Skip to content
urr 1 / iPtx

zenbat da asko euskaraz?

Gaur, batetik eta bestetik euskarazko hiru webgune -nire ustez garrantzitsu- ezberdinen bisita datuak jaso ditugu.
Kazeta.info agerkari digitalak albiste bat egin du goizean horren inguruan.
Twitter saretxoan horretaz mintzatu garenean, Sustatuko datuak erakutsi dizkigute -berez publikoak dira- mezu batean.
Eguerdian edo Berria.info guneak Zinemaldi sasoian izan duen hazkundearen berri izan dugu.
Eta nire kezka, ondo ari dira/gara?

  • Zenbat da asko euskaraz?
  • Gehiago behar genuke, gutxiago…
  • Euskarazko webgintzak asetzen du euskaldun erabiltzailea?
  • Kioskoa behera doan heinean doaz gorantza euskal guneak?

Galderak bota  ditut, guztion artean berba egiteko modukoak. Nik ez dut erantzun bakarra eta magikoa. Nik ere eztabaida horretan parte hartu nahiko nuke. Zuokin batera. Horra hor galdera.

Zenbat da asko?

8 Comments

leave a comment
  1. Xomorro / urr 1 2009

    Betiko galdera bururatzen zait neri galdera hori ikusita. Konparazio bat egitera behartzen zaitu. Beste galdera bat egitera; zeren arabera?
    Eta beste bat ere; zenbakietan edo ta kalitate/edukietara begira da zenbatekoa esan beharra?

    Argi gelditu da nik ez dakidala zenbat den, ezta?

  2. Dabid / urr 1 2009

    Pentsatzen dudana botatzen saiatuko naiz :)

    Ba nire eustez asko zenbat den baremoekin neur dezakegu, baina zeintzuk dira baremoak? Euskal Herritik (euskaldunak edo euskara-dunak izanda) zenbatek nabigatzen dugu saretik normaltasunez (edo egunerokotasunean). Zenbaeti interesatzen zaigu euskaraz idatzitakoa? Zeren inguruko interesak ditugun eta guzti hau aztertu beharko genuke.

    Ez da bat ere erraza eztabaida honen inguruan baremo batzuk jarrita erantzun zehatz bat lortzea, baina saia gaitezke. Baina lehenik zertan oinarrituko dugun jakin beharko genuke :)

    Korapilatsua ez?

  3. ipuntu / urr 2 2009

    Xomorrorekin bat nator, balorazioak beti dira konparatiboak, beraz bilatu beharko litzateke “zeren arabera” edo “zeren aldean”. Alegia, euskarazkoak ez diren baliokideak (edo) bilatu, eta haiekin konparatu.

    Kalitatearena, hala ere, beste galdera baterako utziko nuke, gauza ezberdinak baitira.

    Argi dago, beraz, nik ere ez dakidala zenbat den asko, eta zenbat gutxi. Galdera oso interesgarria iruditzen zait, hala ere. Hor ikusten direlako, batetik, nola ikusten dugun geure burua, eta bestetik, nolakoa nahiko genukeen.

  4. haritz / urr 2 2009

    Asko edo gutxi diren epaitzera sartu baino lehen, uste dut garrantzitsua dela alderaketak egiterakoan denek tresna berdinak erabiltzea.

    Esan nahi dudana da, estatistika neurgalu bat edo beste erabilita emaitzak asko aldatzen direla. Euskaltube gunean, esaterako, alde handia dago Google Analytics erabili edo ostalaritza zerbitzuak dakarren Awstats erabili. Alde ederra dago batek eta besteak ematen dituzten datuen artean.

    Sustatuk Statcounter darabil, baina zein erabili dute Kazeta.info eta Berria.info webguneek?

    Neurgailu estandar bat erabili ezean, zaila deritzot alderaketak egiteari. Esango nuke, nik erabiltzen ditudanen artean, Googlerena dela zehatzena… eta baita zorrotzena ere.

    Ze neurgalu erabili dituzte aipatzen dituzun beste webguneek? Horra nire galdera.

  5. haritz / urr 2 2009

    Kazeta.infok “Gugel Analytics” darabilela esan berri dit Hey_neken-ek Twitterren: http://twitter.com/Hey_neken/status/4550042098

  6. Luistxo Fernandez / urr 2 2009

    Haritzek dioen bezala, neurgailu berberak neurtu behar ditu guneak konparazio egoki bat ematekotan. Bestela parekatzeak ez dira balekoak.

    Horrez gain, izatekotan, publikoa behar du izan neurgailu horrek. Google zehatza eta zorrotza da, Haritz, bai. Baina ez du balio konparazioetarako, datu pribatuak direlako. Konparazio pribatuak egin ditzakezu, sarbide babestua baduzu Analytics kontu batzuetara, ez bestela. Hortik kanpora, ez duzu konparatzen Urliaren Google Analytics datua Berendiaren Google Analytics datuarekin: konparatzen duzuna da Urliak esaten duena, Berendiak esaten duenarekin. Ez da gauza bera.

    Sustatuk portadan Statcounterreko esteka erakusten du, grafiko eta detaile publikoen aldetik, bistosoena delako, baina beste neurgailu publiko fidagarriago batean ere fiskalizatzen du trafikoa, eta leku hori da Quantcast. Iaz Berria.info bazegoen Quantcast-en, baina ematen du aurten haren tracking kodea kendu egin dutela.

    Sustaturen estatistiken kontuetan:

    - Analytics erabiltzen dugu barneko erreferentzia gisa, zorrotza eta zuzena delakoan. Horko datu eta grafiko batzuk egiten ditugu publiko tarteka. Baina estatistika horiei sarbide irekirik ematerik ez dago.

    - Statcounter erabiltzen dugu, datu jakingarri batzuk emateko gure portadako esteka baten bidez. Sustatuko publikoarentzat interesekoa izan daitekeela uste dugu.

    - Quantcast erabiltzen dugu, datu fiskalizatu bat edukitzeko, eta iragarle posibleentzat baliogarria delakoan.

  7. maite ubiria / urr 2 2009

    Egun on lagunok,

    Kazeta.info aipatu duzuelarik, xehetasun pare bat soilik: Google Analytics sistema erabili dugu gure lehen urtemuga honen emaitzak neurtzeko. Bestalde, gure testuan aipatzen genuenez ez dugu nolabaiteko leia bat planteatu nahi. Berriak eta txipiak garela badakigu. Alta, Iparraldeko jendeak hiru lurralde hauen berriak euskaraz jorratzen duen tokiko egunkari elektronikoari egin dion jarrera eskertu nahi genuen. Hemendik aurrera… xifrak baina batez ere mamiak hobetzea tokatzen zaigu !! Izan untsa.

  8. haritz / urr 2 2009

    Tira, ez dut uste lehia hasi dugunik, baina denok dugu interesa jakiteko ze estatistika dituzten euskarazko webguneek. Uste dut denok poztuko garela batzuek eta besteek beren zenbakiak potoltzen dituztela ikusten badugu. Azken finean, retroelikadura da hori. Zuir nago Kazeta.infok edo Sustatu.com-en are eta erabiltzaile gehiago izan, Euskaltubek ere gehiago izango dituela. Borroka berbera da denontzat.

    Bestalde, Maitek arrazoia du, edukiei garrantzia ematen dienean. Baina zenbakiek ere, ezinbestean, garrantzia izango dute beti.

    Baita Luistxok ere, Google Analytics erabilita informatzailearen “fede onaz” fida behar garela dioenean… fidatu behar bagara behintzat! ;)

    Eta ados zuek guztiekin, geure estatistikak oso xumeak direla aitortzen dugunean!

    Gai mardula da, eta iruzkinak gurutzatu ahala are eta mardulago bilakatu daiteke.

    Erabiltzaile/edukien aferari helduta, maiz erabiltzen dudan esaldia erabiliko dut (parte bat Luistxori lapurtua da).

    Euskaraz baditugu tresnak, eta tresna horien “menuak” (interfazeak) euskaraz daude. Gakoetako bat, baina, menu horietako platerak (edukiak) euskaraz egotea da. Eta, are garrantzitsuagoa agian, plater horiek jango dituzten erabiltzaile euskaldunak (“komentsalak”) behar ditugu. Nire ustez, edozein kasutan, gutxi nabigatzen da euskaraz, eta eduki gutxi irensten da geure hizkuntzan.

    Konpetentzia, edozein kasutan, ez dut uste euskarazko webguneen artean dagoenik. Beste hizkuntzak ditugu konpetitzaile nabarmen! Eta geure txikitasunetik, oso zaila da horri aurre egiten. Baina ez dugu etsiko horregatik, ezta?

    Martxelo Otamendiri behin esan nion “Berria”ren salmentak dagoen euskaldun kopuruarekin alderatuta txikiak direla, eta oraindik badagoela merkatua. Ez gaizki ulertu, ez dut gutxietsi nahi “Berria”ren lana eta zabalpena. Hark beste alderaketa batekin erantzun zidan, “El Pais”en salmentak Estatu espainolean dagoen gaztelaniazko hiztun kopuruarekin alderatuz. Eta antza, “Berria”k duen merkatu kuota ez da hain txikia baremo hori erabiliz.

    Nik, dagokidana plazaratuko dut hemen, Euskaltubeko estatistikak, alegia. Google Analytics hartuko dut aintzat, baina Awstats-ek ematen dizkidan printza batzuk ere sartuko ditut. Esaterako, banda zabalerari dagozkionak.

    2009ko apirilaren lehenetik (lehenago ez nuen Google Analytics erabli) 2009ko urriaren lehenera hauek dira Google Analytics-ek ematen dizkidan datuak Euskaltube.com webgunean (nire hitzaz fidatu beharko zarete). Alegia, azken sei hilabeteetako datuak dira.

    96.177 bisita

    68.831 erabiltzaile bakar absolutu

    315.745 orrialde bistaratuak

    3,28 orrialde bistaraketa bataz beste erabiltzaileko

    00:02:39 Denbora bataz beste erabiltzaileko webgunean.

    Awstats tresnari erreparatuta, aldiz, oso bestelakoak dira datuak. Esango nuke, besteak beste, Awstats malguagoa dela beste webguneetan txertatuta dauden bideoak (ikusi gabe ere) kargatzen direnean kontabilizatzen dituelako, zuzenean Euskaltubera sartzen ez diren arren. Alegia, nolabait esatearren, Euskaltubeko bideoak txertatuta dituzten web orrialdeetarako bisitak ere kuantifikatzen ditu. Datuak 2009ko apirilaren 1etik 2009ko urriaren 1era bitartekoak dira.

    305.640 erabiltzaile bakar
    619.777 bisita

    Esan bezala, kasu honetan, enbotatutako bideoen “player”aren karga ere kuantifikatzen da. Eta gauza oso ezberdinak badira ere, Euskaltuberen zabalpenaren berri izateko kontuan izan beharreko zerbait dela uste dut, nahiz eta ez izan Euskaltube.com webgunera egindako bisita zuzenak. Nolabait, Euskaltubek beste webguneetan duen inzidentzia ere kontabilizatzen du. Kenketa bat egin daiteke esperimentu gisa.

    Awstats-ek, dena dela ere, datu esanguratsu eta garrantzitsu bat ematen digu, Analytics-ek ez bezala. Eta hau, nire ustetan, bai da zehatza. Zerbitzatutako banda zabalera da, nolabait esateko, zenbat GB bideo zerbitzatu dituen tarte honetan Euskaltubek (banda zabalera kopuru handiena bideoek ustiatzen baitute).

    Denbora tarte berdinean (azken sei hilabeteak) 2.552,95 GBeko banda zabalera zerbitzatu du Euskaltubek. Banda zabalera honen %99 inguru bideoei dagokiela esango nuke. Alegia, 2,5 TB inguru sei hilabetetan.

    Besterik gabe, datuok interesgarri izango zaizkizuelakoan eta gauzak behar bezala azaldu ditudalakoan.

Leave a Comment