agit/prop
agitazioa eta propaganda
-
kantu eta doinu berriak
Uztaila, uzta batzen hasteko sasoia.
Eta doinu berriak heltzen dira gure belarrietara.@berritxarrak -en aurrerapen kantua, ‘Etsia’, bolbora baino azkarrago hedatu da. Hau hasi baino ez da egin: http://t.co/rBe8ZeE6af #ehmusika
— Entzun! (@entzuner) July 2, 2014
San Ferminen atarian, doinu eta ekimen gehiago
#Txupinazoa zuzenean eskeiniko dugu http://t.co/6KtRqWvbFB-n @info7irratia eta @naiz_info #elkarlanean https://t.co/k6P3cX4lVv #Sfk14
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) July 2, 2014
maite zaituztegu
Bitartean, etxe askotan oheak hutsik jarraitzen dute, eta ekimenak sortzen dira nonahi, musika, hitzak eta beste arte adierazpide batzuk elkartuz, Urretxu Zumarragako hau bezalakoak edo…
Maite Zaituztegu 2.0: http://t.co/mNVVkUGCdB Urretxu Zumarragatik #maitezaituztegu BIDEOA #hitzela #LIBRE oihu egin… biba zuek!
— gaztelumendi ||*|| (@iPtx) July 2, 2014
-
Larrabetzu Eskura webapp eta Badok.info
Informazioaren aroan bizi gara, baita herri txikietan ere.
GAUR > Musika kultura eta teknologia berriak @LARRABETZU #Eskura eta @Badokinfo pic.twitter.com/nm8z6QDCku
— barkatu ama (@barkatu_ama) June 26, 2014
Larrabetzu eskura aplikazioaren azken bertsioak aurkeztu ditugu gaur. Orain arte mugikorretarako garatutakotik, pausu bat emon eta webapp be aurkeztu dugu jendaurrean. Sarean dago jada: larrabetzu.net/app< gunean.

Tresna honek berdin balio du FirefoxOS sistema eragiledun mugikorrentzat zein iOS edo Android telefonoentzat -iPhone eta beste guztiak…-.Aurrerantzean gure herriko berri, askoz modu eraginkorrean eskaintzeko aukera izango dugu: kultur agenda, elkarteen berri, herriko abisu eta mezuak, albisteak, blogetako informazioa….
Badok.info
Barrutik ezagutzen ari gara @Badokinfo ataria, euskal musikagintzari buruzko tresna indartsuena, eguneratuena @berria pic.twitter.com/lztvorQwsO
— barkatu ama (@barkatu_ama) June 26, 2014
Ekitaldi berean Badok.info euskal musikaren ataria ere aurkeztu du Jon Eskisabel kazetariak. Musika entzuteko eta bizitzeko sekulako tresna sortu du Berria egunkariak. Zorionak!

-
EHZ festibala
Bagoaz barriro be, furgoneta zaharra hartu, bidean zuzen Lekornera. Aurretik Heletara, Mendikotara edota Arrosara joan izan garen bezala. Beti pozik, beti gogotsu….
EHZn eraiki egiten dugu, beste jaialdietan kontsumitu http://t.co/BSwAVTh1RA > @berria Nora Arbelbidek Eneko Etxegarai @ehzfestibala
— gaztelumendi ||*|| (@iPtx) June 24, 2014

EHLG zikiroa azken urteotan
EH zuzenean!
-
Suaren gainean dantzan

Gaur be, suaren gainean dantzan!
Aupa Hori Bai!

argazkia: gorka ercilla -
Sagarra jo!
Seguraski entzuna duzu Kalakan euskal taldeak eta Madonnak elkarrekin bira mundial bat egin zutela, eta horren istorioa kontatu nahi duen filma bat egiten ari dela.
Filma hori finantzatzeko crowdfunding kanpaina bat martxan jarri izan da. Nahiko ondo atera da orain arte, baina oso egun gutxi falta dira :ekainaren 27an baino lehen helburua lortu behar du filmak, bestela dena bertan behera gelditzen da.
Sagarra Jo dokumental luzemetraiproiektu bat da. Kalakan euskal musika herrikoi taldea eta Madonna-ren arteko historioa ardatz gisa harturik, gaur egun sortzen ari den kultura mundial berri honen barruan zein leku hartzen duten adierazpen gutxituek galdezkatu nahi du filma honek. Zeren bila etorri ote da Madonna euskal Herrira ? Erabilpen estetiko utsa edo zentzu sakon baten behaketa izan da ?
Mitutu 1 eta 30 segundutan ulertzeko :
https://www.youtube.com/watch?v=uHmWbuCnCeE
17 minututan ulertzeko :
https://www.youtube.com/watch?v=lCficUog1wE
Zenbait egun baino ez SAGARRA JO filma salbatzeko.
Azken epea : ekainak 27200 harpidetza baino gehiago jaso ditu Sagarra Jo filmaren proiektuak eta orain arte 10.000€ lortu ditu. Pausu ikaragarria emana izan da berez, eta oso gutxi falta da kanpainaren helmugara iristeko. Crowdfunding kanpainaren helburua 12.600€ lortzea denez, 2.600€ lortzea baino ez zaigu falta.
Oso gutxi falta da helburura heltzeko, bai, baina baita oso egun gutxi ere hori lortzeko : 9 egun baino ez zaizkigu gelditzen eta falta diren 2600 euroak ez baditugu lortzen, diru guztia itzuli behar dugu eta proiektua bertan behera utzi.
Crowdfunding kanpaina
Ezaguna da filma bat egitea oso garestia dela. Horrelako filmak egiteko zenbaitzu diru laguntza publikoak existitzen dira noski, baina ezinezkoa da legalki filma bat soilik diru publikoarekin finantzatzea (gainera oso zaila da horrelako laguntzarik lortzea Frantzian, batez ere euskal tematikariburuzko proiektuentzat). Marko horretan Baxter And Rojos elkarteak bere aportazioa ekarri behar du derrigorrez (%50-a).
Crodwfunding kanpainak filmaren independetzia segurtatzea du helburu nagusia, hauda, zer nahi gerta, diru laguntzak ukan ala ez, filma aterako dela segurtatu nahi dute egileek.
Poltsiko guztientzako harpidetza kanpaina bat osatu dute : 5€-tik hasita (bi garagardo) zure izena ukan dezakezu filmaren kredituetan, 10€-ren truke hori + argazki esklusiboak, 25€-ren truke aurrekoa + DVD-a eta abar 2000€ arte edo gehio.
Nola lagundu ?
Ulule crowdfunding plataformaren bitartez :
Gazteleraz > es.ulule.com/sagarra-jo
Frantsesez > fr.ulule.com/sagarra-jo
Ingelesez > en.ulule.com/sagarra-jo
Euskaraz > sagarrajo.com -
Eskoletako jantokien ikasgaia
Baserri Bizia
Ikasturte bukaerako jaia antolatzen ari gara eskolan. Aurten ere, egun osoko egitarau aberatsarekin batera, bazkaria izango da eskola komunitatearen elkargune nagusia. Ikasle eta ikasle ohiek bazkalduko dute lehenengo, eta gero kalean eta patioan olgetan dauden bitartean, jantoki bete guraso batuko da, ezin menu ederragoa dastatzen.
Urte guztiko asmo, gogo eta nekeen gailurra izaten da eskolako jaia, gurean bezala Euskal Herri osoko eskola, ikastetxe, ikastola eta abarretan. Eta gurean, egia esan, oso giro positiboa,baikorra, emankorra eta aberatsa bizi dugu, jantokiaren inguruan batez ere.
Badira urte batzuk -seigarren ikasturtea irailean- Eusko Jaurlaritzak eskoletako jantokien dekretua inposatu zuela -Wert legea baino txungoagoa dela komentatzen dugu patioan- EAko Tontxu Camposen esku zegoen orduan Gasteizko Hezkuntza saila. Osteko bi kontseilariek ere; Isabel Celaa (PSE) eta Cristina Garmendiak (PNV) ez dute zirkinik egin egunero Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskoletan jaten duten 100.000 haurrek jantokian zeozer ikasi dezaten, elikaduraren garrantziaz ohar daitezen, osasunaren aldeko neurri gutxi somatu ditugu, dena esan behar bada.
Gure eskolan, erabakia gure esku zegoela pentsatu genuen. Eta erabakia hartu genuen, guk geuk antolatzea jantokia, sukaldea eta elikaduraren inguruko ardura guztia. Dekretua bete barik, egunero egunero sukaldean herriko denda eta baserritarren artean erositako elikagaiak izan dira, herriko ogia, arraultzak, okela… dastatu, gozatu eta jan dituzte gure neska mutikoek.
Jaurlaritzak diru laguntza oro ukatu zizkigun hasieratik. Ehundaka mila euro ukatu dizkigute azken 5 ikasturteetan. Baina guk herriko produktuekin, Gipuzkoako jogurrekin, Nafarroako olio, arroz eta lekaleekin ikasi dugu jaten. Sukaldatzen. Bizitzen. Herriko baserritarrak egunero etortzen dira eskolara, sasoian sasoiko produktuak ekartzera. Sukaldariek bihotz guztiarekin prestatzen ditzute gero. Eta ikasle eta irakasleek jan. Gure haurrak maiz joaten dira herriko soloetara, baserrietara, ikusi eta ikastera. Eskolan bertan solo bat daukagu.Sasoian sasoikoa. Berdin letxugak landatu edo marrubiak dastatu. Egunero mahaia ikasleek jartzen dute, batu ere bai, eta konpostaren ardura daukate. 2 tona konpost egin genituen iaz. Solorako baliatu dugu gero.
Jantokia ikasteko leku bilakatu da. Gure baserria, gure elikadura, gure etorkizuna bertan lantzen dugu. Jaten duguna garelako, gure herriko tokiko garapena bultzatzen ari gara, herriko dendak -harategia, komertzio txikia, arraindegia-, ogitegia, soloak, hezitzaileak… guztia guk kudeatutako sistema libreago batean lantzen ari gara. Herriko ekonomian motore ere bada eskola eta guraso elkartea. Eta etorkizunean horrela jarraitu gura dugu.
Erabaki garrantzitsuak hartu behar dira orain. Jaurlaritzan Hezkuntza sailak eta Nekazaritza departamenduak urratsak eman nahi dituzte. Gu laguntzeko eta egiten jarraitzeko prest gaude. Baserritarrekin, sindikatuekin, gizarte eragileekin, eskola komunitatearekin batera. Elikadura burujabetza lantzeko aukera aparta daukagu, eta guztia gure esku dago. Baliatu dezagun aukera historiko hau.
Baserri Bizia 54. aldizkaria osorik:
Baserri Bizia 54 -
Erabakia
Etxean txikienek argi esan digute: #gureEskudago Beraiek erabakiko dutela badakite. pic.twitter.com/pQHNHDIBkk
— gaztelumendi ||*|| (@iPtx) June 10, 2014
#100km Sakanan


Jende zoriontsua herri libre batean! -
Euskal Herriko mapa #libre bat
Herriz herriz, auzoz auzo… egunez egun, azken hilabeteotan itzela izan da sortu den herri dinamika, bideogintza, sare sozialetako oihartzuna, ekimenak… eta domeka honetan isladatuko da Euskal Herria zeharkatuko duen kate koloretsuan…. milaka lagun, jende zoriontsua, herri #libre batean

Oso interesgarria naiz+ gunean egin duten bideoen mapa interaktiboa.#GureEskubidea herriz herriko bideoen mapa eta soinu banda NAIZ+ azalean http://t.co/VJKvbEjKvw pic.twitter.com/xDi4bBa2iI
— Naiz+ (@naizplus) June 5, 2014
Herri komunikabideen oihartzuna
Eta domekan bertan, ehundaka lagun komunikazioaren gerrilan lanean, herriz herri, uhin, sare, paper, webgune, sare sozialetan… mezua nazio artean, munduan, Euskal Herri osoan hedatu dadin.

iturria: ARGIAEgunkari bereziak, argazki digitalak, bideogintza, sare sozialak, streaming, urteetako esperientzia @GureEskuDago eta. Biba zuek!
— gaztelumendi ||*|| (@iPtx) June 5, 2014
. @iPtx : @GureEskuDago herrian, munduan, internetez, sakeleko telefonoz, irratiz, telebistaz #elkarlana #talaiatik http://t.co/Rn2aIvPRY6
— Info7 Irratia (@info7irratia) June 5, 2014
- info 7 irratia: [audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2014/06/20140605_39493.mp3]
- sustatu.com Hiru telebista irudi eta blogbizi bat.
Podcast: Play in new window | Download
-
Larrabetzuko emaitzak Europar hauteskundeetan
Inoizko kanpaina sosoenaren ostean, %62ko parte hartzea gure herrian. Ezker abertzalea nagusi -beste behin ere- eta jeltzaleen jeitsiera barri bat.
Podemos hirugarren indarra da gure herrian, 30 bototxorekin. Bilbon 8.000 lortu ditu!

iturria: naiz.info
Balorazio gehiago egiteko, oraindik goizegi da -edo beranduegi gauez-
Asko dago esateko, hala ere. -
Lasterbidean
Sare sozialetan, espetxeetan, errepidean, etxean, herrian…
“lasterbidean”(r)i buruzko Txioak
Lasterbidean Larrabetzun.

































