agit/prop,  ongi etorri errefuxiatuak

Errefuxiatuek ere futbola maite dute

Arratsaleko 4ak dira. Hotel atarian hitzordua.
Hotel barruan, errefuxiatu gazteei asko kostatzen zaie hitzordua betetzea. Eta azkenerako, Carles kataluniarrak ekipoa osatu du. Ozta ozta. Bidean goaz, eta menditxo baten magalean, goi goian dagoen Atenaseko auzo batean, anarkisten eremuan futbolean ari dira beste errefuxiatu batzuk.
Squat ezberdinen arteko txapelketa antolatu nahi dute boluntario batzuk. Izan ere, dozena bat zentro okupatu daude gaur egun Atenasen, eta bertan errefuxiatuek beraien bizilekua egin dute.
Berandu heldu gara, baina laister hasiko da partida. Beste taldekoek -Jazmina eta beste lokal okupatu batekoak- kamiseta gorria daramate, eta daukatenarekin etorri dira City Plaza hotelekoak.

Etorkizuna aurretik

Errefuxiatuek maite dute futbola. Bere ametsa ere bada. Gazteak dira. Etorkizuna aurretik daukate. Eta denborari aurre egiteko modua ere bada. Hasi dira jokatzen. Argazkiak egin, bideoak atera… eta hor utzi ditugu.
Auzo anarkistan behera, fruta saltzaileak beraien furgonetekin dabiltza kale erdian. Tabernetan gero eta jende gehiago batzen ari da -larunbat arratsaldea ere bada- eta inguruetako hormetako afitxak eta margolanak ikusten, badaukat nahikoa lan.
Sintagma plazaraino heldu naiz oharkabean. Trafiko asko dabil parajeotan. Manifestazio faxista bat ere ba omen zegoen deituta. Antifek beste baterako hitzordua egin dute kale batzuk beherago. Ez dakit zer gertatuko den.
Nik futbolean, erreportaietan, errefuxiatuetan eta hemengo kontuetan pentsatzen jarraitzen dut. Metroan konponketak egiten ari dira nire geltokian, eta oinez jarraitu beharra daukat.

naiz.eus atarirako erreportaia prestatzen

futbolaGaur8
Futbolari buruzko erreportaiak, bideoak eta mezuak irakurri ditut. Ari naiz ikusten. Ni ere erreportaia prestatzen ari naiz. Lampedusa futbol taldea, Hope Refugees, eta squat hauetako gazteeen ametsak uztartuko ditut. Zirriborroak egin, gidoia prestatu, irudiak aukeratu eta datorren astean GARA egunkarira bidali eta argitaratzeko.
Aurrekoan Hibai Arbide kazetariarekin egon nintzen bideo hau editatzen ari zirela. Futbol zelai gehiago eta errefuxiatu kanpo gutxiago nahi ditugula. Laister aterako dute bideo luzeago bat Telesur telebista katean.


futbola01

Errefuxiatuak futbolean Grezian

futbola05

 

futbola03

futbola02

gaur8_errefuxiatuak01 Gaur8_errefuxiatuak02

Iruzkin Bat

  • Aritz

    Oso kronika-erreportai ona. Carlesi gorantziak eman Aritzen partez (ea akordatzen den).

    Ondo ibili!