gaztelumendi.eus
Agit/Prop 2.0
-
15 urte hemen idazten, esaten, aldarrikatzen, entzuten, pentsatzen
2004ko abenduaren 3n sortu nuen nire lehendabiziko bloga.
Eta geroztik, lantzean behin; batzutan sarri, maiz gutxi, eta ahal dudanero botatzen ditut nire aldarri kezka eta burutazioak hemen.
Bloga zen, webgunea da, irudia hitza soinua bideoak txioak… sartzen ahal dira hemen.
Garai batean feed back ugari zegoen, parte hartzea esaten genion.
Gaur gehiago da artxibo digital bat, izatekotan.- Nire bizitzaren herena hemen dago. Garai honetan. Eta maite dut.
- Adierazpen askatasuna lantzeko tresna izan da niretzat. Horretan dihardut.
- Eskerrik asko inoiz irakurri duzuenoi, besarkada bat idatzi izan duzuenoi, eta musu bat guztioi, maite zaituztet oraindik!
-
Hunkituta 47ak -azkenean bai- Herrian
Astelehena.
Lagun gehiegi Madrilen.
Bart ohea hutsik utzi dute, eta ohe huts gehiago ez ditu behar herri honek.
Baina han, Madrilen, epaiketa hasi eta 27 minutura, akordioa erdietsi dutela adierazi dute beraiek. 47ak Herrian izateko bidean, adostasuna, heldutasuna eta konfidantza.
Bakea, etorkizuna eta giza eskubideak oinarri hartuta arduratsu jokatu dute, eta sekulako indarra emango zien bi abokatuk “marroia” jateko prestutasuna agertu dutenean. Biba zuek!Zugazart pic.twitter.com/8905JBS4AF
— naiz iritzia (@naiz_iritzia) September 16, 2019
Nik Aezkoatik jarraitu dut guztia. Irati irratiko estudiotik. Eneko auzipetuetako bat da, eta bere ordez ari naiz esatari lanetan Pirinioko irrati honetan. Berarekin whatsapp bidez ari nintzen, eta halako baten bota dit -akordioa dago, amaitu dugu.
Zur eta lur ni, baina pozik.
Irratsaio ezberdina egin dugu, baina albiste handi batekin hasi dugu saioa. Zuzeneko elkarrizketa Madriletik. Protagonistaren lekukotza eta analisia. Gazigozoa den egoera deskribatu du Enekok gizatasun izugarriarekin eta Aezkoan eta Euskal Herrian orohar jaso duten babesa eta elkartasuna goraipatu ditu. Txapela kentzekoa!
Eneko libre eta Madriletik zuzenean https://t.co/cnK5TUtnKr pic.twitter.com/gXHgiOa69n
— Irati Irratia (@Iratirratia) September 16, 2019
Jarrera arduratsua erakutsi dute 47 auziperatuek. Bihoakie nire eskerrik beroena, begirune guztia Jon Enparantza eta Arantza Zulueta abokatuei.
🔵 Ardura, erantzunkizuna eta eskuzabaltasuna: Gure aitortza eta miresmena, Arantza eta Jon ðŸ˜ðŸ˜˜#Herrian pic.twitter.com/I6on2RWq8O
— 47akHerrian (@47akHerrian) September 16, 2019
Egunak flash izugarri asko eman ditu, eta txio kate honetan batu ditut.
âš¡ï¸ â€œ47ak Herrian, etorkizuneko apustuaâ€
Zenbait txio, gaurko goiza laburbildu eta bihotza ere hunkitzen dutenak.
Garaipen eguna, zorionak @47akherrian#maitezaituzteguhttps://t.co/zHvIB7j1W1— gaztelumendi (@iPatxi) September 16, 2019
-
balu | euskal artista mundiala
Balu artista elkarrizketatu nuen GAUR8 astekarirako
[ERREPORTAJEA/ Patxi Gaztelumendi] Balu, euskal artista mundiala https://t.co/F87aZq5REs pic.twitter.com/WhXdKdARAn
— Gaur8 (@Gaur_8) September 7, 2019
-
Elkartasuna eta konpromisoa | Komunitatea ere baGARA
10.000 lagun sarrerarekin. 800 boluntario txandak egiten. 30 musika talde solidario. Eta komunikazio proiektu sendo bat arriskuan.
Elkartasunaren soinu banda deitu diote. Eta ez da gutxiagorako.
Soinua, martxa, notak, jendea, publikoa, papera, sarea, argazkiak… mundu bat bildu zen Donostiako Elkartasun jaialdian, eta ez dugu erraz ahaztuko.📢 https://t.co/kBRbJcCIkO
🎧 Elkartasunaren soinu banda💻 Prentsa eta adierazpen askatasunaren alde!
📷 @gaizkapenafiel https://t.co/NiGQRhizMw pic.twitter.com/6tUChSHaqj
— gaztelumendi (@iPatxi) 2019(e)ko ekainaren 11(a)
Trending Topic bilakatu da egunotan #expolioGARA etiketa madarikatua. Salaketa mezuak, elkartasunezkoak, egoeraren berri ematen dutenak, poza adierazten dutenak… guztiak uztartzen dira tag horren baitan; denak dira beharrezkoak.
Prentsa eta adierazpen askatasunaren alde! JAIALDIA komunitatea #GARA
Iñaki Soto Elkartasun Jaialdiari buruz Euskal Telebistan. #expolioGARA
-
Euskaraldia | Ni prest!
Zergaitik Belarriprest?
Berbagune Larrabetzuko plazan.#Euskaraldia bizi bizi hasi da urian eta herritarrak prest. pic.twitter.com/pV3ozBiFDD
— EUSKARALDIA Larrabetzu (@darabilguEUS) 2018(e)ko irailaren 21(a)
Zer da #Euskaraldia?
Noiz?
Zelan?
Nogaz?
Zertarako?Buruan galdera ugari #darabilgu eta bideo honek argitu baietz!https://t.co/TXa3XwO84l
— EUSKARALDIA Larrabetzu (@darabilguEUS) 2018(e)ko urriaren 16(a)
Jende asko batu da Koldo Izagirre idazlea entzun eta euskarari buruzko solasaldian parte hartzera#Euskaraldia
Alorretik lurrera pic.twitter.com/ONVdYJ7lSw— EUSKARALDIA Larrabetzu (@darabilguEUS) 2018(e)ko urriaren 19(a)
Larrabetzuko alkatea eta zinegotziak euskaraldiarekin bat#LARRABETZU@euskaraldia @darabilguEUS https://t.co/SoULuWUmc6 pic.twitter.com/zdnYA6UJsO
— larrabetzuko udala (@larrabetzuudala) 2018(e)ko uztailaren 3(a)
-
Artea
Artea hitzetik hortzera darabilt aspaldion.
Kirmen Uribe elkarrizketatu nuen irratian, Bilboko Arte Ederretako museorako egin duen lanaren harira.
Zapatuan, Xabier Gantzarainek idatzitako Zuloa liburuaren gainean elkarrizketa luzea argitaratu zuen GARA egunkariak.Xabier @gantzarain: "Historia hurbila artearen bitartez azaldu behar banuen #gatazka-k hor behar zuen"
"Beste ezerk lortu ezin duen funtzio #sinbolikoa betetzen du arteak"#Zuloa pic.twitter.com/54MXv09APo— patxi gaztelumendi (@iPatxi) 2018(e)ko urriaren 20(a)
Igandean berriz, Museoko zuzendari Miguel Zugazaren hitzak ere elkarrizketa interesgarri batean bildu nituen.
Egia esan, aspaldi honetan kultur adierazpide ezberdinak gertutik jarraitzen saiatzen naiz. Liburuak, literatura, zinema, musika, artea… eta batzutan gurutzatu egiten dira guztiak, aste honetan adibidez.
Emaitza entzun eta irakurtzekoa dela iruditzen zait, eta sarean behintzat bakan batzuk komentatu dute zerbait. Feed back.
-
TxG euskal garagardoaz PREST! aldizkarian
Deustuko PREST! aldizkarian aspaldiko partez erreportajea idatzi dut.
Lantalde berria eta gazteagoa du Deustualdeko aldizkariak. Bertako berriak, erreportajeak eta elkarrizketa zinez interesgarriak ditu orain ere. Eta aspalditxoan, hilero hilero jasotzen dugu etxean. Guk eta beste hainbat deustuarrek. Gure etxeko paisaian, elkarrizketetan, erropetan, animoetan… leku berezia du PREST!-ek. Hori asko da.
Txorierri garagardoa hartu dugu hizpide azken alean, eta garagardogintzaz aritu gara gozo gozo.
-
Larrabetzu eta txirrindularitza
Aspaldi ideia honi bueltaka. Eta azkenean 2018ko Emeterietan argia ikusi du. Ikusentzunezko dokumental labur bat, Jesus Loroño, Benigno Aspuru eta Mikel Artetxe txirrindularien historia kontatzeko. Orain errepidean dabilen gazte baten irudiekin: Txomin Aiartza.
Oier Beldarrain eta biok, herriko jende askoren laguntzagaz egindako lana izan da. Irudiak ederrak dira, eta bihotzez emandakoa izan da pedalkada bakoitza.
Eskerrik asko danori! - #bidegorritik, #Patakon, 18/98+, agit/prop, albisteak 2.0, bakegileak, gaztelumendi.eus, hurrengo geltokia, ikusi eta ikasi, larrabetzutik, literatura, musika, pasahitza, software librea, su-etena | ceasefire | tregua, teknologia berriak, telebista
13 urte blogean, ekinean, ahaleginean
sare sozialak, blogak, internet, sarea, lagunak eta norbera pantaila aurrean. 13 urtez ekinean. ezinean. ahaleginean.
gaur ere abenduaren 3a da.
ea zer diozuen, irakurtzen zaituztedalako. aspalditik. hemen nago eta asko pozten naiz. oraindik.13 urte, besterik ez
2004ko euskararen egunean jarri zen martxan gaztelumendi bloga.
orduz geroztik ahal izan dudan guztia idatzi eta kontatu dut berton -eta beste leku askotan-. irratigintza, komunikazioa, literatura, telebista, bidaiak, aldizkariak, erreportajeak, mobilizazioak, informazioaren kudeaketa, auzolana, gutunak, erreportajeak, batailak, kezkak, kanpainak, lana, iritziak, salaketak, hedabideak, teknologia berriak, musika, herrigintza, harremanak, auzoko kontuak, kultura…. izan dira nire bizitzako ardatz; eta libre konpartitzeko aukera eman didate teknologiak, software libreak, hizkuntzak eta sorkuntzak.ezin eskertuago nago.
KRONIKA DIGITALA
ARTXIBOAK, artxibologia
sarean.com sortu zuen Jabi Zabalak 2003an. Ondoan izan dudan erreferentzia, duda barik.
Egunerokotasuna hautsi gurean, bitakora 2004ko euskararen egunaren biharamunean.
Joxe Arantzabalek bloga sortu eta egun berean eman zuen gaztelumendiren berri bere orduko Faroan.
Blogei buruzko ikastaroa antolatu genuen 2005eko udan UEUn
2006. urtean Euskal Herria 2.0 inflexio puntua Interneteko euskal panoraman, iparra eta helburuak markatu genituen. EUS dominioa lortzen hasteko abiapuntua.
Blogariak, software garatzaileak, hedabideetako arduradunak, kulturgileak, irakasleak… batu ginen Donostiako Artelekun. Ez daukagu ahazteko 2006ko iraila hura. Gauzak egiteko gogoa somatzen zen Euskal Herriaren alde digitalean. Auzolanean, 2.0 logika guztiz barneraturik.
EH 2.0 > puntuEUS
Zazpi urtez idazten, gogoratzen hasten zarenean…. amaituko denaren beldur zarelako.
10 urte bloga sortzen hasi nintzenetik, lekutan dago 2004ko abendua! http://t.co/78lJEaVveH pic.twitter.com/0S8khluE7b
— patxi gaztelumendi (@iPatxi) 2014(e)ko abenduak 3
luzaroan jarraitzeko asmoagaz. GAZTELUMENDI.eus #ga1d3rantzunak
galdera asko ditut egiteko. erantzunak etorri egiten dira. sortu.
kezkak idatzi, bizitza bete, amets ugari, letra asko, irudi batzuk eta zenbait ondorio.
#ga1d3rantzunak hitza eta ekintza dira, baldintza eta ondorio, objetibo beste subjetibo, sujeto eta adjetibo. teoria eta praxia. -
Gabriel Aresti: Ez poz, ez negar; bertsoak eragin dezala dar-dar
Egañaren hitzaldiak zer pentsatu ugari eman zidan. Duela ia 50 urteko kezkak zelan gaur egun ere badiren, badirauten. Gabriel Aresti eta bertsolaritzaren arteko harremanaz aritu zen Andoni Egaña. Proposamenak, eztabaidak, bertso jarriak, bertso zaharrak…
Goizean plazerra izan da Andoni Egaña entzutea.
Bihar kronika #GARA egunkarian
Gabriel Aresti, bertsolaritza, modernitatea eta tradizioa pic.twitter.com/lKOtP0xL4Q— gaztelumendi |I*I| (@iPatxi) 2017(e)ko urriak 11
GARA egunkarira ekarritako kronika baino, agian hobe zenukete Andoniren hitzaldia entzutea. Ez zaizue damutuko!
Andonik eta egungo bertsolariek badute negar eta barre eragiteko gaitasuna. Dar dar, gauza gutxirekin egiten dugu baina.
Kronika GARA egunkarian