojokoetan
FIFA20 bideojokoetan Euskal Liga jokatzera goaz datozen egunetan. Lehen mailako bost euskal taldeak ordezkatzen hainbat jokalari, eta bost sailkatuek liga bat egingo dute. Liga horretako lehen laurek semifinalak jokatuko dituzte apirilaren 11an (larunbata). Finala eta beste hainbat ikuskizun Aberri egunarekin batera, apirilaren 12an (igande arratsaldean, garai bateko futbola bezala). Eta gu guztiok, etxeko itxialditik jokatzen edo ikusten, jarraitzen. Animatzen. Sarean eta zuzenean eskainiko delako: twitch.tv/guerebai kanaletik -bideojokoetan espezializatutako sareko aplikazioa- eta Hamaika Telebistan.
Game erauntsia
Game Erauntsia proiektua lagun talde batek sortu zuen 2014an bideo-jokoak eta euskara uztartzen zuten eduki falta identifikatu ondoren. Hainbat ekimen abian jarri ostean, Euskal Bideojokozaleen Game Erauntsia elkartea ofizialki 2016an sortu zen hasierako helburu hori betetzeko: bideo-jokoak eta euskarak bat egitea. Geroztik, elkarteak arlo horiek bultzatuko dituen komunitate sendo bat sortzeko ahaleginak egin ditu. Horrela bada, Game Erauntsia elkartearen bi jarduera nagusiak bideo-jokoei buruzko euskarazko edukia sortzea eta bideo-jokoekin zerikusia duten orotariko ekitaldiak antolatzea dira.
Gu ere bai!
Gu ere bai Euskal Herriko kirolariek euskal selekzioen ofizialtasunaren alde sortutako ekimena da. 2020ko martxoan Bilboko San Mames zelaian bere burua eta manifestua ezagutzera eman zuen. Aurtengo udaberrian hainbat ekimen abian jarri nahi zituen arren, Koronabirusaren krisialdiak bete betean eragin dio. Orain, etxetik ere euskal selekzioen aldeko aldarrikapena bideojokoen bitartez egitea deliberatu du, eta horretarako bidailagun aproposa bilatu du, euskal bideojokozaleen komunitatea.
👋 Kaixo guztioi! Etxetik etxera ðŸ‘
🎮 Gogoratu #FIFA20-ren #EuskalLiga antolatu dugula @Gamerauntsia-rekin batera
âœï¸ Gaurtik aurrera, eman izena
📺 Finalerdiak eta finala @HamaikaTb-n ikusgai!
📲 Spota zabaldu 👉 https://t.co/CHCKM10IY9
— gu ere bai! (@guerebai) March 28, 2020
Aspertuta zaudete etxean? FIFA20 PS4 lehiaketa antolatu dute @Gamerauntsia eta @guerebai . Parte hartzea bihar arte irekita dago #Etxeangeratu https://t.co/APZvMAeQ41
— PIXEL (@halabediPIXEL) March 29, 2020
Bertsoa euskal ligari
Hitzaren kirol nazionala den bertsolaritzan, ekarpen txiki bat, Habanera doinuan.
Gu ere bai! eta Gamerauntsia elkarteak antolatutakok EUSKAL LIGA Arrosa sareko irratietan.
Eta gaur goizean Hala Bedi irratiko estudioetara egindako elkarrizketa, eta Arrosa sareko irratietan emititu dena.Palestina
Eta gaur bertan, Palestinako selekzioaren abokatu eta ordezkari juridiko lanak egiten dituen Gonzalo Boye-ren elkarrizketa bat argitaratu du Euskal Herri Kirola atariak.
✅ Gonzalo Boye @boye_g Palestinako Futbol Federazioko ordezkaria FIFAn: “Ezinbestekoak dira jendearen lan nekaezina eta agintarien konpromisoaâ€
🇵🇸 #Ofizialtasuna #EuskalSelekzioa @SeleccionsCAT @guerebai
âž¡ï¸ https://t.co/SyjIKM8xJD pic.twitter.com/X8hwQV6SG0— Euskal Herria Kirola (@ehkirola) March 30, 2020