hurrengo geltokia
gogoetak, joan etorriko bidaiak
-
Eskoletako jantokien ikasgaia
Baserri Bizia
Ikasturte bukaerako jaia antolatzen ari gara eskolan. Aurten ere, egun osoko egitarau aberatsarekin batera, bazkaria izango da eskola komunitatearen elkargune nagusia. Ikasle eta ikasle ohiek bazkalduko dute lehenengo, eta gero kalean eta patioan olgetan dauden bitartean, jantoki bete guraso batuko da, ezin menu ederragoa dastatzen.
Urte guztiko asmo, gogo eta nekeen gailurra izaten da eskolako jaia, gurean bezala Euskal Herri osoko eskola, ikastetxe, ikastola eta abarretan. Eta gurean, egia esan, oso giro positiboa,baikorra, emankorra eta aberatsa bizi dugu, jantokiaren inguruan batez ere.
Badira urte batzuk -seigarren ikasturtea irailean- Eusko Jaurlaritzak eskoletako jantokien dekretua inposatu zuela -Wert legea baino txungoagoa dela komentatzen dugu patioan- EAko Tontxu Camposen esku zegoen orduan Gasteizko Hezkuntza saila. Osteko bi kontseilariek ere; Isabel Celaa (PSE) eta Cristina Garmendiak (PNV) ez dute zirkinik egin egunero Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskoletan jaten duten 100.000 haurrek jantokian zeozer ikasi dezaten, elikaduraren garrantziaz ohar daitezen, osasunaren aldeko neurri gutxi somatu ditugu, dena esan behar bada.
Gure eskolan, erabakia gure esku zegoela pentsatu genuen. Eta erabakia hartu genuen, guk geuk antolatzea jantokia, sukaldea eta elikaduraren inguruko ardura guztia. Dekretua bete barik, egunero egunero sukaldean herriko denda eta baserritarren artean erositako elikagaiak izan dira, herriko ogia, arraultzak, okela… dastatu, gozatu eta jan dituzte gure neska mutikoek.
Jaurlaritzak diru laguntza oro ukatu zizkigun hasieratik. Ehundaka mila euro ukatu dizkigute azken 5 ikasturteetan. Baina guk herriko produktuekin, Gipuzkoako jogurrekin, Nafarroako olio, arroz eta lekaleekin ikasi dugu jaten. Sukaldatzen. Bizitzen. Herriko baserritarrak egunero etortzen dira eskolara, sasoian sasoiko produktuak ekartzera. Sukaldariek bihotz guztiarekin prestatzen ditzute gero. Eta ikasle eta irakasleek jan. Gure haurrak maiz joaten dira herriko soloetara, baserrietara, ikusi eta ikastera. Eskolan bertan solo bat daukagu.Sasoian sasoikoa. Berdin letxugak landatu edo marrubiak dastatu. Egunero mahaia ikasleek jartzen dute, batu ere bai, eta konpostaren ardura daukate. 2 tona konpost egin genituen iaz. Solorako baliatu dugu gero.
Jantokia ikasteko leku bilakatu da. Gure baserria, gure elikadura, gure etorkizuna bertan lantzen dugu. Jaten duguna garelako, gure herriko tokiko garapena bultzatzen ari gara, herriko dendak -harategia, komertzio txikia, arraindegia-, ogitegia, soloak, hezitzaileak… guztia guk kudeatutako sistema libreago batean lantzen ari gara. Herriko ekonomian motore ere bada eskola eta guraso elkartea. Eta etorkizunean horrela jarraitu gura dugu.
Erabaki garrantzitsuak hartu behar dira orain. Jaurlaritzan Hezkuntza sailak eta Nekazaritza departamenduak urratsak eman nahi dituzte. Gu laguntzeko eta egiten jarraitzeko prest gaude. Baserritarrekin, sindikatuekin, gizarte eragileekin, eskola komunitatearekin batera. Elikadura burujabetza lantzeko aukera aparta daukagu, eta guztia gure esku dago. Baliatu dezagun aukera historiko hau.
Baserri Bizia 54. aldizkaria osorik:
Baserri Bizia 54 -
Erabakia
Etxean txikienek argi esan digute: #gureEskudago Beraiek erabakiko dutela badakite. pic.twitter.com/pQHNHDIBkk
— gaztelumendi ||*|| (@iPtx) June 10, 2014
#100km Sakanan
Jende zoriontsua herri libre batean! -
Euskal Herriko mapa #libre bat
Herriz herriz, auzoz auzo… egunez egun, azken hilabeteotan itzela izan da sortu den herri dinamika, bideogintza, sare sozialetako oihartzuna, ekimenak… eta domeka honetan isladatuko da Euskal Herria zeharkatuko duen kate koloretsuan…. milaka lagun, jende zoriontsua, herri #libre batean
Oso interesgarria naiz+ gunean egin duten bideoen mapa interaktiboa.#GureEskubidea herriz herriko bideoen mapa eta soinu banda NAIZ+ azalean http://t.co/VJKvbEjKvw pic.twitter.com/xDi4bBa2iI
— Naiz+ (@naizplus) June 5, 2014
Herri komunikabideen oihartzuna
Eta domekan bertan, ehundaka lagun komunikazioaren gerrilan lanean, herriz herri, uhin, sare, paper, webgune, sare sozialetan… mezua nazio artean, munduan, Euskal Herri osoan hedatu dadin.
iturria: ARGIAEgunkari bereziak, argazki digitalak, bideogintza, sare sozialak, streaming, urteetako esperientzia @GureEskuDago eta. Biba zuek!
— gaztelumendi ||*|| (@iPtx) June 5, 2014
. @iPtx : @GureEskuDago herrian, munduan, internetez, sakeleko telefonoz, irratiz, telebistaz #elkarlana #talaiatik http://t.co/Rn2aIvPRY6
— Info7 Irratia (@info7irratia) June 5, 2014
- info 7 irratia: [audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2014/06/20140605_39493.mp3]
- sustatu.com Hiru telebista irudi eta blogbizi bat.
-
Gernika
1937ko astelehen hura, azoka eguna, apirila….. gaur.
Gaur, egun osoan zehar sortutako gogoetak ekarriko ditut hona, berbak, irudiak, ideiak, ametsak, amorruz betetako negar malko eta oihuak, etorkizunari begiradak…
Aurten #Gernika eta 1937ko gertaerak gogoan izateko izango diren ekitaldi guztiak http://t.co/2UceDaQmrt eta @AstraGernika
— Gernika EH (@gernikatik) April 26, 2014
Gaur 77 urte, faxistek Gernika suntsitu zuten. Memoria egiteko eta etorkizunera begiratzeko eguna dugu gaurkoa #EzAhaztuEtorkizuna #Gernika
— Astra Gernika (@AstraGernika) April 26, 2014
Gernika Lemoizen, Mikel Laboaren musikan oinarritutako ikuskizuna http://t.co/rirtcOvvtp #GureanGaur #LaboaKatedra #GernikaLemoizen
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) April 23, 2014
Bilborako bidean,Gernikakoa jakin genuen.Amak Santanderrera joatea erabakia zuen,Catalunyarako bidea luzatuz… #mikroipuina #gernika #amona
— Maider Carrere (@MaiderCarrere) April 26, 2014
Sinera hotsa #Gernika pic.twitter.com/STptyTBsov
— Gernika EH (@gernikatik) April 26, 2014
1937ko apirileko arratsalde hartan entzun zen sirena hotsa entzungo da gaur ere #Gernika osoan @AstraGernika pic.twitter.com/JrSM9ciU0i
— Gernika EH (@gernikatik) April 26, 2014
Ikurriña ugari krespoi beltzagaz #Gernika bonbardatu zuten egunean pic.twitter.com/Ri8vzcLQBs
— Gernika EH (@gernikatik) April 26, 2014
1936an eraikitako #bunkerra apirilaren 26an baliatu zena, eta zutik mantendu dena @AstraGernika #gernika pic.twitter.com/d9dkGNl9Ik
— Gernika EH (@gernikatik) April 26, 2014
Juan Kandinak 7 urte zituen #Gernika bonbardatu zutenean, Astrako bunkerrean eman zuen eguna beste herritar askorekin pic.twitter.com/KZSXqZYDiQ
— Gernika EH (@gernikatik) April 26, 2014
Gernikako umeak ez dituzte orain itsasontzietan atzerriratzen. Gaur kantari dira, 36ko negua eta 37ko apiril krudelaz pic.twitter.com/hORV37RfXO
— karmelo landa (@karmelolanda) April 26, 2014
#Gernika Susa aldizkaria 1987ko apirila http://t.co/NnSXvTh6MT
— ARMiARMA.eus (@armiarma) April 26, 2014
#Gernika Lemoizen ikusgarria @AstraGernika bunkerrean pic.twitter.com/H4gxNDIEgX
— Gernika 1937 2021 (@gernikatik) April 26, 2014
Gernika Mikel Laboaren doinuetan
http://youtu.be/sQbMu8Lg03c
Eta gaua Bilbon bukatu nuen, Kafe Antzokian…eta bertan be, Mikel Laboarekin Maite Mursego, Eneko Moby Dick eta Ibon RG
Baga biga higa….Maite Mursegi @enekomobydick eta @tiutaka Mikel Laboa omentzen @kafeantzokia pic.twitter.com/40irKZEaP8
— gaztelumendi ||*|| (@iPtx) April 26, 2014
-
Kultur eremu berriak
berrikuntza soziala eta kultur eremuak
Luzuriaga fabrika garbitzen ari dira antxotarrak, Astrak urtebeteko ibilibidearen balantzea aurkeztu du gernikarren aurrean, Sestaon labe garaien sasoiko bulegoetan kultur eremu librea osatu zuen Txirbeleneak, Iruñean Katakrak liburu denda baino zerbait gehiago da kale nagusian, antzerki obrak ikusten ahal ditugu asteburuetan Deustuko Erriberakok Pabellon 6 arte eszenikoen aretoan, Bilboko alde zaharrean berriz Zirikak etengabeko dinamika sozio politikoa dauka, Donostiako Bidebietan eskola zahar batean zentru soziala egin gura dutela jakin berri dugu, Gasteizen Errekaleor auzoa berritzeari ekin zioten ikasleek, Iruñean Jaso ikastola zaharrean artistak batu dira, Baionan egurrezko etxeak okupatu dituzte, Donaixtin eskola kulturgune bilakatzeko lan izugarria egin zen aurretik….
Euskal Herrian mapa berria osatzen ari da kulturgintzaren eremuan. Asanblada irekiak, parte hartze kolektiboa, berrikuntza eta kulturgintza eskutik ari dira lanean. Kultura ofizialetik landa, eremu eta gune berriak ari dira sortzen, eraikitzen, apurka apurka. Beste dinamika bat, beste prozesu batzuk, beste adibide berri eta berritzaileak orain arte izan dugun kultur panoramara.
Merezi du gogoeta bat egiteak mugimendu berri guzti hauen inguruan.
- zergaitik sortzen ari dira gazte mugimendua baino esparru sozial zabalagoetatik?
- kulturari lotutako, sorkuntzarekin harremanetan diren espazioak dira… kulturgintza berrikuntza fase baten murgilduta?
- maiz okupazioarekin lotura dute, orain arteko EHko okupazio mugimenduaren eskaerekin zerikusi handirik ez badute ere
- Eremu lokaleko ekimenak dira, parte hartze irekia, ikuspegi alternatiboa eta antolatzeko modu berriak bere baitan ezaugarri moduan dituztenak: kooperatibak, asanbladak, bizitza, kultura, eraldaketa helburu
Donaixtiko adibidea Kanaldude telebistan
Erreka lehorra hondartza nahi dute Gasteizen
gogoetarako ekintzarako garbiketarako antolaketarako uneak bizi ditugu. sorkuntza ez da eten, espazio berriak berreskuratzen ari da, bizi gara! biziko gara! -
barkatu, ama
Gaur hasi gara sarean zabaltzen gure ekimen ttiki eta hauskorra: barkatu, ama
musikazaleak batu, berba egin eta kezkak konpartitzeko (g)unea…..Hitzaldiak, kontzertuak, dokumentalak…. antolatu eta gozatzeko proposamen xume xumea.
Gaztetxeetan eztabaidak bultzatzeko ekimentxoa.
Belaunaldi ezberdinak antzeko doinuekin dantzan jartzeko asmoa.Aurkezpena apirilaren 11an, barikuz Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.
- Hitzaldi musikatua lehenengo. Andoni Tolosa Morau
- Kontzertua ostean: Xabier Montoia, Belarminak
1997an, aurreko mendean, Soraluzen Morau eta lagunak batu ziren kontzertu berezi berezi batean. Bertsolariak, poetak, musikari lagunak… gazteago ikusiko dituzue ordu erdiko bideo honetan. Ikustekoa gero!
Xabier Montoia ere aspalditxoan ari da musika eszenan… zeresan asko dauka gure musikaren inguruan, eta guk kantuan entzungo dugu bariku honetan, trio formatuan, eta oso talde bereziarekin: Ibon RG (pianoan eta kitarran lagun) eta txeloarekin Luis Fernandez (Joseba Tapiagaz gaztetxean aurreko baten ikusi genuena)
-
euskal eskola publikoaren alde
Aurten, ekainaren 1ean ospatuko dugu Euskal eskola publikoaren aldeko jaia, Balmasedan.
nola ulertu eskola
gure herritik harago?
Eskola gure herriari
lotuta baldin badagoEta milaka izango gara, herriz herri, autobusez eta garraio publikoa baliatuz Balmasedara hurbilduko garenak. Milaka dira, Euskal Herri osoan, herriz herri, auzoz auzo… hezkuntza publikoa jasotzen duten neska eta mutikoak. Helburu ditugulako, euskarazko hezkuntza eta publikotasuna, baloreak eta elkarlana.
Aurten baina, Bizkaiko ikastolek txarto eta berandu, Ibilaldia egun berean egitea erabaki dute, aurretik prestatuta zeukaten egunean Europa mailako hauteskundeak izango direlako. Ez dute egun bat aurreratu eta zapatuz egin, ez dute beste egun bat hautatu… ez, eskola publikoaren jaiaren egunean berean egingo dute, ospatuko dute jaia.
Azalpenik? urri eta eskasak. Balorazioa: nork berea. Niri lotsagarria iruditzen zait, eta elkarrekin mokoka ibiltzeko garaiak ez direnez… ba are eta larriagoa.
Ziur naiz, asko izango garela, inoiz baino gehiago Balmasedara joateko hautua egingo dugunak. Baina izango da bat baino gehiago dudan egongo dena, nora eta zelan joan….eta zergaitik.eskola publikoaren alde, egunero
Larrabetzutik adibidez, inoizko ahaleginik handiena egingo dugu eskola publikoaren jaira joateko, autobusak antolatuz, kartelak jarriaz, kanpaina eginez… aktiboa. Herriko eskolan 220 ume baino gehiago ari dira ikasten, Derioko ikastetxera DBH egitera doaz beste mordo bat… eta hezkuntza publikoaren alde, eta LOMCEren kontra ari gara gogotsu aspaldi honetan.
Begirune osorarekin elkartasuna, herrigintza, ingurugiroa, hizkuntza eta beste gauza askoren aldeko hezkuntza lantzen ari gara, eraikitzen… gurean ere. Eta eskola publikoaren alde jarraituko dugu lanean, egunero… hezkuntza komunitate osoak: hezitzaileak, langileak, gurasoak, ikasleak….Aurten SIROKA taldeak egin duen kantu eder hau lau haizetara hedatzen ari da, zorionez. Guk geuk ere horretan dihardugu.
-
Zuzenean
Sare sozialak eta gaur egungo hedabideak | aukera berriak eta parte hartzea
Mezu bat edo beste sare sozialetan.
12 mutil ginen 1990ko #santageda bezperan kantatu genuenak, #kintoak. Ez dakit inor soldaduzkara joan zen, ni intsumiso egin nintzen
— gaztelumendi ||*|| (@iPtx) February 4, 2014
Erantzuna eta eskaria ostean.
@iPtx Ezagutzen gazterik eskea egiten ari dena memento huntan ! Lekukotasunak bilatzen ari gira ondaiziela saioan ! 003359371411
— M-Agnès Gorostiague (@ondaiziela) February 4, 2014
Mezu bat watsapp bidez Hori Bai gaztetxeko lagun bati.
Erantzuna atoan. (Eskerrik asko Julen)
Deia Iker Bilbao aurtengo kintoari.
Konexioa Irulegi irratikoek Donibane Garazitik Larrabetzura. Zuzenean berbaz eta kantuan larrabetzuarrak.
Larrabetzuko kintoak (2014) Irulegi irratian (euskal irratiak):
Zuzenean Euskal irratietan.Goiz baten, bapatean, handik hona, hemendik hara. Posible da. Mila esker.
Larrabetzuko kintoak #santageda kantetan kalez kale pic.twitter.com/Cq9WL2Jgvc
— larrabetzu eskura (@larrabetzu) February 4, 2014
Larrabetzuko kintoak #santageda kantari herrian @euskalirratiak @ondaiziela irratsaioan zuzenean http://t.co/MwAPUU2VYP
— larrabetzu eskura (@larrabetzu) February 6, 2014
-
Gure esku dago Larrabetzun be
100 lagun baino gehiago Larrabetzuko eskolako jantokian @GureEskuDago aurkezpenean pic.twitter.com/GLp8m4WpFK
— larrabetzu eskura (@larrabetzu) January 17, 2014
Aurkezpen jendetsua duela egun batzuk Larrabetzun egin zena. Ondo prestatutakoa, zaindua, ordenatua eta esanguratsua.
Eta jendeak erantzun egin zuen, gure herrian gauzak ondo egiten direnean egin ohi den moduan.
Ilusioa piztu du Gure esku dago ekimenak, ilusioa piztuta dago gure herrian eta hemendik aurrera, pausoz pauso, eta gelditu barik… ilusio hori elikatzen, mugitzen, antolatzen jarraitu beharko dugu. Ekainaren 8ko Giza Katea erronka handia bada be, handiagoak izango ditugu musturren aurrean laster baino lehenago eta.Erabakitzeko eskubidearen alde, gero eta gehiengo zabalagoa antolatzen, mugitzen, kontzientziatzen joatea izango da gure esku dagoen gauzarik garrantzitsuena.
-
Euskaraz bizi nahi dugunon eremua da sarea
Kanpoan nengoela, ezagutzen ez dudan kazetari batek elkarrizketa bat egiteko galdetu zidan. HABEko ikasleentzako zela gogoratzen dut. Badakit zenbat kostatzen den, eta ez diot inoiz inori elkarrizketa egiterik ukatu; eta egin ditut batzuk, gai batekin ez bada bestearekin. Ziurrenik, elkarrizketatu baino elkarrizketatzaile izango nintzen gehiagotan.
Kontua da, gerora ez dudala jakin elkarrizketa hori argitaratu izan den, gorde duten edo zakarrontziren baten amaitzekoa zen, harik eta Turkiako lagun batek abisatu ninduen arte. Istanbuletik mezua jaso eta Belfasten idatzitako berbak irakurtzeari ekin nion. Hemen, Euskal Herrian, hilabete batzuk beranduago.
Orain hona ekartzeko lotsa gutxi nik: Euskaraz bizi nahi dugunon eremua da sareaHizkuntzari buruz asko berba egitekoak gara euskaldunok. Euskara hitza, oso berba erabilia da gurean. Kezka hoietatik abiatuta, hala ere, zutabe barriak jartzen ahalegindu nintzen, baina nago ni oso oihartzun gutxi izan duela gaiak. Hemen irakurrita, agian zuetakoren batek badauka zerbait gehitzeko edo proposatzeko asmorik. Zuen esku dago.
Elkarrizketa osoa irakurri gura duenak, eskura dauka. Nik galderantzun bat nabarmenduko nuke.
Euskararen presentzia areagotzeko, zer bide beharko lirateke?
– Edukiak, bisibilitatea, tresnak, erabiltzaileak eta komunitatea.
- Edukiak sortzen jarraitu behar dugu: webguneak, blogak, wikipedia, bideoak, ariketak, liburuak, musika…
- Sortzen dugun horrek guztiak izango baitu gero ikusgarritasuna sarean, sortzen dugun horrek emango digu gero bisita-kopuru bat, trafikoa, interesa.
- Horretarako, noski, tresnak behar ditugu, softwarea garatzen eta euskaratzen jarraitu beharko dugu. Poztekoa da; sareko tresnarik garrantzitsuenak, nabigatzeko (firefox), idazteko, edukiak sortzen jarraitzeko (wordpress, adibidez, blogak egiteko), jokatzeko eta beste mila gauza egitea ahalbidetzen digutenak euskaraz ditugu gaur egun, jendeak euskaratu egin dituelako!
- Horrela, euskarak gero eta erabiltzaile gehiago izango ditu, dudarik gabe. Erabiltzailearentzat praktikoa izango baita euskaraz aritzea sarean, ohikoa, egunerokoa, erabilgarria eta praktikoa.
- Hori lortuz gero, gurea komunitate interesgarria izango da munduan zehar. Eta gaur egun komunitateak daukan garrantzia izugarria da. Horri begira daude munduko tresna garrantzitsuenak… eta ez da kasualitatea egun diren tresna inportanteenak, webgune indartsuenak euskaraz ere baditugula. Zerbaiten seinale edo ondorio da.
Orain, gainera, zenbait urteren ostean, puntuEUS domeinua eskuratuta… horrek guztiak indar gehiago erakutsiko du munduan, sarean. Edukiei, erabiltzaileei, tresnei, komunitateari berari ikusgarritasuna bermatuko dio, eta euskarazko eta euskal kulturaren inguruko edukiek, oro har, aurrerapauso handia emateko aukera hau profitatu behar dute. Une historikoa bizitzen ari gara alde horretatik.