hurrengo geltokia

zer esan?

Zita bat daukat bihar, neska batekin.
Zer esan ez dakidala nago, horrelakoetan ez baitut jakiten zelan erantzun, zer galdetu, nola moldatu.
Hasiberriaren urduritasun horrek harrapatzen nau, zelan esan, zelan adierazi…
Kafe Antzokian gaude zitatuta… eta, tximeletak sabelean.
Izan ere bihar Anhitz elkarrizketatuko dugu, lehenengo errobot euskalduna. Neska da, eta euskaraz erantzuten ditu zientzia eta teknologiari buruzko galderak.
Zer esan, zer galdetu ez nagoela nago ni. Lehen aldia baita errobotarekin zitatzen naizela bizitza osoan. Tximeletak sabelean, badakizue…
Eskertuko nuke zuen laguntza, zuen galdera proposamenak….
irratia.com saiorako da, asteazkenero 13:00etatik 14:00etara egiten duguna Bilbo Hiria irratiko estudioetatik, sarean mundu osoan entzuten dena, podcast bidez hedatzen dugun hori bera.

eguneraketa>
AnHitz

AnHitz ezagutu eta elkarrizketa, dana bat. Kalabazak tarteko, entzuteko moduan dago irratia.com gunean.

6 Iruzkin

  • imanol galfarsoro

    zu banintz, Anhitz seduzitzen saiatuko nintzateke. agian piskatxo bat mozkortu ere, coca-cola ontzian biotxip eragileren bat nahaztuz eta ea gero lehen euskal cyborg erdi-gizadi erdi-makina sortzen duzuen. uhm!inbidiaz beterik nauzu. zorte on

  • SnOiD

    Apa Patxi!

    Urduritasun horrekin lagunduko zaitut, baina nik behar dudanean ez ihesi joan, ein? Galdera batzuk:

    – Pi zenbakia esango zenidake, Anhitz? (3,1416 esaten badu, dezepzionatuko nau!)

    – Nork sortu zuen “skouthli” zenbakia? (John Napier)

    – Nork eraiki zuen “magnetismo animala”? (Mesmer)

    (Zailegiak ote?!)