-
FIFA20 Euskal Liga bideojokoetan
FIFA20 bideojokoetan Euskal Liga jokatzera goaz datozen egunetan. Lehen mailako bost euskal taldeak ordezkatzen hainbat jokalari, eta bost sailkatuek liga bat egingo dute. Liga horretako lehen laurek semifinalak jokatuko dituzte apirilaren 11an (larunbata). Finala eta beste hainbat ikuskizun Aberri egunarekin batera, apirilaren 12an (igande arratsaldean, garai bateko futbola bezala). Eta gu guztiok, etxeko itxialditik jokatzen edo ikusten, jarraitzen. Animatzen. Sarean eta zuzenean eskainiko delako: twitch.tv/guerebai kanaletik -bideojokoetan espezializatutako sareko aplikazioa- eta Hamaika Telebistan.
Game erauntsia
Game Erauntsia proiektua lagun talde batek sortu zuen 2014an bideo-jokoak eta euskara uztartzen zuten eduki falta identifikatu ondoren. Hainbat ekimen abian jarri ostean, Euskal Bideojokozaleen Game Erauntsia elkartea ofizialki 2016an sortu zen hasierako helburu hori betetzeko: bideo-jokoak eta euskarak bat egitea. Geroztik, elkarteak arlo horiek bultzatuko dituen komunitate sendo bat sortzeko ahaleginak egin ditu. Horrela bada, Game Erauntsia elkartearen bi jarduera nagusiak bideo-jokoei buruzko euskarazko edukia sortzea eta bideo-jokoekin zerikusia duten orotariko ekitaldiak antolatzea dira.
Gu ere bai!
Gu ere bai Euskal Herriko kirolariek euskal selekzioen ofizialtasunaren alde sortutako ekimena da. 2020ko martxoan Bilboko San Mames zelaian bere burua eta manifestua ezagutzera eman zuen. Aurtengo udaberrian hainbat ekimen abian jarri nahi zituen arren, Koronabirusaren krisialdiak bete betean eragin dio. Orain, etxetik ere euskal selekzioen aldeko aldarrikapena bideojokoen bitartez egitea deliberatu du, eta horretarako bidailagun aproposa bilatu du, euskal bideojokozaleen komunitatea.
👋 Kaixo guztioi! Etxetik etxera ðŸ‘
🎮 Gogoratu #FIFA20-ren #EuskalLiga antolatu dugula @Gamerauntsia-rekin batera
âœï¸ Gaurtik aurrera, eman izena
📺 Finalerdiak eta finala @HamaikaTb-n ikusgai!
📲 Spota zabaldu 👉 https://t.co/CHCKM10IY9
— gu ere bai! (@guerebai) March 28, 2020
Aspertuta zaudete etxean? FIFA20 PS4 lehiaketa antolatu dute @Gamerauntsia eta @guerebai . Parte hartzea bihar arte irekita dago #Etxeangeratu https://t.co/APZvMAeQ41
— PIXEL (@halabediPIXEL) March 29, 2020
Bertsoa euskal ligari
Hitzaren kirol nazionala den bertsolaritzan, ekarpen txiki bat, Habanera doinuan.
Gu ere bai! eta Gamerauntsia elkarteak antolatutakok EUSKAL LIGA Arrosa sareko irratietan.
Eta gaur goizean Hala Bedi irratiko estudioetara egindako elkarrizketa, eta Arrosa sareko irratietan emititu dena.Palestina
Eta gaur bertan, Palestinako selekzioaren abokatu eta ordezkari juridiko lanak egiten dituen Gonzalo Boye-ren elkarrizketa bat argitaratu du Euskal Herri Kirola atariak.
✅ Gonzalo Boye @boye_g Palestinako Futbol Federazioko ordezkaria FIFAn: “Ezinbestekoak dira jendearen lan nekaezina eta agintarien konpromisoaâ€
🇵🇸 #Ofizialtasuna #EuskalSelekzioa @SeleccionsCAT @guerebai
âž¡ï¸ https://t.co/SyjIKM8xJD pic.twitter.com/X8hwQV6SG0— Euskal Herria Kirola (@ehkirola) March 30, 2020
-
Etorkizun abertzalea
Udaberria heldu da Euskal Herrira.
Eguzkitsu loratu dira asteburu osteko egunak. Loretsu esnatu dira gure bazterrak. Udaberriko egunak bizi ditugu idatzietan, entzuten diren elkarrizketetan, susmo politikoan eta tabernako solasaldietan.
Neguko eguraldian tematuta daude oraindik albistegi ofizialetan, politikari profesionalen ahoetan…. komunikatu eta agiri zaharkituetan.
Etorkizuna gaur
Eta ni, ikusitakoak ikusita, esperantzari leihoak ireki eta etorkizuna abertzalea dela irudituta nago. Tematu nahi nuke horretan, eta koloretako etorkizuna ikusten diot Euskal Herriaren aldeko jarrera politikoari. Etorkizuna gaur da ordea, gaurdanik dagoelako zer pentsatua eta zer egina.
Independentziaren aldeko sare soziala
Eta Independentistak sarea indartsu ikusten dut. Sorrera arrakastatsua izan du, garapen librea behar du orain, partehartzailea. Eta sarea izan gura duenez, baditu ereduak sarean, antolaketari dagokionez, partehartzeari dagokionez… koloreeen erabilerari, kodea irekitzeari. Eskozian, Katalunian, beste nazio batzuetan gu baino trebeagoak dira agian sarearen erabileran, Internet kontuetan. Baina gu be,ari gara esnatzen, ari gara ikasten, ari gara trebatzen…. apurka apurka. Ari gara, eta bagoaz.Aberri egunaren koloreak
Domekan Aberri Eguna ospatu zen hemen eta han. Irunen eta Hendaian. Santiago zubi historikoak, Bidasoak batu zituen bi ekimen, hainbat lagun, ideologia ezberdinak eta asmo bakarrak. Independentziak. Eta Bidasoa da lekuko, Santiago zubia, Irun eta Hendaia, zein den norabidea. Errekatik itsasora. Auzotik herrira. Nazioa munduan. Bide horretan batasunak ematen duen indarrarekin, konfiantzarekin. Ez da bide erreza izango, baina ezta ere batzuk esaten duten bezain aldapatsua.
Igandeko irudiak Nafarroan.com agerkari digitalak bildutako bideo honetan.
- Aberri eguna, egun bakarretik dinamika iraunkorrera zelan pasa? Egun bateko ilusiotik, eguneroko lanabes bilakatzeak ez du erraza izan beharko. Politika ofizialetik at, ekimen pratiko etengabera.
- Hendaia eta Irundik kanpo geratu zutenek, pentsatu beharko dute zer egin aurrerantzean. Bilboko plaza berriko zein Urruñako argazkiek, kezka eragin beharko lieke alderdiotako buruzagiei. Independentziaren bidean murgildu gura ezkero, koloretako argazki anpliatua Bidasoaren ertzetan zegoen. Jendetsua eta irekiagoa askozaz.
- Euskal Herriak nazio izan gura badu, pausu barriak eta eraginkorrak eman beharko ditu.
- Treguak eta desarmeak eskatzea ondo dago, baina injerentziarik gabeko egoera batera hurbiltzeko, bakoitzak zer egin asmo duen azaltzea falta da orain.
- Ni ez naiz Brian Currin, konflikto gutxi konpondu ditut bizitzan, baina Bruselako ekimeneko partaideen kurrikulumak, bizitza irakurrita… otutzen zait gureari ekiteko gogoa badute, lana sobera izango dutela. Eta bidean, euskal herritar ugari izango dutela laguntzeko. Borondaterik ez da falta… eta konponbiderako uneak ikusiko ditugu apurka apurka. (Bruselako ekimena, aurkezpen bideoa)
GaztEHerria eremu independentista indartsua
Durangoko sorrera ekitaldiak erakartzen ninduen. Gazte mugimendua bizkortuko zuen ekimenen bat faltan somatzen baitnuen. Errepresioak hainbat gazte kendu ditu paretik, antolatutako jende baliotsua espetxeratu dute, beste askok etxetik ihes egin behar izan du, gartzelara joan baino. Eta gazteek hala ere adorea erakutsi dute. Errepresioaren kontrako dinamikan baino, sorkuntzan murgildu dira. Eta mugimendu anitzagoa, koloretsuagoa, indartsuagoa sortu dutelakoan nago. Segi izan zena baino gehiago da GaztEHerria, eta indartsu erakutsi du bere burua. Antolaketan iaioak dira gazteak, eta indar erakustaldia egin dute Durangon. Aurkezpena, eztabaidak, ekimenak, kontzertu potentea… eta milaka gazteren partehartzea gainera.- Gazte abertzale andana batu da ekimenera, nahiz eta batzuk iratzarri ordez, lokartuta jarraitzen duten. Nagusiek paga kendu edo zigortuko dituzten beldur.
- Independentzia aldarrikatzetik, ekimen pratikoetara urratsa eman beharko dute orain. Kontzertu erraldoietatik, auzoetako lan txiki eta emankorrera.
- Euskal Herria eremuz zabala den bezala, gazteriaren kezkak Tuteratik Karrantzara, Hernanitik Maulera eta Miarritzetik Etxarrira hedatu beharko da. Orain arte baino gogotsuago beharbada.
-
bizi gara
Egunotan, santuek eskaintzen diguten asteburua profitatuz nork bere gustuko txokora joko du. Utziko ditugu haziendak, herriak eta lagunak eta joango gara urrutira edo gertura… portura edo bortura.
Egunotan, Aberria ospatuko dugu egun batez, eta besteetan ahaztuko dugu.
Egunotan, atzean utziko dugu dena gero gogotsuago harrapatzeko. Saretik kanpo gaudenean ere, akordatuko gara sareko lagunez eta enparauez….
Egunotan zer egin franko euki ez arren, gogoak ere ez zaizkigu askorik piztuko…pottdata: argazkia aurrekoan larrabetzun egin genuen ibilalditxo batean lagun batek ataratakoa zan.