agit/prop,  hurrengo geltokia

Asko daukagu esateko, hitz egiteko, oraindik

Hasi besterik ez da egin Euskaraldia. Eta aurten negu itxurako udaberrian hasi da.
Tokiz kanpo harrapatu nau. Joan jinean. Aurreko edizioetan Larrabetzun egokitu zait, herriko lantaldean gainera.

Oraingoan Pirinioetan. Hemengo lantaldean banabil, baina beste bat da erritmoa. Hori beste baterako.
Eta nazio mailako ekimena izanik, batean eta bestean zer gertatzen den, zer mugitzen den irakurri eta bizitzeko prest. Aldaerak. Aldaketak. Egoera ezberdinak. Kudeaketa. Rolak. Izaera. Aukerak.

Gogotsu ekimen nazional honekin

Hizkuntzak herrigintzan eragiteko aukera ematen digu. Herrigintza, naziogintza eta hizkuntza lotuta doaz. Ez beti baina. Hiztunak behar ditu hizkuntza batek. Jende bizia herriak. Eta gurean, bietan ahul gabiltzalakoan nago ni. Hizkuntza eta herria, herria eta hizkuntza ezin bereizi zitezkeela kantatu zuen Xalbadorrek, eta gero Mikel Laboak, eta belaunaldiz belaunaldi kantatzen dugu oraindik.

Eta horixe, Pantailaldia joan da… pantailak euskaraz nahi ditugula aldarrikatu eta jarri dugu praktikan, eta orain mihiari ekitea dagokigu. Kanpaina handiagoa, baina xede bera. Erabilpena. Eta gogotsu horretarako ere. Eta horrela, egunez egun, urteko egun guztietan tresna eraginkor bilakatu arte euskara, gure hizkuntza.

 

View this post on Instagram

 

A post shared by Patxi Gaztelumendi (@gaztelumendi)

post data:
Egunero, ariketa sozial honekin batera, gaztelumendi.eus blog honetan zerbait idazten saiatuko naiz. Gogoeta bat. Anekdotak. Irudiak. Saltsa apur bat. 11 egun dira, eta ea hamaika gogoeta, esaldi, ideia edo asmo batzeko gai garen.

Utzi Erantzun bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.