Skip to content
eka 27 / iPtx

irratia.com: azken saioa

irratia.com

irratia.com 2.1 azken saio edo emankizuna. Beste ikasturte bat egin dugu uhinetan bezala Interneten ere. Podcast itxura ez dugu galdu, eta interaktibitatean gora egin dugu. Euskal Interneten panoraman murgildu eta musika, teknologia berriak eta irratigintza uztartu ditugu.

Irratigintza etiketatzen ari garela pentsatzen dugu. irratia egiteko modu berri bat abiatu genuen duela 5 urte, eta gero eta pozago gaude orduan emandako urratsarekin. Interneteko irratiaren bideragarritasuna ikusi genuen 2000. urtean… eta eskerrak! Geroztik hemen ari gara, astero astero albisteak informazio bilakatzen, elkarrizketak gogoeta eta gure jarduna irrati bidez azaltzen. Blogak eta irratia, estudioa eta konexioa, skype eta entzuleak, musika eta sorkuntza uztartzen. Irratia guzti hori eta gehiago da.

nahasten * irratia.com

Mundutik Euskal Herrira
Euskal Herritik nazioartera

Saio berezia izango da gaurkoa ere. Bi gonbidatu izango ditugu. Batetik Jaizki gure Singapurreko entzulea. Munduari itzuli erdia emateari ekin dio Susana lagunarekin batera, hileak emango ditu Thailandia, Kanboia… eta nazioartean bidaiatzen, noizbait Gasteizera heltzeko. Bidean ordenadore bat aurkitu, eta gurekin mintzatuko da, euskaraz noski.

Orhipean hartuko dugu gero hizpide. Xamar elkarrizketatuko dugu, liburuaren edizio ezberdinak berbarako ekarrita; izan ere, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez argitaratu da Orhipean liburu hori.

Entzun gura baduzu:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

2 Comments

leave a comment
  1. Jaime / eka 27 2006

    Aupa Patxi: Pena ematen dit albiste hau irakurri. Baina atsedenaldia da Irailan arte edo da azken irratsaio betirako? Ze plana daukauzue etorkizunerako? Irratsaio guztiak dibertigarria eta interesgarria iruditzen zitzaidan. Segi horrela. Itzarongo dut zure albisteak

Trackbacks and Pingbacks

  1. zabaldu.com
Leave a Comment