ikusi eta ikasi

Alderdi eguna bai ta EZ!

Goizean oinez, erdi lo. Kartelari begira, futbol kamiseta bat afitxean. Selekzioa? Liga? Orain? Aibala, Alderdi eguneko kartela. Ez da txarra. Eta irakurtzen hasi eta baietz…. baina badirudi ez esaten duela. Tipografiari erreparatu, eta handiago ikusten dut EZ hori, bai baino.

Kontsulta?

Bai edo ez, zeri?

Ez dut erantzunik topatu. Bila aritu naiz, eta herrikoak autobusez joango direla baino ez dut aurkitu sarean.

eaj-pnv.eu gunean kartel gehiago, antzerakoak topatu ditut.

Iruzkin Bat

  • Galder

    Ni ere konturatu naiz horretaz lehen, gaurko Garako portada ikusterakoan, Z oso handia eta e hori ere letra beltzagoaz dagoela… agian diseinalaria ez dago eurekin oso pozik, ez dakit!