-
Asko daukagu esateko, hitz egiteko, oraindik
Hasi besterik ez da egin Euskaraldia. Eta aurten negu itxurako udaberrian hasi da.
Tokiz kanpo harrapatu nau. Joan jinean. Aurreko edizioetan Larrabetzun egokitu zait, herriko lantaldean gainera.
Oraingoan Pirinioetan. Hemengo lantaldean banabil, baina beste bat da erritmoa. Hori beste baterako.
Eta nazio mailako ekimena izanik, batean eta bestean zer gertatzen den, zer mugitzen den irakurri eta bizitzeko prest. Aldaerak. Aldaketak. Egoera ezberdinak. Kudeaketa. Rolak. Izaera. Aukerak.Gogotsu ekimen nazional honekin
Hizkuntzak herrigintzan eragiteko aukera ematen digu. Herrigintza, naziogintza eta hizkuntza lotuta doaz. Ez beti baina. Hiztunak behar ditu hizkuntza batek. Jende bizia herriak. Eta gurean, bietan ahul gabiltzalakoan nago ni. Hizkuntza eta herria, herria eta hizkuntza ezin bereizi zitezkeela kantatu zuen Xalbadorrek, eta gero Mikel Laboak, eta belaunaldiz belaunaldi kantatzen dugu oraindik.
Eta horixe, Pantailaldia joan da… pantailak euskaraz nahi ditugula aldarrikatu eta jarri dugu praktikan, eta orain mihiari ekitea dagokigu. Kanpaina handiagoa, baina xede bera. Erabilpena. Eta gogotsu horretarako ere. Eta horrela, egunez egun, urteko egun guztietan tresna eraginkor bilakatu arte euskara, gure hizkuntza.
Dena esateko – eta hitz egiteko- daukagu oraindik.https://t.co/3U50QBky65 pic.twitter.com/V2hAYsZ12W
— gaztelumendi (@iPatxi) May 15, 2025
View this post on Instagrampost data:
Egunero, ariketa sozial honekin batera, gaztelumendi.eus blog honetan zerbait idazten saiatuko naiz. Gogoeta bat. Anekdotak. Irudiak. Saltsa apur bat. 11 egun dira, eta ea hamaika gogoeta, esaldi, ideia edo asmo batzeko gai garen. -
wwww
wikileaks world wide war
Gerra hasi da, eta asko ez da ohartu oraindik. Munduko nagusiak baina, hasi dira erasoan. Informazioa, askatasuna, sarea dago jokoan. Eta duintasunez hasi da gizarte zibil Internauta, eta munduaren jabe direnen (Estatuak, banketxeak, botere erraldoiak…) arteko lehia.
Gerra bizi izan gabeko belaunaldia gara. Gerra beti albistegietan, nobeletan eta gure arbasoen kontakizunetan entzun eta ikusi izan dugu. Honetan ez dago ejerzitorik, ez dago izkutuko edo ageriko armarik. Kodea eta sormena dira tresna. Debekua eta zigorra erantzuna.wikileaks EH infogunean, informazio ugari ari da batzen, eta harrigarria bada ere aski da bildu.net agregatzailean #wikileaks etiketarekin zerbait gordetzea, automatikoki argitaratua izan dadin. Infogerra garaiko aurrerakuntzak, besteak beste. Software eta garapen libreen aukerak.
Eta artikuluetako bat, Manuel Castells pentsalariarena da. La Vanguardia egunkariko zutabe batean, zibergerra zelan hasi den kontatzen eta azaltzen digu Berkleyko irakasleak. Eta zer pentsatua ematen du artikuluak. Non gauden kokatzen gaitu, argi eta garbi.
Euskal Herrian, zer?
Harrigarria egiten zait, gerra berri honen aurrean, gure inguruko hedabideen kezka bakarra, ETA zein Euskal Herriari buruzko kableak aurkitzea izatea, mundua gerra berri batean murgiltzen, VISA.com edo mastercard internauta eta hackerrek botata, eta guk EAJkoek Zapaterori zer eskaini dioten azpimarratzen. Egia esan, agenda osatzeko modu hau ez dut ulertzen.
Albisteak 2.0 saioan, emankizun berezia egin dugu guzti hau ulertu eta interpretatzeko asmoarekin. Balio beza, abiapuntu gisa.
Anonymus taldearen mezu berria sarean> hitz egin! adierazpen askatasunaren alde