-
Blog proposamenak
Goizero, kafearen ostean irakurtzen ditugu gure blogak. Nork zer idatzi duen, loturak jarraitu, rss jarioari kasu apur bat egin, eta aritzen gara gure kioskorik kiosko.
Goizero baina, zerbait ez irakurri izanaren sentsazioa ere badaramagu. Eta posta txekeatu, twittereko mezutxoei jaramon egin eta eguneraketa deiei itxaroteko esan ostean, gune berriren bat ezagutzeko irrika pizten zaigu.
Egunero blog berri bat ezagutu nahiko genuke, edo software aplikazio interesgarriago bat, edo auskalo zer… berritasunaren berritasunez… dena zaharra da hamabost minutu barru.
- Baina, blogak irakurtzen jarraitu gura dudala esango banizueke?
- Proposatuko zenukete blog barririk?
- Hori du asmotzat post honek, blog barriak ezagutzea, ezagutaraztea.
- Ea zenbat batzen ditugun, gero proposamenekin post luzeago bat egiteko.
grafikoa: robinhamman creative commons
post-oharra: post hau twitter eta facebook bidez ere iragarria izan denez, handik jasotako proposamenak ere gehituko dira hurrengo post batetara.
-
Musika sormena da batez ere
Negozioa, jarrera, itxura… denetarik pentsatzen dugu musikaz ari garenean. Harrokeria, apaltasuna. Ireki edo itxia. Fama eta aparra. Dirua eta jukutria.
Baina niretzat, musika sormena da batez ere. Eta horregatik dakit jakin, musika onak, musikak zeozer esan gura duenean, aurrera egingo dela. Negozioaren, jarreraren, itxuraren, harrokeriaren, apaltasunaren, famaren, aparraren, diruaren eta jukutriaren gainetik.
Sormena da behar dena. Sortu eta zabaldu. Ikasi eta hedatu. Kantatu eta gozatu.
Kantu hau sortzaile talde batek asmatutako zerbait da. Ez da kantua soilik atsegin egiten duena. Bideoklipen garairik onena gainditzen duen zerbait da. Binilo diskoen portadei egin diezaiokegun omenaldirik onena. Ikusentzunezko ekoizpen honek, zer pentsatua eman dit. -
Euskarazko film laburrak, eta gurean?
Urtero bezala Topaguneak iragarri du Film laburren zirkuitua. Aurten Euskal Herrian ez ezik, Bartzelonan, Erroman, Londonen, Parisen eta Shangain ere ikusgai izango dira euskarazko laburmetraiak.
Seigarrenez emango dituzte pelikulok. Eta gurean, barriro be filmerik ikusi barik.
Euskara elkartea eta gu
Ez dakit, baina uste dut gurean euskara elkarteak edo ez duela jasotzen Topagunearen berri, edo euskara elkartea zeri begira dagoen… egia esan, elkarteari buruzko informaziorik be ez dogu jasotzen aspaldion bazkideok.
Ez dakit kuota kobratu be egiten ote doskuen. Baina tira… beste kontu batzuk dira horrek. Herri mailakoak, baina…Kontua da, aurten be oso filme interesgarriak egongo direla zirkuituan, eta gure herrian ez bada be, alboko herriren batera jo beharko dogu euskarazko eskaintza jasotzera.
Zorionak Topaguneari, jendeari horrelako eskaintza plazaratzeagatik. Filmeak, kalitatezko ekoizpenak, zirkuitu alternatibo euskalduna, kontzertu eta emanaldi apalak… horrek guztiorrek merezi du eta.
- Topaguneak plazaratutako esku programa hemen ikusteko moduan dago. Filmeak, zuzendariak eta herrietako programazioa.
Klik eginez ikusteko moduan.
- Topaguneak plazaratutako esku programa hemen ikusteko moduan dago. Filmeak, zuzendariak eta herrietako programazioa.
-
videoweb09 Bilbon
Asteburuan burutu da. Bilbon burutu da. Handik eta hemendik hurbildutakoak batu dira. Bideogintza, Internet, blogak, vlogak, sarea, Telebista… eztabaida, mahainguru, elkar ezagutze eta kezka ezberdinen batuketa. Aurkezpen eta hitzaldietatik landa sortzen den harremana. Denetarako tartea izan dute Bilboratuek.
Eta joan da bakoitza berriz ere, bere sorlekura, sortzeko tokira… eta orain videoweb09 etiketa eta oroitzapena baizik ez da.
Datorren urtekoa prestatzen ari dira dagoeneko grupovideoweb taldekoak, eta egindakoaz pozik izango dira Ruben (lostin.tv) eta Eduardo (hombrelobo.com) Niri behintzat poztekoa iruditzen zait, asteburuan 80 egun bideogintza eta Interneti buruz berba egiteko batzea. Profesionalki ari dira batzuk, diseinutik eta Internetetik beste batzuk heldu diote gaiari, telebistetako kideak, bideosortzaile artistak, blogariak… denetarik izan da. Eta izango da.
Neuk neure aldetik, gauzak zelan ikusi ditudan zehaztuko dut:
- Deialdia eta zabalkunde guztia sarean egin da. Konturatu naizenez, ez du oihartzun handirik izan. Nire lagun bideogileak ez enteratu izanak kezkatu nau.
- Programa trinkoa eta interesgarria izan den arren. Harritu nau, ia ezerk ez harritzeak. Sorpresa eta ezusteko gutxi. Ia bakarra.
- Ez dut ikusi proiektu berri interesgarririk. Horrek asko kezkatu nau.
- Telebista eta Interneten arteko lubakia areagotu egingo dela iruditzen zait. TVE, Prisa eta ETBko ordezkarien mahainguruan nabarmen geratu zen hori.
- 15 urteko mutiko bat gailentzea horrelako jardunaldi batean, kezkatzekoa ere bada.
- Bideogintza eta informazioa modu erakargarri batean uztartzen dituen proiekturik ez dut ikusi. Alegia, informazioa vlog formatuan.
- irratia.com proiektuan egin asmo dugun hurrengoari begira, gutxi aurreratu dugu. Paperean geneukana apenas hobetuko du jardunaldi honek. Pena.
- Ikasteko grina ez zait amatatu. Eta ikasten jarraitu beharko dugu. Apurka apurka.
videoweb09 honetan, twitter tresna garrantzitsua izan da. Orain ere bada oraindik. EITBko wifiak erdizka funtzionatu zuen. Antolaketa ona. Hizlariak erdi purdizkoak. Euskarak huts. Euskaldunak bageunden arren, ez daukagu bideo proiektu interesgarririk, bistan denez.
Material osagarria
Bideoa (noski)
VideoWeb09 – Video Promocional from VADOR on Vimeo. -
Zorionak Rainy Stanford
Kaixo, I was wondering if someone could help me… I listen to the podcast on iTunes for irratia.com because I’m learning, but I don’t understand enough to know who sings this song!!! In the 2/11 podcast there’s a really good song that starts after about 20 minutes, it’s a guy singing with a guitar. I’m sorry for posting in English but I can’t ask in Basque! :[
Horrela ezagutu genuen Rainy Stanford. Mezu hori utzi zuen irratia.com sarean (facebook, dagoeneko 170 lagun). Gure podcasta entzuna zuela, azken saioa Itunesetik jeitsita. Eta kantua gogoko. Zein ote zen kantaria? Zein kantua…
Nik ere, otsailaren 11an egindako saioa entzuteari ekin nion. Bezperako saioa. Eta erdialdera entzuten zen Proposamena kantua, Txuma Murugarren kantariarena, Ibon gure dj eta teknikariak maisuki hautatua. Eta kantua, eta programa entzun ostean bilatu nuen facebooken Rainy. Irratia.com sarean dago, baina ez zegoen nire lagun/ezagunen artean.
Hasteko bere lagun egin, berak onartu. Eta gero beragaz hizketan hasi. Berak ez omen daki euskaraz, nik ere ingelesez… ozta ozta. Lotsa gutxirekin aurkeztu nintzaion eta irratia.com egiten dutenetarik bat naizela esan. Eta hau eta beste. Eta ea kantua hau ote zen, eta berak baietz, hori dela kantua. Polita berarentzat, atsegina. Eta nik Txuma nor den, zelan berak be saio bat -Musibla- egiten duen gure irrati berean, hau eta beste.
Bostongoa da Rainy. Eta gaur urtebetetze eguna du, facebook bidez jakin dut hori. Nire urtebetetze egunean ezagutu genuen elkar. Eta bera zoriondu nahi dut. Munduko beste alde horretan ere, baditugulako entzuleak, euskara ikasi gura luketenak, irratia eta musika maite dutenak… eta sarea hedatzen doanez… lagun ere badirenak. Zorionak Rainy!
-
Lotsa pixka bat es mucho
Astelehena. Laneko ikastaro bat Bizkaiko Foru Aldundiaren Lantik zentro teknologikoan. Topatu dut, heldu naiz.
NAN eskatu, segurtasun neurri batzuk igarota sartu naiz bulegoetara.
Pantailaz mukuru dagoen gelara sartu eta nire burua aurkeztu, dena bat. Bertan dira Bizkaiko Gazte Informazio bulegoetako informatzaileak. Hogei bat edo.
Arrasateko gazte bulegoan ari naiz azken bi urteotan. Eta formazio saio dexente izaten ditugu lan kontuak direla eta.
Normalean Gipuzkoako Diputazioak antolatutakora joan izan naiz, guk geuk proposatuak gehienak. Onak, oso onak batzuk –Gimp software librearekin irudi tratamendua egin genuenekoa adibidez- eta ohikoak beste batzuk, honetara dedikatzen diren enpresek emana.Gaurkoa ezberdina da. Eusko Jaurlaritzak burutzen du. Hauteskundeen aurretik, eta legegintzaldia bukatu aurretik, duela lau urte prometitu zuten tresna eskaini behar ziguten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazte informatzaileei.
Tira, gelan sartuta, gaztelaniaz agurtu nau emaileak. Nire pantailaren aurrean jezarri naiz eta windowspeko ordenadorea, explorer zahar batekin, soilik gaztelaniaz. Noski.
Jaurlaritzak prestatu digun Manual de uso de la nueva herramienta informática del sije. Departamento de Cultura. Dirección de juventud y acción comunitaria. Eusko Jaurlaritza.
Uauu! Super fashion! Webgunera sartzeko http://212.145.147.187 idatzi digute arbelean, eta bost bat minutu eman ditugu, horretara sartzeko lortzeko. Eta hau ere gaztelania hutsez. Piska bat es mucho badakizu… izena euskaraz dauka: Gazte informazioa. Nahikoa da ezta Patxi? Baztarrika… es mucho?
Tira, gogoa piztu zait. Lan egiteko, ikasteko… edozertarako. Tweet batzuk idatzi ditut, nabigatzen hasi naiz, mozilla firefox ere deskargatu dut euskaraz… eta hau eta beste.
Argi dago, tresnak ez nauela asko erakarri. Irakaslearen jardunak ere ez, eta gazte informatzaile bizkaitar hauen pasibitateak ere ez. Isil isilik ardiak bezala.
Ez dakit bihar etorriko naizen ere, beharbada Ibarretxeren mitinen batera joatea nahiago… piska bat. -
zaindu maite, egin duzun hori
Pixka bat piska bat da, baina hauen muturra neurtzeko ez dago neurririk.
Etengabe ari zaizkigu aztertzen, etengabe neurtzen, trabak jartzen, gaitasun agiriak eskatzen…. noiz neurtuko ditugu guk beraiek?
Hauteskundeak al dira kotoi froga bakarra? Nork epaitzen du epailea?
Maiteri egin diotenak ez du izenik, adjetibo guztiak labur, ttiki, ez deus; euskara irakasle agiria baino gehiago merezi du gure lagunak, jo eta su ari da lanean, euskararen irakaskuntza modernoan aitzindari da, teknologia berriak eta hizkuntza uztartzen…. baina Q kalitatedun, euskal labeldun agintariekin egin ohi du topo, aurrera gura duen orok.Baina aurrera doan herria omen Euzkadi, eta ozen esan beharra dago. Jende honen eskutan dago gure hizkuntza, gure hezkuntza… hori da teknologia berrietaz, jakintza eta informazioaren garaiaz duten ikuspegia. Merkantilista eta prohibizionista. Nik agindu zuk obeditu, hori bai, demokratikoki.
Egia esatea gura duzue? Ez nau harritu jaurlaritzakoen eskaerak. Orain arte, ez badute horrelakorik egin izan da euskarazko sarean zer egiten den, zer gertatzen den ere ez dakitelako. Benetan diotsuet hori, amorrurik maitakorrenarekin…..
Zaindu maite, egin duzun hori! zaindu ditzagun guk ere, lana, borondatea, gogoa…. ilusioa.
Egin ditzagun ispiluak, isladatu dezagun euskararen gaitasun agiria gainditzeko frogak, ariketak. Euskararen alde, sarearen logikan, auzolanean…. zaindu dezagun maitek egin duen hori.
-
Hiztegia bete berba bueltan
Atzean geratu da BXL. Fosdem ekitaldi jendetsu bat izatetik, etiketa bilakatu dugu sarean. Berdin flickr argazkietan, twitter-eko mezuetan edo blogetako kroniketan.
argazkia: polzme cc lizentziarekinNiretzat baina, berba esanguratsuz betetako hiztegia izango da aurrerantzean Fosdem 2009.
Domeka iluntzean, hegazkinaren zain geundela zera galdetu zidan Julenek –Zer, ikasi duzu zerbait? eta baiezko borobil bat egin nion buruarekin. Eta hegaz hausnartutakoa, etorri zait behin eta berriro gogora.
Antolaketa: Benetan bikaina. Autoantolaketa, irekia, partehartzailea. 5.000 lagun, ehundaka hitzaldi, arazo bat bera ere ez. Wifi libre eta irekia gela eta areto guzti guztietan, seinalizazioa, kezkak, mahaiak, informazioa, jatekoak, edatekoak… itzela. Lehen egunetik harrituta.
Askea/irekia: Libre izendatzeko modu ezberdinak, partehartzailea, kodetik eremu fisikoetara. Lan egiteko moldea, informatzeko modua, bizitzeko era.
Berrikuntza: Gurean ez bezala, maiz aipatu zen terminoa. Teknologiarekin ustez parekatuta dagoena, enpresa munduan gehiegi darabiltena. Gure diskurtsoetara txertatu beharrekoa. Pratikak erakutsiko diguna.
colective creative: sorkuntza kolektiboa. Komunitatearen sorkuntza garapena. Alde grafikoa, mezua, komunikazioa, kanpainak garatzeko orduan. Jhon Slate zuzendari kreatiboak bultzatu duen ekimena.
Garapena: Garatzaileak batzeko ekimena izanik, komunitatearekin batera jorratzen den arloa. Datozen berrikuntzak jendaurrean aurkezteaz gain, partehartzaileekin hurrengo garapenak proposatzen eta eztabaidatzen, modu irekian.
Komunitatea: Bisualizazioa. Europa mailakoa. Milaka lagun, helburu antzekoak, lan esparru ezberdinak, topaketa batean. Sareen garaian, ezinbesteko terminoa.
Mozilla: Software librearen eremuan, arrakastatsuena den ekimena. Jende aldetik, bere hitzaldi eta tailerrak ere oso jendetsuak izan ziren. Gure esparruan, lokalizazioak eta eguneraketetan oso present dagoena, interesgarria aurrerantzean jorratu gura dituen ildoak. Interesez jarraitu nituen hitzaldi eta aurkezpenak. Aurrerantzean sakontzeko asmoarekin. mozilla-europe.org gunean, euskarak presentzia normalizatua dauka, erakargarria.
Open Web: Firefox eta gehiago. Datorren termino berri bat, erabili ez ezik, zabaldu eta edukiz bete beharko duguna. Zer da web irekia? gogoetak egin beharko ditugu horretaz.
open source marketing: marketing cafe batean parte hartuta ezagutu nuen terminoa, jarrera. Kode irekiko softwarea dagoen lez, marketing eremura luzatutako kontzeptua. Kode irekiko marketinga. Interesantea, jorratu beharrekoa. Mozillakoek abiatu dute ideia, ea zer ematen duen.
Partehartzea: ezinbestekoa horrelako saltsa batean. Informazioaren aroko oinarria. Horizontaltasuna, irekiera, arrakastaren giltza, bidea.
Software librea: mundu oso erakargarria, bizia, dinamikoa. askea eta beharrezkoa.
-
splitweet euskaraz #splitweet
Badakizue, txikian ari gara. Laburrean. Luzerako ez digu ematen, hor ari gara… esan, konta eta irakurtzen. Emozioak azkar zabaltzen dira. Gogoetak, fast think baino gehiago dira hala ere.
Asteon gertatutakoa orain, labur labur.
Galdetu zuen Igorrek. -Inork ezagutzen du twitter kontu bat baingo gehiago kudeatzeko tresnarik?
Erantzun zioten azkar -Splitweet sortu dute katalan batzuek…
Esan zuen beste batek -nik frogatu dut, ondo dago. Euskaratuko dugu?
Erantzun zuten berehala splitweetekoek, inork lokalizatu gura izan ezkero… jartzeko harremanetan.
Ez zen ordua igaro, euskaraketa egiteko 5 lagun prest eta splitweet abenduan sortu zutenek euskaraketarako materiala sarean jarri zutenerako.
Biharamunerako splitweet osoa euskaraturik, eta programa erabilgarri Aitorren hizkuntza zaharrean.
zer da splitweet?
Splitweet funtsean, twitter kontu ezberdinak kudeatzeko programa bat da. Sarean dagoena. Abenduan aurkeztu zuten Badalonako hiru mutilek. Hirurek Albert dute izena.zertarako erabili?
Guk twitter kontuak euskaraz kudeatzeko baliatzen dugu. Baina horrez gain aukera gehiago ematen ditu. Adibidez hitz edo marka zehatzen jarraipena egiteko. Sartzen diozu hitz bat, marka bat, izen bat, tag edo etiketa bat…eta haren jarraipena monitorizatuko dizu. Itzela da alde horretatik.Marketing arloan ezagutzen duzu euskarazko tresnarik?
Brand edo marka ezberdinak jarraitzeko ezagutzen dudan euskarazko tresna bakarra da. Marketingak merkatuak aztertzen ditu, merkaturako estrategiak zehazten ditu… eta orain arte, nik behintzat, ez nuen tresnarik ezagutzen euskaraz. Bat orain. Sortuko dira berriak.
Mikrobloginak zeresana emango du aurrerantzean. Twitter bezalako tresna libreak ere sortzen eta hedatzen hasi dira. Eta hoiekin gainera aukera izango dugu euskaratzeko, proiektuak lokalizatzeko eta gainera twitter eta dagoeneko ezagunak direnekin partekatzeko.
Datozen egunak interesgarriak izango dira alde horretatik, eta euskaldunok erakutsiko dugu zertan ari garen, zelan auzolanean gauza handiak lortu daitezkeen; eta ez dela behar ez partner garrantzitsurik, ez Jaurlaritxaren subentziorik… tresna euskaldun eta txukunak sortu eta ezagutzera emateko. Euskarak baditu tresnak, baditu boluntarioak, badu software librea, eta jarrera irekia. Guzti horrek, bat eginda indar ikaragarria dauka. Libre eta euskaldun, badakizue. Jarrera pro aktibo bat.
Guzti hau geldi ezina da, haize erauntsi handienaren antzo. Murgildu zaitez zu be!
-
Urte barri barri
…dekonak ez dekonari,
guk ez deku eta guri
ezpabe txarri belarri.Kantan eta jantzan hasi du urtea. Urteko lehenengo argiak, kanpoan harrapatu gaitu, etxeratzeke.
Eta zer eskatuko zer eskatu, hasi gara endredoan. Eguna joan, eguna etorri asmatu ezinik ondiño. Ze izengo ete da….
Ez dakigu, baina zerbaiten bila bagabiz ibili. Nora ete goazen ez dakigun arren, aurrerantza joan gurean gabiz, tira eta tira….
Helduko ete gara, helduko ete da. Zalantzak eta burukomiñek. Etorriko dan esperantzan, helduko ete garen arduraz.
Eskale barik, eskean gatoz. Aldarrika zeozelan esatearren.
Bitartean; badakizue, zaindu maite dozuen hori…. izan be, ez digute uzten maitatzen gauean, no time for love.