agit/prop
agitazioa eta propaganda
-
milaka bilaka, Bilbon
Izan gara batzuk bai. Erreka ondotik oinez, astiro. Multzo luze bat, milaka esango dugu. Aldarrika.
Tartean, disko jartzaileek (DZ eta FM) milaka bilaka kantua eskaini digute, behin eta berriz.
[audio:http://www.info7.com/entzun/deskargatu.php?fitxaizena=http://www.info7.com/mp3/magazina/kalegorrikoplazan/20070202_eus_1021.mp3&sekzioa=musika&id=1021]Milaka bilaka. Bilbon. Elkarrizketa, bakea, errespetua, Euskal Herria zioten hango afitxek.
Hau hasi besterik ez da egin. Eta jarraitzeko asmoa daukagu han bildu, oinez batu garenok.
Egongo da zer egitekorik. Jarraitu dezagun bada….
-
[Jarrai-Haika-Segi] Auzipetu iheslariak bideoan
Gara egunkarian elkarrizketa eskaintzeaz gain, Interneten batetik bestera dabil gazte auzipetu iheslarien bideoa.
Guk ere, mezua entzun, ikusi eta zabaltzeko aukera daukagu orain.
Ibon Meñika (Zamudio) eta Olatz Dañobetia (Lekeitio) mintzo zaizkigu:
“Errepresioa indartsua da, baina indartsuagoa da herri honen borrokatzeko grina“
-
…segi aurrera
-
129
Ez dut inor salatzen somatu. Garrasi isilak ez dira antzematen. Bakearen izenean mintzo direnak mutu daude. Hemengoak dira, tartean hona lanera etorritakoak.
Lanak hil ditu, lanean hil dira. Lan egoerak, edo kondizioek. Edo kondizio ezak. Lanak hil ditu Hego Euskal Herrian, urte bakarrean.
Ez dago dardara politikorik. Ez da lehendakariaren hitzik. Imaz, Otegi, Zapatero, Rubalcaba, San Gil, Azkarraga… 129.
Sindikatu batek jo du hilotzenkanpaia. 129 aldiz.
Lanera? Gurago etxean gelditu. Baina bizirik.
-
Egurra irakurketari
… eta irakurtzeko gogoa etorri zitzaidan Baionako liburudendan hau irakurri ostean.
Eta liburuari ekiten diozu horrelakoetan. Apalei begira, eta marketing estrategia berria iruditzen zait, titulua hartu eta erakusleihoan lotura egitea.
Itzelak iruditu zaizkit Mattin liburudendako erakusleihoak. Izan be, egunotan Donostia eta Bilboko Elkar dendetakoak ikusi, eta ez dut jakin Euskal Herrian edo Guadalajarako dendak ziren. Euskal kultura txo!
-
Gazteen iritzia manipulatzen
Harritu egingo zen gaur gure herriko alkatea, kalean -egon bada- gazteek jarri dituzten afitxak irakurritakoan. Izan be, badira hilabete batzuk herriko gazteei telefonoz -eta gaztelaniaz- balizko Gazteleku bati buruzko galdetegi/inkesta bat egin zitzaiela.
Hori Bai gaztetxekoak sutan jarri ziren. Inkesta gazteleraz, inkesta gehienak bezala manipulaziorako tarte uzten zuena, eta kanpaina bat abiatu zuten. ¿Quieres un Gazteleku? …ala gurago dozu Hori Bai?
Baina gaurkoa itzela izan da. Larrabetzuko udalak oraindik publikatu ez dituen ondorioak -gaztelaniaz hauek be- argitara eman dituzte gaztetxekoek. Ikerkuntza sailak lagunduta, alkatearen asmoak nabarmendu dituzte, gazteen iritzia zelan manipulatu den agerian utzita.
Udalak kontratatutako enpresa baten ondorioen berri izan dute gure herriko gazteek, eta herritar guztien esku jarri dute… atoan gainera, udalak berak baino lehen. Alkatea agerian geratu da, beste behin.
LOS JÓVENES SE SIENTEN BIEN EN LARRABETZULa juventud de Larrabetzu valora especialmente la tranquilidad del pueblo y
las relaciones con el resto de vecinos. El 75 % de los jóvenes se sienten
satisfechos o muy satisfechos con su situación personal en Larrabetzu; Sólo
el 13 % considera seriamente la posibilidad de irse a vivir a otros
municipios. El 36 % de ellos esgrime como principal motivo que la localidad
está mal comunicada . Esto es debido a que gran parte de sus actividades de
ocio las desarrollan en otras localidades; Por eso, para los jóvenes de
Larrabetzu es muy importante contar con un buen transporte público,
especialmente los fines de semana.En este sentido , los jóvenes perciben que los servicios y recursos que
Larrabetzu destina para ellos son insuficientes . De hecho, el 39 % no se
encuentra satisfecho con las alternativas de ocio y cultura que ofrece su
municipio.No es de extrañar , por tanto, que la juventud acoja satisfactoriamente la
propuesta de un Gazteleku lanzada por el ayuntamiento. El 69% valora
positivamente la idea y sólo un 21 % contempla este proyecto de forma
negativa. El 89% de los jóvenes entrevistados apuestan por una participación
activa en el modelo de gestión del Gazteleku, conjuntamente con el
ayuntamiento en labores de apoyo, supervisión y organización de actividades.Claro está, las conclusiones de este estudio constituyen una ayuda
fundamental para que el ayuntamiento pueda diseñar adecuadamente (según las
necesidades e intereses de todos nuestros jóvenes) las instalaciones,
servicios y actividades a poner en marcha en el nuevo Gazteleku.El estudio ha contemplado la realización de una serie de entrevistas
personales, dinámicas de grupo y entrevistas telefónicas (a 207 vecinos)
dentro del total de 270 jóvenes de entre 15-19 años residentes en la
localidad.La encuesta ha arrojado otros datos interesantes; AsÃ, sólo el 4 % de los
jóvenes de Larrabetzu se encuentra en paro. Un 22 % de la juventud local ya
no vive con sus padres, elevándose esta cifra a la mitad en la franja de
edad de entre 25 y 29 años. La preocupación principal para los menores de 25
años es el empleo . A partir de esa edad, a los jóvenes de Larrabetzu les
preocupa la vivienda. -
Never mind the blogs
Bilkura interesgarria Leioako Arte Ederretako fakultatean egindakoa.
Mahaiaren bueltan hainbat blogari. Aurkezpena eta eztabaida. Ia lau ordu hizketan. Eta emaitzak ikusteko daude. Laster gauzatuko direnak, pitike pitike.
Mahaikoak.
Antolatzaileak: Ptqk blogzine eta LaburrakGonbidatuak: 9Cdr, Placida, Pripublikarrak, Blog de blogs, Teketen, RadioPaca.net, gaztelumendi.org
Gaiak: blogosfera, komunitatea, audientziak, eragina, ekimenak, berrikuntza, feminismoa, artibismoa, eragina…. asko eta interesgarriak.
gaztelumendi.org eta euskal blogosfera
Nik nire aldetik, euskal blogosgeraren erakustaldi txiki bat egin nuen. Hasierako bost minutuak, nork bere bloga erakusteko genuenez. Bloga erakutsi baino, euskaraz zer egiten ari garen egun azaltzen saiatu nintzen. Horretarako adibide hauek eroan nituen Leioara.
sustatu.com
sarean.com
irratia.com
aurki.com
zabaldu.com
eta blogak egiteko plataformak: blogari.net, blogak.com eta mundua.com
Gaztelaniaz mintzatu ginen, asko eta asko euskaldunak ginen arren, gehienak esango nuke nik. Hala ere, euskarazko Interneteko ekimenek behar dute bisibilitate gehiago. Saiatu beharko dugu gure software, ekoizpen eta egitasmoak jendeari erakusten. Ondo ondoan ditugun arren, askotan ez gaituztelako ikusten.
Bete genuelakoan nago. Hitzaldiko gune guztien azalpena (euskaraz eta ingelesez) inprimatuta ere eraman nizkien. Apropos.Gero, esan moduan, beste hiru bat orduz aritu ginen han berbetan. Partehartze handia egon zen. Natxo eta Maria moderatzaile eta aurkezleak ia ez zuten askorik zirikatu behar izan. Gaiak atera eta atera, ondo biribildu genuen mahai karratu eta luzea zena.
Emaitza: Gorkak han bildutakoen blog eta ekimenen agregatzaile interesgarri bat -berak ohiko duen moduan- sortu du, NMTB etiketarekin ari gara gure gauzatxoak sailkatzen, Berrikuntza ekimena jarri dugu abian, eta berriz elkartzeko gogoa piztu zaigu guztioi. Bazkari ederra ere izan genuen unibertsitate ondoko jatetxe batean. Dena esan beharra dago eta, Euskal Herrian, gauzak ondo finitzeko, mahaiaren bueltan beti. Hori delako gure benetako prozesua, mahaia. Hor egiten ditugu beti pakeak.
-
Zakur ametsak
Beste bideo bat aste honetan, Susatik zabaldu duguna. Zakur ametsak, spot bitxia. Oraingoan ez didazue esango gidoia kurratuta ez dagoenik ezta? Irudi aldetik ere bitxia. Aktoreak, txakurra eta bukaerako toma, benetan bitxia.
Gorka Arrese Susako editorearena da ideia, Natxo Escobar adiskideak lagundu dio errealizazioan, eta kamera bitxi batekin grabatu dute gainera.
Emaitza Susaren webgunean jarri dugu lehenbizi, eta Google video, dailymotion eta Youtubera igo dugu ostean.Nik neure aldetik, leiho txiki berri bat atondu dut blogaren goikaldean. Holangoak jartzeko. Eta blogak berak, gero eta izaera multimediagoa hartu duela otu zait. Bideo irudiak batetik, irratia.com podcast guztiak eskuragai zutabe berean, eta argazki eta testuak berton.
Esandakoa, ez dizula ondo egingo.
-
Aberri txikia bai
…baina txikitua ez dut nahi!
Poema ederra topatu dut sarean, eta sarea bera ere kritikatzen duen poema, kantua.
Abiadura Handiko Trenaren kontrako aldarrikapena.
Egunotan, herritarren iritziari bape jaramonik egin barik, Urbinan eta hasi dira txikizioarekin.Eta bertara, obrak gelditzera batu da jendea. Poliziak, Gobernuaren esanetara. Eta betikoa…. biolentzia esango dute gero.
Jarri gaitezen minutu batez pentsatzen. Zer balio du Arabako herri txiki hoietan esan dutenen iritziak? Zer entzuten da Lakuan? edo legebiltzarrean?
Zergatik ez da kontutan hartzen herri galdeketetan emandako hitza?
Nor da hemen demokrata?
Aberri txikia bai, baina txikitua ez dut nahi… [audio:http://www.arrosasarea.org/bitakora/wp-content/uploads/2006/11/aht-aberritxikia.mp3]
Gaztesarea informazioa eskaintzen ari da zuzenean, AHT EZ Gunetik.
AHT EZ gunea  blog berezia, erresistentzia guneetatik bertatik.
Podcast: Play in new window | Download
-
Ez dizu onik egingo
Susa argitaletxean ezpotak egiten hasi gara. Telebista medio garestia da, baina ikusentzunezkoak egitea beti amestu dugu. Eta Susako idazle eta egile, eta lagun, eta ezagunen artean mezua pasa genuen. Egingo zenuke spot labur bat? Eta horrela hainbat sortu dira, eta astero Emailuetan pasako ditugu. Eta literaturaren kalteetaz mintzatuko gara.
Lehen bideo hau Eider Rodriguezen ideia izan da. Eta Youtubera ere igo dugunez, hemen jarriko dut. Datozen asteetan gehiago izango dira. Eta zuek ere egin dezakezue bat, ez lotsatu. Egia esan, horrek ere ez dizu onik egingo.
































