teknologia berriak
software librea | blogak | Internet | copyleft
-
info7 irratian teknologia berriak hizpide hartuta
Info7 irratian ere abian da ikasturte barria. Urriarekin, kolaboratzaileen txanda be heldu da dagoeneko, eta nik neuk adibidez, astero teknologia berriak hartuko ditut hizpide, Talaiatik mikroespazioan. Albistegien ostean bota ohi dute atal hori. Interneten berriz, egun berean zintzilikatu ohi dute.Hasteko, ez dut gai konkreturik izan lehen aste honetan. Entzuleak agurtu, gaiarekin jarraituko dugula ohartarazi, eta dagoeneko agendan apuntatuak ditugun zita batzuen berri pasa dut.
Asteroko tartea izango denez, lantzean behin blogera ere ekarri asmo ditut Info7 irratiko podcast ttiki hauek.
Talaiatik mikroespazioa entzuteko:
-
software librea nahi duzu?
Gero eta gehiago gara, egunerokoan software librea darabilgunak. Hasieran maila gutxieneko bat esijitzen zuen software libreak. Baina denborarekin, eta jende askoren lanarekin, erraztu egin da erabilpena ere.
GNU/Linux mundua erakargarriagoa egitea izan da kontua. Gero eta programa gehiago, gero eta erabilterrezagoak, gero eta hobeak, bisualagoak… eta orduan eta erabiltzaile gehiago, onespen zabalagoa, pozago jendea.
Hala ere, jendartean ohiko bilakatzen ari denari, kasu gitxi, gitxiegi egiten diote administraziotik -erran nahi baita, euskal administraziotik-, udal, foru eta komunitate mailako administrazioetatik.
Thinkgaur irakurri eta ikusiko duzu zelan ospatzen duten jeltzaleek Microsoft hona ekarriko dutelako. Ondo ordainduko dugu hori euskaldunok.
- zenbat diru xahutzen dugu soilik lizentzietan?
- zenbat proiektu innobadore egin zitekeen diru horregaz?
- euskarazko softwarea garatzeko zer egin da administraziotik?
- zergatik dute gustuko Bill Gates parefernalia hori?
- beneta badakite zertan ari diren?
- zer egin dezakegu guk, erabiltzaile garenok?
softwarelibreanahidugu.org ikusi baduzue, bistan da, badela jende multzo bat hori aldatzeko prest dagoena. Administrazioari bestelako tresnak erabiltzea eta bultzatzea eskatzen diona hain zuzen.
-
Euskara sarean, mugak eta kezkak
Oso artikulu interesgarria idatzi berri du Mikel Iturbek bere blogean. Zirriborroan zeukan uda aurretik, baina udazkena etortzearekin argitaratu du. Eta eztabaidarako ohiko galderetatik haratago doala iruditzen zait.
Interneten euskararen kezka dugunok, kalean euskaltzale garenok, euskaldun moduan munduan agertu gura dugunok; Mikelek idatzitakotik haratago jo beharko genuke. Irakurri, minutu pare batez pentsatu, berriro irakurri eta ostean zirriborro batean ideia nagusiak bildu. Eta erantzun. Eta pentsatzen jarraitu.
Udazken honetan ikusi dugu bai, zertan ari garen euskaldunok sarean. Pelikulak jeisten, hiztegiak sortzen, eta programa berriak euskaratzen. Euskaldun gehiago ari da modu pasiboan, noski. Aktiboan ari direnak dira gure kezka ordea. Asko gara? Zenbat gara? lau bat hiru bost zazpi? Hamaika garela sinetsita gaude eta … ez dakit ba.
Internet modu aktiboan begiratuta, badago euskal komunitate bat, sortzen diharduena. Softwarea euskaratu, webguneak sortu eta elikatu. Eztabaidetan parte hartu eta bere erabiltzaile lanetan euskaldun moduan ageri dena. Blogosferaren garapenak, ikustezinak zirenak ageriago jarri ditu, eta sortutako tresnek oihartzun zabalagoa dute egun. Ez dute uste inoiz horrenbeste jendek idatzi duenik euskaraz. XXI. mendeko datu esanguratsua da hori. Euskara Interneteko hizkuntza ere badelako.
euskara hizkuntza globala
Halan zioztan Vicent Partalek Euskal Herria 2.0 jardunaldietara etorri zenean. Horretaz konbentzitu beharra genuela. Beraiek-katalanek- hizkuntza global bezala hartua zutela beraiena, eta horrek onurak besterik ez ziela ekarri. Eta egia esan gure hizkuntzak, hedadura zabala du. Munduko hainbat bazterretan bizirik dirau, eta Interneten inoiz baino argiago ikusten ahal da hori. Euskal Herrikoak ez ezik, munduko hamaika txokotako guneetan kausituko duzu hizkuntza zahar hau. Euskalduna non, euskara han beharbada. Eta zorionez edo zorigaitzez, munduan sakabanatuak ere badira/bagara euskaldunak.
Facebook bezalako sare sozialak ikustea besterik ez dago, munduan zenbat euskaldun den ikusteko. Itzela da dagoen masa. Facebook bera euskaratuta (%100) egotea da seinaleetako bat, besteak beste.Euskarazko bideoak edo irratsaioak nonahitik ikusi daitezke, gure herriari buruzko albisteak gure mugetatik kanpo ere arreta eta interesa pizten dute. Euskal Herria bada, hemendik at ere. Ez da gutxi. Eta gure hizkuntzari izaera hori emateak, onura ekarriko digu guri ere. Horren kontzientzia hartzea izan daiteke xedeetako bat. Horretan ahalegindu beharko dugu, blogari euskaltzaleok.
aupatu.com | zabaldu.com
Euskarazko edukietaz dihardu besteak beste Mikelek bere post horretan. Edukien bikoiztasunaz galdera pausatzen du. Wikipedia ez den beste entziklopedia libre baterako lekurik badago? Zenbat gune behar dira informazio lokalerako? Eta adibide ezin egokiagoa pantailaratzen digu. Zabaldu.com-eko erabiltzaileok, beldurrez hartu genuen Eitb-k aupatu.com sortu behar zuenaren albistea. Beldurrak ordea, indarrak batzera eroan gintuen. Aldez aurretik euskaraz zegoen tresna bat ordezkatzera/baldintzatzera zetorrelakoan. Eitb talde sendoa izanik, nahiz eta Interneterako oso estrategia eskasa izan azken urtetoan, pentsatzen genuen zabaldu.com ezerezean utzi zezakeela aupatu-ren sorrerak.
zabaldu.com orduan baino sendoago eta partehartzaileago ikusten dugu egun. Aupatu.com -euskarazkoa behinik behin- hutsaren hurrengoa da euskarazko Internet erabailtzaileentzat. Eta argi dago, euskarazko erabiltzaileontzat ustezko aniztasun horrek ez dakarrela aparteko onurarik.
Ezberdina da blog plataformen afera. Hiruzpalau beharrean gehiago bagenitu, hainbat hobeto. Blogari.net sortu zen lehenbizi, blogak.com gero, mundua.com, nireblog…. eta hoiek guztiek euskarazko komunitatea (aktiboa zein pasiboa) hedatzea ekarri dute. Plataformen sortzaileek gerora ez diote kasu askorik egin sortutako produktuei, baina eduki mordoa sortzen da oraindik blog hoietatik.
wikipedia eredu
Euskararen mugak aztertzerakoan, wikipedia izan daiteke ereduetako bat. Dena egiteko daukan hizkuntza bat izan da gurea. Hiztunei dena eginda emanda baino, egiteko eskaini zaizkio. Eta dena ez dakit, baina hiztun ekintzaileak ditu gure hizkuntzak. Entziklopedia librea eta Interneteko izarra den Wikipedia izan daiteke auzolan telematikoaren paradigma. Komunitate txiki batek edukiak sortzen ditu, entziklopedia eguneratzen du, programak eta scriptak prestatu, argazkiak igo, herri izendegiak arakatu… eta normalizatu barik dagoen herri zahar hau, modurik ordenatu txukun eta entziklopedikoenean aurkezten du munduaren aurrean. Zein da euskararen muga Wikipedian? Noiz amaitzen da euskal jakintza? Normalizazioak ez du etenik. Artikuluak sortu eta sortzetik, eguneratze soilerako urratsa ez dugu oraindik ezagutuko. Baina belaunaldi gazte eta prestatu hau, sekulako lana egiten ari da. Musutruk baina sekulako onespenarekin.
Ondorioztatzen
Gutxi batzuen lana, erabiltzaile aktiboen jarduna, gure menua -euskarazko edukiak- dastatzen dutenen bazka, euskarazko softwarea deskargatzen dutenen kezka, ikusgarritasuna bermatzen duten webgune interesgarrien ardura… euskara ondo pasatzeko, ikasteko, ahalegintzeko, sortzeko, erakusteko, garatzeko, edozertarako darabiltenen komunitate anitz horrek bermatuko du hizkuntza. Euskarak ez du mugarik, jartzen ez bazaizkio, bederen. -
lostinbilbao.tv ere denboraldi berriagaz
Gustatu zaizu? Ni egia esan orijinaltasunak txunditu ninduen. Aurreko denboraldi ona egin badute, badirudi datorrena hobea izango dela.
Beraien Deustuko estudiotik, irudimena, irudia eta sorkuntza lantzeko gogoz ikusten ditut lostintv-ko lagunak.
Aurkezpena txapo! -
trikitixa aro digitalean
E-posta zabaldu eta mezua Euskal Herriko trikitixa elkartetik. Inpernuko Poza jardunaldiak Donostian. Eta teknologia berriak hartu behar dituzte hizpide.Â
Kaki Arkarazo, Xabi Erkizia hizlari besteak beste.Â
Trikia eta soinu tresna berriak uztartuko omen dituzte gero, P3Z ere bertan izango bide da.Â
Interesgarri egin zait proposamena. Musika eta tresna berriak elkartuta daude, gaur egun mundu osoko fenomenoa da aro digitalarena. Eta noski, trikitilariek ere ez lukete atzean geratu behar. Jardunaldiak horretarako balioko die.Â
Baikorra naiz Trikitixa elkarte honekin, webgune txukuna ere badute… baina aspaldi ez dala oso proiektu polita plazaratu zuten sarean: trikimailua.com
Ikusi duzue? Merezi du minutu batzuk horri erreparatzen ematea. Hiztegia hitzen esanahi hutsa baino gehiago dela ikasiko dugu horrela.
INPERNUKO POZA, TRIKITIXAREN VI. JARDUNALDIAK
– TEKNOLOGIA BERRIA –Irailak 8, astelehena:
Victoria Eugeniako prentsa aretoan: 11.00
Prentsaurrekoa: Inpernuko Poza Trikitixaren VI. Jardunaldiak etaJardunaldiak 2003-2005 liburua aurkeztuko diraIrailak 9, asteartea:
Donostiako Udal Liburutegiaren Sotoan: 19:30
Hitzaldia:Â TEKNOLOGIA BERRIEN EZARPENAK MUSIKAREN MUNDUAN
KAKI ARKARAZO. Garate Estudioak. Negu Gorriak.Irailak 10, asteazkena:
Donostiako Udal Liburutegiaren Sotoan: 19:30
Hitzaldia:Â TRIKITIXA, KOPIA EDO ORIJINALA?
XABIER ERKIZIA. ERTZ Bertze musikak ; AUDIOLAB ArtelekuIrailak 11, osteguna:
Victoria Eugeniako Club Aretoan: 20:00
Kontzertua: Carles Belda, Javi P3z eta Jon Lomberas
Asier Ercilla eta David Nanclares -
Google chrome frogatzen
Deia jaso dut Info7 irratitik, eguerdiko albistegiaren ostean egiten duten Postdatan Google Chrome nabigatzaile berriari buruzko iritzia emateko.
Egia esan, twitter bitartez jakin nuen nabigatzailea kaleratu behar zutela. Eta heldu berri da. Joan naiz webgunera, ikusi ditut aukerak eta katalanezko bertsioa jeitsi dut froga egiteko. Orain hemen eta han gauzak irakurtzen hasiko naiz, zer duen ona, zer duen hobea, zelango kritikak egiten dizkioten eta abar.
Aldez aurretik esango dut, Firefox nabigatzailearen kamiseta jantzita daukadala idazten ditudala berbok, eta ez daukadala oraingoz nabigatzailez aldatzeko ezelango asmorik. Halandabe, Google paketearen ohiko erabiltzailea naizela badaki Interneteko enpresarik handienak… eta hau ere frogatuko dut.
Info7ko saioa baina, enuke egin gura zuen laguntasun barik.
- Zer deritzozue nabigatzaileari?
- Itxura ona al dauka?
- Azkarra da?
- Safari, Firefox eta halakoak ditu oinarrian, baina zertan izan daiteke hobea?
- Zergatik ez dago euskarazko bertsiorik?
- Erabiliko duzue?
Info7 irratiko albistegietako postdata kolaborazioa entzun gura baduzu:
[audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2008/09/20080904_1388.mp3]Hemendik aurrera Googlen menpeago
-
Ikusten gaituzte?
Euskararen ikusgarritasuna sarean. Euskarazko blogariak batuko ei gara bariku honetan BBEC-en -basque bloggers exhibition centre- Barakaldon.
Gaiak arreta piztu dezake gure artean, baina gertatu daiteke, BECen bertan ere gureak oihartzun handiegirik ez izatea, programan egotea adibidez euskalduna ez den baten bati zor zaio, baina kontua da euskaraz ari garenok gogoeta egin behar dugula.
Blogosfera sortu zela badira urte batzuk, eta orain blogosferak eurak dira ezbaian daudenak. Euskaraz ari garenok ere, sortu ditugu tresna berri batzuk, eta erabilgarriagoa zaigu guzti hau, ulergarriagoa, zabalagoa, irekiagoa…. baina gehiago edo gutxiago garen albo batera utzita, ikusten al gaituzte gure auzokideek? gure mezuek on egiten dute oihartzuna?
Euskarazko Internet zelan dagoen aztertzen pasa baino, aurrera begira nondik jo asmatu dezakegu. Joera nagusiak zelan islatuko diren gure inguruan, zelan harrapatuko ditugun olatu berriak, urak aurretik eraman baino lehen.
Proiektu sano interesgarriak daude inguruan. Sortuko dira barriak, baina oroz gainetik galdera bat. Ikusten gaituzte? Entzuten al da gure ahotsa?
-
Gaur Firefox 3, bihar ere bai
Albiste hau, arratsaldeko 19:00ak arte egon da zain.
Orain, orain jarri da mundu osoan eskuragai Firefox 3. Euskaraz daukagun nabigatzailerik onena. Software libre garatzaileek, mundu osoko auzolan telematiko batean sortutako azken emaitza. Aspalditxo jeitsi genuen 3 (Beta bertsioa) eta hobetuz atara dute gaurkoa. Eta euskarazko webgune ofizialean egingo dugu klik, dowload bat egin asmoz. Eta dauzkagun ordenadore guztietan jarriko dugu. Lantokian, etxean, eeepc-an, lagunei gomendatu, irratitik proposatu, mezuetan gogorarazi.
Euskara da euskaldun egiten gaituena, baita sarean be. Makina bat euskaltzale dabil oraindik ESplorer eta antzekoekin. Zenbat enpresa BAI euskarari zigiludunak erderaz nabigatzen.
Harro esan dezaket, lan egiten dudan lekuan mozilla firefox euskaraduna erabiltzen dutela ordenadore guztiek, baita publikoari jartzen zaizkionak ere. Arrasateko udalak, hor ere eredua markatzen du. Eta pozik konta dezaket hori. Euskalduntze bidean, tresna libreak erabiltzea laostia delako. Eta pentsatzen nago, lantokietan, bulegoetan hori baliatuko balitz… zer lortu genezakeen.
Modu berean, hedabideek eta -euskaltzaleek batipat- bere ohiko lanean baliatuko balute. ETBko telebista pantailazoetan, lotsa eta guzti ematen didate gaztelaniazko ESplorer irudiek. Euskarazko prentsan be, oraindik MAC ordenadoreetako pantailazoak -diseinu grafiko saileko ordenadoreak, badakizue- ikusi behar izaten ditugu.
GARAk gaur lotura jarri du Firefox 3 deskargatzeko, baina GARA.net iragartzen duten iragarkietako nabigatzailea begiratzea besterik ez dago. Hori ere irudia da. Jarrera. Apurka apurka.
Hala ere, bagoaz… erabiltzaileen %20a baino gehiago gara Europan. Gorantzko joera du honek.. eta bihar gehiago izango garelakoan.Nik Firefox, eta zuk?
-
irratia.com Kerobia eta Lauroba Bilbon
Entzuleak batzea dugu helburu. Astetik astera gure podcast saioak entzuten dituztenak gonbidatuz. Gure irratsaioa Internetetik entzuten dutenekin batuz, aurpegia jarriz ahotsari, entzumenari.
Partehartzea esaten dugu, baina irratia egiten duenarentzat itzela da entzulearekin egon ahal izana. Esaten duguna, egiten duguna, jartzen dugun musika entzuleari zuzendua dago. Elkarrizketak, albisteak, gaiak, aipamenak eskaintzen ditugu, musikarekin tartekatuz.
Eta guk jaitxo/kontzertu bat egin asmo dugu. Kerobia eta Lauroba gonbidatu ditugu gurera, Bilbora. Kerobia taldeak arrakasta itzela izan du, sarean bezala kalean ere. Eta beraiekin batera ospatu gura dugu guzti hau. Eta Lauroba talde berriagoa da, diskoa kaleratuko dute udazkenean, eta agian entzutetsuagoak izango dira gero, baina guri hori ere gustatzen zaigu. Musikaren giro underground horretan murgiltzea. Eta Euskal Herrian zer egiten den jakitea. Jendeari erakustea. Marino Goñik proposatu zigun talde hori, eta Marinok, ojo, begi ona izan du beti. 25 urte daramatza musikagintzan eta Kerobiari ere begia joko zion inoiz, lehenago beste hamaika talde fitxatu dituen moduan.
Ikasturtea amaitzen
Ikasturtea amaitzen joateko aitzakia da. Hurrengo urteko planak zehazten joateko. Entzuleekin partekatzeko. Ideia berriak jaso eta gure buruetan daudenak kontrastatzeko. Eta euki baditugu zenbait asmo. Bertsio berriak, ikasturteko. Aurrera goazen seinale. 8 urte daramatzagu irratigintza, teknologia berriak eta musika uztartzen. Eta pozik gaude. Oso. Eta oraindik gauza asko ditugu ikasteko, egiteko, garatzeko.Bideoa zuzenean
Lostinbilbao.tv ko lagunak gurekin izango dira. Eta kontzertua ere zuzenean eskainiko dugu sarean. Gure blogetan, irratia.com gunean zuzenean ikusiko duzue. Beraz, lasai, munduaren beste puntan baldin bazaudete ere, irratia.com proiektu globala da. Euskalduna baina mundu osoari eskainia. Aprobetxatuko dugu irratiari buruzko erreportaia bat egiteko. Taldeak elkarrizketatzeko, ikusentzunezkoen munduan gure jakinmina asetzeko.Gogoan hartu beraz. Ekainak 12 (osteguna) Bilboko kafe antzokian.
gonbidapen mezua info7 irratian:
[audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2008/06/20080610_1138.mp3] -
iPhone bategaz amets egin ostean
Ez da broma. Arratsaldean Appleberrikoek antolatutako keynotea jarraitzen egon nintzen. Azken egunetako zurrumurruak irakurriak nituen, Movistarrekoa lehenbizi eta ABC egunkariak atzo bertan plazaratutakoa.
Zapatuan bertan Imanolen iPhoneagaz ibili nintzen mezuak bota, wifira konektatu eta argazkiren bat ataratzen. Eta gauean amets egin dut.
Erosteko gogoa piztu zait.- Hori zer da, marketing kanpaina on bat?
- Kontsumismo teknologikoa?
- Tresna on eta txukun baten desioa?
- Behar dudan tresna
- edo logurea kentzeko amesgaiztoa?
Dena dela, oraindik jakiteko dago euskal erdiko biztanleok zenbatean izango dugu sagartxodun tramankulua uztailaren 11tik aurrera. Movistarrek zer motatako kontratua eskainiko dien bezeroei ez dakigu. Ala New Yorkera joan eta dolarraren joera profitatuta hangoak ekarri eta liberatzeak oraindik merezi ote duen.
Inguruan iPhonea darabiltenek flipatzen jarraitzen dute. Baina berdina gertatu zen iPodarekin, eta milaka saldu ziren. Eta iBookarekin, eta sagarrak plazaratzen dituen tresna guztiekin.
Dudak dauzkat, baina eskuartean beste bat izaten dudan hurrengoan… zer izango ote da, utzi didatelako, erostea erabaki dudalako ala ametsetan iPhonearekin barrabaskerietan nabilelako?