-
Hala Bedi komunikazio libre eta alternatiboa
Hala Bedi Gasteizen sortutako irrati librea da. Baina gaur egun, irrati bat baino askoz gehiago da Hala Bedi. Proiektu komunikatibo integral eta multimedia da, dudarik gabe.
Sortu zenetik irrati librea erreferentzia izan da; ez soilik Gasteizko alde zaharrean eta inguruan, ez horixe. Arabako eskualde ezberdinetan laguntza taldeak eta antenak sortu eta jarri izan ditu. Tokian tokiko informazioa landu du. Magazineak sortu ditu goiz eta arratsaldez (Suelta la olla edota Zebrabidea), beste irratiekin franjak eta saioak konpartitu ditu, eta gaur egun herrialde ezberdinetan entzuten dira Gasteiztik ekoiztutako saioak. Etengabeko kolaborazioan ari da Euskal Herriko beste irrati euskaldun eta libreeekin.Irrati librea baino gehiago
Gaur egun Hala Bedi bat eta Hala Bedi bi -euskarazko kanala- ditu irratiak. Programa mordoa. Giro itzela. Entzungarriak diren kuñak. Saio mitikoak eta sortzen direnak. Magazine konpartituak beste irrati libreetan – Suelta la olla Bilboko 97 irratian, Hala Bedin bertan, Eguzki irratian… eskaintzen da besteak beste-, eta Zebrabidea Arrosa sareko irrati ezberdinetan entzuten ahal da.
Sarean ere aspalditik emititzen duen irratia da. Zelan ez. HalaBedi.org Interneten hastapenetan sortu zuten, eta zuzeneko emisioa eta podcastak egiten denbora dexente daramate arabarrek.Sare sozialetan bizi bizi
- 9850 jarraitzaile twitter sarean
- 9281 lagunek egiten dute bat facebook bidez
- 1288 dira instagram bidez irudiak -argazkiak / bideoak- jasotzen dituztenak
Gasteiztar ezagun ugarik babestu dute "@errekaleor-i bai" manifestua https://t.co/EUrmpf8GWH pic.twitter.com/4p5w66bPw9
— Hala Bedi Irratia (@halabedi) 2017(e)ko ekainak 1
Hala Bideo
Hala Beditarrak
Hala Bedi Rock
Ikuspegi transmedia, bizia, horizontala eta soziala
Medio alternatiboa da Hala Bedi. Herri mugimenduaren parte da. Herri mugimenduekin batera ari da, lanean, sarean, uhinetan… Baina mugimendu sozial gisa ere, aberatsa da. Taberna bat dauka Gasteizko alde zaharrean, espazio soziala. Bere kamisetekin milaka lagun ikusiko dituzu nahinon. Ekitaldiak antolatzen dituzte beste elkarte, gaztetxe eta mugimenduekin batera. Bizitza kulturala dauka.
Komunikazioa, agitazioa, kaleko espresio ezberdinen gune anitza delako. Transmedia. Horizontala. Bizia. Eta oso soziala.🎙 irrati librea
📹 Hala Bideoak
💻 https://t.co/IdXggdctL1
âœï¸ informazioa🎸Hala Bedi rock
👕 kamixetak
ðŸ·ðŸºðŸžðŸ´ Taberna pic.twitter.com/i25eLCKUlG— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko ekainak 1
-
Larrabetzu euskal herria
Martxoan bada giro. Udaberriaren atarian hasi da loretzen herri mugimendua. Aste bizi bizia izan dugu herrian. Eta kalera atera gara behin eta berriro herritarrak. Astegunez, zein asteburuan… egon da zer garen eta zer gura dugu agertzeko aukerarik. Kolore, adin, auzo, pentsaera ezberdinetako herritarrak batu gara, plazan, kalean, auzoetan…
martxoak 8
Azken urteotan hauspoaldi feminista ernetzen ari da herrian. Udal berdintasun batzordea batetik, eta Zutunik! emakume taldea sortu dela bestetik, apurka apurka kontzientzia sortzeko ekimenak ugaritzen ari dira Larrabetzun. Aste honetan hainbat ekitaldi izan dira, eta frontoiko dantza eta pilota jokaldien ostean, plazako elkarretaratzea ere jendetsua izan zen. Jendetsua eta koloretsua.
Erretako sorginen alabak, dantzan
BAI esateko aldarria
Bariku iluntzean BAI esateko aldarria nagusitu zen Anguleri jauregiaren aurrean. Musika eta bertso jarriak lagunduta, herritarren argudio eta arrazoiak taularatu ziren bertan. Kantuan askatasun gosearekin aldarri egin, eta ozen entzun zen larrabetzuar askoren nahia. Datorren martxoaren 19an egin beharreko galdeketarako giroa gero eta hobea da urian.
Jendetsua eta koloretsua izan zen ekitaldia. Herritar asko bariku iluntzean.
Harria plazara
Eta domeka eguerdi euritsua izan arren, Eleizaldetik urira bitarteko bidea egin zuen harriak, herritarren indarrez garraiatua. Herri froga honetan, adin ezberdinetako lagunek parte hartu dute. Eta aste osoko mobilizazio giroa nabarmendu da. Ekitaldi guztietan jende asko, giro ona, koloretsua eta irudime eta alaitasunez betetako egitaraua.
Larrabetzu
herri #bizia
Asteon 3 ekitaldi koloretsu
etorkizun #libre eta hobe baten alde#ebatzi #Independentzia #womensday #martxoak8 pic.twitter.com/u1fyXhZAxx— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko martxoak 12
Harria ekarri eta Herriari Eman hitza!@GEDLarrabetzu #larrabetzu @GureEskuDago pic.twitter.com/bGb4QdYyDy
— Iñigo Gaztelu (@igaztelubilbao) 2017(e)ko martxoak 12
Herri bizia da Larrabetzu, Euskal Herri hobe baten alde dauden herritarrekin. Harro egoteko moduko herria. Euskal herri bat. Hori gara gu, 1937an faxistek erre ezin izan zuten herri honetakoak. Herri zoriontsu bat.