splitweet euskaraz #splitweet

Badakizue, txikian ari gara. Laburrean. Luzerako ez digu ematen, hor ari gara… esan, konta eta irakurtzen. Emozioak azkar zabaltzen dira. Gogoetak, fast think baino gehiago dira hala ere.

Asteon gertatutakoa orain, labur labur.

Galdetu zuen Igorrek. -Inork ezagutzen du twitter kontu bat baingo gehiago kudeatzeko tresnarik?

Erantzun zioten azkar -Splitweet sortu dute katalan batzuek…

Esan zuen beste batek -nik frogatu dut, ondo dago. Euskaratuko dugu?

Erantzun zuten berehala splitweetekoek, inork lokalizatu gura izan ezkero… jartzeko harremanetan.

Ez zen ordua igaro, euskaraketa egiteko 5 lagun prest eta splitweet abenduan sortu zutenek euskaraketarako materiala sarean jarri zutenerako.
splitweet

Biharamunerako splitweet osoa euskaraturik, eta programa erabilgarri Aitorren hizkuntza zaharrean.

zer da splitweet?
Splitweet funtsean, twitter kontu ezberdinak kudeatzeko programa bat da. Sarean dagoena. Abenduan aurkeztu zuten Badalonako hiru mutilek. Hirurek Albert dute izena.

zertarako erabili?
Guk twitter kontuak euskaraz kudeatzeko baliatzen dugu. Baina horrez gain aukera gehiago ematen ditu. Adibidez hitz edo marka zehatzen jarraipena egiteko. Sartzen diozu hitz bat, marka bat, izen bat, tag edo etiketa bat…eta haren jarraipena monitorizatuko dizu. Itzela da alde horretatik.

Marketing arloan ezagutzen duzu euskarazko tresnarik?

Brand edo marka ezberdinak jarraitzeko ezagutzen dudan euskarazko tresna bakarra da. Marketingak merkatuak aztertzen ditu, merkaturako estrategiak zehazten ditu… eta orain arte, nik behintzat, ez nuen tresnarik ezagutzen euskaraz. Bat orain. Sortuko dira berriak.

Mikrobloginak zeresana emango du aurrerantzean. Twitter bezalako tresna libreak ere sortzen eta hedatzen hasi dira. Eta hoiekin gainera aukera izango dugu euskaratzeko, proiektuak lokalizatzeko eta gainera twitter eta dagoeneko ezagunak direnekin partekatzeko.

splitweet

Datozen egunak interesgarriak izango dira alde horretatik, eta euskaldunok erakutsiko dugu zertan ari garen, zelan auzolanean gauza handiak lortu daitezkeen; eta ez dela behar ez partner garrantzitsurik, ez Jaurlaritxaren subentziorik… tresna euskaldun eta txukunak sortu eta ezagutzera emateko. Euskarak baditu tresnak, baditu boluntarioak, badu software librea, eta jarrera irekia. Guzti horrek, bat eginda indar ikaragarria dauka. Libre eta euskaldun, badakizue. Jarrera pro aktibo bat.

Guzti hau geldi ezina da, haize erauntsi handienaren antzo. Murgildu zaitez zu be!


Please follow and like us:

One thought on “splitweet euskaraz #splitweet

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude