-
Maiatzaren lehena eta biharamuna
atzo maiatzaren lehena.
gaur zubia batzuentzat, lan eguna besteentzat, eta lanik gabeko eguna gehiegirentzat.
Eta agian, gogoeta eguna ere bai.
Atzoko manifestazio, adierazpen, oihu, pankarta, pegatina eta aldarri guztiak gogoan izanda ere, gaur, bihar, etzi.. etorkizunaz aritu beharra dago, ekin, jarraitu, landu eta ahal dela hoberako eraldatu.Nik bizpahiru gogoeta eta proposamen.
- Gazte kezka. Etorkizuna ez dago bermatuta. Larriagotzen ari da. Oraindik oso mugimendu gutxi dago gai honen inguruan, eta piztea kostatuko da. Kontzientzia badago. Datuak eta informazioa zabaltzen ari da. Belaunaldi berriak konturatzen hasi diren arren, gizarte osoaren ardura ere bada egoera aldatu eta etorkizuna bermatzea.
- Lan baldintzen txarragotzea. Bizi baldintza duinetan aritzea gero eta zailagoa da. Murrizketak, finantziazioa, egoera ekonomiko globala, multinazional handi eta enpresari askoren jarrera, zailtasun ekonomikoak, norabide eza, elkartasun ekonomikoaren ahultzea… egoerak aldaketa eskatzen du
- Burujabetza lantzen hasi eta hortik abiatuz: elkartasuna landu, ekonomia sozial eta alternatiboa jorratu, konponbiderako aukera bezala. Esparru sozioekonomikoak duen garrantziaz jabetu, etorkizuneko Euskal Herriarentzako bezala, gutako bakoitzaren etorkizunerako: familian, lagunartean, belaunaldiz belaunaldi, herrigintzan
maiatzaren lehena iruditan: naiz.infogabixola gose greban
Maiatzaren lehenarekin, euskal garraiolari bat, jose mari lejardi gabixola gose greban jarri da hemendik gertu, Zamudion. Garraiolarien duintasuna, bizi baldintzak, aldarrikapen ugari. Gabixola oso ezaguna da kultur munduan, herri kirolen inguruan, euskaltzale eta borrokalaria, sutsua, indartsua eta pertsona oso ona eta solidarioa.
Urrats ausarta eman du, ez da erreza, eta gogorra apustua. Ondoan egon, hitz egin, lagundu eta mezua zabaltzea da berarekin bat egiteko modurik eraginkorrena. Horretan saiatuko gara.
gabixola.info garraiolari bat gose greban
informazio gehiago: gabixola.info
-
barkatu, ama
Gaur hasi gara sarean zabaltzen gure ekimen ttiki eta hauskorra: barkatu, ama
musikazaleak batu, berba egin eta kezkak konpartitzeko (g)unea…..Hitzaldiak, kontzertuak, dokumentalak…. antolatu eta gozatzeko proposamen xume xumea.
Gaztetxeetan eztabaidak bultzatzeko ekimentxoa.
Belaunaldi ezberdinak antzeko doinuekin dantzan jartzeko asmoa.Aurkezpena apirilaren 11an, barikuz Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.
- Hitzaldi musikatua lehenengo. Andoni Tolosa Morau
- Kontzertua ostean: Xabier Montoia, Belarminak
1997an, aurreko mendean, Soraluzen Morau eta lagunak batu ziren kontzertu berezi berezi batean. Bertsolariak, poetak, musikari lagunak… gazteago ikusiko dituzue ordu erdiko bideo honetan. Ikustekoa gero!
Xabier Montoia ere aspalditxoan ari da musika eszenan… zeresan asko dauka gure musikaren inguruan, eta guk kantuan entzungo dugu bariku honetan, trio formatuan, eta oso talde bereziarekin: Ibon RG (pianoan eta kitarran lagun) eta txeloarekin Luis Fernandez (Joseba Tapiagaz gaztetxean aurreko baten ikusi genuena)
-
euskal eskola publikoaren alde
Aurten, ekainaren 1ean ospatuko dugu Euskal eskola publikoaren aldeko jaia, Balmasedan.
nola ulertu eskola
gure herritik harago?
Eskola gure herriari
lotuta baldin badagoEta milaka izango gara, herriz herri, autobusez eta garraio publikoa baliatuz Balmasedara hurbilduko garenak. Milaka dira, Euskal Herri osoan, herriz herri, auzoz auzo… hezkuntza publikoa jasotzen duten neska eta mutikoak. Helburu ditugulako, euskarazko hezkuntza eta publikotasuna, baloreak eta elkarlana.
Aurten baina, Bizkaiko ikastolek txarto eta berandu, Ibilaldia egun berean egitea erabaki dute, aurretik prestatuta zeukaten egunean Europa mailako hauteskundeak izango direlako. Ez dute egun bat aurreratu eta zapatuz egin, ez dute beste egun bat hautatu… ez, eskola publikoaren jaiaren egunean berean egingo dute, ospatuko dute jaia.
Azalpenik? urri eta eskasak. Balorazioa: nork berea. Niri lotsagarria iruditzen zait, eta elkarrekin mokoka ibiltzeko garaiak ez direnez… ba are eta larriagoa.
Ziur naiz, asko izango garela, inoiz baino gehiago Balmasedara joateko hautua egingo dugunak. Baina izango da bat baino gehiago dudan egongo dena, nora eta zelan joan….eta zergaitik.eskola publikoaren alde, egunero
Larrabetzutik adibidez, inoizko ahaleginik handiena egingo dugu eskola publikoaren jaira joateko, autobusak antolatuz, kartelak jarriaz, kanpaina eginez… aktiboa. Herriko eskolan 220 ume baino gehiago ari dira ikasten, Derioko ikastetxera DBH egitera doaz beste mordo bat… eta hezkuntza publikoaren alde, eta LOMCEren kontra ari gara gogotsu aspaldi honetan.
Begirune osorarekin elkartasuna, herrigintza, ingurugiroa, hizkuntza eta beste gauza askoren aldeko hezkuntza lantzen ari gara, eraikitzen… gurean ere. Eta eskola publikoaren alde jarraituko dugu lanean, egunero… hezkuntza komunitate osoak: hezitzaileak, langileak, gurasoak, ikasleak….Aurten SIROKA taldeak egin duen kantu eder hau lau haizetara hedatzen ari da, zorionez. Guk geuk ere horretan dihardugu.
-
Uritarra futbol taldea herrigintzan
euskaraz eta koloretan aluzinatzen
2013 / 2014 denboraldiko kromo albuma atara barri du Uritarra futbol taldeak gurean. Herriko neska mutiko, gaztetxo eta futbolari nagusien talde guztiak… ehunetik gora jokalari kromoetan. Euskaraz eta koloretan.
Argazkiak.org | Uritarra futbol albuma © cc-by-sa: gaztelumendiEta orain, herriko gazteenek Mitxilota dendan, Gazteleku -Uritarraren taberna eta egoitza soziala- edota herriko estankoan bere lagun, auzokide eta ezagunen kromoak erosiko dituzte. Kolekzioa egin, izen abizenak ikasi, aurrelari atzelari atezain edo erdilari diren ezagutu, kromoak aldatu, etxekoei erakutsi, gogoratu eta gorde ahal izango dituzte
Etxean aitite amomak non noren semea den, beste haren alaba edo suinaren neskatoa, haregaz dabilen horren lagune ete dan asmatu ahal izango dute. Eta gure herriko kontaketa egiteko tresna bat gehiago, album bat gehiago… herrian sortu eta garatutakoa. Herrigintzan. Euskaraz eta koloretan. Behar duen bezala.
Zorionak Uritarra! Zorionak Udala, Xaker kirola, Hegoalde enbalajeak eta Petralanda eraikuntzak laguntzaileei ere.
- larrabetzutik.org Uritarraren kromoak
Argazkiak.org | Uritarra San Mamesen © cc-by-sa: gaztelumendi -
Giza Eskubideak BAKEA eta konponBIDEA
2014ko urtarrilaren 11 hau historikoa izateko bidean dago. Bidea. Gorde berba hori, gogoratu hiri hau. Etorkizuna marrazten ari gara, bidea eginez. Gelditu barik bidean. Ezin nekatu bidean. Bidea da burruka.
Gure BIDEA, hemen eta orain.
-
Hala Bedi BI_ba züek!
[gaztelumendi ORG] Hala Bedi BI_ba zuek! http://t.co/KdfybUeMAQ @halabedi irratiak, orain #euskaraz beste bat gehiago.
— gaztelumendi ||*|| (@iPtx) December 30, 2013
30 urte ibili dira uhinetan, sarean, kalean, irratigintzan, komunikazioan, hemen eta han… eta orain Hala Bedi BI proiektua ere martxan. Euskara hutsez, Arabatik Euskal Herri osora.Abenduaren 28an hasi… eta auskalo noiz arte!
Zorionak eta aurrera Hala Bedi!
88.8 fm
-
Intxurtxu erakusketa: intxaur egurretik soinuak eskuz egitera
Urdin Baraiazarra artista hutsa da. Kitarjolea, alaia, aktiboa… baina bere etxeko tradizioari heldu eta eskusoinuak eskuz egiteko gai be bada, bere aitite zanak egiten zituenak modukoak.
Baraiazarra soinu denda historikoa da Gernikan, eta bere aititite erregoitiarra trikitilaria zan. Soinu saltzaile eta afinatzaile aparta da Kepa ere, Urdinen aita.Baraiazarra soinu etxea
Eta aurten, Urdinek gaztetxean erakusketa bat egitea pentsatu du: egurretik eskusoinura doan prozesu guztia azaldu du, piezaz pieza…argazki bideo eta egurrezko materiala mahai gainean jarrita, erakusgai.
Sekulako trikitixaletasuna dago aspaldian herrian, eta neska mutiko zein heldu ugari ari da jo eta jo… eta giro horrek gaztetxea ere kutsatu du, bertan batzen direlako astero jotzen.Intxurtxu: egurra eta soinua
Intxaur egurra bere garaian hautatu zuten, eta tako lodi batzuk gorde, handik zaflak egin… eta eskusoinuak eskuz egiteko artea ikasi du Urdinek bere kabuz. Kutxak, teklak, mekanismoak, soinua, afinazioa… den dena egiten ikasi du bere aitaren tailerrean, eta neurri ezberdineko hainbat eskusoinu ekoiztu ditu, bere eskuekin, material urri, berziklatu eta tresna gutxi batzuekin. Makinak erabili barik.
Eta gaztetxean jarri du ikusgai, entzungai, jotzeko moduan, ikutzeko moduan, danon begibistan. Eta danok flipatu egin dugu, zelan ez.Orain erakusketa bera, Anguleri kultur etxean jarriko dugu, jende gehiago ere joan dadin, egun gehiago… eta oihartzun handiagoagaz ziurrenik. Baina benetan be, esperientzia polita izan da hau, asko ikasi dugu danok, eta miresmena txikerra ez bazan be, asko handitu da.
-
Transmedia eta narratiba digital berrien munduan murgiltzen Bartzelonan
Transmedia literacy nazioarteko mintegira hurbildu gara Euskal Herritik. Mundu osoko esperientziak, ikerlariak eta sortzaileak topatu ditugu Bartzelonan. Furgonetan egin dugu bidaia Galder eta biok, eta Transbideak ikerketa taldeko kideekin elkartu gara IN3 ikerketa gunean.
Korrika aurkeztera eta hemen gehiago ikastera etorri dira. Ez da hasiera txarra, nazioartean murgiltzeko.#korrika like a non stop celebration korrika like an social and cultural live comunication #transmedia #idcr2013 pic.twitter.com/nyyMPprgfL
— gaztelumendi ||*|| (@iPtx) December 10, 2013
Transmedia istorio bat zelan sortzen den kontatzen dihardu Nohemi Lugo irakasle mexikarra #idcr2013 pic.twitter.com/9CzJZZtVvE
— gaztelumendi ||*|| (@iPtx) December 10, 2013
nohemi lugo irakaslearen ikasleen lanakLas narrativas transmedia en 11 tweets imprescindibles de @cscolari vÃa @davidcorreatv http://t.co/JzrV4BIsKg
— Transmedia Social TV (@TransSocialTV) December 10, 2013
Literatura edo musika euskarri eta molde berrietan
Portugalen diktadura garaian zentsuratutako liburuei buruzko transmedia proiektua.
Lapis Azul
visual poetry
Egitaraua, hizlariak eta transmedia narratibei buruzko informazioa: Transmedia literacy
ikusi, ikasi eta ondo entzun…. gero narratiba digital berrietan kontatu ahal izateko. -
Zazpi galdera subjetibitate iraultzailearen gainean
Elkarrizketa Hedoi Etxarte liburu saltzaile, idazle eta adiskideari
Elkarrizketa prestatzen ari gara @hedoi_etxarte eta biok #subjetibitateIraultzailea literatura eta sorkuntzaz
— gaztelumendi ||*|| (@iPtx) November 19, 2013
Michael Hardt elkarrizketatu berri duzu ARGIA aldizkarirako, zelan joan zen La Hormiga Atomica liburudendak antolatutako solasaldia eta osteko elkarrizketa?
Eguerditik egon ginen Michael Hardt-ekin. Berandu iritsi ginen batzuk bazkarira egun horretan atera zirelako arrantzale bizardunak Iruñeko epaitegitik. Gai asko atera ziren bazkalordutik afalordura. Ateak Irekik elkarrizketa bat egin zion eta neuk galdera batzuk nituen, lagun batek ere igorri zizkidan aukera bagenuen egin ahal izateko. Denbora faltagatik 20 galderatik 4 egin nizkion. Iruñerriaz eta politikaz hitz egin genuen egunean zehar, euskarak eraldaketa sozialekin azken hamarkadetan izan dituen lotura eta desloturez, zer den Nafarroa Garaia Hegoaldean, zertan asmatu zuen M15ak aurreko politika antolatuarekin eta zertan ez, plazen mugimenduak nola konektatu duen 90eko hamarkadako borroka partzial aurrez antolatuekin. Hitzaldia gaztelaniaz egin zuen eta horrek abantaila bat izan zuen: mezua soilik zegoen, erretorikarako aukerarik ez. Alde txarra izan zuen, sarritan galdera gehiegi eta propositiboagoa izateko mugak ikusi nizkion. Egungo nazioarteko politikako alternatibak askotan ukazioen bidez eraikitzen zituen.
Michael Hardt ateak ireki edo  wikipedianToni Negrirekin hainbat lan plazaratutakoa da Hardt, eta orain mundu osoan plaza asko okupatzen hasi eta gero gogoeta eraberrituak aurkeztu ditu, zein da aldaketa funtsean?
Funtsean Declaration (Adierazpena) panfletoan Negrik eta Hardtek diote 2011an hasitako plazen mugimendua Marxek aipatzen duen sator zaharra dela, historian lantzean behin azaleran agertzen den hori. Plazen akontezimendua horietako bat da. Une berean, munduko leku ezberdinetan tokian tokiko boterearen aurka azaltzen da jendea; demokrazia, aberastasunen banaketa eta askatasuna eskatzen dute. Zentzu batean, 1989an Berlingo harresiaren erortzearen eta sozialismo errealaren –eta ondorioz mendebaldeko sozialdemokrazien– zikloaren amaieratik lehenengo aldia da mundu mailan letra larrizko politikaren itzulera bat. Altermundialismoaren zikloan munduko jendea leku bakarrera zihoan munduko buruen aurka protesta egitera. Honakoan norbera bere herriko plazara atera da esatera plaza hori mundua dela eta zapalkuntza bertan gertatzen dela, ez dela soilik nomada. Tunisiako, Turkiako, New Yorkeko, Atenaseko, Bartzelonako eta Madrilgo mezuak oso sintonia antzekoetan egituratu dira eta oso antolakuntza molde antzekoekin. Egia da, paraleloki, Hego Ameriketan bestelako alternatibak lantzen ari direla une horretan berean, baina liburua argitaratu eta gutxira Brasilgo mugimenduak ikusten hasi gara eta kriminalizazioak kriminalizazio Bretainian eta Frantzian azken asteotan ere beheko jendea zergez janztearen aurkako mugimendua sortzen ari da Status Quotik kanpoan.
Plazen zikloaren aldaketa da funtsean ez dagoela egitura antolatu bat aurrez. Badira akontezimenduak ekitaldi horiek hasteko: norbaiten heriotza, plaza baten eraberritzea, gertu dauden hauteskunde batzuk, unibertsitateko ikasleen tasak. Baina funtsean, zentzu komunarekin konektatzen dute politika egiteko modu ez profesionalek, jende xehearen gurari askatzaileak, plazotan esaten den bezala: etxerik gabe, lanik gabe, dirurik gabe, beldurrik gabe dagoen jendetza.Subjebtibitate iraultzailearen proposamena egiten du elkarrizketa horretan, zelan ulertu dezakegu hori?
Bi aspektu daude, baina aldi berean azal daitezke. Itxura akastuna eduki akastunetik jaiotzen da. Hegelen ideia bat da. Beraz, itxura eta edukia bereizteko obsesio burges horrek –mespretxurik gabe diot– ez du zentzurik: «ez testuak axola du gero nork bere bizitzan egiten duenak ez du eragiten idazkia» eta antzekoak. Jules Verne ilargira ez joan behar izateak noski duela lotura liburutegi batean egun guztian egotearekin.
Beraz bai, bi iraultza daude. Batetik: askapenera eramateko forma estetikoak sortzea, argi ez dauden egiak ikusten asteko formatu edota baliabideekin, adibidez. Bestetik: ahots, arketipo, subjektu sozial edo pertsonala iraultzaileak haragitzea. Bietarako baliabide estetikoak, aparato analitikoak eta ekoizpenak sozializatzeko baliabideak landu behar dira. Hardt-ek berak azaltzen du Gramsciren bidez. Zentzu horretan, gai hau guztiau ongi jasotzen da «¿Qué es la cultura popular?» (Universitat de València, 2011 Valentzia) Gramsciren testu sortan.Berak adibide pare bat jartzen ditu, horretan gehiago luzatzerik bai?
Autore paradigmatiko ezberdinak daude. Horietako bat Brecht izan daiteke. Antzerkia goitik behera eraldatzen du. «Escritos sobre teatro» (Alba, 2004 Bartzelona) liburuan azaltzen du zertan aldatu nahi duen ordura arte egindakoa eta une horretan bertan bera bezala marxista zenbaitek egiten zuten antzerkia –Stanislavskirena oro har–. Brechtek esna dagoen publiko bat nahi du: antzezlana ikusten ari zara, hau ez da bizitza, eszenatokian ez zaude zu, aktoreak ardurak dauzka ezin du esan publikoko edonor aktorea dela, aktoreak bere rola asumitu behar du, ikuslea ezin da pasiboa izan, erreakzionatu behar du, posizionatu behar da ikusten duen dilemaren aurrean. Halakoak. Politikatik estetika aldatzen du Brechtek, antzezteko teknikak aldatzen ditu antzerkia ikusteko modua aldatuz mundua ikusteko modua aldatu nahian. Baina aldi berean egoera zehatzetarako diskurtsoak pentsatzen ditu: «Simone Machard-en ametsak» antzezlanean okupazio militarra jasatear dagoen herri batean gertatzen diren jarrera ezberdinak azaltzen ditu, «Arturo Uiren igoera ekidingarria»n faxismoak duen alde mafiosoa azaltzen du, «Neurria»n antolaketa politikoetako diziplina eta taktikaren garrantzian dauden zailtasunak esplikatzen ditu, «Salbuespena eta araua»n beti boteretsuen alde dagoen justiziaren zinismoaren trikimailuak azaltzen dira.
Ez zait bururatzen eraldaketa estetiko esanguratsu bat azken 200 urteotako Mendebaldeko musikan edo literaturan ekoizlea ez bazegoen eraldaketa sozial edo ideologiko muturrekoen bila: Beethoven iraultzaile utopista eta melodien garapena; Bach erlijioso ultra-langilea, polifonia eta armoniaren esplorazioa; Wagneren liberazio sexuala eta antikapitalista, armoniaren erotizazioa, antzeztokien eraldatzea, musikaren show business-a bukatzeko asmakuntza formalak, artearen bidez lukurreria salatzeko nahia. Ez dago Tetriakovik nekazariekin lan egitera doan Tetriakovik gabe (bere gogoetak dira).Sarean zelan landu genezake delako subjebtibitate iraultzaile hori? posible da?
Sareak testu gordailu gisa balio du. Euskarazko tresna bakarretakoa da Armiarma. Subjektibitate iraultzailez jasotako gordailua dago bertan, beste hizkuntzetatik ekarritakoak eta euskaraz landutakoak.
Sarean eztabaidak sor daitezke, blog-en modukoak, baina ez zait formato egokiena iruditzen. Testu ertainen truke lasaia edo zuzeneko eztabaida edo taldelana produktiboagoak dira, ez hain antsiosoak eta beraz zuzenagoak. Besterik da zenbateraino lortzen den, blogetan edo sare sozialetan posizio politikoak eraldatzea. Isiltasunak baliatzea, bestelako kidetzak sortzea. Esango nuke sareko eduki legitimatuenak oraindik euskarri tradizionalen dobleak direla: komunikabideak, komunikabideen blogak, kalean zilegitasuna duten pertsonen blogak, papereko prentsan aritu diren kazetari grafikoak. Eta mundu fisikoan lanean fuerte ari diren sareko langileak dira sarean bertan ere ongi sustraituak daudenak.
Zer irakurtzen ari zara aspaldion, Hedoi?
Interneteko deskargen moduan irakurtzen dut. Asko aldi berean, apurka. Lu Xun-en «Diario de un demente y otros cuentos», Frantziako iraultzako eta osteko kanten «Chansonnier révolutionnaire», joan den astean Xolokhov-en «Don Ibaiko ipuinak», Walter Benjamin-en «Diario de Moscú» egunerokoa, Jean Améry-ren «Años de andanzas nada magistrales» gogoeta ertain autobiografikoak, Nadezhda Teffi-ren «El duende del hogar» ipuin laburrak Daniil Harms-en tipokoak. Berriki Koldo Izagirreren «parisen bizi naiz». Eta aldizkariak erregularki: Le Monde Diplomatique, Viento Sur, Argia, El Cultural, Jakin, Le monde des livres.
Duela urtebete plazaratu zenuen azken poesia liburua, kokatu Sinplistak zure liburua subjetibitate iraultzailearen paradigmaren baitan
«Sinplistak»eko poemak estrategikoki pentsatuak daude –hala adierazi nuen eta hala ikusten dut orain ere–: nor agertzen da, nola agertzen da, zer hiztegirekin hitz egiten da, zenbateraino identifika daiteke irakurlea ahotsarekin, zenbateraino urrundu daiteke sofistikazioan, nor da testuaren irakurle sorta-zer irakurtzen du normalki-zertarako erabiliko du irakurritakoa, nola aurkezten da liburu bat gaur egun. Liburua aurkeztu eta aste gutxira Durangon esan nuen ordura arteko feedbacka aurrekoekin alderatuta ezberdina izan zela. Ez zen normalki poesia irakurtzen duena gerturatu. Ohikoa izan da urte betean «ez dut poesia irakurtzen baina…» esaldiarekin hasten ziren iruzkinak jasotzea. Langile jendea, ikasle prekarioak, kazetari prekarioak, haien forma artistikoak zilegitasuna galtzen ari dela ikusten duen jendea, hip hop abeslariak, informatikariak, kamioilariak, maisu-maistrak, militanteak, zerbitzariak, behin-behineko kazetariak, sindikalistak, presoak. Irakurle horietako batzuk aurkitu dute ideia bat, egoera bat sintetizatuta bertso batzuetan, bertso horiek esplikatzen dute haiek izandako ideia bat edo intuizio bat. Orain artefakto batean dago: irakurtzeko, eraldatzeko, txiokatzeko, lagunari esateko, barre egiteko, subertitzeko.
Helburu ezberdinak zeuzkaten poemek eta liburuko tesiak. Proiektu beraren atal ezberdinak ziren. Funtsean bi edo bakarra: eraldaketa afektibo-fisiologikoa eta proiektu politikoa. Mandamenduen gisan erantzungo dizut:- ez galdu denbora bizitza afektibo konbentzimendu gutxiko batekin
- ez egin iruzurrik zeure burkide afektiboei
- gorroto duzun hurkoa zeure ekipokoa da, egin zeure aliatu, ez duzu zertan maitatu baina elkarlanean aritu
- hurkotzat tratatzen zaituen jendeetarik asko ez da zeure ekipokoa baliabideetan zeu baino askoz boteretsuagoa delako
- bizitza materialak sortzen du subjektibitatea eta aberastasunen banaketa politikaren funtsezko atala da
- beheko klaseen arteko zapalkuntzak eta kontraesanak gainditu behar dira baina konplexua da
- periferiez jositako lurralde batean bizi gara eta sinetsi behar dugu zentroa garela derrotismo plazenteroan ez jausteko
- –klase ertaineko feminismoak/ abertzaletasunak ez digu beheko klaseko feministoi/ abertzaleoi balio (Zetkinen bidean)
- uzki-sexua aldarrikapen heterosexual bat da ere
- jendarte heteropatriarkal batean bizitzearen manifestazio esanguratsuetako bat da bikoteetan gizona beti izaten dela zaharrena (gizonak boterea eskainiz, ekonomikoa edo sinbolikoa, eta emakumeak haragia desirarako edo birsorkuntzarako)
- arruntasunari gorazarre egiten zaion une batean bizi gara eta bertutea eta birtuosotasuna izan ditzagun helburu
- bigarren eta hirugarren mailako pertsonak dauden mundu ordenaketa batean bizi gara
- transgresio artistikoa keinu hutsez josia dago
- teorian eta historikoki bortizkeria politika askatzailetik bereiztea politika askatzaileari ixkin egitea da
- goiko jendea eusteko ezinbestekoa da klase ertain kolaborazionista, gorputz sozial hau oso da disziplinatua Hegoaldean
- ez izan sektarioa oro har, ezta sexukideen afiliazio politikoarekiko
- klase ertain kulturalak sistematikoki gutxiesten du edo boikotatzen du beheko klasearen manifestazio kulturala azken-aurrekoaren sindromea duelako. Ez trufatu txiroek entzuten duten musikaz, adibidez, Schoenberg bezalako asuntu sublime eta sofistikatuekin osoki disfrutatzeko eta ulertzeko gai izan arte-edo.
fight the power point!
Euria ari du, gogotsu, baina #subjetibitateIraultzailea mintzo zaigu, #udaberria ere badatorrela adieraziz, plazan geratuko garela, egunero
— gaztelumendi ||*|| (@iPtx) November 20, 2013
-
pop pilulak
Julen Azpitarte: euskalgintzarekin loturarik ez duten kultura gaiak bildu nahi ditu POP PILULAK fantzineak, pop ikuspuntu batetik abiatuta
-zer dira POP PILULAK?
“Pop Pilulak†pop-kulturari buruzko euskaraz egindako fanzinea da. Bertan, kultura horrekin lotutako hamaika adierazpide, artikulu, pilula, jorratuko dira; tartean, artea, musika, fikzioa, diseinua… euskalgintzarekin loturarik ez duten kultura-gaiak bildu nahi ditu; betiere, pop ikuspuntu batetik abiatuta. Argitalpenari dagokionez, fan-zinea da; hau da, zaleek egindako artisau-produktu, edo tramankulu.
-Aldizkari bat orduan, hutsunea baino zuloa ezta?
Aldizkari baino, fanzine da, eta hori garbi utzi nahi dut… ez da ohiko aldizkaria. Eta bai, zuloa izango da, jendeak papera arbuiatzen duen garai honetan zelulosazko produktu bat artisau-bidetik plazaratzea kamikaze hutsarena egitea baita. Dena dela, paperezko produktuak desagertzen diren heinean, balio gehiago izango dute. Lehen artisau adjektiboa aipatu dut, artisau lana delako “Pop Pilulakâ€: ez dut diru-inbertsio handirik egin; bai, ordea, talentu-inbertsio handia; idatzi duten guztiak lagunak izateaz gain, euren jardunean pop joera nabarmena erakusten dutelako.
-atzera begira? nostalgia? ala aurrerantzean be pop kultura bizirik mantentzeko beharrezkoak izengo dira pilulok?
Fanzineak atzera eta aurrera begiratzen, bertan parte hartu duten lagunek talde anitza osatzen duten aldetik: Hollywood-eko urrezko garaiko aktore batekin, zein elektronika munduko azken joerekin egingo du topo irakurleak; dena dela, lehendabiziko alea baino ez da… ikusiko dugu nolako bidea egiten duen: aurrera, atzera, edo bere horretan gelditzen den. Bestalde, euskaldunok pop ulturarekin lotutako gaiak euskaraz irakurtzeko aukera ere izan behar dugu; hortaz, euskaldunok (batzuk, behintzat) gai popzaleak euskaraz irakurtzeko dugun gogoa betetzera dator Pop Pilulak, gogo hori bizirik mantentzeko sortu fanzinea, bestelako argitalpen eta hedabideek egiten duten lan txukuna baztertu barik… Pop Pilulak finean, nik nahi nuen fanzinea da, gustuko ditudan gaiekin eta idazleekin… ikusi beharko orain ea hor kanpoan pilula zalerik dagoen!
-pop musika, pop art, modak, aldizkariak, estetika… zer hartuko dozue aintzat?
Denetarik, pop-kultura oso zabala baita, agian, bere ezaugarririk nagusiena da ez dela transzendentea, gure inguruan, gure egunerokotasunean, pop-kulturaren makina bat adierazpide izan arren. Hala, kolaboratzaileek askatasun osoa daukate gaiak aukeratzeko, betiere, filosofia hori errespetatzen badu: arropa-dendak, binilozko diskoa, olerkiak…
-ez da aspaldi, pop kultura orohar landu zan UEUko ikastaro baten, Lekeition… han egondako hainbat, idazten jarri dozuz…. zelango gogoetak oraingoan?
Pop kultura, musikarekin lotzen da gehienetan, aipatzen dituzun jardunaldietan ere asko jorratu genuen musikaren atala, baina herri-kultura hori hamaika adierazpidetan azaltzen da. Horrelako zerbait gertatu da fanzinearen estreinako atalean, askok musikara jo nahi zutela; izan ere, kolaboratzaile asko musikazale amorratuak; beraz, batzuei musikaz ez idazteko eskatu diet, alea anitza izan zedin. Hala, musika artikulu asko badira ere, arropa-dendak, turismoari buruzko kultura-hausnarketa, iritzi artikuluren bat, fikzioa, diseinua eta bestelako gaiak ere jorratu dira.
-diseinua garrantzitsua izengo da, ziurrenik… ze irudi erakutsi gura dozue ba?
Fanzineak, eskuz eginiko produktuekin lotzen dira, tradizioz; halere, egun ditugun baliabide teknologikoak eskura izanda, eta fanzinean parte hartu duten lagunen maila ikusi eta gero, itxura dotorea nahi izan dut. Horretan, Iñaki Landa lankide eta lagunak lan bikaina egin du. “Pop Pilulak†irakurtzeko argitalpena den heinean (artikulu mamitsuak dira), itxura ona behar du izan, irakurgarritasunari laguntzeko! A! hori bai, zuri eta beltzean, beti!
-musikaren munduan aspalditik ezagutzen zaitugu… eneuke esango pop musikara murrizten danik zure playlista, ezta?
Nire playlist-a geroz eta askotarikoagoa da, eta geroz eta irizpide zabalagoa daukat (hori irizpide ezaren isla ez ote den beldur naiz, kar, kar). Hala, batzuk aipatzearren: zine beltz klasikoa, Nouvelle Vague-a, kontrakulturari eta abangoardia artistikoei buruzko liburuak, La Felguera argitaletxea, Screwball generoko film zoroak, noir idazleak (Jim Thompson), Raymond Carver-en ipuin eta
olerkiak, euskal poetak (Sarasola, Borda, Otamendi, Montoia…), Blacksad komikia, Johnny Guitar western-a, Mexikoko jatekoa, amak prestatzen dituen txipiroia patata beltzekin eta itsasoko arraiarekin egindako entsalada, Edward Hopper pintorea, Mad Men telesaila…-aldizkariko artikuluak irakurtzeko kantu zerrenda bat osatuko zenuke?
Hori zure esku utziko dut… behin fanzinea irakurrita, ea zer datorkizun burura…
(eta nik Beñat Sarasolari eskatuko diot laguntzeko, honetan oso ona da eta…)– pop gomendio batzuk Durangoko azokan hasi eta aurrera begira…
Mursegoren disko berria, Hiru, aipatuko nuke, LP formatuan ere argitaratuko da; Xabier Montoiaren Azken Afaria eleberria; Bide Ertzean-en azken lana, 77… horiek datozkit burura, lehenengo kolpean.. a! eta mahai gainean Joxan Artzeren bi aleak ditut, eta kriston itxura daukate: paperezko objektu erakargarriak!