agit/prop
agitazioa eta propaganda
-
Euzko guay
XXI. mendeko gazteri berria
Itziarren semeak Bizkaiko golfo talde bat da. 80. hamarkadako doinuak gaur egun. Kontzertu batzuk ikusi izanditut, eta jabetu naiz aspaldion jo eta jo ari direla. Hemen eta hor, antza.
Nik ez diet bestelako arretarik jarri izan, ikusi eta joan. Entzun eta garagardoa hartu.http://youtu.be/f3F_nssHq54
Ostia, bideo hau ikusi dudanean… zer pentsatua eman dit. Behintzat, gauza batzuei ondo heldu diote… kritika zorrotza euskal stablishment sistem guztiari -euzko guay, beraien berbetan- … eta gustatu zait. Gehiago.
Klip ona egin dute. Alternatibo izatea eta kalitateak ez dira arerioak, beste behin. Zorionak manex, unai, ibon, gorka eta konpañia!
-
gora nahAste Nagusia!
Marijaia eta gu
gaur arrastian eztanda egingo du Bilbok. Eta astebetez luzatzen da, datorren asteko domeka iluntzerarte.
Urterokoa da, beti berria, beti deigarria.
Marijaia eta gu. Gure Marijaia.… Bilbok handi egiten du Euskal Herria. Euskal Herriak, txiki Bilbo.
Botxoa bor borka… jai gunea ikaragarria da… txoznak munduko erreferentzia, erreka bazterrak kolore, alaitasun, jai giro eta…
festak iraunen du….

Gora Mari Jaia!

-
Gazte Eguna Larrabetzun
Urteroko zita. Gazte gazteak ginenetik.
Rocka ezagutu genuen, eta ostean etorri den guztia.
1985ean hasi zen mobida guztia, gurean ere. Eta gaztetxea eskatzen zen, eta baita lortu ere.
Mobidak udaletxearekin, kontzertuak debekatzeko aginduak alkate demokraten eskutik… orain rockanrolla atsegin dute Batzokikoek ere. Zelan aldatzen diren gauzak, kamarada!
1986tik, herrian gaztetxea barriro zabalik. Urte asko dira, gau asko, Gazte egun asko… talde on asko, txanda asko, ordu asko, eskenatokiak, txoznak, pankartak eta kartelak, pegatak eta diru bilketak, bokatak eta armozuak… Gazte eguna, larrabetzuarrontzako egunik handiena da, duda barik. Gazte zahar ume edadetu andra gizon ama alaba seme edo dana dalako… Gazte sentitzeko unea, gazte eguna.

Gose
we are standard
Itziarren semeakAurtengo programa azken urteotakoaren oso antzekoa da… control c, control v. Kontzertua barriz, aspaldiko interesanteena neure ustez. Konbinazio polita. Estilo anitz, kolore ugari eskenatoki gainean. Atzekoz aurrera jarrita…
gaua Itziarren Semeak taldekoek itxiko dute. Mungiatik datoz, ondoko herritik. Txozna rocka egiten dute, rock konbatiboa. 85eko garaiak gogoraraziko digute. Ska apur bat dantza egiteko. Ohikoak dira gazte egunean, martxaz amaitzeko taldeak… eta sarritan zirimiri artean be bai… ostean gaztetxean juntatzeko, marabunta guztia. *We are Standard dira aurtengo nobedadea. Getxo ingurutik datorkigun taldea, gertukoa hau ere. Estilo aldetik berritzailea. Rockak elektronikarekin egiten du bat. Elektro rocka edo. Martxa handia eskenatoki gainean. Bolo asko, mundu osotik. Eta esperientzia hori ekarriko dute gurera. Musika aldetik oso onak, eskenatoki gainean ikusgarriak, instrumentua aldaketak, erritmo bizia… eta gure herriko plaza osoa dantzan jartzen duten. Ziur baietz. ***
Gose aspaldiko ezagunak ditugu azken urteotan gurean. Hiru lau aldiz egon dira, formatu eta leku ezberdinetan. Gaztetxean sekulako arrakasta izan dute egon diren aurrekoetan. Aurten ere, dantzan jarriko dute bere triki elektronikarekin Gazte egunera hurbiltzen den oro. Talde freskoa eta ausarta. Musika atsegina eta pegadizoa. Himno ugari eta jarreradun taldea. Ikusentzunezko efektuek, polito beteko dute eskenatokia. **
Gau elektronikoa gaztetxean
Eta gau osoan, azken 15 urteotan bezala, disko jartzaileak gaztetxean. Beste giro bat, musika asko, dantzatzeko lekua, toki atsegina eta parranda itzela. Urtero lez, eguzkiak nahikoa da esan arte… gero gerokoak.info + sarean
-
Euskal Herria trending topic sare sozialetan
Mezu hauek guztiak, eta askoz gehiago ari dira zabaltzen sare sozialetatik -twitter bidez, batez ere-. Euskal Herria, Espainiar Estatuan gehien erabilitako hitzen artean zegoen bart, eta halan jarraitzen du gaur. TT izateak -trending topic- oraindik erabiliago izatera bultzatu du jendea, kalakan eta eztabaidako hasi direlako batzuk eta besteak. Bisibilitatea eman dio gaiari. Eta eztabaida politikoa, identitarioa bilakatu da gero. Batzuek, demokrata eta biolentoen arteko eztabaida bultzatu nahi lukete agian, baina kontua da ezezagutza eta ezagutza ere tartekatzen direla, hitzean eta pitean. Udako gaiak, badakizue.

Artwork from Hendaye blogetik hartutako irudia - agit/prop, gaztelumendi.eus, hurrengo geltokia, ikusi eta ikasi, larrabetzutik, su-etena | ceasefire | tregua
#m22 egun handi baten atarian
Isilik eman dut azken hilabetea blogean. Sarean ibili naiz, hemen eta han ibili naiz, sarean idatzi dut, hemen eta hor idatzi dut, pentsamenduan ibili naiz, hau eta hori pentsatu ditut, ekintzailetzan ibili naiz, hemen eta hor tokatu zait pringatzea.

Gaur, 2011ko maiatzaren 22a den honetan, uste dut gauzak apurka apurka aldatzen jarraitzeko indarrak batuko direla, gogoak eta ilusioak.
Herrian, Larrabetzun gogo eta ilusio asko jarri du jende ugarik, eta gogo ilusio alaitasun horrek, uste dut bere emaitza izango duela.
Hego Euskal Herrian zer esanik ez. Altsasu, Brusela, Gernika, akordioak, eskaerak, adostasunek… Zutik Euskal Herria! aldarrikatzen duen bide hori berretsi eta indartzera etorri dira. Askoren lana, gehiagoren nekea estatu handien buruhaustea…
#m22 hau, urrats bat da bide horretan. Bozek ez dute herria askatuko, ez dute kapitalismoaren miseria deuseztuko, ez dute haserre dagoen jendearen lasaitasuna bermatuko… baina oinarri dira. Aldaketaren sujetua bisibilizatuko da, aldaketaren nahia bideratuko da… eta bihar, eta etzi… egongo da arrazoi eta motiborik: aldarrikatzeko, lanerako, ikasteko, haserretzeko, akanpatzeko, kontzertuetarako, hashtag berriak asmatzeko eta sortzeko, legalizazioa eskatzeko, benetako demokrazia galdegiteko, askatasuna gauzatzeko…
gaur, eta hemen datozen berriei so, adi adi.
-
Gernika
Gernika gogoan.
Eta irakurgai batzuk:
Agur Euzkadi nobela
Paul Eluard poeta eta Gernikako garaitza bere poema
Gernika literatur aldizkaria
Gernikari buruzko Susa aldizkari berezia -
Bihotza eta poltsikoa
- Noiztik naiz independentista?
- Zergaitik gaude Independentziaren alde?
- Pentsamendua da? Ideologia? Edo beste arrazoi batzuk ere jokatzen dute hor.
Ekonomilarien mahainguru batera hurbildu nintzen aurrekoan, nora noan ondo jakin barik. Independentzia, euskal ekonomia eta globalizazioa goiburuak, arreta piztu zidan.
Ikusi eta entzundakoarekin baina, txundituta atera nintzen Batzar nagusien aretotik. Zelai Nikolas bezalako mahaiburu batek, asko erreztu zuen guztia.
Bihotza eta poltsikoak, ideiek eta ekonomiak… batak zein besteak, Independentziaren alde jarduteko diosku. Ez da gutxi.Badu lana, independentziaren aldeko Ideien faktoriak
-
Al jazeera euskaraz nahi dugu
Al Jazeera telebistari begira gabiltza egunotan. Arrazoiak hamaika: direla Arabiar eremuetako matxinadak, Japoneko lurrikara edo arrisku nuklearra, nazioarteko egoera, kultura eta sorkuntza, twitter zelan baliatzen duten, edo iragarri diguten The Stream emankizun barria. Hara begira gabiltza hemen. Gure pantailetaraino heldu da Al jazeera.
al bisteak 2.0
Hurrengo geltokia: Al Jazeera euskaraz
Horrelako telebista bat interesgarri egiten bazaigu, zergatik ez aldarrikatu holango telebista gurean, euskaraz?
Eta hori eskatzen ez gara hasi ba? #aljazeeraEuskaraz nahi dugula eskatzen hasi gara sare sozialetan. Broma dirudi, baina ironia baino gehiago daroa berarekin aldarrikapenak.
Aldarrikapenak, berehala hartzen du itxura eta izaera sarean. Egun bakar bat, aski da…. gori gori jartzeko eskaera bera. Zuzeu.com albistegian idatzi, sare sozialetan mugitu… eta ikasi dugu euskaldunok ere, holango tresnak zelan erabili.

Eskatu? Aldarrikatu?
Gure hacker izaera frogan jarri, eta Al Jazeera bera euskaratu dugu, euskarazko edukiak sartuta. Gure iritziemaileen artikuluak, kulturgileen sorkuntza, bideoak, elkartasun bideoak, musikarien lana, iritzi politikoak…. Euskal Herritik Al Jazeera bat behar dugula aldarrikatu eta pantailaratu dugu.
Eta bapatean, Fermin Muguruzak telefonoz deitu, sarean ekimenaren berri izan duela, blogean jarri ez ezik, Al Jazeera english kateko zuzendariari deitu behar diola, asko gustatu zaiola ekimena… flipatuta dagoela, flipatzen ari dela… hiruzpalau aldiz flipatu erabili du, mugikorrean utzi duen mezuan.Sare sozialetan oihartzuna
Eskaera aldarrikapen egiteko ere, kodeak ditugu, hoiek kopiatu, sarean jarri… eta gehiago zabaltzeko.
-
Iritzi publikoa
#legalizazioa
Ezker abertzaleak Euskalduna jauregian aurkeztu berri ditu bere asmoak. Politikoak eta juridikoak. Alderdi berria, bide berri honetarako. Bidailagun gehiagorekin, eta helburu argiarekin.
Hedabideen eta jendearen arreta piztu du, hasieratik. Asko izan gara munduan eta Euskal Herrian ekitaldia zuzenean jarraitu dugunok. Lantokietan, hedabideetan, sarean…
Eta Espainiako hedabideek, beraien inkestak abiatu dituzte web bidez. Pako Aristik beharbada ez –pijama jantzita jarraituko du– , baina euskaldun askok arretaz jarraitu ditu inkestok. Eta ziurrenik loditu daitezen lagundu ere. Ez dakit.
Nik neuk, ez dut holango batean ere parte hartu, baina emaitzak hor daude, eta une honetan iritzi publikoaren batailan, zeresan handia dauka ezker abertzaleak.
Gerra ideologikoaren garaian ere bagaudenez, -hor ez dago treguarik, ez alde batetik ez bestetik- iritzi publikoa da irabazi beharreko lubakirik garrantzitsuenetako bat.

Argazkiak.org | Iritzi publikoa Publicon © cc-by-sa: gaztelumendi

Argazkiak.org | Iritzi publikoaren bataila El Pais egunkarian #legalizazioa © cc-by-sa: gaztelumendi

Argazkiak.org | Iritzi publikoa El Mundon #legalizazioa © cc-by-sa: gaztelumendiIritziaren bataila
Iritzi publikoa jasotzeko orduan, Internetek tresna batzuk eskaintzen ditu. Sondeo batzuk. Unean unekoak. Argazki bat dira, ez besterik.
Iritziok kolore bat hartu dute une honetan, Espainian. Baikortasunarenak. Esperantzaren koloreak nagusitzen dira. Bestelakoak izan daitezke agintariagoen jarrerak. Baina iritzi publikoa, garrantzitsua da. Gero eta gehiago. -
Editorialak idazten jarrita…
Gustatu zait Euskal Herriko 60 hedabide baino gehiago batu izana. Gustatu zait urratsa. Eta arrazoi dute, jauzietarako unea da.
Euskaratik eta euskaraz aritzen diren medioek, gogoeta interesgarria egin dute. Eta AHTaren metro bat baino gutxiago garela jakiteak… irrifarrea sortu dit. Hori da gure neurria.
Abiadura Handirako metro bat ere ez gara, mendiak eta segunduak gurutzatzen diren lekua gara.. beharbada.
Beste zerbait ere bagara, mundu bolako zentimetro honetan.
Gogoeta horretatik, bestelako pausuetara jo behar delakoan nago ni.
Editorialak idazten jarraitu behar dugulakoan, to:
[audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2011/02/20110201_10828.mp3]

Podcast: Play in new window | Download
























