Gogoeta eguna(k)
Pentsatu duzue? Hartu duzue atseden? Irakurri dituzue egunotan banatutakoak?
Gogoeta eguna deitzen diote gaurkoari. Sarriago beharko genituzke, horrelako atseden egunak, nolabaiteko etena, baina ez hauteskunde makinariari zuzenduta bakarrik, gogoeta egunak edo uneak beharko lirateke lantokietan, kalean, ikasketetan… dena gelditu, eta pentsatzen jartzeko.
Beharbada, gauzak hobeto etorriko zitzaizkigulakoan nago. Geldirik nagoen honetan, mundu guztiak lotan jarraitzen duen artean, euria atertu barik dabilen bitartean. Izan be, euria ari du aspaldion, euria gogotik. Euria gogoetarako.
Iruzkin Bat
gorka
Ados zurekin:iruditzen zait kanpainako txapa guztia igarota orain Aranazko ahateari janaria nola, halaxe sartu nahi digutela gogoeta, eta horretarako ofizialki GOGOETA EGUNA izendatzen dute.
NOIZ pentsatu behar dugun agintzeko modu kuriosoa, ZER eta NOLA pentsatu behar dugun ere bideratzen ez ote duen…
PS: bai, erreta nago hauteskundeekin. Barkatu zure bloga erabili izana hau guztia botatzeko.