wwww

wikileaks world wide war

Gerra hasi da, eta asko ez da ohartu oraindik. Munduko nagusiak baina, hasi dira erasoan. Informazioa, askatasuna, sarea dago jokoan. Eta duintasunez hasi da gizarte zibil Internauta, eta munduaren jabe direnen (Estatuak, banketxeak, botere erraldoiak…) arteko lehia.

anonops ^ wikileaks ^ julen assange
Gerra bizi izan gabeko belaunaldia gara. Gerra beti albistegietan, nobeletan eta gure arbasoen kontakizunetan entzun eta ikusi izan dugu. Honetan ez dago ejerzitorik, ez dago izkutuko edo ageriko armarik. Kodea eta sormena dira tresna. Debekua eta zigorra erantzuna.

wikileaks EH infogunean, informazio ugari ari da batzen, eta harrigarria bada ere aski da bildu.net agregatzailean #wikileaks etiketarekin zerbait gordetzea, automatikoki argitaratua izan dadin.  Infogerra garaiko aurrerakuntzak, besteak beste. Software eta garapen libreen aukerak.

Eta artikuluetako bat, Manuel Castells pentsalariarena da. La Vanguardia egunkariko zutabe batean, zibergerra zelan hasi den kontatzen eta azaltzen digu Berkleyko irakasleak. Eta zer pentsatua ematen du artikuluak. Non gauden kokatzen gaitu, argi eta garbi.

Euskal Herrian, zer?

Harrigarria egiten zait, gerra berri honen aurrean, gure inguruko hedabideen kezka bakarra, ETA zein Euskal Herriari buruzko kableak aurkitzea izatea, mundua gerra berri batean murgiltzen, VISA.com edo mastercard internauta eta hackerrek botata, eta guk EAJkoek Zapaterori zer eskaini dioten azpimarratzen. Egia esan, agenda osatzeko modu hau ez dut ulertzen.

Albisteak 2.0 saioan, emankizun berezia egin dugu guzti hau ulertu eta interpretatzeko asmoarekin. Balio beza, abiapuntu gisa.

Anonymus taldearen mezu berria sarean> hitz egin! adierazpen askatasunaren alde

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude