musika
entzun!
-
EHZ herri bat zuzenean, mila bizipen
Heletatik idazten ari, kanpoan pilotari eta bertsolariak, bi gau, 30 kontzertutik goiti, giro paregabea, gau ederrak, lagun asko, lagun berri gehiago….
Batzutan zaila egiten zaigu azken 14 urte hauetan EHZ festibalean bizitakoa azaltzea. Amets bat da EHZ. Gauzapen pratiko eta militante bat. Euskal Herrian ez da besterik holakorik. Konpromezua, lana, hizkuntza, kultura eta… herri bat zuenean azken finean.Aldudarrak bideoa, mila esker
Manu Chao festibalera etortzeak; biderkatu egin du festibalaren erakargarritasuna, jende kopurua, giroa, antolakuntzaren buruhausteak, sarrerak… baina bizitakoa ere hunkigarria izan zen. Une batez, 1985eko uztailaren 7an bizitakoa berriz ospatu genuenean.
Sarri Sarri kantuak, zentsura gainditzen du, Jai Alai Katunbi express bira gogoratzen digu. Bi musikari handiren lana goraipatzen, bizi nahi duen jendea eta herri bat oroitarazten. Mila esker guztiagatik Manu Chao eta FM.EHZ Zuzenean:
Martxa ta Borroka: -
DLRN entzuten gau ta egunez
Musika asko entzuten dudan arren, zenbaitetan denbora gehiago izatea gustatuko litzaidake. Albisteei, liburuei, blogei kasurik egin ez, eta bazkalorduan zein lan denboran musika aditzen egon.
Kontzertuetara joan, eta irratian kantuak pintxatu. Atsedenik gabe egongo nintzatekela ziurta dezaket. Ez naiz aspertu azken 25 urteotan, eta grinak jarraitzen du.
Aspaldian Euskal Herriko talde bereziak entzuten ditut. Bereziki motibatzen naute euskaldunak izan arren, kanpoan arrakasta itzela duten bi proiektuk: We are Standard eta Delorean.
Getxokoak lehenengokoak, blog honetan aipatuak eta bideoren bat jarrita ere banago. Delorean ere maiz izendatuko nituen. Zuzenean biak ikusitako naiz, baina barriro ikusteko arazorik ez. Oker ez banago WAS Heletan dira asteburuon, han be ikusi beharko.
DLRN ez oso aspaldi Bilbon ikusi nituen, ikusiak ditut EHZn ere, eta beste kontzerturen batean… lokal txikietan, handietan baino hobeto.
Baina zarauztarrak, entzuteko be badira. Dantza egiteko musika eta erremixak egiten iaioak dira, eta plazaratu duten azkena, entzuteko modukoa da.Ayrton Senna eta mixtape berezia
Berriki, Ayrton Senna izenburuko lana plazaratu dute. Sarean mixtape berezi bat plazaratu dute, musika eta bideoak jartzeko sortu duten blog berezian Desparrame.Hauek dira kantuok:
1. El Guincho “Kalise (Delorean Remix) – Short Edit†(Young Turks 2009)
2. Delorean “Deli – Short Edit†(Fool House)
3. Mystery Jets “Half In Love With Elizabeth (Delorean Remix)â€
4. The Teenagers “Love No (Delorean Remix)†(Xl)
5. Delorean “Big Dipper – Short Edit†(Fool House)
6. Delorean “Moonson – Short Edit†(Unreleased)
7. Lemonade “Big Weekend (Delorean Remix)†(True Phanter Sounds 2009)
8. Glasser “Glad†(Delorean Remix) (True Phanter Sounds 2009)
9. The Big Pink “Too Young To Love (Delorean Remix)†(Unreleased) -
manex rockanrollin!
Euskal Herriko ertz honetako hiru lagun batu ginen Mauleko Gazteluaren ondoan, zer eta Zarama ikusteko.
Zaharrock lehenengo, Atarratzeko musikazale edadeko batzuk, musika jo ondo jo… ta gu Mauleko karriketan zerbait jaten.
Santurtzin euskaraz hasi zen taldeak, beraien diskoak eta kontzertuak alde batera utzi zuten gero. Hamalau urteren ostean berriz ekin dio zuzenekoen lanari, eta non hobeto etxetik urrun baino hau entzuteko. Beste inork ez dakiela.
Meatzaldea eta Ezkerraldeko lagun batzuekin elkartu eta han ginen gu, akerbeltz garagardoak edan eta gazte sasoiko kantuak entzun eta dantzatzen.
Gogoan dut, pasa direla 25 urte edo Gasteizko gauak/ Zaramaren erdian singlea ikastolan entzuten genuenetik. Edo Larrabetzun 1985ean Kortatu, BAP! eta Ximorrak taldearekin jo zutenetik. Edo beste zenbait kontzertu hemen eta han… eta horrek akordu guztiak pasatzen zaizkizu burutik, Mauleko gazteluaren argitan zaudela, dantzan zaudela, kantuan zaudela…euskal rockanrollin
Eta halako batean, sorpresa, itxaroten ez duzun kolaborazio bat eskenatokian. Altzaiko Kilikas estudiotik etorri berri den rockero aitzindaria. Niko Etxart mikrofonoetan, xiberureraz kantuan aritzeko prest. Euskal rockanrollin! eta gauak lehertu behar duela dirudi. Xiberutarrak dantza baten, hurbildutako gainontzeko euskaldun guztiak ere pozik… rockaren eremu da Mauleko Gaztelua.
Gau ederra, giro paregabea, antolaketa bikaina, garagardo goxoa, kontzertu onak eta jai giro itzela. Biba züek!
afitxa: Asisko Urmeneta
Kontzertuaren antolatzaileak: Atharratzeko Pixkanaka eta Mauleko Pitxu gaztetxe/gazte taldeak. -
Hatortxu rock: elkartasuna, musika eta Internet
Bat baino gehiago harrituta geratuko zen asteburuan, Lakuntzara hurbildu ostean. Gazteak izan dira bertara hurbildutako gehienak, musika jarraitzaile sutsuak… baina igande bueltan adin guztietako euskaldunek egin zuten topo Beriain mendiaren magalean, elkartasun jaialdi koloretsu honetan.
Hatortxu jaialdia, presoen dispertsioaren gastuei diruz aurre egiteko ez ezik, elkartasun festibala ere izan da. Eredugarria, antolakuntza aldetik bezala jendearen parte hartzetik ere. Milaka lagun eskenatoki bakoitzaren parean, milaka lagun kaleetan, milaka jarraitzaile hemen eta han.
argazkia: hatortxurock.org (aeroplano batetik ateratako argazkia)Elkartasuna
- Elkartasuna hitz handiz idatzi da egunotan Sakanan. Musikariek agertu duten prestutasuna (guztiak gutxieneko gastuak kobratu besterik ez dute egin, bidaia eta …) eredugarria izan da, 60 taldetik gora. Euskal Herrikoak asko, baina kanpotik etorritakoak ere bai batzuk. Alde horretatik, flipatzekoa musikarien jarrera.
- Elkartasuna ere, herritarrek adierazi dutena. Lakuntza eta Sakana osoa inplikatu baita jaialdi honen antoLakuntzan.
- Elkartasuna bertara joan zirenen partetik, han utzitako txanpon eta oihu bakoitza presoen alde izan zelako. Dispertsioaren kontra, dispertsioari aurre egiteko.
Musika
- Talde ugari, estilo asko, kontzertu mota ezberdinak, eskenatokiak ere aukerakoak, jendetza ikusten gozatzen dantzatzen abesten. Musika eta elkartasunak bat egiten dute askotan Euskal Herrian.
- Gogotsu eta pasioz aritu ziren zuzenean. Aurretik elkartasuna agertu eta publikoki eskainiz, eta gero bertan, kontzertuetan. Talde berriak, talde handiak, talde ezagunak, talde ezezagunagoak, famatuak…. kausa batek batu eta zuzenean adieraziz.
Internet
- Hatortxu Rock jaialdi honek propaganda aldetik musika kontzertuetan ohikoa dena baino euskarri gehiago landu ditu. Paperezko propaganda Euskal Herriko txoko eta bazter guztietara heldu bada ere, bestelako asmakizun eta irudimenezko eskaintza izan du. Plastikozko milaka metro pankartetan, bide bazter, zubi eta kale artean ikusi ditugunak.
- GARA, berria, eguzki irratia eta Infozazpi ere laguntzaile izan ditu. Eta jarraipena egin ez ezik, aldez aurretik iragarkiak jarri dituzte beraien medioetan. Elkarrizketak, kantuak, argibideak edo Internet bidez sarrerak saltzen.
- Hatortxurock.org gunea izan da hala ere, nire iritzian bederen, jaialdi honetako izarra. Bideoak, Hatortxu telebista, zuzeneko irratia, argazkiak, bideoak… Sare sozialetan, #hatortxu etiketarekin, youtubeko bideoklipa, abeslari eta musikarien mezu eta elkarrizketak…. zer ez dagoen Hatortxu Rock gune multimedia horretan.
- Borondatezko lana, sareko auzolana, multimedia ikuspegia, ekimen ezberdinen arteko elkarlana… Internet, sarea azken finean….
Hatortxu rock irratia
- Irratia ere izan zuen Hatortxuk. Zuzenean Lakuntzako elkarte batetik. Gela multimedia bat. Prentsa eta Interneteko gunea kudeatzen zutenak mahai baten bueltan, eskaileretan gora bideogileak, beraien lanak kapturatzen, bideoak editatzen…. Hatortxu telebista sortzen.
- Euskal Herri osoan entzun daitekeen Infozazpi batetik, Sakanako Eztanda irrati librea, Zarauzko Arraio irratia, Iruñerrian entzuten den Eguzki… guztiak sarean lanean. Programak egiten, uhinak astintzen, Internetetik eskaintzen… software librea, ordenadore portatilak, ADSL konexioa konpartitzen…
- irratia.com ere bertan egin zen, irratsaio solidario bat egiteko gogotsu. Musika eta elkartasuna uztartuz, saio digital berezi batean.
- Han egindako saioa entzun gura baduzue, klik baino ez. Elkartasun klik bat, besterik ez:
[audio:http://www.arraio.net/deskargak/hatortxu/irratiapuntucom.mp3]
-
Euskarazko RAP mugimendua abian
Errima gorriz datoz kume berriak
Erreportaia itzela, interesgarria egin dute Lander Arbelaitz eta Gorka Bereziartua kazetariek ARGIAn. Idatzizkoa argitaratu zuten lehenbizi, baina oraindik interesgarriagoa egin zait montatu duten ikusentzunezkoa. Twitter bidez adierazi zuten horretan zirela, eta gaur argitaratu dutenean, ezusteko polita hartu dugu.
Hernaniko Molotoff irratian Aritz sound system (Selektah kolektiboko kidea), Baionako ostatu batean Jon Eiherabide (MAK taldekoa) eta Santutxuko grafitti baten aitzinean Norte Apacheko lagunak, disko berria kaleratu ostean.
Rap doinuak, irratiko grabazioa, elkarrizketak…. eta bideo interesgarri bat. Kazetaritza berria abian da, eta lehenengo emaitzak argitaratzen ari dira apurka apurka.
ARGIA.com -
Literaturia | hasi gara pilak kargatzen
Asteburu honetan da Literaturia. Euskarazko literatura; idazleak, argitaletxeak, irakurleak, blogariak, editoreak, antzerkia, musika, twitter…
Azoka bat, merkatua, jatekoak, hitzaldiak, antzerki saioak… kontzertuak gaztetxean.
Herritarren artean, laguntza askorekin antolatu den ekimena. Literatura Eskola sortu genuen herrian duela 5 urte, eta orain urrats barri bat, ausartagoa agian, baina iraunkorra hau be. Euskarazko liburuen inguruko azoka eta asteburua. Idazleak bere liburu berrienak aurkezten, argitaletxeak bere liburuak irakurleekin partekatzen… eta bitartean blogarik, txoko batean Interneten idazteari buruz berbetan. Lizentzia libreak aipatuz, liburu elektronikoak esku artean jasotzen…
Antolaketa eta egitaraua: Literatura Eskola
Zuzeneko emisioak, argazkiak, eztabaida eta beste: blogak & letrakEkitaldiak iragartzeko irratietarako prestatutako kuña:
[audio:http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/wp-content/uploads/2009/06/literaturia.mp3] -
musikabaltzapurbat jode!
play it again!
Aurreko astea oso gorria izan danez, hau baltzago hastea pentsatzen. facebook bidez kontzertu baterako gonbidapena jaso (sarrera ordainduta noski) ta bideoa ikusten hastea, dana bat. ikusi eta flipatu, ia ia dantzan hasteraino.
Datorren barikuan, Durangoko Plateruenean Cherry Boopers eta Revolutionary brothers, ta King konsul be handik izango da, reggae apur bat jartzeko funky gauari.pottdata: bideoa Iker Trebiñorena da, pasa da bat!
-
Kerobiaren hurrengoaren zain
Nondik irtetzen da barrura
Kerobiak trilogiaren bigarrena prest du dagoeneko, datorren astean, gaur zortzi plazaratuko du. Aurretik baina single bat eta bideoklipa sareratu dituzte. Oraingoan ere, arrakastatsua suertatuko delakoan nago. Bideoa baina, artistikoagoa da -oraindik- lehen ikustaldian gehiago gustatu zitzaidan aurrekoa, baina honek be maila ona du. Kantua bai, kantua sakona da, melodikoa. Kerobiak estilo propioa duenik ezin uka. Edo gustatzen zaizu edo ez. Ez dago erdibiderik, guzurra badirudi ere.
Kerobiaren blogean ikusi eta ekarri dut. Bigarren sorta honen webgunea oraindik aurkeztu barik daukate. Ez dago agerian bederen. -
euskal pop gizarteaz
Josu Larrinaga musikazale moduan ezagutu nuen, soziologoa da, irakasle unibertsitatean, erdi familiakoa dudala ohartu nintzen gero eta batez be kontzertuetan egiten dut berarekin topo.
Proposatu zidan udako ikastaro batean zebilela burubelarri eta ea zeozertan laguntzerik neukanez.
Baietz, gaia jakin ostean. Euskal pop musika, euskal pop gizartearen isla? galderari erantzun asmo diogu, soziologiatik. Ikasiko dugu musika entzunez. Apunteak disko zaharren gainean hartuko ditugulakoan.Iruñeako eremu unibertsitariotik, Lekeitioko hondartzara hurbilduko gara. Euskal unibertsitateari eremu berri bat eskainiz.
Pop hitza pijotzat du ezjakin askok. Pop popularretik dator ordea, herrikoi, alegia. Horretaz jardungo gara, ia konturatu barik. Eguraldia eta musika lagun. Zozologian.euskalpop.mundua.com bloga sortu eta hor emango dugu ikastaroaren berri, orain eta gero. Ikastaroan zehar, pop musika hitzaldiak, emanaldiak, entzunaldiak eta podcast batzuk izango dira.
Inork bere musika ikastaroan zehar jarri eta komentatu nahi balu, arazorik ez, kontrakoa. Gustura asko. Pop atseginez. -
EHZ festibala laister
Gero eta gutxiago Euskal Herria Zuzenean jaialdirako. Azken urteotan Idauze Mendin (Zuberoa) ospatu ostean, Heletan izango da aurtengoa, hamairugarrena jada. Arrosako oihal etxe erraldoian ospatzen hasi zenetik, urteak igaro diren arren, beti eskaini digu zerbait berezia eta emankorra festibalak. Zenbat une. Zenbat gau ahaztezin. Zenbat talde on. Zenbat oroitzapen.
Aurtengoan, talde oso interesgarriak egongo dira. Ezagunak asko, eta beti sorpresaz ezagutzen ditugun talde berriak guretzat. Beti ikasten. Beti ikusten eta entzuten.
Kanaldudekoek egin dute bideo honetan, jadanik ikus daitezke festibalaren artxibo irudiak. Atzera begira baino, aurrera begira dagoen Euskal Herriko jaialdia. Ikuspegi sozialarekin, euskara hizkuntza nagusi duen jaialdia, beste kulturei irekia eta etekinak -izatekotan- herrietako elkarte eta egitasmoetara bideratzen dituena. Ez da jaialdi komertzial bat, eta hori zinez eskertzen da, bizi ditugun garaiotan.
Rock&rolla, musika, gaua ez delako ondo pasatzea soilik.